2015/11/20

Jaiak eta ospakizunak

Bigarren hezkuntzako ikastetxeetan festa eta ospakizun gutxiago egiten direlako susmoa dut. Nik azken 15 urteetan lana egin dudan ikastetxean ospakizun gutxi egin ditugu. Euskararen egunean eta IHESaren munduko aurkako egunean jardueraren bat egin ohi dugu; "Korrika" den urteetan bertan parte hartu izan dugu eta bukatzeko ikasturteko azken eskola egunean azken kurtsoko ikasleei agurra egiten diegu. Azken bi urteetan, Hezkidetzako proiektuan sartu ginenetik azaroaren 25ean, otsailaren 14ean eta martxoaren 8an jarduerak egin ditugu baita ere. Nire iritziz egun seinalatu hauek eskola osoa girotzeko erabili beharko genituzke ikasle guztiengana egunaren mezua irits dakien eta guztiok gaiaren gaineko hausnarketa egin dezagun.

Jaiak eta ospakizun bereziak ezin dira generoaren ikuspegia kontuan hartu gabe antolatu. Geure bizitzen eremu guztietan genero estereotipoak azaltzen badira, zeresanik ez festa eta ospakizunetan. Haur eta Lehen Hezkuntzan ospakizun asko egiten dira, Olentzero, IƱauteriak, urte amaierako festibala... Garrantzi handikoa iruditzen zait ospakizun hauetan betaurreko moreak jantzita ibiltzea, zein abestiak aukeratzen ditugun dantzak egiteko, nolako mozorroak, Olentzeroren gaineko hausnarketa... Bigarren hezkuntzan berriz horrelako festa gutxi egiten direla pentsatzen dut baino egun seinalatu batzuen inguruan bai egiten direla interbentzio hezitzaileak eta hauek ere programatu eta sistematizatu beharko gentuzke urteko planean.



Gorputz hezkuntzako irakasleok maiz kirol txapelketak antolatzen ditugu jolas garaietan. Garrantzizkoa da hauen gaineko hausnarketa egitea baita ere. Nire aldetik eta nesken partehartzeari begira honako helburuak proposatzen ditut jarduera hauek aurrera eramaterakoan, alde batetik nesken partehartzea handitzea eta bestetik, ondo pasa dezatela, jarduera aberasgarria izan dadila. Horretarako jarduera egokiak aukeratu behar dira eta ez betiko kirol hiperkonpetitiboak. Bestaldetik, batzuetan neskak neskekin jolastuko dute eta besteetan denak nahasturik.



Eskolatik at festetan gure gizarte antolakuntzaren errepikapena ematen da. Kalea gizonen eremua da eta festetan hori oso nabaria izan ohi da. Edozein festetan gertatzen bada ere, eguberrietan deigarria izaten da, familia tradizionaletan eta askotan ez horren tradizionaletan baita ere, gizonak kalean eta emakumeak etxean otorduetarako dena txukun eta prest egon dadin. Jende andanak mugitzen dituzten festetan egoten den beste arazo larria eraso sexualena izaten da. Azken urteetan Euskal Herriko hiruburuetako (eta zenbait herrietako) festetan sexu eraso oso larriak eman dira.

Kirol ekitaldiak batzuetan festak dira eta hala ez badira ere gizartean garrantzi eta sona handikoak izaten dira. Bostongo maratoian  emakume batek parte hartu zuen lehen saioan katrapila handia sortuz zen eta epaile bat bera erasotzen saiatu zen ere. Zorionez inguruko korrikalariak emakumea babestu zuten. Bideoa ikusteak merezi du.




Gaur egun emakumearen egoera kirolaean erabat normalduta ez badago ere horrelako kasuak ikustea sinestezina irudituko litzaiguke. Ea denbora gutxi barru berdina gertatzen den Baztango mutil dantzetan eta gure herrietako festatan.

