2019/10/03

Mónica Calvo aurkezpena 2019-2020





Resultado de imagen de dibujos de cuadernos     Kaixo guztioi.

Mónica naiz, Mónica Calvo 46 urteko Santurtzirra. Haur eta Lehen hezkuntzako irakaslea (Bigarren urtea Barakaldoko Berritzegunean lanean), Psikomotrizista eta Haur eta Gazte literaturan masterra dut. Bi mutil zoragarrien ama naiz ere, haiekin nire begirada zabaldu eta aberastu egin da.

Zergaitik hemen, ba ezetz esaten ez dakidalako, gonbidea luzatu zidaten eta hementxe nago. Kuriositatea dut, bihurria naiz eta “ikasle” sentitzen naiz. Ziur nago gustora arituko garela eta pila ikasiko dudala, prest nago!!!!!!

Guztiok Hezkidetzarekiko ardura dugula pentsatzen dut. Dena den, sarritan okertzen gara ezjakintasunean mugitzen garelako (ni barne). Bidea jorratzeko hausnarketa ta aldaketak eragin behar ditugu, bestela aurrerapenak ezin dira gauzatzen. 
Ikastarotik ikuspegi aberastea espero dut.


Ondo ezagutzen nauten lagunek kementsua eta entzule ona naizela esaten didate. Besteengandik umorea eta kritika eraikitzailea eskertzen dut.

Kolore gehienak atsegin ditut. Garai batean larrosaren kontra nengoen baina oker nenbilela konturatu nintzen. 
Bat aukeratzekotan berdea nahiago. Natura eta honek suposatzen duen guztia gogora ekartzen didalako.
Resultado de imagen de color verde

Resultado de imagen de pajaro
Animalia ez dut izan nahi, kokilduta ditugu. Bat izatekotan, Galapago irletan bakean bizi diren  txori espezie ezezagunen bat.

Musika asko atsegin dut, hizkuntza, erritmo eta estilo anitzetakoa. Kantatzen amaitzeko, doinu alaia aukeratuko nuke, guztiok dantzan jartzen gaituena. Zer moduz Donna Summer pixkat? Sakatu dantza egin nahi baduzu



Aurkezpena


Arratsalde on denoi!!

Pilare Muxika Lopetegi naiz eta neure aurkezpenarekin hasteko, esan, lehenbizi Donostian Irakasle-eskolan ikasi nuela eta segidan Euskal Filologia Gasteizen, orain dela 35 urte baino gehiago! Gipuzkoako Goierriko bi Institutuetan lan egin nuen urte dezentez.

Baina Erreforma garai haietan gure ikastetxean berritzaile fama genuen (eta benetan hala zen!) eta aholkularitzarako tentatu ninduten  Ordiziako Berritzegunean (orduan PAT) aholkulari izateko,  ekipo bikain bikainarekin… Asko zor diet inguruan izan ditudan lankide guztiei. Hiru urtetara zuzendaritzarako proposatu ninduten eta gaurdaino.
 
Eta zer egiten du Berritzeguneko zuzendari batek honelako ikastaro batean? Betidaniko behar eta nahi pertsonala, profesionalki Elkarbizitza-Hezkidetza mintegiaren arduradun eta erreferente izatearekin uztartzeak duen eskakizun mailari erantzutea: auto-analisitik gakoetara eraldatzeko.

Herriko eta eskualdeko literatur tertuliatan parte hartzen dut eta geure artean solasaldiak egin ondoren, batzuetan idazleekin zuzenean izaten gara. Honela,  Hezkidetzaz 1362 km euri lanaz Goizalde Landabaso eta Garazi Goia Imaz-ekin aritu gara orain oso gutxi  eta iaz Arantxa Urretabizkaiarekin Bidean Ikasia muinetaraino landu genuen. 
Tertuliek duten  eraldatzeko potentzialtasuna  handia dela uste dut, hezkuntza barnean zein edozein taldetan. 

Ikastaroa denon artean eder egin dezagula!



Kaixo mundua!

Kaixo!

Igor Gaminde Garrido, Bilbotar mutil jatorra, nauzue. Hemen "Bihar" bezala agertzen naiz (historia luzea izenarena)

Gaur egun konpetentzia digitalen trebakuntzan aritzen naiz haur, nerabe, gazte eta pertsona helduekin Bilboko PantallasAmigas-egin. Bertan gailu konekatuei buruz aritzen gara, eta baita hauekin sortzen ditugun arazoei buruz ere.

