2018/10/22

Aske hezi


Beti bezala, korrika eta presaka leku batetik bestera, nire inguruko jendeari hezkidetzari buruzko inkestatxo sinplea egin diot. Batez ere, jakin nahi izan dudana honako hau izan da: ea hezkidetza zer den ezagutzen duten eta zeintzuk diren bere jarduera-ildoak. Egia esan, orokorrean denoi kostatu zaie (zaigu) bigarren galdera ondo ulertzea 😅

25-35 urte bitarteko 8 lagunei pasatu diet inkesta; horietatik 4 gizonezkoak dira eta 4 emakumezkoak. Gizonezkoen kasuan, guztiak nire lankideak dira, unibertsitateko irakasle eta ikerlariak. Emakumezkoen artean “mix” gehiago dago: Lehen Hezkuntzako irakasle bat, unibertsitateko eraikinen kudeaketako langile bat, psikologo bat eta arkitektura ikasi baina logistika lanetan aritzen den beste bat. Ia erdiak bere burua feministatzat du. Zergatik ematen ditut hainbeste datu haien inguruan? Nire ustez, ze profil motari galdetzen zaion oso garrantzitsua delako. Etorkizunerako ildo bezala, profil askoz ere ezberdinetako jendeari galdetzea.
Galdetutako 8 lagunen artean, soilik bi emakumek ezagutzen dute zer den hezkidetza eta gai dira jarduera-ildo batzuk aipatzeko. Beste bi emakumek badakite gutxi gora-behera zer den hezkidetza, baina ez daude oso ziur eta ez dira gai jarduera-ildo konkreturik aipatzeko. Izan ere, horietako batek uste dut tranpa egin duela eta interneten begiratu duela hezkidetzaren definizioa. Azkenik, lau gizonek ez dakite zer den (bati ezaguna egiten zaio hitza, baina ez daki bere hitzetan azaltzen) eta, are gutxiago, bere jarduera-ildoak azaltzen.
Ezagutzen dutenen artean, hauek dira jaso ditudan definizioak eta jarduera-ildoak:




Zer da hezkidetza?

“Berdintasunean heztea helburu duen hezkuntza eredua. Genero rolak apurtu eta aniztasuna errespetatzen duena.”
“Berdintasuna hezkuntza sisteman sustatzeko kanpaina edo metodologia”
“Pertsonaren sexu biologikoa alde batera utziz, berdintasunean hezitzea, sexu biologikoaren estereotipoak ezabatuz eta banakoaren balioak eta potentzialtasuna sustatuz.”





Zeintzuk dira jarduera-ildoak?

“Ikas-komunitate osoaren formakuntza, parte hartzea eta sentsibilizazioa (familiak, profesionalak, e.a.), ikasleekin lan zuzena eta curriculumean zeharka lantzea arlo eta eremu ezberdinetan.”
“Eskola batzuetan inplementatuta dagoen interbentzioa izateaz gain, hezkidetza gure bizitzako arlo guztietan inplementatu beharko litzake. Ez du ezertarako balio gure umeei eskola zentroetan hezkidetzaren bitartez irakastea, gero etxean, kalean, telebistan eta gure gizartean alderantzizko ideiak eta estereotipoak erakusten bazaizkie. Eskoletan hezkidetzaren bitartez irakastea aurrerapauso bat da, bai, baina ez da nahikoa.”


Hala ere, inkestatxoa pasatu ez diedan beste inguruko jendea kontuan hartuz gero, ausartzen naiz esatera hezkidetza zer den eta, batez ere, zeintzuk diren bere jarduera-ildoak ezagutzen duten pertsonen profila (ojo, nire kasuan) oso antzerakoa dela: emakumeak*, feministak eta kasu askotan hezitzaileak.
* Emakume kategoria erabiltzen dugu gure egungo errealitatean politikoki eragiteko oraindik baliagarria delakoan, nahiz eta sexu-genero sistemak markatzen duen binomioaz gaindi bizipen, ibilbide, ahalmen eta identitate anitzak ere bagaren (bollerak, trans…).

