2018/12/10

EMAKUMEEK EZ AL DUTE EKARPENIK EGIN???

Ane Zurutuzak egindako posta aukeratu dut. "Emakumeak lehen lerroan" izenburuarekin, bertan bi alderdi garrantzitsu aipatzen ditu. Alde batetik, emakumeon ekarpena eta ikuspegia ezagutu eta txertatu beharra eta bestetik, ikuspegi eta praktika androzentistak desaktibatzeko premia.

Eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronkak hauek izan beharko lirateke:
  1. Historian zehar eta gaur egungo emakumeek egindako ekarpenak ikustarazi behar ditugu. Curriculumetan azaldu behar dira, ezagutarazi.
  2. Hauek guztiak baloratu eta baloratzen erakutsi beharko genuke.
  3. Hauek guztien ezkutaketa lortzeko erabiltzen diren estrategiak desaktibatu beharko genituzke.
Bukatzeko, emakume euskaldunen artean hauxe aipatu nahi dut

Emakumeak non daude?!?!?!


Aurreko ikasturteetako zenbait post ikusi eta irakurri ondoren, Iosune de la Peñak egindakoarekin geratzen naiz, bere akrostikoa oso aproposa eta egokia iruditzen zaidalako. 

Euskal emakume aitzindari moduan Concepcion Gangoiti aukeratu dut. Ez nuen ezagutzen baina Wikiemakumea-tik atera dut bere izena.
Concepcion Ignacia Gangoiti Agirre gerraurreko maistra eta irakaskuntza-ekintzailea izan zen, batzuetan “Señora de Uriarte” moduan ere aipatua izan zena. Irakaskuntzan eta eskola mailan lan eskerga egin zuen arren, agiri idatzietan oso ikusezina den horietarikoa denez zaila da gaur egun orduko datuak topatzea. Irakasle ikasketak egin zituen Bizkaian, Euskal Herriko Unibertsitateko Magisteritza Eskolako ikertzaileek Emakumeak Hitza eta Bizitza argitalpenean halaxe jaso dute.
Euzko Ikastola Batzako bultzatzailea izan zen, eta erakunde horretako lehendakariordea baita 1931-32 urteen artean. Era berean Belostikaleko eskoletako administrazio-taldeko kidea ere. 1932an Aberri Eguneko ospakizunetan parte hartu zuen.
1931ean Katalunian katalanaren irakaskuntzaren onarpena eskola eta ikastetxe guztietarako lortu zutenean Espainiako Errepublikaren aginduz, Gangoitik hainbat ekimenetan parte hartu zuen euskararentzat ere onarpen berdina lortzeko. Adibidez 1932an Euzko GaztediEmakume Abertzale Batza eta Eusko Irakasle Bazkunak bultzatuta, Bilbon Euzkal Eskolen Federakuntza sortu zuten.
Eremu hezitzailean eta jendartean lantzeko erronka asko eta handiak daude, baina horretarako pausu batzuk jarraitu behar dira. Nire ustez, lehena, historian zehar egon diren emakume garrantzitsuak bisible egitea eta hori curriculum hezitzaile batekin lortuko zen.

EMAKUMEAK BISTARATUZ




Pasa den urteko Irati Aranguren Arrizabalagaren honako posta aukeratu dut; izenburutik hasi eta bukaeraraino benetan interesgarria iruditu baitzait. Gai hau zabaltzea falta dela aipatzen du Iratik, eta erabat ados nago horrekin. Izan ere, gaur bertan irakasle bati gaia aipatu eta arlo horretan (gaztelania, literatura) emakumerik ez zela egongo erantzun dit. Beharrezkoa iruditzen zait gaia zabaldu eta gizarteak gaiaren inguruko lanketa bat egitea. Gainera, Maurizia panderojole ezaguna aipatzen digu; euskal kulturan aipatu beharreko emakumea dela uste dut, plazara ateratako lehen emakumea izan baitzen. 