Emakumeen partehartzea Gipuzkoako festetan. Denok dakigu gure probintziko bi herrietan ditugun arazo larriak. Herri hauetan gaiak arrazionaltasunaren maila guztiak gainditu dituela iruditzen zait eta tradizioaren mesedetan edozein defendatzeko prest daude. Uxue Alberdik bertso batean kantatu zuena gogoratu nahi nuke, "tradizioa ezin da joan eskubideen aurretik". Hemen uzten dizkizuet Gipuzkoako Foru Aldindiak ateratako bi dokumentu: jaien azterketa genero ikuspegitik eta  folletoa.

Ikastetxean gai honen inguruan ditugun erronkak honako hauek dira:

  • Festak antolatzerakoan betaurreko moreak janztea.
  • Hezkidetzarekin lotura duten egun seinalatuetan jarduera hezitzaileak burutzea.
  • Opari sexisten gaineko lan pedagogikoa egitea ikasle zein familiekin. Eguberrietako jostailu katalogoak ikastetxeetan estereotipoen gainean lana egiteko tresna ezinbestekoak dira, tamalez.
  • Festetan emakumeak jokatzen duen rolaren inguruko hausnarketa bultzatzeko jarduerak burutzea.
  • Festetan gertatzen diren eraso sexualen inguruan lana egitea.



JAIETAN ERE GENERO IKUSPEGIA


Jaiak, eduki sinbolikoz beteak ditugu, gure kulturaren eta errealitatearen adierazle dira. Jaiak bizitzaren erdigunean kokatzen ditugu, jendartearen balioak, nortasunak, ideologiak eta egiturak birsortzen dituztelako. Jaiek jendartean dauden gatazkak, zapalkuntzak eta diskriminazioak adierazten dituzte: hierarkia anitzak, botere harremanak, indarkeria, rol banaketa… Orokorrean, heteroaraua den eredua indartzen dute, horregatik, jaiak bere jendarte eredua hedatzeko baliatzen ditugu. 
Guzti honengatik eta jaiak herritar guztiok berdin bizitzeko eskubidea dugulako, funtsezkoa iruditzen zait ospakizunetan eta jaietan ere genero ikuspegia txertatzea. Ditugun jaiak aztertu eta zer erreproduzitzen hari garen jabetzeaz gain, guzti honi buelta eman ahal izateko behar diren bitartekoak sortzea. 
Zorionez, gaiak eskatzen duen garrantziaz jabetuta, Euskal Herrian norbanako naiz eragile ezberdinek  proiektu eta ekimen interesgarriak martxan jarri dituzte azken urteetan egoerari aurre egin asmotan.
“Festa dezagun gaurdanik geroa “, Bilgune Feministak eta Emaginek elkarlanean eginiko dokumentala. Emakumeen parte hartzearen eta jai ereduen inguruko gogoeta feministetatik abiatzen den Euskal Herriko jai ereduen erakusleiho txiki bat da:

“Bazterreko dantzariak” euskal dantza taldea sortu nahian dabiltza Ibai Fresnedo eta Kepa Blazquez. Oso interesgarria iruditu zait sortzen hasi berriak diren proiektua, zuzenki aste honetan lantzen hari garen edukiekin bat datorrelako beraz hemen Naiz egunkarian egindako elkarrizketatik ateratako hitz batzuk: 
“Euskal dantza tradizionaletan hain errotuta dauden ohitura eta adierazpen heteronormatiboekin talka egin izan dugu egun urteak joan urteak etorri. Euskal kultura bera eta berau osatzen dugun identitateak, ez gara hatzapar hauetatik aske: piztitzarrak aspaldi harrapatu gaitu. Piztiak ederkitxo daki nori eman espazio publikoa eta fokoa; heteroaraua erreproduzitzen duen orori. Euskal dantzetan ere fokoa piztitzarraren eskuek gobernatu dute eta gobernatzen dute. Euskal dantza tradizionalen eremuan bazterrekoak garenok ez dugu inoiz lekurik izan eta ez dugu leku esanguratsurik oraindik ere. Bazterreko izate hori ordea ez da inolako kontzeptu korapilotsua: bazterrean gaude inposaturiko normaltasunetik kanpo gaudenok. Bollerak, marikak, transexualak, beltzak, musulmanak, gurpildun aulkietan gaudenak, lodiak.... Gu guztiok ezin izan dugu, edo hobeki esanda, piztiak ez digu inoiz utzi, euskal dantzen alorrean presentzia izaten, gure lekua izaten, agertokiko fokoa guretzat bakarrik izaten. Beti izan gara bazterrean, beti bazterreratu gaitu piztiak. 