Honen aurretik elektrikaria, euskara irakaslea, sukaldaria, community manager, informatika teknikaria, eta informatika irakaslea FPn eta hainbat akademiatan. A! Eta baita gaur egun ere Kirol Esataria :-). Twitterren #AgurtuEsataria traola ikusten baduzue, ni naiz ;-p

Oso garrantzitsua iruditzen zait pertsona guztiak kontutan hartzea hezkuntzan eta bizitzan, eta ez bakarrik generoaren ikuspegitik. Horrela, etorkizuna (eta oraina) eskuetan daukatenek beste pertsonak kontutan izatea errazago izango dutela uste dut.
Hezkidetza hau lortzeko aukera polita dalaren ustetan nago, eta nere gabeziei aurre egiteko ikasi behar dudala argi daukat.

Ondo segi!

AURKEZPENA

Aupa,
hara noa!!!
Jasone nauzue,neure burua definitu....buff....definizioa bakarrarekin ezinezkoa....hainbeste gauza denak batera nahastuta non pupurri itzela agertuz doa ezagutu heinean...
Makek bere momentuan blogean egindakoa oso gustokoa izan dut, baina ondino ez naiz gai horrelakoetara heltzeko eta denbora beharko nuke oin ikasteko (inoiz ez duguna ezta?); beraz bereak diren definizio batzuk nireganatuko ditut (Feminista, Euskalduna, Laguna, Hurbila, Hiztuna...) beste batzuk laga (Ausarta, Berritzailea, Entzulea, Kuriosa, Klasikoa batzuetan...) baten bat gehitu (Hezitzailea, Ama, Borrokalaria, Burugogorra, Tematia,...) eta idazten jarraituko dut (ze apur bat Astuna be banaiz jajaja).



Pedagogia ikasi nuen bere momentuan eta hezkuntza munduan ibili naiz betidanik aisialdian hasita gazte garaietan, hezkuntza formalera pasatuz, eta ya 1999tik Bigarren Hezkuntza eta zikloetako irakasle zein Orientatzaile modun; Berritzeguneko mundua probatuta bidean, momentu honetan hortxe nabil HPB aholkulari moduan.
2012-2013 kurtsoan EHUko Berdintasun masterra egin nuen eta Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaroa atera zenean tentatuta ibili nintzen baina azkenean... bapez.....
Orain aukera hau sortu da atean joka eta aprobetxatu nahi dut nola ez...
Lan haundia seguraski, baina opari haundiagoa seguru.

Hezkidetzako gaiak betidanik ikutu nau, eta feminismoan murgildu nintzenetik gauza askori izena jarri diot, izkutuan neuzkan beste asko ikusi ditut,...eta ingurukoak lagunduta desikasten eta berikasten nabil egunero bizitza "feministagoa" bihurtzeko saiakeran edo nahieran gutxienez.

Momentu hauetan bizi garen egoera hain gogorra eta jasaezina iruditzen zait non aldaketak bilatu behar ditugula argi dekot, eta hemendik bide bat badoala uste dut, besteak beste noski; fronte guztiak zabaldu behar direnez....(" a grandes males grandes remedios" esaten dena)..., ta ni horretarako banator hona gogotsu benetan.

Beldur apur batekin teknologiarekin, ze sare sozialak eta gustokoak baditut ere, ez nago oso jantzita gai honetan. Baina beno, zuon laguntzarekin aurre egingo diogu.

Zer gehiago????

Kolorea: morea zalantza barik aunke beste aldetik Ortzadar osoa beti inguruan... hobeto.
Animalia: printzipioz ez naiz oso animal zalea, baian hemen aukeratzeko...Dortoka esango dut (bizitza pertsonaleko arrazoi desberdinetatik).
Pertsonaia: sorgina (atzo, gaurko eta etorkizunekoak).
Abestia: asko eta asko, "palo" guztietakoak gainera (beste behin ere..."aniztasunak aberasten gaitu"ela sinisten dudalako).
Baina bukatzeko justu pasa den egunean gogorarazi zidaten bat jarriko dut pozitiboki bukatzeko sarrera hau eta ondo hasteko ikastaroa.

(Txarango taldea: "Agafant l'horitzó" https://youtu.be/e2pEx7PAb30 )








2019/10/02

AURKEZPENA




Kaixo ekipo!☺️👋🏾

Hemen doa nire aurkezpena... aitortu behar dizuet kostatzen zaidala nire burua aurkeztea... besteen aurrean nolakoak garen azaltzea ez zait bat ere erreza eğiten... baina tira! Horretarako erabaki nuen formakuntza honetara apuntatzea, erronka berriei aurre egiteko eta... badirudi hau izango dela lehenengoa...

Nire izena Nere da, bai, berez Nerea da, baina txiki-txikitatik gorrotatu izan dut izen hori, agian errieta egiteko bakarrik erabiltzen zutelako. Beraz, hemendik aurrera, Nere izango naiz!

