2017/11/19

Ospakizunak

Oso gai interesantea. Honi ere buelta eman behar zaiolako. Betaurreko moreak jantzi eta nondik datozen, ze rol zabaltzen ari garen, ze mezu, ideia eta kontzeptu.
Santa Agedako istorioarekin harrituta geratu naiz.



5, mendeko neskatila bat izan zen Ageda. Siziliako Agata herrian bizi zen eta gaztetatik Jainkoari bere bizia eman zion. Garai horretako konsul bat berarekin fijatu eta bereganatu nahi izan zuen. Alferrik izan zen, ez zuen lortu Ageda eta prostibulo batera joatea behartu zuen. Han bere ideiei gogor eutsi zion.
Konsularen aurrean egon ostean kartzelatua eta torturatzeko agindua eman zuten. Bere egoa minduta sentitu zuelako. Emakume, gazte batek ezetz esan ziolako.
Kontua da Agedak oso tortura gogorrak jasan zituela, bularrak moztu zizkieten, lurretik arrastratu zuten… minduta, bakarrik, torturatua, mutilatua zegoela San Pedro azaldu zitzaion eta sendatu egin zuen. Hala ere, torturak jarraitu zuten bere biziarekin amaitu arte.
Tortura hauek Abenduaren 5n izan ziren.
Emakumeen patroitzat dute batzuk, bularreko minbizirena beste batzuk.




Jaiak eta ospakizunak kolokan jarri behar dira. Eskola laikoa nahi dugun heinean fijatu behar gara nondik datozen hainbat ospakizun.
Eskolan eztabaida sustatu, modelo berriak eraiki eta ohitura apurtzen joan. Ez dugu zertan denek gauza berdinak egin behar. 

ikastetxean landu daitezkeen erronkak:

  1. Emakumeen parte hartzea
  2. Espazio publikoak okupatzea
  3. Ohiturak apurtzea
  4. Musika eta irudiak aztertzea
  5. Indarkeriari aurre egiteko baliabideak eskeintzea

 

Ainhoa Calvoren posta irakurrita ados nago berak proposatzen duenarekin eta Santa Agedaren inguruan jarritako bizipenak eta bertsoak.
Eta bertsotaz ari garela hemen Maialen Lujanbio ederki bota zuena: 

JAIAK ETA OSPAKIZUNAK ERALDATU!

 
 
 
"Festak gure errealitatetik ihes egiteko saldu dizkiguten arren, festak ez dira jendartetik at dauden bake eta poz gune isolatuak. Festak politikoak dira, guztiontzat. Eduki sinbolikoa duten jendarte eta kultur adierazpenak dira, errealitatearen adierazle kondentsatuak. Jaietan norbanakoa kolektibora hurbiltzen duten prozesu subjektibo eta objektiboak ematen dira. Beraz, festak bizitzaren erdigunean kokatzen ditugu, jendartearen balioak, nortasunak, ideologiak eta egiturak birsortzen dituztelako. Jaiek jendartean dauden gatazkak, zapalkuntzak eta diskriminazioak adierazten dituzte, hegemonikoak diren genero eredu eta heteroaraua indartuz."
 
 
Euskal Herriko Bilgune Feministak jaien inguruan egindako irakurketako hitzak dira aurretik azaldu direnak.  Azken urteotan, jai parekideen aldeko kanpainek geroz eta presentzia handiagoa dute, alde batetik eraso sexistarik gabeko jaiak aldarrikatuz eta bestetik parte hartze parekidea eskatuz.
Kontutan hartu beharko genuke ere, gure ospakizunetan tradizioaren ideiak duen pisu garrantzitsua. Tradizioa hitzaren definizoak adierazten duenez, ahoz nahiz idtziz, belaunaldiz belaunaldi transmititzen den eta denboraren poderioan finkatzen den kultur ondarea eta portaera-ereduen multzoa dira. Historia eta festaren arteko loturak beraz, baldintzatu du eta baldintzatzen jarraitzen du emakumearen parte hartzea, rol jakin batzuetara bideratuz. Hamaika Telebistaren Idemtitateak saio honetan adierazten den bezala.
Hortaz, Farapi taldeak dioenez, jaiak zein ospakizunak, kultur adierazpen sendoak dira, bizitzaren erdigunean kokatuta daude, ideien eta baloreen munduarekin lotuta daudelako, herriaren nortasunarekin, jendarte egiturekin eta genero sistemekin, alegia, gizonen eta emakumeen arteko harremanekin. Gainera afektibitate eta emozio karga handia mugitzen dute eta horregatik berauek aztertzea derrigorrezkoa da.
 