Sueltoan mutilak neskari gona altxatzeko keinua egin ohi duenean, ez al litzateke izugarria izango neskak autodefentsa feministaz erantzutea gona altxatzeko keinua egin dion mutilari? Mutilek espiritu gerlari eta lehiakorra adierazi beharrean ezpata dantzan, ez al litzateke posible euskal dantzek luma marika edo bolleroa TRANSmititzea? Desira eta erotika heterosexualaren espresio/birprodukzio etengabea islatzen duten polkak ezingo lirateke irauli? Janzkera sexistak eta elemetu sinboliko falikoak moldatu ahalko genituzke bazterreko dantzarion arma moduan erabiltzeko? Bere buruari galdetu ahal dio inoiz euskal kulturak nola egin behar dudan agintariena dantza, gurpildun aulkian nagoen honek ezin baitut makurtu ikurrina airean bueltaka dabilenean?
Zure ustez ere posible al da beste errealitate bat eraikitzea euskal dantzen iruditerian? Nork eragotzi behar digu gure sorkuntza prozesu propioa sortzea? Zergatik ez ipini zalantzan hainbeste urtetan bazterreratu gaituen euskal dantza tradizionalaren markoa?

Proiektua ez da gauerdiko ahuntzaren eztula: sekulakoa egingo baitugu!! Sekulakoa egiten hasi baikara jada! Hortaz, badakizu, urtetan euskal dantzan bazterrean izan duzun lekua utzi, baina bazterreko izateari utzi gabe, agertokiaren erdigunea hartzeko gogoz bazaude, ez izan zalantzarik.Dantza hain pertsonala den heinean politikoa ere badelako!
Interesa baduzu jarri lasai harremanetan: bazterretakodantzariak@gmail.com “

Guzti hau ikastetxean nola landu? Ze erronka ditugu?

- Hezkuntza komunitateak, gaiarekiko konpromisoa eta ardura hartzea (zuzendaritza, irakasle, guraso, haur eta gazte).
- Ikastetxean ospatzen ditugun ospakizun eta jaiak aztertu eta behatzea, horretarako behar diren ardurak banatuz eta bitartekoak sortuz (formazioa…)
- Bitarteko praktikoak sortu. Adibidez taula bat sortu ospakizun bat prestatzerakoan aztertu beharreko puntuekin: musika, estereotipoak, rolak, jantziak…
- Bestelako jaiak ezagutarazi, eredu berriak sortu.
- Aniztasuna sustatu.

JAIAK ETA OSPAKIZUNAK




Jaiek eta ospakizunek emozio-karga handia dute gure gizartean. Antropologia feministaren arabera “festak eta ospakizunak ez dira gizartean ematen diren eszenifikazio soilak, kultur-adierazpen sendoak baizik”. Ospakizun horiek gainera, gizartearen baloreak transmititzen dituzten erritualak eta gizarte horren parte izateko tresna ere badira.

Beraz, jai eta ospakizunetan genero-ikuspegia txertatzea ezinbestekoa da neskek eta mutilek berdin goza eta parte-hartu dezaten bermatzeko. Gainera, ezinbestekoa da genero-ikuspegia kontuan izatea, ospakizun horien bidez baloreak eta sinismen ugari transmititzen eta irakasten direlako.

Zer da genero-ikuspegia txertatzea?: "emakumeen eta gizonen egoera, baldintza, jomuga eta beharrizan ezberdinak modu sistematikoan kontsideratzea, eta, horretarako,
politika eta ekintza guztietan, maila guztietan eta horien plangintza-, egikaritze- eta ebaluazio-fase guztietan, ezberdintasunak ezabatzeko eta berdintasuna sustatzeko xedea
duten helburu eta jarduketa zehatzak txertatzea" (otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa).

