2020/10/30

SARE SOZIALAK OKUPATU

Sare sozialen inguruan ikusitakoaren artean ez dago berri handirik, bloga da gauza berri bakarra.

Erronka twitter-era konektatzea izango da. Azken urte hauetan sareetatik ihes egin dut eta orain ikastaro honen bidez berriz ere konektatu behar izatea.

Sare sozial hauei etekin gutxi ikusten diot, jendea kotileoa bilatzen du, igotzen duzunaren arabera zure popularitatea igo edo jeitsi egiten da eta abar, bestalde lagunak topatzeko aukera eskaintzen dute eta zure hiriaren berriak ezagutzeko aukera ere eskaintzen du, museoak, antzerkia, artea, …

Ziberaktibismo hezkidetzailea garrantzitsua izango da gure errealitatea munduari transmititzeko eta elkarri laguntzeko. Sarea osatuz gure artean laguntza emateko eta gure beharrak eta nahiak ikusiak izateko eta ahotsa emateko.


Iturria


Iturria

Iturria


Iturria







2020/10/26

Ez dut inoiz entzun!

 Hausnarketa egin ondoren, esan dezaket nire inguruko batzuek ez dakitela zer den Hezkidetza. Ez dute inoiz entzun. Baina asmatzeko saiakera egiten dute. Hezkuntzarekin zerikusia daukana esaten dute. "Educación" eta "co" hori ez dakit zer den, batek dio. Galdetu diedan pertsonek ez daukate harremanik Hezkuntza-sistemarekin. Batek esaten du hasieratik hezkuntza ematea bi sexuei berdintasunean.

Argi ikusten dut nire inguruan ez dela gai ezaguna. Esatean asmatzeko ildo nagusiak guztiok esaten dute neska-mutilen berdintasuna bultzatu.

Arrazoi garrantzitsuak:

Tratu onean heztea, indarkeririk gabe eta abusurik gabe.

Pertsonal garapena eraiki: pentsamendu, emozioa, jarrera.

Gizartea hobekuntzarantz joatea.

Autonomia, askatasuna eta tolerantzia bultzatu.

Deseraiki-eraiki diskurtsoa, identitatea, aginduak.

girl"girl" by Michael R. Shaughnessy is licensed under CC BY-NC-SA 3.0

Bi motako pertsonak

 

Inguruan hezkidetzari buruz zer dakiten ikertzen ahalegindu naiz. Horretarako, hiru galdera egin ditut eta baldintza bakarra jarri dut: hezkuntza arlokoak ez izatea galderak erantzungo zutenak.

Baldintza hori ezarri dut, uste dudalako hezkuntzan lan egiten duen orok jakin beharko lukeela hezkidetza zer den. Beste oinarrizko ezagutza bat bezala. Aldi berean, ni hezkuntza mundukoa ez naizenez, interesgarria iruditu zait esparru honetan esku hartzen ez dugunon ezagutzak eta iritziak biltzea.

Honakoak izan dira egindako galderak:

  •        Badakizu zer den hezkidetza?
  •        Nola definituko zenuke?
  •        Garrantzitsua iruditzen zaizu?

Galderen erantzunak irakurtzean bi motatako pertsonak aurkitu ditut: alde batetik, hezkidetza zer den badakitenak, eta bestetik, hezkidetzari buruzko ezagutzarik ez dutenak. Zerk bereizten ditu bi pertsona horiek? Feminismoak.

Egindako ikerketaren arabera, feminista kontsideratzen direnek eta talde feministan militatzen dutenek ezagutzen dute hezkidetza, definitzeko gai dira eta garrantzitsua iruditzen zaie. Feminismoa distantziara bizi dutenen artean, berriz, hezkidetza hitza arrotza da.

Baina, bigarren pertsona mota hauei, hezkidetza nire ikuspegitik zer den azaldu eta #Igorertek eginiko argitalpeneko arrazoiak partekatu ditut eurekin: hezkidetza garrantzitsua da genero indarkeriak desagertzeko, generoek potererik ez izateko, sentimenduak lantzen ikasteko, pentsamendu kritikoa sustatzeko eta pertsonak pertsona sentitzeko.  Hauek, interesarekin entzun dute esandakoa eta beraiei ere garrantzizkoa iruditu zaie.

Eta bigarren pertsona mota hauek, agian, ez dira etorkizunean irakasleak izango baina bai (edo ez) guraso, izeba-osaba, lagun, tutore edota ume edo nerabe baten erreferente. Eta bigarren pertsona mota hauek izango dira noizbait norbaiten sozializazio prozesuaren parte. Beraz, zergatik ez dugu hezkidetza gizarteratzen? Zeragatik ez dugu hezkidetza hitza bera jende askoren ahotan jartzen?


 

 


Libre izateko bidean... Hezkidetza!

    Lagun eta kide batzuen artean egin dut galdeketa. Batzuk irakasle, beste batzuk ikasle (Batxilergoko bat, DBHkoa beste bat eta asti talde batean aritzen diren beste gaztetxo batzuk) eta dantza taldeko bestelako kide batzuk ere.

