2015/11/01

INFOGRAFIA, GENERO ESTEREOTIPOAK


GENERO ESTEREOTIPOAK
MARIAN MORENO

Hemen nire infografia...teknologia berriekin trebatzen...

Genero Identitate anitzak eraikitzen askatasunean

Sexu eta genero ... kontzeptu konplexuak eta iristakorrak. 
Esango nuke duela urte gutxi hasi garela honen inguruna hausnarketa egiten. Kontsideratzen zen emakumeak eta gizonak, horrelakoak izateagatik, rol zehatzak eta oso ondo definituak bete behar zituztela, besterik gabe.  
Zorionez gauzak, neurri batean, poliki, poliki ari dira aldatzen. Gero eta gehiago aukera dugu hoenn gainean pentsatzeko, irakutzeko, eztabaidatzeko.

Genero identitatearen eraikuntza oso prozesu konplexua da. Gehienetan murgilduta gauden gizarteak eta kulturak ezartzen ditu ezaugarri eta rolak eta horiek guztiak oso barneratuak egonda, oso zaila egiten zaigu beraiengatik alde egiten. 

Emakunderen Sorkundek oso garbi adierazi zigun: 
https://www.youtube.com/watch?v=iLjZgz7tlzs

Victoria Sauk dion bezala  “gizon-emakume ezberdintasun biologikoak deterministak dira, naturak berak ematen ditu, baina gizaki kulturalak garen heinean, biologia horrek ez ditu gure portaerak determinatzen.” 


Eraikuntza honetan sozializazioak pisu handia du. Sozializazio prozesuaren bidez ikasten baitugulako bakoitzari dagozkion generoaren araberako ezaugarriak eta rolak. Eta honetaz, jaio baino lehendik ere familia, eskola, komunikabideak ... arduratzen dira: https://www.youtube.com/watch?v=7hBX7YUAx2I

Horrela berari dagozkion estereotipotik urruntzen den pertsona arraro, berezi edo... kontsiderazen zaio. Hau da sexismoaren tresna eta era berean adierazpen nagusia.

 http://www.20minutos.es/noticia/2461754/0/rajoy-mujeres/pensiones-bajas/cuidar-hijos/?utm_source=Facebook&utm_medium=Social&utm_campaign=Mobile-web

Guzti honetan publizidadea eragin handia du eta oso sakon aztertzeko gai bat da. Iragarki askotan emakume eta gizonaren irudi esterotipatuak ematen dira : https://www.youtube.com/watch?v=NRxrtkxAC20https://www.youtube.com/watch?v=NRxrtkxAC20


Eraikuntza soziala izanda potere handia du eta oso zaila da honen kontra borrokatzea eta dugun tresna bakarra da genero ikuspegia, hau da emakume eta gizonen arteko desberdintasunak kontuan izatea,  modu sistematikoan erabiltzea bizitzako eremu guztietan, bai pertsonaletan zein profesionaletan.

Gauzak horrela, erronka nagusia da genero ikuspegia presente izatea Hezkuntza Sisteman orokorrean hartuta eta gure eskola, institutu eta gela guztietan. Egunero egiten eta esaten ditugun gauzetan:
  • Material didaktikoa: estereotipoak, emakumeen agerikotasuna, hizkuntza...
  • Berdinen arteko harremanak.
  • Ikasleei zer eta nola esaten dizkiogun gauzak (neska edo mutila izanda, adibidez).
  • Eskeintzen ditugun adibideak: emakume eta gizon tradizionalak edota alternatiboak?
  • ...
Hauek eta beste batzuk dira lortu behar ditugunak gure haurrak eta gazteak beren identitate propioa askatasunean ireiki ahal izateko. 




Seguru nago lortuko dugula!!!









 

SEXU-GENERO SISTEMA SUNTSITZEKO BIDEAN

SEXU-GENERO SISTEMAri buruzko HAUSNARKETA

1. Gaiari buruz laburpena eta balorazio pertsonala:

Gai honetan murgiltzeak bi ondorio gordinetara eraman gaitu: zelan dagoen txertatuta gure bizitzetan sexu-genero sistema, alde batetik; bestetik, ez dela bat ere erreza, oraindik, sistema binario hori salatzerakoan aliatuak aurkitzea.
Eskerrak gaiaren inguruan egindako lan ikusentzunezkoa nahiko oparoa dela. Beldur Barik programari esker adibide asko topa ditzakegu, gainera ikasleek sortuak, beraien ikuspegi eta sentipenetatik eginak.


Oso ondo etorri zaizkigu gaia aztertzeko materialak, guk geuk ere askotan definitzeko, edo besteei (ikasleei, irakasleei, ondokoei…) azaltzeko seguritate falta izan dugulako.