Genero-ikuspegia jaietan integratzean, nesken eta mutilen egoera, baldintza, helburu eta behar desberdinak kontuan hartzen dira jaien alderdi guztiei dagokienez:
-          Erabiltzen dugun hizkuntza eta erabiltzen ditugun irudiak: karteletan adibidez
-          Lantzen ditugun edukiak edo antolatzen dugun programa: futbol txapelketa, mus txapelketa, mozorro lehiaketa eta abar.
-          Jardueren kokapena eta ordutegia (eskolaz kanpo egiten diren jardueretan kontuan hartzeko aspektua da hau).
-          Erabiltzen ditugun jantziak:  errolen erreprodukzioa bultzatzen dute askotan.

Jaietan landu beharreko beste gai bat eraso sexista dirak. Gai hau asko lantzen da BELDUR BARIK programan: http://beldurbarik.org/

Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko




Lehen aipatu dudan bezala, eskola eremuan antolatzen diren ospakizunetan, rol eta estereotipo sexistak asko erreproduzitzen dira, beraz, beriziki garrantzitsua da horiek haustea:

  • Tradizioa hausten duten roletan jaietan aktiboki parte hartzen duten emakumeen irudiak zabaltzea. Adibidez, herri-kirol saio bat prestatzen badugu, inguruko emakume profesionalak ekartzea edo umeen aurpegiak margotzen edo dantza jarduera egiten gizon begiraleak jartzea.

  • Emakumeak maskulinizatuak dauden jarduerak egiten islatzea eta alderantziz. Adibidez, ihauterietarako kartelean neska suhilatzailea iridikatzea eta abar.


Eskolan eta eskolaz kanpo hezkuntza ez-formalean ospakizun ezberdinak antolatzen dira eta hoiek aukera paregabea dira hainbat balore transmititzeko neska zein mutilei:
-         


  • Berdintasunarekin eta estereotipoen errebisioekin zerikusi zuzendute duten aldarrikapen egunak: Martxoaren 8a, Azaroaren 25a, Maiatzaren 17a… Hauetan emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak eta emakumeen aurkako indarkeria landu daitezke: emakumeen eta gizonen arteko aukera ezberdinak ikasketetan, profesioak, emakumeen aurkako indarkeriaren zergaitika, harreman afektibo-sexualak eta abar…
  •   Gainera egun bereziak ere ospatzen dira eta horietan genero ikuspegia txertatzea ezinbestekoa da: euskararen eguna, agate deuna, ihauteriak, gabonak, tomas deuna eta abar. Ospakizun hauek aukera ona dira alor sektoriak genero-ikuspegitik lantzeko: adibidez, jolas sexistak, estereotipoak erreproduzitzen dituzten jantziak, dantzak eta musika, eta abar.


Herrietako festek zein eskolan zein eskolaz kanpo egiten diren ospakizunak antolatzeko orduan genero-ikuspegia txertatzea ezinbestekoa da. Horretarako, ikastetxeetan eta gazteekin hezkuntza ez-formalean lantzeko erronka batzuk hauek dira:

  • Eskola komunitatea ta hezkuntza ez formaleko begiraleak ospakizunetan genero ikuspegia txertatzearen beharraren inguruan hausnartzea eta kontziente izatea
  • Iraskaleak eta hezkuntza ez-formaleko begiraleak genero-ikuspegiaren integrazioan prestakuntza jasotzea

  • Eskoletan zein astialdi taldeetan ospakizun horietan genero-ikuspegia txertatzeko jarraibide batzuk diseinatzea eta ezartzea.


2015/11/19

CITTADINI, TUTTI DEVOTI, TUTTI.



santa agata catania bilaketarekin bat datozen irudiak
Jaiak gizartearen isla dira, karga emozionala handia dute eta sexu- genero sistema erreproduzitzen dute. Hori dela eta betaurreko moreak kendu gabe, aztertu eta eredu berriak sortu behar ditugu.