Betidanik, txikitatik,  jakin izan dut zer nahi nuen ikasi, zertan lan egin, beraz, gaur egun nire lana afizioa ere bihurtu da. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako diplomatua naiz, aurten bost urteko gelan nago tutore bezala. Nire etxetik urrun dagoen errealitate batean bizi naiz, Araba Errioxan, errealitate ezagun bat jada, sei urte daramatzat hemen lanean. Sei urte hauetan, esperientzia, emozio, sentimendu ugari bizi izan ditut, eta jende asko ezagutu ere. Horien artean aipatuko nituzke Laguardian bertan nire pisukideak izan zirenak, lau neska zoragarri. Haiekin konturatu nintzen ez nintzela bakarra, egia zela bizitzeko, pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko moduak ikasiak zirela... hor hasi nintzen, nire buruan neukan denari izena jartzen, hor hasi nintzen nire motxilan begiratzen... eta horregatik nago hemen, nire motxilaren inguruko hausnarketa sakona egin nahi dudalako, nire ikasleak  eta persona guztiak sozialki berdinak, gizalegez desberdinak eta guztiz askeak nahi ditudalako.

Gogotsu sentitzen naiz erronka berri honi aurre egiteko, baina urduri ere banago... ez dakit kapaza izango naizen nire buruari zuku guztia ateratzeko... hori bai! Dena emateko prest nago, hausnartzeko, eskemak aldatzeko, desoroso sentitzeko, elkarlanean aritzeko, gauzak partekatzeko... zuengandik ikasteko! Eta horrela, pixkanaka, gaur egungo jendartea aldatzen joateko!

Kolore bat izatekotan... denak gustatzen zaizkit!!! Arrosa izan ezik... beharbada txiki txikitatik saiatu direlako nire feminitatearen aldeko borroka egiten eta arrosaz inguratutako bizitza eduki dudalako! 😂
Animali bat....... itsasoko edozein!!!! Itsasoak lasaitasuna ematen dit... oroitzapen ederrak ekartzen dizkit!

Bukatzeko, abesti bat... musika nire egunerokotasunean oso presente egoten da... momentu honetan indarrak biltzeko askotan Fuel Fandangoren  "Toda la vida" entzuten dut!!!!!!



Honekin nire aurkezpena bukatutzat ematen dut!!!!!!!!!!
Aste ona izan!!!!!!!!!!

Aurkezpena: Itziar

Kaixo denoi,

Ni Itziar Salaberri naiz, Txurdinaga Berritzeguneko aholkularia. Hezkidetza mintegian 6 urte daramatzat eta banuen gogoa formazio bikain hau izateko.
Beti Bigarren Hezkuntzan egin dut lan, bai irakasle moduan, bai aholkulari moduan.

Hezkidetza mintegian ari naiz duela 6 urte, eta askotan bakarrik sentitu naiz gai hau lantzen, horregatik zuekin foro bat osatzeak pozten nau hainbeste. Orain Hezkidetza lantzea ez da izango nire harrikada, harrikada pertsonala, baizik eta talde batekoa, edo agian, gure bizitza hobetzeko beharra.

Beste alde batetik, nire keskak ditut. Uste dut ikastaro honen exijentzia maila altua dela eta nik denbora faltan nabil nire bizitzan garai honetan, baina ahalik eta hoberen egiten saiatuko naiz.




Aurkezpena

Kaixo denoi,

Maider, Bermeotik. 
Soziologia ikaslea naiz eta hau bukatzeko GRALa falta zait (udan Guatemalan egon naizela aprobetxatuz bertako gai bat landu nahiean ibili naiz, baina alboratu egin dut) eta nire gaia ingurugiroan zentratuko da; azken aldian euskal basoetako monolaborantzaren inguruko ikerketa egitea planteatzen nagoelarik.

Kurtso honi dagokionez, jada egina duen lagun batek gomendatu zidan, interesgarria ezik, egun lan askotan eskatzen dutelako. Baina egia esan, ezer gutxi dakit hezkidetzaren inguruan, nire inguru sozialean hezitzaile gutxi ezagutzen ditudalako (izan zaiteke?), graduan ez dugulako landu (ezta Hezkuntzaren Soziologia ikasgaiean edo ez dut gogoratzen behintzat) eta zuzenean, hezkuntzaren inguruko ideia gehiegi ez dudalako.

Etorkizunera begira ez dakit lan akademikoetan ibili nahi dudan edo mundu hauetatik urruti joan, adibidez, aspalditik nabil arotz lanak ikasi nahian eta beno, ez dakit, denbora dut pentsatzeko. Oraingoz ikastaro honetan gauze berri anitz  ikasteko prest nago!

Bukatzeko, aspalditik oso gogoko dudan abestia utziko dut Berri Txarraken "Errari". https://www.youtube.com/watch?v=tJYHIC2rikQ