Aukeratu dudan euskal emakume aitzindaria Bizenta Mogel da, lehen euskal emakume idazlea baita. Mogelek Esoporen 50 alegia itzuli zituen euskarara. Nerea Azurmendik ongi dioen moduan,  "emakumeak ilunpean zeuden garai batean Bizentak ausardiaz eta naturaltasunez aprobetxatu zituen aukerak". 


Guzti hau eremu hezitzailean eta jendartean lantzeko erronkak ugariak direla uste dut, baina (benetako) kurrikulum hezkidetzailea da azpimarratuko nukeena (horrek dakarren guztiarekin, noski). 

DENON HITZA ENZTUN ARTE!




Hezkuntza esanguratxu eta oso bat izateko gizarte osoaren istorio, ikerkuntza, sorkuntza, ideia eta iritziak ikasi eta elkarbanatzea beharrezkoa da. Gizarte justuago baten beharrean gaudela argi dago eta aldaketarako bide egoki bat hauxe izango litzateke. Zenbat egi, istorio interesgarri eta talentu ixilean gelditu ote dira? Ba da garaia, egoera honi buelta eman eta gaur egungo haur eta gazteei merezi duten historia kontatzen eta erakusten hastekoa! Noski, horretarako, geuk ere lan polit hori egin beharra daukagu.



Resultado de imagen de kristina mardaras
https://bertsoa.eus/bertsoak/14334-kristina-mardaras-bukaerako-agurra (Kristinaren bertsoa)


Honako, hau da, aukeratu dudan emakumea, Kristina Mardaras, Iurretan jaioa, 1948an. Bertso Txapelketa Nagusian parte hartu zuen lehen emakumea izan zen. Hainbat talderen sorrera parte hartu eta lan egin du: Durangoko Ikastola, AEK,EHE, bertso-eskola...




Resultado de imagen de kristina mardaras

Azkenik, iazko lanetatik aukeraturiko lana honako hau izan da. Lan polita!



Trapu zaharrak atera








Emakume aitzindariak guregana ekartzeko lana egiterakoan, argi izan dut denbora osoan emakume famatu bat ez nuela ekarriko post honetara. Nire inguruan ditudan hainbat emakume niretzat erreferente dira aspektu askotan eta gaurkoan Julita aurkeztu nahi dizuet. Julita, Ataungo emakume bat zen, duela pare bat urte hil zena eta bere historiak entzuten nituenean, admirazioa sentitzen nuen. Historia bat kontatzearren hau kontatuko dizuet:

Julita Ataungo mendi goikaldeko baserri batean bizi zen. Gaztea zenean, herriko apaizaren inguruko zurrumurru bat zegoen, zeinak zioen, neska gazteak baserrietan bakarrik geratzen zirenean apaiza gauez joaten zela eta bertan neskatila hauek bortxatzen zituela. Julita gau batean bakarrik geratzen zela eta, berari berdina ez gertatzeko prestaketetan hasi zen. Hala ba, eltzekada ur irakiten jarri zuen eta nola ez, gauean apaiza bere etxera joan zen. Apaiza etxeko atarian zegoela, Julitak ur irakina hartu eta goiko lehiotik bota zion gizonari. Imagina dezakezue ondorioa ezta? Gizon hori ez zen berriro Julitaren etxera gerturatu eta espero ez gerturatu izana beste neska gazteen etxera gauez.

Historia honengatik eta beste hainbatengatik, Julita omendu nahiko nuke, baita bere tankerako emakumeak ere. Izan ere, kokildu beharrean, gertakari hauen aurrean indara atera eta erantzun zuzena emateko gai izan zen. Eta Julitarekin batera, gure arbaso izan diren emakume guztiak omendu nahi nituzke, eurak egin bait dute posible gu gaur egun hemen egotea, euren sukaldeko epel, elikadura, arropa eta zaintzak baimendu bait du gure presentzia hemen.