Bullyinga eta genero estereotipoak bateratzea guztiz aberasgarria izan da guretzat. Hau da, gure ikasleen arteko harremanetan zapalketa eman izan denean, beti ikusi dugu “bestea ezberdina izate” hori ez onartzea arrazoi nagusia izan dela. 
Orain ez onartzearen arrazoien artean abanikoa zabalagoa daukagu, bere gorputza ezberdina delako = genero identitatea ukatzen zaiolako, bere sexu-orientazioa desberdina delako = sexu hobespena ukatzen zaiolako; neska maskulinoa delako = bere genero adierazpena ukatzen zaiolako.

Gaia zuzenean bueltaka edukitzeak genero estereotipoak gero eta nazkagarriagoak iruditzen zaizkigu. Ezin ditugu jasan. Botere sistema guztiek sortzen dute beraien aurka borrokatzeko gogoa. Sexu-genero sistemak hain du lotura estua (biologikoa+kulturala) pertsona izatearekin (jaio aurretik, gainera) resorte moduko zerbait aktibatzen zaigula gure duintasuna eta askatasuna larri zaurituta uzten dituelako.


Oso arlo interesgarria ikertzeko, sakontzeko eta, denbora gehiago izanez gero, luze irakurtzeko.


Saio presentzialean, Amelia Barquinek kuadro bat erakutsi zigun  bera egondako hitzaldi batetik hartua. Bertan Patriarkatua, Binarismoa eta Heteroaraua oso modu eskematikoan primeran azaltzen ziren. Guretzat oso baliagarria izan da hezkidetza taldekideei erakusteko, eta hemendik aurrera ikasleekin lan egiteko. Sexua, genero identitatea, genero adierazpena eta sexu hobespena zelan dauden araututa gure eguneroko bizitzan eta zer bazterketa eta zapalkuntza mota sortzen dituzten salatzeko.


2.“sexu-genero estereotipoak” eta “genero ikuspegia” kontzeptuen definizioak


 Gure ustez sexu-genero estereotipoak jaio baino lehen atxikitutako sexu bati eransten zaizkion ezaugarri kulturalak dira, beti derrigorrezko ikuspegi hierarkiko eta gezurrezko osagarritasunean oinarrituta. Hauek desagertaraztea ezinbesteko baldintzatzat jotzen dugu, guztiok duintasunez bizi ahal izateko.
Sexu identitatea baztertzailea den bitartean (ez baitu kontuan hartzen “bestea”), genero identitatea garatzen badugu, sexu-genero estereotipoak apurtu ahal ditugu errazago. Gizonak gizona izateagatik ez dira gehiago, ezta hobeak emakumeak baino.


3. Jardueren inguruko datuak eta ondorioak

Egin ditugun behaketen ondorioz, oraindik lan handia egin behar dela adieraz dezakegu. Berdintasun eskubideen esparruan hainbat aurrerapen izan ditugu. Aldiz, sexu-genero sistemaz blai gaude oraindik, eta “irudizko askatasun eta berdintasuna” lortuta ditugula sinistuta, are zailagoa da, sexu estereotipoak apurtzea.


4. Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak

Argi dago erronka bat estereotipo sexistak apurtzea dela. Ikasleen autoestima eraikitzeko orduan genero baldintzak identifikatu eta pertsona garapen integralerako ezaugarriak indartu behar ditugula. Hori lortzeko eskola komunitatean ari garen guztiok norabide berberarantz jo behar dugu. Eta azken hau zailtasun handiko erronka deritzogu, bai irakasle, zein guraso, eta bestelako langileen artean hutsune handia nabaritzen dugulako oraindik gai honetan.

  

Kontuz mikromatxismoekin!

Mikromatxismoak indarkeria maniobra sotilak dira, ez dira agerikoak eta erabiliaren erabiliaz arrunt bihurtzen direnak, zaila da jasaten direla adieraztea edo izena jartzea. Ondarroako Etxelilan burutu den ikastaro honen helburua ikustezin bihurtzen ditugun praktikak matxistak hauek detektatu eta gainditzeko ariketa egitea izan da. Lotura honetan gai honen inguruko testu bat duzue.

SEXU GENERO SISTEMA ESKOLA GARAIKO JARDUERA FISIKOETAN



Ikastetxean Gorputz Hezkuntza ikasgaiaren barruan bereziki, baina orokorrean jarduera fisikoarekiko guztietan sortzen diren harremanak behatzen saiatu naiz aste honetan, patio orduetan eta eskolaz kanpoko ekintzetan barne.

