2022/04/25

FEMINISMOAREN SOKATIK HEZKIDETZA ERDITZERA

 
 

 Plazera izan da zuekin gizarte hezkidetzailearen ernaldian urratsak ematea.


 
 

 
Alde erantzira nabil 
Ekhiñe Eizagirre 
 
 
 

Erditu bitartean, jarrai dezagun feminismoaren iturritik edaten.

 
 




 

 

2022/04/20

AGURRA

LASTER ARTE!! 

Ikastaro honek garapen pertsonal handia ahalbidetu dit. Aitortu behar dut izena ematen dudanean gure eskolako ama batek horretara animatzen nauelako eta ikastaroari buruzko informazio askorik ez nuelako eman nuela izena, baina oso egokia izan da eta asko pozten naiz pertsona gisa asko hazteko aukera eman didalako.

Gai askotan sakontzeko eta hausnartzeko aukera eman dit. Haietako batzuei buruz ez neuzkan oso argi ideiak, eta beste batzuei buruz, nahiz eta une askotan errefexionatuko nukeen, askoz sakonago egin dut.
Segurtasun handiagoa eman dit gai horietako askori buruz hitz egiteko eta nire iritzia balioan jartzeko. Ikasturte honetan konturatu naiz nire begirada aldatu egin dela eta zorionez ezin ditudala betaurreko moreak kendu, hemendik aurrera haien bidez ikusten dut dena. Horri esker, orain askoz ere kontzienteagoa naiz jasaten ari garen egiturazko matxismo eta indarkeria horretaz, eta gure esku dagoela errealitate hori aldatzeko urrats txiki horiek ematea.
"Libres" gai errebindikatiboa da, etorkizunari buruzko mezu itxaropentsua uzten duena. Etorkizun arduratsuagoa, askeagoa eta, batez ere, feministagoa.

ELKARREKIN LIBRE IZANGO GARA!!!




HURRENGORA ARTE!

 

Batzuetan lan asko izan dugun arren, aitortu behar dut ikasi egin dudala. Nire inguruan dagoena beste era batera ikusten ikasi dut  eta ikusitakoaren hausnarketak lagunekin eta familiarekin partekatzen ikasi dut.  Eskertu nahi diet Ikastaro kideei partekatu dituzten baliabideak, estekak, albisteak, abestiak… Ikastaro honen zati interesgarri eta garrantzitsuenetako bat izan delako.

Hezkidetzari dagokionez, oraindik bide luzea dago egiteko, baina uste dut gu guztiok jadanik hasi garela gizon eta emakumeen arteko etorkizun berdinzaleago baten oinarriak sortzen. Eutsi goiari!




2022/04/14

Beste begirada batekin, laster arte!

 

Hogeita bi aste hauetan bizi izan duguna oso bitxia izan da niretzat. Batetik, asteroko lanak egin ahal izateko ezinezkotik denbora ateratzeko estutasuna, baina, bestetik, ikasitakoaren gozamena eta ikasten jarraitzeko gogoa.

Bidaia horrek aberastu egin nau arlo pertsonalean eta profesionalean, eta are kontzienteago bihurtu nau mundu berdinzale eta solidario baten alde borrokatzeko norbanako gisa dudan erantzukizunaz.

Eskerrak eman nahi dizkiet bai ikaskideei bai irakasleei haiengandik ikasi dudan guztiagatik. Eta eskertze horietan, ezin ditut ahaztu historian zehar nik gaur egun ditudan eskubideak izan ditzadan borrokatu duten emakume guztiak.

Asteburu honetako argazki honekin utziko zaituztet. Konpainia on batekin nago, “As Marias”. Zorigaitzaren aurka pozez bizitzea eta, egunero ordu berean, tratu txarrak ematen zizkien jendarte batean ikusgai egotea erabaki zuten emakumeak.

                        

Erotu egin omen ziren... Ez dut sinesten.


2022/04/08

Plazera izan da, gero arte!

Eneritz sortzaile bilbotarrak argazki honetan azaltzen duen bezala,  iraultza, hezkidetza, dantzan jarri behar dugu. Eskerrik asko guztioi, plazera izan da!



2022/04/06

GERO ARTE!!


HILABETEETAN IBILI GARA

DENA ALDATZEKO IDEAN

BAKOITZA BERE JAKINTZETATIK

TA PENTSAMENDU LIBREAN 

MILESKER BETI EGOTEARREN

BIRTUALKI, LANKIDE, HAN

OIN ZURE ESKOLAN EGONGO ZARA

ETA NI, BERRIZ, NIREAN

BAINA ELKARREKIN JOANGO GARA

HEZKIDETZAREN BIDEAN