Aste honetan euskara hizkuntza sexista ote den ala ez galdetu diot nire buruari. Nire aburuz, hizkuntzak ez dira sexistak berez, baizik eta erabiltzaileek bilakatzen ditugu. Askotan gure buruan hitz batzuekin asoziazioak egiten ditugu eta nahiz testuan ez generoa aipatu, gure pentsamenduek gizon edo emakume batez hitz egiten gabiltzan pentsaraztera bultzatzen gaituzte.
Onartu beharra daukat, zenbaitetan horrelako akatsak egin
ditudala nik ere, baina esaten den moduan, beti gaude ikasteko garaiz!
Gaiari buruan bueltak eman ondoren, hau da sortutako
akrostikoa:
Eremu hezitzailean landu beharreko lehentasunezko bi
alderdiak honakoak dira nire aburuz:
- Egiten dugun hizkuntzaren erabilerari buruzko hausnarketa. Gidan aipatzen duten moduan, hausnarketarako tresna egokia izan daiteke inbertsio erregela aplikatzea.
- Hezkuntza komunitatean,ekoitzitako dokumentu, kartel, eta abarretan euskararen erabilera ez sexista bermatzea.
Gaiarekin jarraituz honako bi bideotxo gomendatu nahi nizueke:
2- Amelia Barquínen Euskararen erabilera ez sexistarako
gakoak eta proposamenak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina