2019/11/03

GENERO-INDARKERIA: PATRIARKATUAREN GAITZA


Ez da gai gozoa esku artean duguna aste honetan. Datuak eta txostenak irakurri ostean, adierazgarriak zeintzuk diren esatea nekez aukeratu dut, baina baten bat aipatzekotan, ondorengo hauek eman didate atentzioa: Europan, goi karguetan dauden emakumeen %75ak jasotzen omen du genero-indarkeria. Halaber, beste datu batek ere, ileak tente jarri dizkit, EAEn, 2018an, biolentzia matxista pairatu duten %11,6 adingabeak omen dira. Datu horiek argi uzten digute, eremu guztietan ematen dela genero-indarkeria, txikienetatik goi karguetan ari diren emakumeak bitarte. Beraz, esan daiteke zalantzarik egon bada ere, ez dela estatus edota klase kontua, emakume guztiok garela horren biktima, baizik.
Adituen aipu interesagrriak irakurri ditut, baina “Informazio gehiagoren bila?” klikatu ostean, Patricia Amigot-i , Psikologian doktoreari, egindako elkarrizketan irakurritakoarekin bat nator zera dioenean: “Hezkuntzan, eskola barruan genero-indarkeriari aurre egiteko ondorengoa hartu behar dugu kontuan. Hezkidetzak eskolako jarduera eta irakasgai guztietan zeharkakoa izan behar du, ez beste osagai bat”. Nire aburuz, eskola hezkidetzaile batek alda dezake gaur egungo egoera. Horrek funtzionatuko balu, jendarteratzea errezago litzateke. 
Iazko aipu bat aukeratzekotan, #Marijoren lana aukeratuko nuke. Oso polita iruditu zait egindako hitz-jokoa: hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/ikasitakoak-desikasi.html
Genero-indarkeria ikasi egiten dela argi dugu, ondorengo adibidean, esaterako: Indarkeria sinbolikoa errotuta dugu, egunero “normalizatuta” dauden egoerak eta guztiz onartuta dauden egoerak bizi baititugu, jantziak erostera goazenean, ikusten ditugun ereduak (argalak, depilatuak, makillatuak, takoi altudunak...) eta hori nahi dugu besteek onar gaitzaten, “gizonek” guapa ikus gaitzaten...etab. Edo umetatik ikasi dugu mutilek indar gehiago dutela, negar gutxiago egiten dutela, ahulagoak garela, ez garela gai bakarrik egoteko...etab. Badugu, beraz, zer desikasi.
Azkenik, gai hau hezkuntza eremuan zein neurritan lantzen den esaterakoan, egun batekin lotzen dugula argi dago, azaroaren 25arekin, alegia. 
1981ean deklaratu zuten Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna, Latinoamerikako lehenengo topaketa feministan. Topaketa horretan, gizarteko eremu guztietako genero-indarkeria salatu zuten emakumeek, eta, era berean,: etxeko tratu txarrak eta erahilketak, bortxakeriak, sexu-jazarpena eta emakumeenganako indarkeria oro har. Mirabal ahizpen asesinatzea ez ahazteko aukeratu zuten egun hori. 1960an Trujillo diktadorearen polizia sekretuak hil zituen hiru aktibista horiek, Dominikar Errepublikan.