Aurreko edizioetako ikastarokide baten posta aukeratzean, F!ONAren posta aukeratu dut, bere akrostikoan emakumeen izan arruntak jartzen dituelako eta emakume "arruntak" ere bisualizatu behar ditugula iruditzen zaidalako. Eremu hezkidetzailean emakume arrunt hauek ikustarazteko lana zaila izango da, izan ere, ez dira inoiz legitimotzat hartu izan diren rolak, baina gure erronka begirada hau aldatzean dago.

Emakumeak protagonista


HASI GARA HISTORIA ALDATZEN!!!
POLIKI BADA ERE BAGOAZ!!






Bideo hau gure alabaren eskolako hezkidetza batzordean landu zen iaz. Aste honetan ikusi dugun bezela emakumeen presentzia eta ekarpenak ixilarazitakoak edo ezkutukuak izan dira. Aldatzeko unea iritsi da. 





Euskal emakume aitzindari bat aipatzeko orduan, bat baino gehiago izan ditut buruan baina Maurizia Aldeiturriaga panderojolea aukeratuko dut.





Zeberion jaioa,  erromerietan plazaz plazaz ibiltzen lehen emakume panderojolea izan zen. Ordurarte gizonen kontua zen plazarik plaza aritzea. Bere ahotsa eta kantakera izan zituen bereizgarri, gerra eta gerraoste garaiak ez ziren xamurrak izan baina beti aurrera egiteko kemena agertu zuen. Bere senar Benantzio Bernaola trikitilariarekin eta Leon Bilbao albokariarekin batera makina bat herritan ibili ziren erretiroa hartu arte. Duela 30 urte hil zen eta bera gogoratzeko irudi bikainez osaturiko bideo hau topatu dut youtuben. AUPA MAURIZIA!!!!!


Eremu hezkidetzaileetan eta jendartean lantzeko erronken artean besteak beste:

-  Kurrikuluma ikuspegi hezkidetzailetik birplanteatu, emakumeen ekarpenak azalaraziz.
- Formakuntza denontzat, hezkidetzan esku-hartzeko ezinbesteko tresna, baliabideak eskaini, inbertsio ekonomikoak...
- egindako lanaren ebaluaketa, hobetzeko.

Maria Jose Urruzola: "Emandako pausuen ebaluaketak akatsak zuzentzen lagunduko du, hutsuneak betetzen eta, batez ere, Eskola Misotik Eskola Hezkidetzailera gradualki hurbiltzeko eman behar diren pauso berriak definitzen"·



Iazko post-en artean Garazi Esnaolaren hau aukeratu dut:


Nire erronken osagarri hartuko ditut bereak.

Aste ona pasa,

Maria

 


2018/12/09

PROTAGONISMOAK AITORTZEN



Emakume kolektibo oso zabal baten memoria berreskuratu nahi dut: Paleolitikoan bizi izan ziren emakume guztien memoria, hain zuzen ere. Gaur egun, oraindik, garai hari so egiterakoan, giza-talde ehizarien idea datorkigu gogora. Eta ideia horren baitan, gizonezkoen ekintzen garrantzia eta protagonismoa azpimarratzen ari gara. Emakumeak, haien funtzio, betebehar eta lanen oroimena albo batean utziz: fruitu-bilketan aritzea, janaria sukaldatu eta kontserbatzea, arropak sortzea, erditzea eta umeak elikatu nahiz hazten laguntzea, adinekoen zaintza... Paleolito garaiko giza-taldeen biziraupenerako ezisbestekoak ziren zenbait alorren garrantzia ahaztu egiten zaigu.



Eta horrela isladatzen da, oraindik ere, testu-liburuen bidez egiten den Historiaren kontakizunaren transmisioan.  






Goiko Memean adierazten dudan bezala, sarri asko, gizonei egozten zaizkie iragan urrunean egindako zenbait ekintzaren autoria: labarretako artea; suaren, lehen nekazal tekniken edota metalezko tresnen asmakizuna... Eta zergatik da hala, ez baldin badago horren ebidentzia historiko nahiz arkeologikorik?

Las mujeres en la prehistoria:

Hausnar dezun bada horren inguruan eta har ditzagun Historiaren kontakizuna parametro hezkidetzaileetara ekartzeko saiakera!