Gaia honetan zenbait  jai aipatu ditugu baina neri gehien harritu nauena Ageda deunaren festa izan da. Hortaz pentsatzen, konturatu naiz nere ibilbidean Ageda deunak presentzia handia izan duela. Beste bizitza batean, urte batzuk pasa nituen Sizilian, Catanian, eta burura etorri zait nire lehenengo Santa Agata. Otsailaren 1ean etxetik atera nintzen eta gozodenda guztietan mazapanez egindako titiak ikusi nituen. nik hango eguzkia ikusita, ez nuen Ageda deunaren ospakinarekin lotu. Nire lagun batek, Giuseppek, esan zidan: Agedaren bularrak dira. Ezin nuen sinestu, baina gero kaletik denak ikusten nituen aho bete...titi! Hori ez zen sospresa bakarra, prozesio bat egiten dute hirian zehar, geldialdiak eginez leku sakro eta profano guztietan, gizonezkoak batez ere, emakume batzuk erdi ezkuturik. Batek garrazi egiten du "cittadini, cittadini, tutti devoti" eta beste denek, hau da milaka pertsonek, "tutti, tutti" erantzuten. Harrigarriena da nahiz eta emakume bat laudatu, jai egun horietan eraso sexistak biderkatzen direla.

Hemen beste modu batean ospatzen dugu, baina arretarekin irakurtzen baditu Ageda deunaren koplak, ba bueno...

 4.
Edertasunez jaunak apaindu
zuen Ageda gaztetan.
Haren begiak izar bi ziran,
aurpegi gozo haretan.
Gizon gaiztoen grina zitalak
esna zitzaken benetan.

Laister izutu zan Kintziano
Agedaren ederretan.


6.
Emakume gaizto baten mende,
sartu zuten giltzapean,
Agedaren bihotz garbi hura
zikin ote zezakean.
Alperrik baina ahalegindu zan
andre lizuna lanean.
Honek esanak ez ziran sartu
Agedaren bihotzean.


7.
Amorru biziz oinutsik jarri
dute Ageda zintzoa,
txingar gorien gainean
gero
ibilarazi gaixoa.
Ondoren, bular bat ebakita,
uzten dute urratua.
Baina Jainkoak bihurtu zion
gau hartan bular mindua.


 Martirioa eta guzti! Ze iruditzen? Orain dela gutxi arte Ageda deunaren koroak mutilek bakarrik osatzen zituzten eta Arabako zenbait herrietan mutilek bakarrik jozten dituzte elizako kanpaiak. 
Altsasun  ere urte batzuk eman nituen eta han ere Ageda deuna ospatzen da. Aste oso bat, urte horretan hemezortzi urte betetzen dituzten neska- mutilek, elkarrekin pasatzen dute bazkaltzen, afaltzen eta parranda egiten. Kinto festan, 36.eneko gerratearen ondoren, neskak modu naturalean parte hartzen hasi ziren, hori txalogarria da, nahiz eta errege eta erreginaren figura eztabaidagarria izan, nere uste apalean.


https://www.youtube.com/watch?v=53MK0mmLJQI


santa ageda altsasun bilaketarekin bat datozen irudiak

Jai batzuetan emakumeak naturalki parte hartzen hasi dira, beste batzuetan ez da hala izan. Gizartearen isla direla esan dugu lehenago, emakumeek gaur egun eremu murriztuagoan bizi gara, festetan ere. Tradizioa argudio gisa erabili da emakumea baztertua mantentzeko, jendearen emozioekin jolastu dira  batzuk eta emakumearen partehartzearen aurka agertu dira potere hegemonikoaren oreka mantentzeko. Hori dela eta, justizia soziala da emakumeek bere herriko jaietan partehartzea eta edozein bestetan edo lekuan erasoak ez  jasan behar izatea.

