2022/02/21

Aniztasun sexualak




 


* Arratia bailarako herri txiki batean bizi izan naiz 17 urte bete arte. 600 biztanle eskas zituen Arteak. Semea jaio eta ondoko herrirra joan nintzen etxe handixeago batera, Areatzara, 1300 biztanleko herria. Eta gaur egun, 5 gara familian eta Dimara etorri gara bizitzera, 1500 biztanle dituen herrira. Beraz, ondo ezagutzen dut herri txikietako giroa. Horregatik aukeratu dut pasa dan urteko port hau: Herri txikietako trantsizioa, izan ere, oso ezagunak egiten zaizkit bertan kontatzen diren hainbat gauza.

*Zuekin partekatunahi dut gai honen inguruko la psicowomanen bidetxo bat. Beti egiten duen bezala, gauzak oso modu egokian kontatuta gazte eta nerabeentzat.



*Azkenik, esan nahi dut gai hau ikastetxeetan edo jendartean lantzeko erronkarik handienak jendearen aurreiritziak, beldurrak, ezjakintasuna eta abarrak direla. Gakoak heziketa eta informazioa zabaltzea dira, baina sarritan, arazoa da, badirudiela erronka hau ikastetxeei egozten zaiola beti, eta ahaztu egiten dela gurasook daukagun ardura. Zenbat aldiz entzuten den "hau ikastetxeetan irakastea ezinbestekoa da". Ados! Baina ikastetxeetan ikasiz gero, nahikoa da? Familiak ez al du ardurarik? Geurea da seme-alabak hezteko ardura, eta horretarako, lehenengo, guk geuk ere urte askotan iruntzitakoa desikasteko gai izan behar dugu, ondoren, beharrezko informazioa bilatu, ingurua behatu eta askatasunaren ikuspegitik hezteko eta esku-hartzeko. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina