2018/10/21

HEZKIDETZAN KOKATZEN


Zergatik hezkidetza?
Materiala topatzen aitu naiz eta UEU-ko lan bat aurkitu dut. Bertan Luixa Reizabal Arruabarrena, Maialen Eldua Azkarate eta Idoia Areizaga Llorentek Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko Gida idaztearen arrazoiak azaltzen dituzte (azaldu behar dira oraindik?).
Bertan, definizio, gako, arrazoi etabar agertzen dira. Nik hau hartu dut, arlo guztiak aipatzen duelakoan eta nahiko ulergarria iruditu zaidalako.
Laburbilduz, emakume eta gizonen arteko aukera, tratu, eskubide, betebehar, eskaera, itxaropen ,ardura , kargu, baliabide, denbora eta espazio-berdintasuna lortzeko bidea dugu hezkidetza, Eta hezkidetzan hezteko ezinbestekoa da familia, eskola, komunikabideak eta, orohar , sozializazio-eragile guztiek hezkidetza-pedagogiak garatzea (Simon 2003).
Honetaz aparte, irakurketan aipatzen diren datu batzuen adibide eguneratuak emango ditut:
-          Nire semeak, aurten, erdi-mailako formazio zikloa hasi berria du, mekanizadokoa. Bertan, 24ikasletik neska bakarra dago. Administrazioko eri-mailako zikloan, berriz, datuak alderantzizkoak dira (mutil bakarra).
-          Ikastaro honetan ari dan gehiengo nagusia irakaskuntza ingurukoa da, Zein da gizonezkoen proportzioa lanean aritzen zareten ikastetxeetan?
Bukatzeko, oso inportantea iruditzen zaidan puntu bat azpimarratu nahiko nuke, gako bezala agertzen dena: UMOREA. Ezinbestekoa da, bizitzaren edozein arloan bezala, tinko, gelditu barik, baina umoretsu.
Horen seinale, nire ikastetxean iazko Gabonetako Jaialdian, irakasle batzuk egin genuen Play-Backa.

Hezkidetzari buruz hausnartzen



Inguruko bost pertsonen artean (3 emakume eta 2 gizon) whatsapp bidez egin dudan inkestan hauek izan dira galderak: 1. Ezagutzen al duzu hezkidetza? 2. Zer da hezkidetza zuretzat? 3. Zein dira bere jarduera-ildoak?
Emaitzak ikusita, hitza eta ildoak ez direla oso ezagunak esango nuke. Gehien kezkatzen nauena duela hiru urte magisteritza amaitu zuen pertsonak hitzaren esanahia ez jakitea da, oraindik bide luzea dagoen adierazle. Emakume feministaz gain, beste guztiek oso argibide gutxi dituzte lan-ildoez (irakasleak barne). Formakuntza gehiago eta sakonagoa behar dugula iruditzen zait.


Gustatu zaidan iazko sarrera ArgiƱeren  “zer da hezkidetza izan da, hainbat definizio aurkezteaz gain bere iritziekin osatzen ditu eta bi ideia nabarmenduko nituzke. Bata eskubide berdinak lortzeko eman diren aurrerapauso guztiak feminismoari esker eman direla eta bigarren ideia Marian Morenoren aipua “Gizarteak, mendez mende, emakumea izateko modu zehatz bat eraiki baldin badu, horrek esan nahi du emakumea izateko modu hori des-eraiki ahal dela eta horretan bildu behar ditugu gure indarrak.” Guztiz ados nago, beraz gure lana eraikitzeaz gain, beste asko ere des-eraikitzea izango dela, birziklapen jarraitu batean.
Badira hamaika arrazoi hezkidetzan hezi eta sakontzeko eta irakasle garen heinean ardura berezia dugula iruditzen zait, batzuk aipatzearren:
1. Hezkidetza pertsonen garapen integralari laguntzen dion heziketa lortzeko biderik egokiena da.
2. Norbera, identitate eta nortasun propioz eta askatasunez hazteko eta hezteko dugun eskubidea bermatzeko aukera
3. Aniztasunaren balioa errekonozitu eta bereizkeriarik gabe bizikidetza sustatzeko modua.
4. Nahiz eta itxuraz aurreratzen joan , oraindik berdintasunaren bidean urrats handiak falta zaizkigunez, Hezkidetzak gaia ondo enfokatzen eta bideratzen lagun dezake.
5. Hezkidetzaren beharra dugu, bai ahurrak eta baita gurasook ere, askatasuna sentitu eta askatasunaz bizitzeko.
Aste ona izan

PROSUMIDORE


https://i.imgur.com/wrouTfE.png

Azken finean "prosumidore" (ekoizleak eta kontsumitzaileak) adi, analitikoak eta sortzaileak bihurtzea, leku hauetan bere eskubideak errespetatuak izan behar direla jakitun eta ahalduntze pertsonal eta kolektibo estrategiak dinamizatzeko.

Konturatu naiz guzti hau irakurrita, zein garrantzitsua den sare sozialetan formatzea, batez ere emakume izanda ...eremu horretan ere genero desberdintasunak ez daitezen salbaezinak bihurtu.

PROSUMIDORE



https://i.imgur.com/wrouTfE.png    NERE POSTERRA


Nik sare sozialak orain arte "jolas" gisa ikusi ditut. Ez naiz gehiegi hurbildu, Facebook bakarrik neukan orain arte. Irakurri dudanari esker konturatu naiz "mundua" oso zabala dela eta komeni dela sare sozialetan trebatzea ...gehiago emakume izanik, ez dadin bihurtu desberdintasun nabari emakume eta gizonen artean.

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN

Aste honetako lehen jarduerarekin loturik, nire ingurune hurbilean wasap bidez galdeketa bat egin dut. 30 bat laguni “zer da hezkidetza?” galdetu ondoren hona hemen emaitzak:

- Guztira 14 pertsonek erantzun dute. 26-36 adin tarteko 6 mutil eta 33-47 adin tarteko 8 neska.
- 6 mutiletatik bakarrak jakin izan du erantzuten, gainontzeko bostek sekula ez dute HEZKIDETZA hitza entzun.
- Erantzun duten emakume guztiek aldiz, badakite zerri buruz ari garen.

Beraz ondorioztatu dezaket (nahiz eta lagina txikia izan) nire ingurune hurbilean hezkidetza emakumeen gauza dela, eta ondorioz egoerari buelta bat edo beste eman behar diogula. Aldiz positibismoa ezartzearren, esan beharra daukat erantzuten jakin ez duten mutil horiek (bostek) interesa agertu dutela gaiaren inguruan eta dudan informazioa pasatzeko eskatu didatela.




Aurreko edizioetako sarrera bat aukeratzea zaila bada ere Irati Mendiguren Cosgayaren hau aukeratu dut. Pista haundiak ematen ditu non gauden eta zer egin daitekeenaren inguruan hemen link-a:
http://hezkeh0506.blogspot.com/2017/10/hezkidetza-norberetik-hasten-da.html

Bestalde, hezkidetza lantzeko 5 arrazoi  (eta ez bakarrak) hauek  dira:
- Genero-rolak/estereotipoak behin betiko desagertaraztea
- Indarkeria matxistarekin behin betikoz amaitzea
- Norbanakos aske bizi izatea
- Aniztasuna botere bilakatu, errespetua eta inklusioa bermatzeko
- Kurrikuluma eraldatu

Aste ona izan!

Maria

HEZKIDETZA HAUSNARTZEN




HEZKIDETZA

 Punta askotako izarra zeru askotan distira eman behar duena.

Benetako Parekidatasunean eta berdintasunean oinarrituta dagoen  Gizarte bat lortzeko, zeru askotan landu behar dugu hezkidetza: 

Etxean: ezinbestekoa da errespetoa lantzea etxetik

Eskolan: gizaki sozialak garenetik berton  harremanak izaten  ikasten dugulako

Kalean: Eskubide direnak EGIA bihurtu behar direlako

Lanean:eskubideak lortzeko daudela oraindik

Liburuetan eta mass medietan: argertarazi behar dugulako izkututa dagoen errealitatea eta istoria

Zeintzuk  arloak landu behar ditu Hezkidetzak?, hau da, zeintzuk puntuak distira egin behar dute ikastetxean?, nire aburuz hauek ezinbestekoak dira:
  • Ikastetxean gauden partaide guztiek eremu seguru gaudela sentitu behar dugu, irainak eta biolentzia( fisiko zein berbala pairatu Gabe)
  • Ikasteko partaide guztiek GU izan ahal garela sentitu behar dugu, gure desberdintasunak adierazteko ASKE
  • Ikastetxeko partaide guztiek  desberdintasun guztiak normaltasunez ikusi eta onartu behar ditugu
  • Aurreko hiru arloak landuta laugarrena dator berez…ikastetxean naturaltasunez daukaguna kalera atera behar dugula sentitu behar dugu.
  • Eta azkenik, hori dena lortzeko pausuak eman behar dugu gure irakaskuntza prozesuan. Pausu horiek ikasleei eta irakasleei zuzenduta joan behar dira, eta baita eskola materialari: adibideak, ariketak, apunteak …egoera berrietara egokituta izan behar dia eta edukietan emakumeen ekarpena “izkutuak” azalaratu behar dira
Hau da nire erronka datozen hiru urtetarako

Edozein gaitan landu daiteke.Adibide moduan, aniztasuna lantzeko bideo hau jarri genien pasaden urtean ikasleei ea gustokoa duzuen


Amaitzeko, Aurreko ikasturteko mezu hau elkarbanatu nahi dut zuekin, akrostikoa deigarria eta zaila iruditu zaidalakohttp://hezkeh0506.blogspot.com/2017/10/hezkidetzari-buruz-hausnartzen_25.html


ALFABETATZE ETA TREBATZE PROZESUA Mentxu Ramilok ,emakumeek IKTren inguruan dugun ezagutza kaskarraren arrazoi ugari aipatzen ditu: zertarako balio duten ez jakitea, denbora eta prestakuntza eskatzen digutela iruditzea, etengabe egunean egotea ez dela posible pentsatzea, ikasitakoarekin nahikoa dugula ustea, erabiltzeko gogorik ez izatea,… Ni eta inguruan ditudanak, beharraren arabera janzten joan gara. Idazteko makinak desagertu ahala, ordenagailuko testu prozesatzaileak ezagutzera pasa ginen. Ordenagailu eta bestelako tresnekin lehenengo kontaktuak izan genituen izorratu genituen beldurrarekin. Internetaren erabilera ikasi beharra bankuen eragiketak egin ahal izateko edota ikasleen aurrean abilezia erakusteko. Ibilbide honetan bakoitzaren motibazio eta interesaren arabera lorpenak desberdinak izan dira. Badira ikasitakoarekin nahikoa dutela pentsatzen dutenak. Baina baita bestelakoak ere. Gaur egun tresna ugari ditugu eskura eta hauen ezaguera eta erabilera intuitiboagoa da. Gainera, tresna hauei esker bestelako komunikazio sareak sortu dira. Alfabetatu eta trebatu gaitezen!!! Hau duzue aukeratutako esaldia: https://i.imgur.com/yVO0JoR.png