 
 
Hortaz, jai eta tradizioek, jendarte ordena erreproduzitzen dute, egungo hierarkiak, botere harremanak, rol banaketak... errepikatuz. Baina ez hori bakarrik, izan ere, inoiz jarri al gara pentsatzen guk jaietaz gozatu ahal izateko nork egiten dituen etxeko lanak esaterako? Honako bideoan argi isaladatzen da ideia hori.

 
 

Jendartean nahi ditugun aldaketek ere gure inguruko jai eta ospakizunetan isla izan behar dute, jaietan ere kultura birsortu eta aldatzeko gaitasuna dugulako. Tradizio eta ohiturek ezin dute hertsiak diren eta geldirik dauden zerbait izan, jendartearen eraldaketarekin batera eta norabide berdinean joan behar dute. Tradizioaren ideia hau, patriarkatutik irudikatzen den asmatutako tradizioa da eta egitura mantentzeko erabiltzen dela azaltzen du  Leire Imaz Zubiaur-ek iazko post honetan. Gogora ekarri nahi izan dut egiten duen hausnarketa oso interesgarria iruditu zaidalako.
 
 
Hortaz, norberak bere eremutik jarrera horiek sahiesteko neurriak hartzea ezinbestekoa da. Horren adibide argia euskal kulturaren eta tradizioaren parte den euskal dantzetan gutxinaka hasi den iraultza dugu, izan ere, gero eta herri gehiagotan ari dira emakumeak orain arte gizonezkoak bakarrik aritzen ziren dantzetan parte hartzen. Hona hemen Zumarragako ezpata-dantzaren adibidea.  Ez neska, ez mutil, dantzariak dira Zumarragako ezpata dantzariak. Mutilen artean hautatzen ziren 2015. urterarte eta dantzarien artean hautatzen dituzte geroztik eta aurrerantzean ere.
 
 
Gauzak honela eta hezitzailea naizen aldetik, jai eta ospakizunak eremu hezitzailera ekartzea da esku artean dugun beste erronka bat. Horretarako, guztiz garrantzitsua da  hauetan ere genero ikuspegia txertatzea. Hauek dira, eremu hezitzaileetan lantzeko ditugun erronkak:
- Jaiek bete dezaketen funtzio sozialez jabetzea. Jaien eremua oso emankorra izan daitekeelako, gauzak beste modu batera egiteko aukera eskeintzen dutelako eta horrek bestelako balio erantsia ematen die. Jaiak gizartearen parte dira eta ondorioz hauetan eraginez, jendartean eragiteko aukera ere badago.
- Eskoletan burutzen ditugun ospakizunen diagnostiko bat egin.
- Tradizioz ospatzen diren jaiak aztertzea:  sexu-genero sistema erreproduzitzen duten ospakizunak aztertu behar ditugu lehenik eta kritika gauzatu ondoren (santa ageda, olentzero, inauteriak, herri kirolak, euskal dantzak...)
- Sexu-genero sistematik haratago dauden egoera berriak aurkeztu eta tradizioa irauli.
- Parte hartze berdinkidea sustatu.
- Ospakizunetan erabiltzen diren baliabideak aztertu (pertsonaiak, janzkerak, musika, kantak, umorea...).
- Eraso sexistarik gabeko ospakizun eta jaiak aldarrikatu, autodefentsa feminista landuz zein protokolo ezberdinak aurrera eramanez.
- Egun moreak ospatu, emakumeok jasaten dugun zapalkuntza bistaratuz eta dagokigun presentzia aldarrikatuz.
 