Horrekin lotutako hainbat ekintza bideratzen dira ikastetxeetan. Gaur egun, familien inplikazioa ere ageri da. Halaber, herri mailan ere, udalek nahiz mugimendu feministek eragindako manifestazioak zein adierazpenak esanguratsuak izaten dira. Hunkigarria izaten da eta era batean, genero-indarkeriaren ondorioz erahildako emakumeak ere kontuan hartzen dira egun horretan. Horrekin lotuta, Hezkidetza II.Planean, 8 zutabe lantzen eta garatzen dira. 8.zutabea da hain zuzen ere, “indarkeria matxistaren prebentzioa” lantzen duena. Beraz, horrekin lotutako eta bertan adierazten diren helburuak kontuan hartuko ditugu azaroko mintegian lantzeko. Ondorengo edukiak dira landu beharrekoak eta gure erronka hortik bideratuko genuke:
  • Feminitate ahaldunduak • Berdintasunezko maskulinitateak • Feminitate ahaldunduak • Berdintasunezko maskulinitateak • Sare sozialen erabilera generoaren ikuspegitik • Ziberma txismoa • Maitasun erromantikoa • Mikroma txismoak • Genero-indarkeriaren gaineko mitoak • Ziberindarkeria: sexting, sextor tsioa, gromming, pornomendekua, ciberstalking • Maitasun erromantikoaren mitoak • Genero-indarkeria eskolaren ingurunean • Harreman osasun tsuak versus harreman toxikoak • Emakumeen genitalen mutilazioa • Sexu-indarkeria bikote-harremanetan • Genero-indarkeria gaueko aisialdiko espazioetan • Posible dira bestelako harreman afektiboak eta sexua
Horra hor Emakumeen kontrako biolentzia geletan lantzeko proposamenak: 12 cortos para trabajar la violencia de género en le aula:

GIZARTEAREN HIPOKRESIA



Eta, datu hauez gain, Graciela Atenciok dioenaren arabera:

"INDARKERIA-MATXISTAREN ZIFRA OFIZIALEK EZ DUTE BIKTIMA GUZTIAK KONTUAN HARTZEN : DATUAK IA BIKOIZTU EGITEN DIRA."

Josebe Iturriozen hitzekin erabat ados nago : “Hipokresia handia dago; izan ere gizarteak berak ekoizten du banaketa hori eta gero salatu egiten du gizarteak ekoiztutako hori, bortxaketak edo erailketak, beste batzuen artean. Gizarteak erakusten die gizonei indarkeria erabiltzen, ez naturak”

Bizi garen gizartean, emakume eta gizonen arteko ​botere desberdinkeria​, kultura/natura dikotomian oinarritzen da. Gizonek natura menderatzen dute eta emakumeak posesio objektu bihurtzen dira, emakumeen aurkako indarkeriarekiko tolerantzia sustatuz.
Baina, EZ GAITEZTEN ENGAINATU bortxa- eta menderatze-joerak/ otzantsuna ez dira ez biologikoak ezta natural:

Txikitatik “mutilentzako” jostailuak, jolasak eta kirolak haien gorputzak indartzeko aproposak dira, “neskentzakoak”, aldiz, maitatzeko eta zaintzarako aproposak.





Ipuinek, istorioek, telebistak, filmek... maitatzeko eredu bakarra erakusten diete, maitasun erromantikoaren ereduan oinarritua, heterosexuala eta bikote bakar eta esklusiboan. Ikasten duten sinbolikoan gizona indartsua da, gorputz handikoa, eta boterea dauka, emakumea beraren menpe dago, hipersexualizatua eta ahul irudikatzen da. Gizona aske eta bizitza propioarekin, emakumea, aldiz, benetako maitasunaren zain, printzearen zain eta bere inguruan antolatuko du bere bizitza.


Neska-mutilak badoaz identifikatzen:

  • MASKULINITATEA = GAITASUN SEXUALA = GUDARAKO TREBETASUNA = INDARKERIAREN ERABILERA
  • FEMINITATEA = MENPEKOTASUNA = PROTEKZIO BEHARRA = DESIO SEXUAL EZA
Gainera, ideia guzti hauek indartzen ditu familiak, eskolak, komunikabideek, arteak, erlijioak, kirolak, kulturak ...

NIRE INGURUKO EREMU HEZITZAILEETAN FALTAN BOTATZEN DUDANA:
  • Persona guztiek estereotipen araberako jarrerak barneratu ditugulaz konzientzia hartzeko formakuntza eta sentsibilizazioa.
  • Emakume izateko modua eta gizona izateko modua ikasiak direla ulertzea eta barneratzea, desikasteko beharraz jabetzeko. Oso erabilgarriak iruditzen zaizkit honetarako INBERTSIO-ERREGELA jarduerak.
  • Guzti honek dituen ondorioez ohartzea : emakumeen aurkako indarkeria, nagusitasuna-mendekotasuneko harremak ...
Eta hau oinarri izanda : curriculum, material, espazio, errepresentazio, hizkuntza eta interakzio motak lantzea ikasleekin.

