2018/10/18

Sare Sozialak, more?


Sare Sozialak gurean geratzeko agertu ziren duela urte batzuk jadanik. Haien eragina egungo gizatean geroz eta nabarmenagoa da, beren erabilgarritasun anitzak medio: informatzeko jaso eta trukatzeko, besteekin berehala komunikatzeko...

Sare Sozialen esparrua ez da salbuespena eta, beste arlo askotan bezala, hasieran inpartzialak direla badirudi ere, soaldi motelago baten bidez genero desberdinatasunak igartzera helduko gara. Besteak beste, Emakunderen aldizkarian aipatzen den informatikaren hastapeneko garapenean izandako emakume talde batzuek izandako paper gakoa erabat ezezaguna zen niretzat.

Alabaina, antzematen dut Sare Sozialek emakumeen borroka zabaltze eta indartzeari begira izan dezaketen egitekoaren garrantzia. Izan ere, haien bidez ideiak, egitasmoak, proposamenak, ereduak, hausnarketak... parteka ditzakegu, elkarlana sustatuz. Eta sinetsita nago, kostata ere, haien erabilpenean trebatzea mesegarria izango dela kolektibo feministarentzat, eta baita ere niretzat maila pertsonalean. 





#JanireC

Hezkidetza leloa

Hona hemen nire Leloa.

Hezkidetzaren balioak




Hezkidetzaren balioak egunsenti eder batean txertatu ditut, beste balore, ikuspuntu eta heziketarekin mundu berri bat posible degula irudikatzeko. 

Aurkezpena

Hecho con Padlet

HEZKIDETZAN KOKATZEN


Hezkidetzaren definizio ezberdinak aukeratzean, Euskal Herriko Bilgune feministaren Hezkidetza Gidara jo dut. Nire ustez bertan, argi azaltzen da zer den hezkidetza:
“Bere banakotasun, berezitasunaren arabera, eta izaera ezberdinak onartuz, generotik at egiten den pertsonen hezkuntza litzateke.”

Hona hemen hezkidetza lantzeko bideo bat:

Hezkuntza sisteman ezinbestekoa da horrela jokatzea, hezkuntza bait da jendarteko eredua birsortzeko gakoa.


            Nesken eta mutilen artean aukera berdintasuna zabaldu behar dugu, gaiko irakurgaian dioen bezala ezkutuko-curriculum bat dago, non bai mutil eta bai neskei generoaren arabera bideak isten zaizkien.
Hezkidetza denok landu beharrekoa da, eragile guztiona, generotik at.
 
Arrazoi hau dela eta gaur egun arte, emakume askori ez zaie egindako lana aitortu ez eta saritu ere.

“Ezezagun bezala sinatu diren hainbat idazlan emakumeek idatziak izan dira”


SARE SOZIALAK, ARRISKUTSU BEZAIN POTENTEAK


Gaur egun, ukaezina da sare sozialak gure bizimoduan erabat txertatuta daudela. Beste pertsonekin harremantzeko, elkarlana egiteko, informazioa bilatzeko, gizartean gertatzen ari denaz “a tiempo real” ohartzeko…sare sozialek eskeintzen dizkiguten aukerak anitzak dira, baina sare hauen erabilpen egoki bat egin ezean, anitz bezain arriskutsu bilakatu daitezke. Ez da batere arraroa perfilean izen errealik edota argazkirik ez duten pertsonak beste pertsona batzuk argitaratutakoari kritika gogor bezain desatseginak egitea, anonimatutik abiatuta jendea iraintzea…
Hezkidetzari dagokionez ere, ikusitako bideoan aipatzen diren TIC (Tecnologías de la información y las comunicaciones) TAC (Tecnologías del aprendizaje y el conocimiento) eta TEP (Tecnologías del empoderamiento y la participación) delakoetan lan handia daukagu aurretik. Bideoan bertan, TEP horren inguruan, honakoa aipatzen da “espacio para la participación ciudadana mostrando una posición activa en la cual impulsan cambios positivos frente a asuntos de interés comunitario o causas solidarias”. Hau da nire ustez hezkidetzaren alde lan egiteko daukagun aprobetxatu beharreko bide garrantzitsu bat. Denon partaidetza aktiboarekin guztiontzako aldaketa positiboak sortu!



2018/10/17


SAREEKIN  KORAPILATUTA

Urteak ziren facebookean ez nintzela sartzen. Sortu zenean kanpoan zeuden lagunekin harremanetan jarraitzeko zabaldu nuen kontua. Denborarekin, alde pertsonala alde batera utzi eta  nire interesguneko informazioa jasotzeko erabili izan nuen.    Gaur egun ez dut erabiltzen. Facebooken sartzean oso erreza da interesgarria izan daiteken gauza batetik bestera salto egitea, eta denbora erraz joaten da, eta orain denbora ez daukat soberan. 

 
Aste bat daramat sare sozialei bigarren aukera hau eman nahian, eta, zintzoa banaiz, nahiko galduta ikusi dut nere burua, noraezean. 




Hala ere, sare sozialak erraminta itzela iruditzen zaizkit. Informazioa jaso eta bidaltzeko oso erabilgarriak dira, komunikazioa errazten dute eta interes berdina duen jendea harremanetan jartzeko biderik errazena izaten da. Baina, ezinbestekoa da ondo erabiltzen jakitea. Horretarako denbora eta ezagutza minimo bat behar da espazio seguruak izateko.



Gloria Bonderren artikuluan aipatzen den bezala, baliabide  poteretsua da emakumeen hazkuntzarako. Hori da nire erronka, hain zuzen ere: baliabideak eskuratu aldaketa transformatzaile eta emanzipatzaileak egin ahal izateko, nere gaitasunak eta mugak kontuan hartuz eta sare sozial hauetan ziurtasunez jokatuz.


Ezinbestekoa iruditzen zait sareetan ikuspuntu hezkidetzailea  presente egotea. Leku guztietan bezala, interneten dagoen ikuspuntu androzentristari aurre egin behar zaio. Baina momentuz nire papera informazioa jaso eta berbidaltzea izango da, baliabideak eskuratzeko eta bide batez, albait eta pertsona gehiagotara zabaltzeko. Poliki-poliki ziberaktibista hezkidetzailea izatera iritsiko naiz.