Niretzat hezkidetza zer den lelo batekin adierazi beharko banu, gehien gustatu zaidan definizioarekin lotuta dagoen hauxe izango litzateke:


 Aurreko edizioetako ikaskideek egindako sarreraren bat hautatzekotan, Irati Mendiguren Cosgayak idatzi zuena aukeratuko nuke. Gehien gustatu zaidan parteak honela dio: “Nola egin bidea, baina? Nola lagundu datorrenari beste modu batean bizi eta hazten, jada intoxikatuta gauden belaunaldi helduon eskutik? Horretarako lehenbiziko pausua ez al da norbere buruari so egunez rol eta estereotipo markatu horiek deseraiki eta askatasunez eraikitzen joateko hausnarketa propioa abiatzea? Esan bezala, lan indibidual eta kolektibo potoloa dugu egiteko irakaskuntzaren munduan. Eta horretarako ezinbestekoa da, nire ustez, norbere burua analizatzetik hastea. Betaurreko moreak janzteko hautua egin eta kontzientziak astinduz eta elkar elikatuz, gure sisteman barneratu ditugun rol batzuk zalantzan jarri beharko genituzke, gerora, inori ezer eraikitzen lagundu nahi badiogu, askatasunez.”. Hor dago niri gehien arduratzen nauen gauzetariko bat… Ze eredu izango gara hurrengo belaunaldientzat? Zelan esango diet neskatxo gazteei neskek ez dutela zertan zirtzilurik eraman behar baina nik, aldi berean, daramatzat? Edo etxean esandakoa gero kalean ikusten ez badute? Eta etxean diot, zeren Iratik esandako “lan indibidual eta kolektibo potoloa dugula irakaskuntzaren munduan” esaldiari gure bizitzan orokorrean lan potoloa dugula gehituko nioke. Eta foroan esan bezala, abiapuntua kontzientzia hartzea izan behar da, Iratik dioen bezala, “ezinbestekoa da norbere burua analizatzetik hastea”. Eta ez hasieran bakarrik; prozesu hezitzaile gisa, autoebaluazioa etengabe egitea eta gauzak zalantzan jartzea komeni da.

Nire ustez, hezkidetza lantzeko arrazoien artean, garrantzitsuenak honako hauek dira: 
  1. Estereotipoek, gizon eta emakumeon bizitza ze punturaino baldintzatzen dutenez jabetzeko. 
  2. Adimen emozionala askoz ere gehiago garatzeko. 
  3. Gure burua garen bezalakoak maitatzeko eta libreago izateko. 
  4. Indarkeria matxistaren iceberg-aren oinarria lantzeko
  5. Azken finean, heteropatriarkatua suntsitzeko 💣💥😈
Iturria: Argia

Eta Irantzu Varelaren umore pixkatekin bukatzeko, gazte zein helduen artean askotan erabiltzen dugun hitz ditxosoaren inguruko bideo batekin uzten dizuet.


Ondo izan!

ZER OTE DA HEZKIDETZA?


Hitz potentea eta gero eta gehiago entzuten dena.. baina, zer ote da hezkidetza? Post honetan definitzen saiatuko naiz.. Nire inguruan galdetu dut ea zer ideia duten kontzeptu honi buruz, eta erantzun didatenen artean, hemen erantzunak:

v Erakutsi eta irakatsi, elkarbizitzen.
v Bata bestearengandik ikastea.
v Sexu arrazoiarengatiko diskriminazio eza, eta genero-desberdintasunak ezabatzean oinarria duen hezkuntza.
v Bi sexuek duten positibotasuna onartzea. Eredu izango diren jarrera eta harremanak eraiki, baina maskulinoari eta femeninoari lotu gabe. Ikasleek beren potentziala eta identitate pertsonala garatzeko aukera izango dute, genero konkretu batean euren burua sailkatu (beharrik) gabe.

Hezkidetza pertsona osotasunean garatzeko aukera izateko hezkuntza dela esango nuke, beraz. Norbanakoak aukera izan dezala bere identitate pertsonala garatzen, genero-estereotipoetan bere burua sailkatu beharra ikusi gabe.




Zergatik Hezkidetza?
-         Sexu batekin jaiotzeagatik inposatzen zaigun guztiarekin puskatzeko
-         Norbera nahi den bezala izateko askatasuna izan dezan
-         Norbanakoa errespetatzeko
-         Anitzak garelako, ezin dugulako uniformatutako hezkuntza egin
-         Eraso, indarkeri eta zapalkuntzekin bukatzeko
Iazko post bat aukeratu behar banu, Argiñerena litzateke. Izan ere, definizio desberdinen analisiak gustatu zaizkit, eta gainera, nik ere, berak bezala, Marian Morenoren bideotxo bat komentatuko nahiko nuke.