AURREKO EDIZIOETATIK AUKERATUTAKOA:



MUNDUKO TERRORISMORIK HANDIENA hautatu dut oraingoan. Anonimoa da.
Izenburuak erakarri egin nau. Genero indarkeria definitzeko eta kontra borrokatzeko hitzekin egin duen jolasa ere interesgarria iruditu zait, baina gehien harritu nauena honako hitzak izan dira:

Porque a nivel mundial, si eres mujer y tienes entre 15 y 45 años es más probable que te mate un hombre que te mate un cáncer.
No estamos locas.

Beste mundu bat posible da

"Hezkidetza eta genero-indarkeria" dokumentutik abiatuta, hainbat eta hainbat datu, ideia, bideo, irudi, datuen zurrunbiloan aritu naiz aste honetan. Batzuk besteak baino baliagarrigo, indarkeriaren jatorria, sustraiak, ebidentziak eta eragiten dituen ondorioez jabetzeko hainbat datu jaso ditugu aste honetan.

Hainbestetan entzun izan baditugu ere, beldurgarriak egiten jarraitzen zaizkigu eraso sexisten inguruko datu lazgarrienak. Munduko %35i eragiten diotela adierazten dutenetik abiatuta, Europako 62 milioi emakumeek sufritutako indarkeriatik pasa eta EAEko indarkeria matxistak erahildako 101 emakume eta 11 haur aipatzera iristen gara (Berriak aldizkariko indarkeria matxistari buruzko helbidea). Eta espresio ikaragarri hau, izugarria izanik, izeberg-aren gailurra besterik ez da; bortitzena, deitoragarriena, beldurgarriena, baina ikusgai dugun bakarra.

Aurreko edizioetako post hau aukeratu dut, indarkeria sinbolikoan jartzen duelako indarra. Eta proposamen gisa, 2013an "Documentos TV" programan emandako "Miss Escaparate" dokumentala estekatzen dizuet. EEBBetan kokatuta dagoen arren, indarkeria sinbolikoaren analisi sakona eta interesgarria egiten baitu.

Baina itxaropenez bukatu nahiko nuke sarrera hau. June Fernándezen hitzak jaso eta mikromatxismoen aurrean mikroiraultzen beharra aldarrikatzen bukatu nahiko nuke. Ikasia eta hain barneratua dugun mendekotasuneko errealitatea irauli eta umorea, ... bitartez beste mundu bat posible dela aldarrikatzen bukatu nahiko nuke. Beste testuinguru batean adierazitako hitzak badira ere, eta gizon batek adierazitakoak (Jon Maiak), hausnarketa honetan baliagarri izan daitezkeela iruditzen zait. Ildo honetan, interesgarria ere Argian argitaratutako "Konplexu eta estereotipoak hausteko ordua" artikulua.

Genero-indarkeriari buruz hausnartzen


Irakurgaia irakurri ondoren zenbait datu deigarriak egin zaizkidanak aipatuko ditut:

  • -    Buruko gaixotasunak dituzten emakumeetan 10etatik 8ª jasotzen dute genero-indarkeria. Hau horrela bada, zenbakiak ikaragarriak dira.
  • -      Indarkeria-matxistaren zifrak ez dute biktima guztiak kontutan hartzen, datuak ia bikoiztu egiten direla dio.
  • -       Gazteen artean, gizonen kualitate baloratuena boterea eta indarrekin erlazionatuak daudenak. Eta emakumeengan edertasuna, sentsibilitatea, mendekotasuna.
  • -         Gazteen artean, harreman sexualen estereotipoak mantentzen direla. Harreman sexualak mutil desberdinekin mantentzen dituzten neskak prostituta kontsideratuak daude eta, aldiz, harreman sexualak neska batzuekin izaten dituzten mutilak arrakasta eredu moduan baloratuak daude. Mutilen infideltasuna naturaltzat eta neskena traiziotzat hartzen dute.
  • -          Bortxaketa justifikatu daitekeela uste dute Europar Batasuneko hamar biztanletik bi. Datu hau benetan ikaragarria da.

Datu hauek ikusita eta batez ere gazteen datuei arreta jarri ezkero badirudi azken urteetan gauzak ez direla asko aldatu. Nire buruari galdetzen diot, hezitzaile modura zer egiten ari gara edo zer ez gaude egiten egoera horri buelta emateko.

Ez dakit ezkortasunean murgiltuta nagoen, baina nere inpresioa da hezitzaileok bide batetik goazela hezkuntza hezkidetzailea sustatu nahian eta gizartearen zati handi bat beste bide batetik doala, zenbaiten interes ekonomikoak, kontzientzia falta,…
.
Asko gustatzenn zait Carmen Ruiz Repullon “La escalera de Pepe y Pepa” gazteen arteko erlazio afektiboak adierazteko errez ulertzeko moduan.



Eta baita era Janire Estebanez webgunea “Mi novio me controla…”


Genero-indarkeria ikasia dela frogatzen duen adibidea kultura “matriarkatuak” edo ia matriarkalak dituzten gizarteak izan daiteke, hala nola  Mosuo kultura (Tibetetik hurbil) non badirudi ez dagoela biolentziarik.

Beste edizioetako Aida eta Itxason post  aukeratzen dot emakumeen ahulduntze eta elkartasuna eta maskulinitate jarrera berri hezkidetzaileen ildotik genero-indarkeriaren desagerpena dakarrela diote.  Ados nago hortxen dagoela gakoa.


Amaitzeko, etorkizunerako erronkakak:

  • -          Eredu positiboak, batez ere gizonezkoen jarrera hezkidetzailek aurkitu behar ditugu eta emakume indartsuak eta elkartasuna beraien artean.
  • -          Heziketa afektibo sexuala landu, pornografiari aurre egin behar diogu.
  •              Eskola , familia eta gizartearen arteko elkarlana.
  •       M ikromatxismoak identifikatzeko tresnak eman.

                          

Hezkidetza eta genero-indarkeria


Sexista, matxista, patriarkala, emakumeen aurkakoa… abizen ezberdinak (ñabardura ezberdinekin) menderakuntza-egitura patriarkal eta androzentrikoetan jatorria duen[1] indarkeria izendatzeko. “Hezkidetza eta genero-indarkeria” izan da aste honetako gaia, eta arazo sistemiko horren dimentsioaz kontzienteago bihurtzeko balio izan dit.

Nahikoa da genero-indakeriari buruzko txosten eta datu gutxi batzuk errebisatzea, panorama kezkagarri bezain onartezina dela ohartzeko, bai mundu maila eta baita gurean ere:
·         SETEM GGKEak 2016an argitaratutako Indarkeria matxistarik gabeko kontsumorako hausnarketa-gidan aipatzen denez (39. orrian): “Mundu-mailan, emakumeen heren batek tratu txarrak edo gehiegikeriak jasaten dituzte, eta 15 eta 44 urte bitarteko kolektiboan, indarkeriak minbiziak, malariak, trafiko-istripuek eta gerrek baino heriotza eta minusbaliotasun handiagoak eragiten ditu. Gainera, Europan, 18 eta 74 urte arteko emakumeen herenak nolabaiteko gehiegikeria fisikoak jasan dituzte eta hogeien bat bortxatu egin dituzte noizbait”.
·         EAEn, EMAKUNDEk bildutako azken datuen arabera, 2018an 4.244 emakumek pairatu zuten genero-indarkeria (aurreko urtean baino 224 emakume gehiago, %5,7).
·         Maite Garaigardobil EHUko Psikologia katedradunak ohartarazi du Hik Hasin egindako elkarrizketa honetan gaztetatik datorrela bortizkeria:“[mutilen] % 45ek onartu du noizbait jarrera jazartzailerik izan duenik eta [nesken]  % 80k onartu du noizbait jarrera agresiboa pairatu izana”.

