2016/04/07

Agurra eta eskerrak

AGURRA ETA ESKERRAK....

      
          Ikastaro hau egin ondoren, modu batez, nire bizitzan, nire sinesmeneetan, nire pentsamoldeetan, nire jarreran..... aldaketa haundi bat suposatu izan da, ....lehen izan nintzena ez naiz berriro izango,....

          Inguruan gertatzen diren gertaerak beste ikuspuntutik, beste betaurrekoekin ikusten hasi naiz. Ikastaro honi esker, beste kontzientzia mailan nire burua kokatuta dago

            Eskertu nahi nizueke ikastaro honen bidez zabaltzen dituzuen ezaguerak. Haiek oso garrantzitsuak eta beharrezkoak dira gure jendarte eta mundua aldatzeko, eta horrela beste errealitatea, errespetuan eta berdintasunean oinarrituta sortzeko....nire partetik ahal izango dudan guztia luzatzeko ikasitakoa egingo dut

            Ikasitako guztiagatik eskerrik asko...agur bero bat...bihotzez!



Laster arte!


"Gustu, desio eta pentsaera 
irakatsi eta ikasiak dira 
lerrokatuz, sailkatuz hurkoa 
hala eraiki dute mundua 



ta nik, koloreztatuko nuke 
nik nahi ditudan margoez 
behin gau batez amestutakoa 
norbaitek ezabatu baino lehen, inork ezabatu baino lehen"


“NO SE NACE MUJER, SE LLEGA A SERLO” Simone de Beauvoir




Gure egoera salatzeko eta gure eskubideak aldarritzeko ordua da

ASKE IZAN NAHI DUGULAKO ETA BIZIRIK JARRAITU NAHI DUGULAKO!

Lau haizetara ohi egin, ipuinak kontatu, abestu, hitz egin, zarata atera, idatzi, entzun, ikasi, … nahi duzun erara, baina altza gaitezen emakumeok, ALTZA GAITEZEN PERTSONOK! Bizitza duin eta aske bat izateko jaio garelako, gure erabakiak hartu eta epaituak izan gabe bizitzeko.


Eta hori aldarrikatzeko armarik indartsuena daukagu, HEZKUNTZA. Aprobetxatu dezagun hori, kolorez jantzi ikasleak, aniztasuna baloratu eta maite dezaten, horretaz gozatu eta are gehiago horretaz harro egon daitezen. Badaude bideak, badaude baliabideak, … jarri gaitezen martxan!!




Ikastaro honek mundu berri bat zabaldu nau, ez bakarrik hezkidetzaren inguruan. Bizitza ikusteko eta bizitza bizitzeko ikuspuntu berri bat eman nau, begiak zabaldu dizkit. Orain arte errealitatearen alderdi txiki bat ikusten nuen eta orain argiago ikusten dut dena.

2016/04/06

ADIORIK EZ, GERO ARTE BAIZIK!

Intentsitate handiko 22 aste hauetan hasierako menu-kartan aurkeztu zizkiguten osagai guztiak dastatzeko aukera izan dugu.

Pertsonal mailan hausnartzeko eta pertsona bezala hobetzeko oso lagungarria egin izan bazait ere, arlo profesionalean eskola mistotik eskola hezkidetzailerantza abiatzeko baliabide ezberdinak aztertzeko eta martxan jartzeko tresnak  eskaini zaizkigu.

Hezkidetza on bat sukaldatzeko, astez-astez, ezinbestekoa den osagai ezberdinen dastaketak egin ditugun bitartean, lapiko on bat prestatzeko egin behar diren egoera ezberdinen behaketak egin ditugu, eta behaketa bakoitzari lapikorik gozoena prestatzen saiatu gara esku hartze hezkidetzaileen bitartez. Horregatik, gure inguruan ere, eraginkorra izan da ikastaroan ikasitasitakoaren etekina, gure ingurukoei ere, dastatzeko aukera eman baitiegu.


Behaketa, hausnarketa eta  parte- hartzea izango lirateke HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN ikastaroari lotuko nizkiokeen hiru pertzepzio.

Ikaskide hezkidetzaileok: zuekin ikastaro hau konpartitzea plazer bat izan da, eskerrik asko irakatsi eta konpartitu duzuen guztiagatik, ziur nago hemendik aurrera ere bidea elkarrekin egiten jarraituko dugula, ikasi eta konpartitu den guztiarekin lapikoa pil-pilean dago, biba zuek!!!
Gure ibilbidea kanpotik jarraitu  duten pertsona orori, eskerrak emateaz gain prozesu honetan parte hartzen gonbidatuko nituzke, benetako jendarte anitza, askea, berdinkidea… lortzeko  bidean denok gara protagonista eta askotan garrantzia ematen ez dizkiogun gauza txikiei izan dezaketen garrantzia emanez gauza handiak lor daitezke eta hau positiboki egiten saiatzen bagara emaitza hobeak izango dira, animo eta aurrera!!!
Hezkidetzan esku hartzen ikastaroan landutako guztia arlo pertsonala jorratzeko eta institutuko hezkidetza proiektua indartzeko, hobetzeko eta aurrera eramateko oso erabilgarria izango delakoan nago. ESKERRIK ASKO, BIHOTZ-BIHOTZEZ!




HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN etengabe!

Resultado de imagen de itsas dortoka

Amelia Barquin-ek aurkezpen egunean, saio presentzialean, erabili zuen arrainen metafora askotan etortzen zait burura.
Orain dela 22 aste lore bat aukeratu nuen; gaur, berriz, itas dortoka bat. Zergatik?  Uretan bizi eta noizbehinka lurretan ibiltzen delako. Ikastaro honetan parte hartzeak uretatik aterarazi nau. Beraz, eskerrik asko denoi, arduradunei eta ikastarokideei.
Agur bero bat eta besarkada haundi bat!!!!  Hala ere, ziur nago borroka honetan berriro egingo dugula topo.