 









Denok uste dugu gure eskolan, inguruko beste guztietan bezala, parekidetasunean oinarritutako curriculuma  lantzen dugula, zer esanik ez ariketa fisikoari buruz ari garenean. Baina Gorputz Hezkuntzako arloan jartzen diren ebaluazio emaitzetan fijatu naiz bereziki, eta kuriosoa iruditu zait talde guztietan, lehen mailan hasi eta seigarren mailan bukatuz, neskek orokorrean mutilek baino nota baxuagoa daramatela. Lehen begiradan, proposatzen diren jarduerak ez direla bat ere neutroak ondorioztatzen dut  eta, bigarren irakurketan, ulertzekoa dela neskek urteak aurrera joan ahala, zoritxarrez, jarduera fisikotik urruntzeko duten joera.

Indarraren ahalmena eskatzen duten jarduerak, “oldarkor” puntua edo arriskuaren kutsua dutenak dira jaun eta jabe. “Jaun”, hala da. Askoz gutxiago ikusten ditugu elastikotasuna, malgutasuna edo koordinazioa eskatzen dituztenak. Nola ukatu genero adierazlez beteta dagoen proposamena denik? 

Genero etiketaz funtzionatzen jarraitzen dugu eskolan eta eskolaz kanpoko aktibitateetan, “betiko maskulinitate ereduaz” lotzen den konpetentzian oinarrituz, beste ezaugarri fisikoei begira inongo orekarik bilatu gabe. Espazio partekatua bai, baina beste hainbat arloetan gertatzen zaigun bezala, espazioa erabiltzeko proposamenak oso alde bateko gustuetara egokituak daude. 

Gorputz Hezkuntzako klaseei begira konturatu naiz estetika edo erritmoarekin zer ikusia duen zerbait landu nahi bada, irakasleek neskengana jotzen dutela, oso gutxitan gertatzen bada ere. Beste ezertarako ez da beraien iritzia kontutan hartzen. Patioan, jolas zuzenduak direnen bi egunetan ere, nabarmena da oraindik neskek eta mutilek aukeratzen dituzten jolasen arteko bereizketa.

Patioan ikusten denez, neskek baino jarduera fisiko gehiago egiten dute mutilek, askoz gehiago. Eta egite horretan, lekurik ez diote uzten “beraien” jolasteko moduarekin eta aukeratzen dituzten jolas motarekin bat ez datozen guztiei.  

Balones fuera! 

Inguruko presioaren ondorioz ere badira aukeraketa hauek, noski, ez bakarrik neskek ditxosozko futbolean aritu nahi direnean “mari-mutik” etiketa jartzen zaielako baizik eta, adibidez, eskolaz kanpoko ekintzetan kosta egin delako pila bat mutil bat onartzea erritmikoko gimnasian, eta onarpenak estereotipoaren etiketa dakar gainera atzetik, aurpegira botatzen zaiona batzuetan eta atzetik dabilen kontua gehienetan.

 

Nerabeei begira dela urte batzuk egin zen kanpaina etorri zait gogora, non hamabi urtetik gora ere aktibitate fisikoaz jarraitzera animatzen zitzaien neskei. Baina animatzeaz gain beste erabaki batzuk ere lehen bai lehen hartu beharko liratekela uste dudalako (maskulinoko ezaugarriaz gainezka dauden espazio guztiak orekatuz, adibidez)

SEXU-GENERO SISTEMA SUNTSITZEKO BIDEAN


Sexu-genero sistema eraikuntza soziala eta sexismoaren euskarria da; Gizon eta emakumeen arteko dominazio-meneko harramanen abiapuntua. Hau dela eta, genero harreman parekideak eta bidezkoak izateko egin behar duguna da sistema hori suntsitu. Jakin badakigu, hori ez dela erraza Clara Murgialdayk esaten duen bezala: “estereotipoak ‑femeninoak zein maskulinoak‑ hain barneratuta daude, ezen generoaren oinarri biologikoen adierazpentzat hartzen baitira”.
 
Sexu–genero estereotipotzat ulertzen dut emakumeei eta gizonei egokitzen zaizkien ezaugarriak eta jokabideak kultura jakin batean.  Orduan, nola deseraikiko dugu sexu-genero sistema? Ba guztiok, instituzioek, eskolako eragileek, komunikabideek genero ikuspegia hartuz; hau da, emakume eta gizonen arteko existitzen diren ezberdintasunak identifikatzeko modua eskuratuz. Eta aldi berean, guztiok joera berean egonez sexu-genero sistema suntsitzeko. 