Emakumeen aurkako indarkeria material edo zuzeneko indarkeriak adierazpen ugari ditu (indarkeria fisikoa, psikologikoa, sexuala, digitala, ekonomikoa, mikromatxismoak) eta bere oinarrian dauden indarkeriaren beste bi maila edo geruzarekin katramilatzen da (indarkeria kultural edo sinbolikoa eta  egiturazko indarkeria), continuum bat osatuz.


Zuzeneko indarkeriaren zati handi bat ikusgai dago eta horri zuzentzen diogu fokua maiz, baina hori ahalbidetzen eta sostengatzen duten beste bi indarkeria mailak ikusgaitzago zaizkigu eta oso erro sakonak dituzte. Konplexutasun handiko fenomenoa da, eta alde askotatik begiratu dakioke, kontuan izanik emakumeen aurkako indarkeriaz gain, indarkeria matxistaren beste molde batzuk ere badirela (transfobia, lesbofobia, homofobia).     

Fronte askotatik heldu daitekeen gaia izanik, ezbairik gabe, gizonongan eragitea beharrezkoa da genero-indarkeriari aurre egingo badiogu. Indarkeria ikasia da, pertsona guztiok bizitzan zehar kulturatik eta egituretatik datozkigun input ezberdinen bitartez oharkabean asimilatzen goaz indarkeria, eta gizon askok, sozializazio prozesuan zehar, indarkeria gatazkak konpontzeko modua dela eta horretarako erabili dezaketela ikasten dute. Rita Segato argentinar antropologoaren aburuz “gizonei erakutsi behar zaie beren potentzia adierazteko indarkeria erabiltzea ahultasun-seinalea dela. Indarkeria darabilen gizona gizon ahula da. Potentzia gisa erakutsi nahi duen hori da, hain zuzen ere, inpotentzia” (hitzak elkarrizketa honetatik atera ditut eta neronek euskaratu).

Aurreko edizioetako ikaskideek egindako post batzuk irakurri ostean, 2016an Anduk idatzitako hau aukeratu dut, hain zuzen ere, arreta gizonengan ere ipintzen duelako eta hainbat bideo eta baliabide interesgarri partekatzen dituelako.

Gaiaren lanketari dagokionez, nire inguruan azkenaldian ikusten ari naizt genero-indarkeria salatzeko eta biktimak babesteko geroz eta ekimen gehiago (horietako bat, pasa den ikasturtean martxan jarritako Genero indarkerien aurkako EHUren protokoloa), baina oraindik gutxi indarkeria horren jatorrian eragitera bideratuak.  


Hau guztia lantzeko hezkidetzaren erronkak dira, nire ustez (labur-labur idatziko ditudan arren, badakit potolo-potoloak direla eta ez daudela hezkuntzaren esku, haratago baitoaz):
·         Indarkeria oro desagerraraztea hezkuntzan (zuzeneko indarkeria deuseztatzeko mekanismo eta protokoloak martxan jartzea, baina baita ere indarkeria sinbolikoa eta egiturazkoa errebisatzeko neurriak hartzea).
·         Bortizkeriarik gabeko gune bihurtzea eskolak, txiki-txikitatik hasita eta komunikazio ez bortitza praktikatuz etapa guztietan.
·         Neskekin autodefentsa feminista lantzea eta mutilekin lanketa berezia egitea, Irantzu Varelak ondoko bideo honetan azaldu bezala, indarkeriak generoa baitu:






[1] Hala azaltzen dute Indarkeria matxistarik gabeko kontsumorako hausnarketa-gidan (45. orrian)

GENERO-INDARKERIARI BURUZ HAUSNARTZEN

Aste honetan genero-indarkeriaren inguruan hausnartzen aritu gara. Gizartea gogor astintzen duen gaitz soziala da genero indarkeria, nagusitasun-mendekotasuneko harremanetan oinarritutako pentsaera heteropatriarkalaren eredua. EMAKUNDEk Berdintasunerako VI. Planean emakumeen aurkako indarkeria hurrengo hitzetan definitzen du: emakumeen eta gizonen artean botere-harreman ez zuzenetan oinarritutako eta aukera-berdintasunik gabeko gizarteetan, emakume izate hutsagatik haien kontra egiten diren indarkeriazko eraso guztiek osatzen dute emakumeen aurkako indarkeria.