2016/04/05

AGURRIK EZ !... ELKARREKIN SAREAN



Ikastaroa bukatzen ari da...eta hurrengo arte esateko unea heldu da.  “Hurrengo arte” seguru bainago, ikastaro honek piztu edota sendotu digun grina ez dela “amatatuko” , gure egunerokotasunean eragina sentitzen jarraituko dugula eta gure artean sortu duen konplizitateak, hezkidetzarekiko topaguneak... etorkizunean iraungo dutela eta lapiko inguruan behin baino gehiagotan elkartuko garela. Hala bedi !!!

Ggx3YT30hidF_GumhV1pbDl72eJkfbmt4t8yenImKBVvK0kTmF0xjctABnaLJIm9

Orain bukatzen ari garen ibilbideaz daukadan balorapena baikorra da. Nire aurkezpenean kontatu nizuenez, emakumeon eskubideen aldeko borroka betidanik izan dut helburu nire bizitzan; baina, egia da, barneko borroka izan dela, askoz jota, familian ala lagun batzuekin “gudukatu” dudana. Gaur egun, argi daukat bizitzaren iparretariko bat izango dela eta espazio guztietan aldarrikatuko ditudala. Baita lanaren esparruan ere.
Zentzu honetan, ezinbestekoa somatzen nuen oinarrizko prestakuntza eskaini dit eta une honetan, ikastetxeetatik Berritzegunera ailegatzen eta helduko zaizkigun beharrei, kezkei… egokiro erantzuteko gai sentitzen naiz; batez ere, guztion artean sortutako baliabide eta esku-hartzeei esker.
mujer-luchadora.jpg Egia da, garai hau nire bizitzan izan dudan gogorrenetariko bat izaten ari dela, behin baino gehiagotan sentitu dudala bertan behera uzteko nahia eta beharra, eta honek, nahi nuen etekin guztia ateratzea eragotzi dit, baita nire ekarpenak aberatsagoak egitea ere. Baina bestaldetik, nire buruarengan nuen konfiantza eta nire autoestimua indartzeko baliagarria izan da eta gauza batzuk baztertuta utzi arren, nik uste baino askoz indartsuagoa naizela ikasi dut.
Aukeratu dudan abestiak ez du hezkidetzarekiko erlaziorik, baina pasatzen ari naizen hilabete hauetan, behin eta berriro entzun dut animatzeko asmoarekin eta sarritan, ikastaroarekin jarraitzea ezina egiten zitzaidanean, garrasi batean abestu egin dut. Mago de Oz taldeko “Hoy te toca ser feliz” kanta da. Niretzat oso abesti berezia da, duela urteak pasatu nuen beste  garai “beltz” batean, nire seme txikiak “oparitutakoa”. Hau dela eta, zuekin konpartitu nahi dut, aukeratui dugun bide honetan, askotan txundituta edo ez gaituztela ulertzen sentituko baikara eta beste saltotxo bat emateko baliagarria iruditzen zait.




LOMCE.JPGHEZKIDETZAN ESKU HARTZEN ikastaroak nigan sortzen dituen sentimenduak  hauexek izango ziren: gure arteko elkartasuna, batasunaren beharra, inplikazioa... Bihotzez diot, nahiz eta fisikoki ia ezagutu ez,  lotura betiko izango dela, emakumeon aldeko helburu bera, honekiko sentimendua, hezkuntzaren kontzepzio antzeko bat konpartitzen baitugu.
Bestalde, hilabete hauen zehar, borroka honetan bakarrik ez gaudelakoan, gero eta gizon gehiago dugula alde eta haien gudan ere lagundu behar ditugulako uste osoa dut. Honetaz ohartzeak gudari-multzo bat osatzen ari garela ekartzen dit gogora eta guztiok elkarrekin EMAKUME ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA lortuko dugula.

Grupal-003.redimensionado-630x360.jpgEspero dut dena ez dela bukatuko ikastaroaren amaierarekin, baizik eta erabiltzen ari garen sareak bizirik mantenduko ditugula, ideiak, baliabideak, kezkak, beharrak, artikuluak, iritziak... parteka ditzagun. Beraz, nik ez dizuet agur esaten, zuekin harremanetan jarraitzea espero baitut eta aldi berean, baita  mundu honetan sare sozialen bitartez edo blogeko ekarpenak irakurriz edota hedatuz gurekin murgildu diren guztiokin ere. Haiei amore ez ematea eskatzen diet, ikasitakoa, hausnartutakoa... lagunen, senideen, seme-alaben, ikasleen artean zabaltzea, etorkizun hurbilean emakume askok sufritzen ditugun  mespretxu, harropuzkeria, gutxiespen, indarkeria...  matxistak ezaba ditzagun.



Eta bukatzeko….hezkidetzaren inguruan ditudan espektatibak… ba…. bizitza hezkidetzailea garatzea. Lehen adierazi dudanez, nire iparretariko bat izango da. Ba dakit, ezin izango dudala ezer begiratu betaurreko moreak jantzi gabe (hala nahi dut gainera) eta begirada more hori nire ingurukoei, maite ditudanei, ikastetxeetan... transmititzea saiatuko naiz, baina batez ere, hurbileko gizonekin batera lan egingo dut, haiek gabe gure helburua lortu ezin izango dugulakoan bainago.  


BESARKADA HANDI- HANDIA GUZTI-GUZTIOI !