    Hezkidetza zer den galdetu eta "berdintasunean hezten" izan da erantzun nagusia. Baina Hezkidetza ez da soilik horretan geratzen, ezta?… Zein berdintasun? Gure kulturan errotuta dugun berdintasun hitzak, hutsunea izan dezake elikatzen ez badugu, osatzen eta eraldatzen ez badugu.

    Gizartearen eraldaketa ekarriko duen aniztasuna ardatz duen pertsona integralak behar ditugu.

    Eta eskolak, badauka bere erantzukizuna. Baina denak ados gaude ez dela soilik eskolaren menpean geratu behar den prozesua. Hezkuntza ez da soilik eskolan ematen. Komunitatea hezi beharra dago!

    Horretarako tratu onen iraultzaileok badugu zer egin, Hekidetza sinisten dugulako, libre izan nahi dugulako...

LIBRE

    Iazko kide batek, Rosa de Luxenburgok esandako hau partekatu zuen eta gaur gogora ekarri nahiko nuke ...

                                LIBRE




        Libre izateko jaio gara, pertsona integral libreak. 


        LIBRE... Horregatik HEZKIDETZA!


    

Lore guztiak berdinak ote dira?

 



Lore guztiak ez dira berdinak. Askok gorriak izan arren ez daukate usain berbera. Horien artea esguzki lorea da niri gehien gustatzen zaidana, baina Ikerri, aldiz, tulipan horia da bere gogokoena.

Eta zuri?

Zein da gehien gustatzen zaizuna? edo bat baino gehiago duzu?

Nire eguzkilorea zure petunia baino hobea ote da? edo Ikerren tulipana da hoberen?

Nik aukeratuko dut zein da gustukoen dudan lorea? edo besteek esaten didaten politena dena aukeratu beharko du?


Norbera bere pertsona eraiki daien nahi duen eta gustukoen duen moduan!!!!!!!!

BETAURREKOA MOREAK JANTZI ETA GOAZEN MUNDUA ASTINTZERA!!

 Ikastaro honetan izena eman nuenean “ Hezkidetza hitzaren atzean, muinean zegoena ulertu, ikasi , bizi nahi nuelako izan zen. Zertzelada batzuk jaso izan ditut baina sakontasun bat falta nuela sentitzen nuen.  Aste honetako irakurgaiek kokatzen lagundu naute. Mami asko zegoen irakurgaietan eta egia esan gustura egon naiz irakurtzen, zer pentsatu asko ematen zuten. 

Nire inguruan inkesta egin dudanean  onerako harrituta geratu naiz, alde batetik hezkuntzako langileak diren lagunen artean galdera egin eta denek aste honetako irakurgaian biltzen diren gakoak azaldu dizkidatelako eta Hezkuntzarekin lotura   zuzena ez dutenek ere erantzun pisutsuak eman dizkidatelako. Beraz, nire inguru hurbilean aliatuak baditudala esan dezaket. 

Nire aste honetako leloa beraz hauxe izan daiteke: 





Aurreko edizioetako ikasleen sarrerei begira egon naiz eta Pilareren honekintxe geratu naiz

Berak dioen bezala ikasketa honetan hastearekin batera norberaren muineraino sartuta dauden joera, begirada estereotipatuak ikusten direlako eta aldatzeko grinarekin bidea egiten hasi garelako!! Aupa gu!!

Hemen nire ustez Hezkidetzan lanketa sakon bat egin beharraren arrazoi batzuk:

1.- Irakasleon estilo bateratu bat landu behar dugulako oinarrian begirada hezkidetzailea duena.

2.- Eskoletan ikasle guztiek garapen integrala izan dezaten lortu behar dugulako parekidetasunean, elkartasunean eta askatasunean oinarrituta.

3.- Pertsonen nortasuna garatzen ari den urteetan esku-hartze zuzena dugulako eta funtsezkoa delako gu eredu izanik estereotipo sexualetatik at garatzea hauen nortasuna.

4.-  Pertsonak errespetuan , onarpenean eta kidetzan bizi  daitezkeen eremuak izan daitezen eskolak

5.- Justizia zein zaintzako etikan, berdintasuneko harremanetan eta boterearen erabilera parekidean oinarritutako gizartea eraikitzeko.

Beraz, Marimototsek bezala Betaurreko moreak jantzi eta goazen mundua astintzera!!

Bukatzeko Egun hauetan sare sozialetan dabilen mezu bat jarriko dizuet, badu eta gure lanarekin lotura:
 El cuadro se titula '' mi madre y las madres de mi vecindario '' y lo pintó un niño de Kerala (India),      el que oía decir a su padre al preguntar por los quehaceres de su madre.. '' sólo está en casa, no hace        nada''. El maestro de la escuela quedó tan impresionado al ver esta pintura del estudiante de la clase        9 de Anujhat Vinayal de Thrissur, que la envió a la oficina de gobierno. Ha sido seleccionada como        portada del documento para elPresupuesto de Género del año 2020-2021 del gobierno de Kerala



Hezkidetza... prozesu eraldatzailea!

    Aski ezaguna dugu Hezkidetza hitza, baina zertan datza? Etengabeko hausnarketa izan beharko luke prozesu guztiak bezala, kontzeptu bizia baita. 

    Pertsona integralak, identitateak eta elkarrezagutzak ahalduntzera eramango gaituenak.