Aste honetako irakurgaiak gaitz honen inguruko hainbat datu interesgarri eta kezkagarriak plazaratzen zituen, hona hemen gehien harritu edo kezkatu nautenek:
  • Genero indarkeriak eta biktimizazio kopuruak  gorakada nabaria izan dute 2018. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan(%5,7a eta %6,32).
  • Gazteek gai honekiko duten ikuspegia, Ines Alberdik eta Verónica de Miguelek plazaratutako datuetan oinarrituz:
    • Mutilen %30 ados dago emakumeak probokatu egiten duela senarrak erasotzea.
    • Nesken %28a ados dago hurrengo esaldiarekin: gizon oldarkorrak erakargarriagoak dira.
    • Mutilen %33ak onuragarri deritzo bikotekidea kontrolatzea.
    • Emakume gazteen %28k aitortzen du bere bikotekidearen kontrolpean egotea.

Genero-estereotipoak eta hauen arteko hierarkizazioa eraiki eta ikasten diren moduan, genero-indarkeria ere ikasi egiten da. Ikaskuntza honen oinarrian Ines Alberdik dioen moduan sexismoa (emakumeen mendekotasuna) eta misoginia (emakumeen aurkako gorrotoa) daude. Menderatze-joera hau jendarteratze prozesuan zehar ikasten da. Honen adibide argia hainbat jolas dendetako katalogoetan ikus daiteke, “neskentzako” jostailuak zaintzara bideratutakoak dira (sukaldea, panpinak, aulkitxoa…) eta “mutilentzako” jostailuak, aldiz, jarduera indartsuetara bideratutakoak.
Aurreko ikasturteetako hainbat post irakurri ondoren, Irati Mendiguren-ek idatzitakoarekin geratzen naiz. Gaiaren inguruan hausnarketa sakona egiteaz gain eta hainbat baliabide erabilgarri eskaintzeaz gain, gai honi aurre egiteko motibazioa pizten du irakurlearengan.
Bukatzeko, eskolak hainbat erronka ditu genero-indarkeriari aurre egiteko:
  • Eskola konfidantzazko eta segurtasunezko eremu bilakatzea eta honetarako bideak sortzea.
  • Eraso gabeko eremu bilakatzea eta erasotuak izan direnak modu egikian laguntzea eta gainditzeko bideak eskaintzea.
Honetarako ezinbestekoa da genero-indarkeria identifikatzeko gaitasuna sustatzea, maskulitate hegemonikoa kolokan jartzea eta maskulinitate eredu berriei bere lekua eskaintzea, feminitate subordinatuen ereduak kolokan jartzea, gatazken transformazio baketsua lantzea, maitasuna kontzeptua lantzea, curriculuma eta baliabideak aztertzea, eta hezkuntza komunitate guztia eta gizartea inplikatzea.



2019/11/02

HEZKIDETZAREN GAKOAK


Arratsalde on, aste hau bereziki luzea egin zait, gauza gehiegi buruan eta  asti gutxiegi guztiari aurre egiteko, baina tira gaur argitasun gehiago sartu zait leihotik euria barra barra egin arren.    #Hezkidetzailea

ventana bilaketarekin bat datozen irudiaksol bilaketarekin bat datozen irudiak




https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/10/ziberaktibatu-zaitez-2.html


Dudik gabe Hezkidetzaren gakoetaz hitz egiten hasiz gero konpetentzia eta balioak mahai gainean ezarri behar ditugu M.J Urruzolak aipatzen duen gisa.
Pikara Magazinek "Hezkidetza ezagutza feministak hezkuntzan egindako ekarpena da, generoen eraikuntza zalantzan jarriz"
Helburua; Mekanizko baztertzaileak pixkanaka desagertzea da, eskolaren egitura formalean ez ezik, hezkuntza ideologian eta praktikan ere bai.
Hau da hezkidetzaren alde egitea neska eta mutilen garapena integralaren alde egitea da?