Garrantzitsuena zera dela, gazteen artean (eta zergatik ez, helduon artean ere) jarrera matxisten aurrean, horiek ikusarazi eta jarrera edota komentario horiek kulturalak direla ikusarazi. Guk eraikitakoak izan direla, ez dela “naturalki” suertatzen den egoera, eta eraiki bezela, deseraiki ditzazkegula!!!
Eta honekin batera, argazki hau, espreski aukeratua:


Lengoaia ez-sexista baten alde… hitz soil bat erabiltzeak garrantzia handia duelako. “Hombre” dio.. beraz, emakumeok “con ojos puros” ikusten omen dugu? Kar kar kar,..
Hezkidetzarako estrategietan aipatu bezala, ez dezagula umorea galdu!

Bukatzeko, hemen nire lelo digitala:



3. astean PENTSATZEN, HAUSNARTZEN

Inguruko pertsonen artean (semeak, irakaskideak, lagunak,...) Hezkidetza zer den badakiten galdetzeari ekin diot. Neskak eta mutilak berdin haztea  (batek bakoitza bere berezitasunekin erantsi du) izan da erantzunik  errepikatuena. Hala ere, deigarriena ez da hau izan;   bai ordea, hasierako unean jarri zaien larritasun aurpegia! Argi dago hortaz, Hezkidetza zer den ezagutzen hasten ari dela,  ezjakintasuna delarik beretako adjektiborik erranguratsuena.
Aste honetan ikastaroan, foroan  eta blogean irakurritakoari esker nire diskurtsoa ikaragarri aberastu dut, horrela Hezkidetzaren aldeko apostua sustatzen eta zabaltzen  hasteko prest sentitzen hasi naizelarik!

Hauxe izanen da nire Hezkidetza leloa:


Pasa diren edizioetan  irakurritako sarreren artean  irakurri ditudan guztiak ekarpen interesgarri eta aunitz berriak suertatu zaizkit.   Iratxe Laesek idatzitakoa aukeratu dut berak  bezala aniztasuna hitza  ikaragarri atsegin dudalakoz.


Hauek dira nire inguru hurbilean  hezkidetza lantzeko 5 arrazoi nagusiak:

  1. Berdintasunaren  aurrerrapen itxura zabaldua dagoelakoz, guztiz kontrakoa denean, atzera pausoak gero eta handiagoak direnean. Betaurreko moreak jantziak baldin badituzu,  ume gero eta txikiagoek egiten eta pairatzen dituzten ekintzek hau berresten dute. Ikus Luixa R., Maialen A. eta Idoia A.k diotena:
  2. Hezkidetza denendako etorkizun hobea izateko gakoa delakoz, kontzientzia hartuz norberak bere erabakiak hartzeko gaitasuna izanen duelakoz inertzia eta sistemak sustatzen dituen balioak alboratuz.Ikus Luixa R., Maialen A. eta Idoia A.k diotena:



3. Emakumeak BAGARELAKOZ! Ahaldun ditzagun Hezkidetzaren bidez.
4. Normaltzat jotzen diren  indarkeriari ASKI errateko tenora delakoz. Garbiñe Larraldek ederki  aurkeztu du  irudi hauetan:
5. Eskolak hezteko  duen erantzukizuna arduraz eta kontzientziaz bete behar duelakoz, eta hau burutzeko formazioa ezinbertzekoa delakoz.



Ongi hezkidetu!


LELOA

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN

Hona hemen 6 pertsonei pasatako galdetegiaren erantzunak:

Ezaguna da hezkidetza?
Zer da hezkidetza?
Zein dira bere jarduera-ildoak?
Ezaguna da hitza, praktika ez oso ohikoa.
Generorik gabeko hezkuntza da, era globalean azalduta.
Eskolako materialak (ipuinak,marrazkiak, testuak,..) zein erabiltzen dugun ahozko hizkuntza hezkidetzan oinarritze.
Bai
Gizon emakumeak berdintasunean heztea, bakoitzaren berezitasunak eta ezberdintasunak hartuta.
Generoa hartu  beharrekoa da eta honela balore etikoetan heztea, indarkeria alde batera utziz.
Bai
Gizakiok berdintasunean heztea
Pertsonak sentsibilizatzea da, gizon zein emakume jaio arren, denok hezi behar garela pertsona bezala. Gizarteko eragile guztien beharra dago.
Bai baina ez behar bezain hainbeste
Neska mutil esteriotipak gabe heztea da.
Generoari erreparatu gabe, edozein pertsonei aintzakotzat hartzea.
Bai
Heztea berdintasunean sexu desberdintasunik gabe.
Gizartean pertsona bati bere balio ematea sexua kontuan hartu gabe.
Bai
Heziketa sexuen arteko berdintasunean sexu bereizketagatik diskriminazioa saiezten duena.
Jarrera aldaketan oinarritutakoak.