FEMINISMOA



 Historian zehar feminismoak lorpen handiak ekarri dizkio munduari. Nabarmenenak honako hauek aipatuko nituzke:
1.- Lan munduan emakumea sartzeak erabateko aldaketa suposatu izan du. Alde batetik, askatasun ekonomikoa ekarri dio emakumeari, bestetik emakumea independientea izateko ahalmena ere bai. Gizarte mailan zein etxe mailan gauzak zeharo aldatu izateak iraultza txikitik iraultza handia izatera iritsi dela esan genezake. Era berean, harreman pertsonalari dagokionez, bikoteen arteko harremanak aldatu egin dira parekotasun gehiago lortuz. Orain arte emakumearen esparrua etxeko esparrua zen baina lan munduaren ezarpenez geroztik, mundu profesionalean ere azaldu da emakumea. Horren presentzia aldaketak suposatu izan ditu. 


2. Sufragismo feministari esker emakumeek gizonen pareko eskubide berberak dituztela lortu zuen. Honek inflexio puntua izan da emakumearen historian. Gaur egun ohiko eskubidea ematearren, aldarrikapen honi esker berdinatasunaren legeen oinarria jarri izan dela esan daiteke.

3. Emakumearen sexualitatearen askatasunari esker emakumeok bere gorputzaren jabe dira eta ez beste inorena. Norbera aske da nahi duen sexualitatea garatzeko eta aurrera eramateko. Gaur egun hainbeste eta oso ohikoak diren antisorgailuen erabilera garai batean ezinezkoak ziren. 

4. Emakumearen liberazioa gizarte menpetzaile androzentriko batengandik. Gizonezkoek botere duten gizarte baten menpe bizi garela eta bizi izan garela konziente izatean horren liberazioaren bila bihurtu da aldarrikapen nagusia eta aburu hau gizarteko eremu guztietara iritsi da. 

5. Eskubide politiko, sozial eta zibilen lortzea. Gaur egungo mendebaldeko herrialdeetan eskubide hauek bermatuta daudela esan genezake eta hori lortu ezean salatzeko eskubidea legoke. Izatez, justizia bera da guztiontzat.

Baina oraindik ere badira lortzeko bidean falta diren hainbat gauza. Esate baterako, parekotasun erreala lan munduan. Nahiz eta emakumearen presentzia eremu honetan geroz eta handiago izan, oraindik ez gaude gizonen pare. Izan ere, baldintza eta soldata baxuagoak jasotzen dugu. Lan prekaritate nabarmena pairatzen dutenak emakumeak dira dudarik gabe beste kolektibo batzuen artean (gazteak, etorkinak...). Beste gabezi nabermena zaintzan ematen da, izan umeengan edo agureengan, horren ardura eta pisu gehiena emakumeak dauka.


Hezkuntza esparruan aurrera eraman daitezkeen ideiak arestian aipatutako guztiak esango nituzke. Hezitzaile bezala horien transmititzaile izan beharko genuke gizarte justuago baten bila. 

http://hezkeh0506.blogspot.com/2015/11/feminismoa.html 

JAIAK ETA OSPAKIZUNAK. OSPATZEKO EGUN BEREZIAK!



Neskaren eguna eta Emakumearen eguna aukeratu ditut. Bi egun berezi hauek aukeratu ditut egun esanguratsuak direlako emakumeentzat.
-       Lehendabizikoari dagokionez, oso gutxi ezagutzen den eguna da. Gaurregungo neskek pairatzen duten giza eskubideen aldarrikapenean datza, batik bat. Izan ere, Resultado de imagen de neskaren eguna urriak 11   eskolara joateko eskubidea, bere gorputz fisikoan mutilazioa edota beste kaltea  ez izateko  eskubidea, bere nahia eta errespetua edukitzeko eskubidea ezkontzeko edota beste batekin elkartzeko eskubidea, e.a.