Nire buruari egiten diodan galdera hauxe da:

Egun gure eskoletatik egiten ahal dugu hezkidetzaren alde?
Nire urtetako eskarmentuaren arabera (hainbat ikastetxetan ibilia HH, LH, DBH, L-H...), egin egiten da, baina ez egin genezakeen guztia, nik Jarrera Jokabide "estereotipo"  eta batez ere CURRICULUM IZKUTUAREKIN aldaketa beharrarekin geratzen naiz.Niretzat esku hartzea maila honetan behar beharrezkoa da.

hezkidetza bilaketarekin bat datozen irudiak



Wikipedia: Definizioa " Se llama currículo oculto a aquellos aprendizajes que son incorporados por los estudiantes aunque dichos aspectos no figuren en el currículo oficial. Según las circunstancias y las personas en contacto con los estudiantes dichos contenidos pueden o no, ser "enseñados" con intención expresa.1​ Cualquier entorno, incluso actividades sociales y recreacionales tradicionales, pueden brindar aprendizajes no buscados ya que el aprendizaje se vincula no solo a las escuelas sino también a las experiencias por las que pasa una persona (sean estas escolares o no).1​

"Eskolan era esplizituan eta ez intentzionalean ikasten dena ikasleak honen transmisioaz konturatzen ez direlarik"

Erreferente, ikuspegi berria: jarrera eta jokabide buruzko estereotipoak abolitu nahi ditu, pentsaera heteropatriarkalean jarraituz.

hezkidetza bilaketarekin bat datozen irudiak


Pedagogia Feministaren hezkuntza eredua:

- Pertsonen autonomia.
- Jabekuntzarako prestaketa bermatzen duena.
- Hiritartasunaren sentsibilitate kritikoa, parte hartze feminista lortzeko.

Indarkeria matxistari dagokionean, genero kontzientzia sustatzen eta lantzen jarraitu behar dugu etxeetatik hasi, irakas komunitateetan jarraitu eta gizarte osoan zabaldu, guk bereziki kontzientzia eta sentsibilizazioa sustatu behar dugu, ez dugu haztu behar hezitzaile gisa (nire ustetan irakasle guztiak hezitzaile gara), eredu garenez bereziki hezkidetzaren betaurreko eta begirada izan behar dugu.

https://youtu.be/iaQYCyOMIJ8  Gaztetxoekin eta beraien harremaen inguruko sentsibilizaio bideoa.

Ikastetxeetan ere dagoenenko hainbat programa eta agitasmo badaude abian, hauetariko bat Ausarten Kluba da, 2018an HIKHASIK publikatu zuen artikulu interesgarri hau, ikastetxe ezberdinei animatzeko aurrera egitera bizikidetza mailan.

2018-10-24
‘NI AUSARTA NAIZ, BABESTU EGINGO DITUT LAGUNAK ETA HORI EZ DUTELA MEREZI ESANGO DUT’. ‘ZERBAIT EZ BAZAIT
GUSTATZEN, ESAN EGINGO DIZUT’. ‘EZ, BETI DA EZ’. ‘NIK ONDO TRATATZEN DUT ONDO TRATATZEN NAUENA’. ‘HITZA ERABILTZEN DUGU, EZ ESKUA’. HORRELAKO ESALDI SAKONAK ENTZUN DAITEZKE GASTEIZKO SANSOMENDI IKASTETXEKO NESKA-MUTILEN AHOTIK. AUSARTEN KLUBEKO PARTAIDE DIRA DENAK ETA EUREN ARTEKO ELKARBIZITZA HOBETZEKO TRESNATZAT DUTE.

http://www.hikhasi.eus/Albistegia/20181024/Sansomendi_ikastetxeko_Ausarten_Kluba



Arratsalde on bat opa dizuet denoi,
Aurrera¡¡¡¡