 
Bukatzeko, Veronica Gisbert Garcia-ren "En nombre de la tradición:  conflictos socio-festivos por razones de gĆ©nero" izeneko artikulo hau zuekin partekatu nahiko nuke, izan ere, ospakizunak hezkidetzaren ikuspuntutik lantzeko baliabide aproposa iruditzen zaidalako eta irakaslegoaren artean jai eta ospakizunen inguruan  hausnarketarako baliagarria izan daitekeela iruditzen baitzait.
 
 
 
 
 
 



Jaiak eta ospakizunak

Zer pentsatua eman dit aste honetako gaiak, egia esan begiak zabaltzen lagundu dit. Orain arte, ohiturak mantentzearen alde nenbilen, baina hemendik aurrera eredu berrien aldeko apustua egingo dut, ikastetxe hezkidetzailea lortzeko bidean. Egia esan, horretarako ezinbesteko da ohitura edo jai guztiak sakon analizatzea. Eta osoa baliagarria izango zait Agurtzaneren posta; hona hemen bertan partekatu zuen irudia. Izugarri gustatu zait.


Hona hemen ospakizun parekideen inguruan egin dudan kontzeptu mapa, ea gustuko duzuen: 




Maiatzaren 17an, LGTBQ fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, hurrengo lanketa egingo dut nire ikasleekin. Sarean topatutako bi abesti eta hitzaldi bat dira, eta baliabide egokiak iruditu zaizkit DBH4ko ikasleekin egun horren inguruko hausnarketa egiteko.

  • Egun horretan ikasgelan ipintzeko Governors taldearen abestia egokia izan daiteke:

  • Berri Txarrak talde nafarraren abesti ez hain ezagun hau ere ipintzeko intentzioa dut; gainera, nire ikasgelan badira Berri Txarrak taldearen jarraitzaileak.

Josebak Garazi maite du eta
Garazik Joseba dena polita gizarte honentzat
Aritzek Eneko maite du ordea, zergatik ez zaie kalean errespetatzen?

Ez al du maitasunak gutxienez merezi inongo mugarikan ez jartzea?
Maitatu, inongo lotsarik sentitu gabe behingoz lortzeko begirunea

Itsasok IƱaki maite du eta
IƱakik Itsaso dena polita gizarte honentzat
Oihanek Aitziber maite du ordea, zergatik ez zaie kalean errespetatzen?

Ez al du maitasunak gutxienez merezi inongo mugarikan ez jartzea?
Maitatu, inongo lotsarik sentitu gabe behingoz lortzeko begirunea

Eta amorrua berriz jabetzen da nitaz baina muga guztiak apurtzera goaz

Ez al du maitasunak gutxienez merezi inongo mugarikan ez jartzea?
Maitatu, inongo lotsarik sentitu gabe behingoz lortzeko begirunea
lotsarik gabe
lotsarik gabe
begirunea
lotsarik gabe



  • Behin baina gehiagotan egin diogu Mikele Granderi erreferentzia eta bere hitz hauek oso egokiak izan daitezke LGTBQ fobiaren aurkako Nazioarteko Egunean ikasleak hausnarketara eramateko; betiere bideoaren ondorenean taldeka erantzuteko galdera batzuk prestatuta:

Egun moreak alde batera utzita, gainontzeko jai zein egun guztietan ere garrantzitsua da betaurreko moreak jantzita ibiltzea, horrela soilik lortuko baitugu eskola hezkidetzailea.

Irakasleon erronka nagusiak
  • Ikastolako ospakizun guztien diagnosia egin
  • Ohiturak kritikotasunez aztertu, eta zerbait aldatu behar bada ALDATU
  • Ikastolan antolatzen diren jaietan abesti hezkidetzaileak erabili
  • Tradizio berriak sortu, guk nahi dugunari garrantzia emateko
  • Aniztasuna azaleratzeko lanketa egin