“Hodei” honetan, hitz klabeak laburbildu ditut. Indarkeria matxista,tratu
txar fisiko eta psikologikoak, zein sotila izan daitezkeelako (mikromatxismoak).
Hauei aurre egiteko emakumeon ahalduntzea funtsezkoa izan da, botere harremanak
definitzeko eta hauei aurre egiteko. Mikro iraultzekin lortu dugu, egungo
egoeraraino ailegatzea. Aurrera jarraitzeko eta harreman parekideak lortzeko,
ezinbestekoak dira maskulinitate berriak. Jendarte osoaren inplikazioa,
elkarlana, sentsibilizazioa, ikasitakoa desikasi, eredu berriak proposatuz eta
bultzatuz… Patriarkatu sistemaren ezagutza, konplexua eta sakona delako,
emakumeok jendartearen %50 a garela azpimarratuz, errealitatea anitza delako,
eta osasuntsuena gure iruditegi sinbolikoa eraldatzea delako.
Lelo honekin, bizitako eta barneratutako ideiak,
estereotipoak, sexu – genero binarismoa… txekeatu behar ditugula, “barrura”
begiratu behar dugula, jendartean jasotako hori zalantzan jarriz, deikasi…
eredu berriei eutsi ahal izateko. Emakumeok maitasun erromantikoaren ideiarekin
bukatu behar dugu, eta gizonek maskulinitate eredu berriak landu.
Aurreko ikasturteetako post bat aukeratu beharko banu, Amaiarena
aukeratuko nuke. Benetan post sakona eta baliabidez betea. Bere posta irakurri
izan dudanean, Irantzu Varelaren dokumentala ekarri dit gogora, benetan ona
mikromatxismoak bistaratzeko. Bestalde, iaz Emakunderen “Volar” dokumentala
ikaragarriarekin gogoratu naiz. Indarkeria matxista pairatutako emakume batzuen
testigantza jasatzen du filmak. Oilo azala jartzeko modukoa… Haien istorioak
gorputza dadarka jartzen dute, eta mundo hau ulertzerik ez dagoelaren ideia… Nola
jasan izan dituzte horrelako basakeriak? Nola da posible inor laguntzerik ez izatea?
Nola da posible… Guzti hau gogora Ana Orantes gogora
ekartzen dit… Bere istorioa hunkigarria da…
Jendartearen iruditegi
sinbolikoa landu beharra dago, eta eskolak horretan zer esanik badu… Estereotipoak apurtzeko,
indarkeria matxistarekin bukatzeko, sensibilitzatzeko, aniztasuna goraipatzeko,
botere harremanak suntzitzeko, feminismoaren transbersalitatea egikaritu ahal
izateko, jendarte parekide bat lortzeko, askatasuna eta errespetoaren alde
egiteko, bidegabekeriekin akabatzeko, guztion beharra aldarrikatzeko,
patriarkatua desmontatzeko, heteronormatibitatearengandik urruntzeko, LGTBIQ
mugimendua ikustaratzeko…
INDARKERIA
MATXISTA ETA
MASKULINITATE HEGEMONIKOA
Xabier Odriozola
antropologoaren arabera, pribilegioak, egoera ez justu baten ondorioz kolektibo batek edo indibiduo batek
ateratzen dituen onura injustoak, gehienbat materialak. Materialak bai diru
aldetik, bai hospe aldetik, bai denbora eta espazioaren erabileraren aldetik,
bai erabakiak hartzeko abantailaren aldetik, bai kokapen sozialari dagokionez, kokapen
politikoari dagokionez…
Gizonezkoek pribilegio horiek mantendu egiten dituzte, hasteko maskulinitate hegemonikoak gizonezkoak boterea izatea ahalbidetzen duelako. Hala ere, maskulinitate berriek, indarkeria matxista alboratzen
duten arren, gizonezkoen pribilegioek mantentzen dituzte. Beraz, ez al dago
indarkeria matxista alboratu eta aldi berean euren pribilegioei uko
egiten dioten maskulinitateeredurik?