Sexu-genero estereotipoak edonon ikus daitezke; familian, lagunen artean, aisialdian, kalean, lanean… Batzuetan agerikoak dira baina beste batzuetan asko kostatzen zaigu antzematea. 
Nik hiru esparru aztertu ditut eta pertsonak zenbat eta gazteagoak izan, haien artean gero eta sexu-genero estereotipo gutxiago topatzen direla ondorioztu dut. Adibidez, etxeko lanak bion artean egiten dituzte, emakumeek ere gidatzen dute edo Lanbide Heziketako ziklo teknikoak ere ikasten dituzte. Hala ere, seguru haien artean oraindik badaudela oso agerikoak ez diren sexu-genero estereotipoak. Hala nola, “nola ikusten gazteek bullying-a?” bideoan ikusi genuen bezala, neskak eta mutila esertzeko eta besoak jartzeko modu desberdinean.

Beraz, norabide zuzenean joan arren, oraindik asko falta da sexu-genero sistema suntsitzeko. Eta eskolak badauka bere zer egina lan horretan bakarra ez bada ere. Nagore Larrazabaletak “Hezkuntza erabili beharko genuke jendarteko arazoak konpontzeko, ez rolak errepikatzeko” artikuluan aipatzen duen bezala “komunitateko partaide guztiak gara hezkuntza eragileak eta denok subjektu aktibo bihurtu behar dugu jendartearen benetako aldaketa bultzatzeko, irakasleak, ikasleak, gurasoak, jangelako langileak, autobuseko, garbitzaile eta herrikoak". Eragile hauek guztiak hausnararazi beharko genituzke genero ikuspegia eduki dezaten. Hauxe da  eskolak daukan erronkarik nagusiena.

SEXU-GENERO SISTEMARI BURUZ HAUSNARKETA

Bloke honetan ikusitako guztia, oso baliogarrria da niretzat, zeren eta han inguruan ibiltzen diren kontzeptuak askoz hobetu ulertu egin dudan. Jakiteko pixka bat honi buruz informazioaren bila joan naiz, jakin nahi nuelako zergatik hau guztia sortu zen eta batez ere zeratik hain sartuta eta sakonean onartuta dago gure gizartean Irakurri dudanaren arabera, sexu-genero sistema , ohitura judeo kristauaren egitura patriarkala eta familia tradizionaleko egituran emakumeama eta gizon-aitaren inguruko rol-oinarriak dira Sexua, gizarteak sexuaren inguruan itxaroten duenari erantzuten diete. Sexua eraikuntza natural bat da, berarekin jaiotzen garena. Gizakiak eme eta ar bezala definitzen gaituzten ezaugarri fisiko, biologiko, anatomiko eta fisiologikoak dira. Datu genitalen arabera ezartzen dira. Generoa, maskulinoa eta femeninoaren eraikuntza soziokultural bat da baizik. Pertsonaren bizitza, bere rol garrantzitsuak, estatusa eta identitatea (identitate sexuatua den einean) finkatuko duen eraikuntza kulturala, gizarte guztiek osatzen dutena eta sexu anatomikoaren baitan doana. Ezberdintasunak sortzen ditu. Emakumea: ahula, gizona: ausarta, emakumea: pena, gizona: benerazio, emakumea: babestua, gizona: egiten utziz Sexismoa,”sexuetako bat gutxiago delakoaren ideología”, kasu gehienetan emakumeak. Identite-sexuala, desira sexualaren objektuaren aukeraketa. Generoriko identitatea, kulturalki generoarentzat sortu diren jarrera eta sentimenduekin ados egon eta hauek praktikara eramaten diren puntua, emakume eta gizonei baldintza, aukera eta tratu ezberdina ematea da. Hezkidetza, Emakume eta gizonei baldintza, aukera eta tratu berdina ematea da, baina betiere, bakoitzaren ezaugarri eta egoera espezifikoei egokitua berdintasuna lortzeko moduan Gero eta gehiago gai honi buruz dakidan….gero eta kezkatuago sentitzen naiz, gizartean erabat onartuta dagoelako sexu-generoa sistema, gizartearen oinarriak bihurtuta….Argi dago, hori guztia aldatzeko beharrezkoa dela, ikasita eta integratuta dagoena desegin, eta zerotik berriro eraiki beste motatako gizartea, uffff..….bide luze eta ez erreza benetan, …baina inoiz hasi behar da. Hezkuntza, ikastetxean nola zabaldu? “Pintzeladak” ematen, poliki-poliki, bakoitzak (bai ikasleek, bai irakasleek) bere prozesu, behaketa, hausnarketa, propioa egiten dagoen informazioarekin,…kontzientzia hartzen eta ulertzen ikasitako honen guztiari vuelta bat eman behar zaiola, ezer ez inposatu gabe, baizik eta sinesmen batean bihurtzen.