Garatu gabeko herrialde askotan ematen dira honelako egoerak neskengan. Neskek ez dituzte mutilek dituzten eskubide berdinak, ezin dira eskolara joan neskak direlako; bere gorputzaren jabe ez dira, mutilazioak jasaten dituzte; ezkonduak izaten dira interes ekonomiko eta familiarrengatik… Oso egoera latza eta larria ematen ari da eta gutxitan hartzen da aintzat. Mendebaldeko herrialde garatuetan bizi garelako, ez diogu askotan erreparatzen hango nesken egoerari eta prekaritateari. Alerta piztu behar dugu horrelako injustiekin!
Urriaren 11n ospatzen da neskaren eguna.

mujer+borrokan.png-       Bigarrenari dagokionez, emakumearen eguna, martxoaren 8an ospatzen dugu. Gaur egun oso ezaguna eta oihartzun handia izaten duena. Egun honekin emakumeek gizonek dituzten eskubide berberak izatea aldarrikatzen da. Emakumea izateagatik gizarte honetan gutxietzita gaude, lan baldintza desberdinak ditugu, soldata desberdinak, lan mundurako aukera urriak, bizitza pertsonalean desberdintasun itzelak, desprestigioa,…

Lehenik eta behin, aitortu beharra dago feminismoak lorpen handiak egin dituela emakumearen eskubideen alde. Gaur egungo gizarte aurreratuan emakumeok lortu duguna hein handi batean mugimendu honi esker da. Hasi boto eskubidea lortzetik, norberaren autonomia izateraino edozein banketxetan. Gure amonek bizi izan zuten egoera gurearekin ez dauka zerikusirik. Etxeko esparruetan murgidurik bizi ziren eta beren bizitza xedea etxeko eta familian oinarrituta zegoen. Gaur egun gauzak, zorionez, asko aldatu dira. Emakumeok lan mundura ere iritsi gara eta honek ekonomikoki askatasun handia eman digu baina, zoritxarrez, baldintzak ez dira berdinak. Egun gizon eta emakume lan berdina egiteagatik soldata desberdina jasotzen dugu emakumeok, gutxiago eta baldintza  okerragoetan. Zapalduta gaude gizonezko mundu batean bizi garelako. Bizi garen gizarte androzentriko honetan gizonak dira botere dutenak eta beren arauen menpe bizi gara. Esparru publikoan parekotasun handiago dagoela esan badaiteke ere, eremu pribatuan emakumea izatearen desabantaila agerian gelditzen da.
Hemengo herrialde garatuetan emakumea lan mundura iritsi da baina garatu gabeko herrialdeetan oraindik emakumearen egoera askoz ere larriagoa da. Esate baterako, herrialde musulmanetan emakumeek askatasunik ez dute, gizon baten menpean bizi dira eta gainera, kultura horretan murgildurik bere gorputzaren mutilazioak ere jasotzen dituzte inongo baimenik gabe, hango legeek hori babesten baitute.
Nire ustez, egoera hauek gainditzea oso zaila da egun batetik bestera aldaketa radikalak emateko baina urratsez urrats lortzen joan daiteke. Kontzientzia da lehenengo urratsa. Hezkuntzan dihar dugun guztiok horren konziente izan beharko ginateke eta gure inguruko eskolako eragile guztiei hori zabaldu eta berri eman. Sentsibilizatzean eta konziente izatean gaiarekiko lehenengo hurbilpena da. Era bortitzean inposatzeak frentismoa ekartzen du eta hori baino, erakarri egin behar da. Geureak egiteko konplizitateak bilatu beharko lirateke. Horretarako, Kanpainak oso positiboak izaten dira.
Ikasleak dira gure lehenengo jasotzaileak baina ez ditugu ahaztu behar gurasoekin eta beste irakasleekin ere lan handia egiteko aukera dugula. Eskolan garatzen ditugun hainbat baloreetan oinarritutako hezkuntza hizpide izanik gizarte justuago  baten bila joan behar dugu denok.

Eredu positiboak eta eraikitzaileak eman, aliatuak eta konplizeak bilatu eta aurrera egin begirada justuago baten bila. Geroa oraina baino hobeagoa izango delakoan nago.

Konplizitate hori lortzeko bideo hau ipin daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=afZa5wesfE8