Ritxar Baceteren arabera, azken urteetan emakumezko erreferente berriak sortu dira, eta feminitateak asko eraldatu egin dira. Baina eman diren aldaketa handi horien aurrean gizonezko askok ez omen dituzte maskulinitate berriak irudikatuko lituzketen erreferente berriak izan, eta horietako asko noraezean daude, euren tokia aurkitu ezinik. Ainhoa Azurmendiren EHUko psikologia irakaslearen arabera, futbola maskulinitate hegemonikoaren gotorleku bat da, maskulinitatearen azken bastioia. Identitate baten sorkuntzarako gune oso bereziak dira, eta batzuei komeni zaie horiei eustea. Konponbidea hezkuntzan jarri duen arren, esango nuke hezkuntza sisteman asko egin daitekeen arren, espazio hauek, non indarkeri matxista era ikusgarri batean antzeman daitekeen, "pribilegio" berezi batzuk dituztela. Indar politikoek ez dituzte era honetako guneetan esku hartu nahi izan, hainbat interes baitaude (politikoak, ekonomikoak eta abar). Sistemak babestuak omen daude, interesgarria litzateke botere politiko eta ekonomiko horien kontra egitea beraz.
Levan eta Pollack autoreek, maskulinitatearen
rola lau ezaugarritan oinarritzen dute:
1. Arrakasta, boterea eta lehiakortasuna.
2. Kontrol emozionala.
3. Gizonezkoen artean portaera emozional
mugatua egotea.
4. Lana eta familia harremanak kontziliatzeko
gatazkak egotea.
Hala ere, gizonezko guztiek ez dute zertan era horretan jokatu behar ziurgabetasun egoeratan. Europar
Batasuneko herrialde ezberdinetan egindako ikerketen arabera, emakumezkoek
gizonezkoek baino depresio egoera gehiago omen dituzte (zenbait kasutan
gizonezkoen kasuen bikoitza). Hala ere, badirudi emakumezkoek joera gehiago
dutela egoera horietan osasun arreta bat eskatzeko, gizonezkoak ez bezala. Oso
gizon gutxik eskatzen dute laguntza egoera horietan, eta badirudi euren
depresio egoera hori ezkutatu egiten dutela, euren maskulinitateari
atxikitutako indarraren atributuaren kontrakoa delakoan. Horrek ere azalduko luke, emakumezko gehiagok euren buruz beste egiteko saiakerak egiten dituzten arren, auren buruaz beste egiten (edo egiten lortzen duten) gizonezkoen kopurua emakumezkoena baino nabarmen handiagoa izatea. gizonezkoen artean indarkeriaren erabilera askoz zabalduagoa dagoela soberan badakigun arren, indarkeria hori ere ez da euren onerako izaten, auto istripuen, homizidioen edota gartzela zigorren ehuneko handi bat (ia gehiengoa) gizonezkoen eskutik baitator. Horren inguruko hausnarketa egitea eta gizonezkoak beraz, “berdintasunarekin gizonok ere irabazten dugu”leloa erabili beharko genuke, gizonezkoak ere planteamendu feministetara erakartzeko.
Celio Amoros-en arabera, los hombres feministas son el primer caso en la historia de la humanidad en que el grupo opresor decide voluntariamente y sin violencia dejar de serlo.
Indarkeria
matxistaren atzean hainbat faktore daude bai, baina ezin da ukatu maskulinitate
hegemonikoak oso paper garrantzistua jokatzen du fenomeno horretan. Maskulinitate
ereduei arreta jartzea beraz, behar-beharrezkoa da:
Neure kasuan, DBH eta Batxilergoko irakasle gisara, 12-18 urte bitarteko nerabeei begirako lelo bat proposatuko nuke, eurak indarkeria matxistan zer dan ulertu eta pertsibitzeko asmoz.LeireGarroren posta asko gustatu zait, indarkeria matxistaren arazoa
DENONA dela azpimarratzen delako, hain zuzen. Indarkeria matxistaren fenomenoa uste baino ezkutuagoa
dela erakusten duen irudi eskematiko bat aurkezten du, hezkuntza zentroetan fenomenoa ulertu etaikusgai egiten duena. Bertan, ezkutuko fenomenoak agerian uzten ditu, eta horrek agian nerabeek hausnarketa egitera daramatza.
Leire Garroren
postean indarkeria matxistaren gaia eskolan edo eremu hezitzailean lantzeko hainbat
erronka proposatzen dira. Oso interesgarriak guztiak bai. Hala ere, faltan bota
ditut gizonezkoen maskulinitate ereduen inguruan proposamenak: maskulinitate
eredu hegemoniko horren “alternatiba” bat eraikitzea edota gizonezkoen rolen
inguruko hausnarketa eta lanketa bat
egitea adibidez. Badirudi proposamen eta erronka guztiak “guztiei” edo
emakumezkoei bakarrik zuzenduak daudela (autodefentsa feminista adibidez),
aproposak dira bai, baina indarkeria matxistaren gaia lantzerako orduan ere
gizonezkoei bideratutako tailer espezifikoak ere sortu beharko genituzkeelakoan
nago.