2019/11/24

Legeak harat-honat, hezkidetza eta berdintasuna ez da geletara ailegatzen

 
Hainbeste lege, dekretu, arau, plan, gomendio, programa, helburu, itun, aholku eta agendarekin galdu egin naiz. Udazkenean haizeak eramaten duen hosto baten antzera sentitu naiz II. Hezkidetza plana irakurtzen izan naizenean.
Lege askoren barri banuen, eta ezagutu ez nuen batere ezagutzen. 
Eta nahiko argi geratu zait politikoek asko hitz egiten (eta idazten) dutela baina gero indarrean jartzeko presarik ez dutela.
Gaur jakin dut lege bat dagoela eskola-liburu sexisten aurkakoa. Duela 13 urtekoa. Eta liburu zaharkitu hoiek ez dira berziklatzera bidali. Gela eta liburutegietako apaletan dira oraindik.


Gure aurrekoeenetan Isa Casaresena aukeratu dut. Bi arrazoirengatik. Lehena, lege baten, Euskadiko emakumeen eta gizonen berdintasunerako legea, azalpen txukuna eginagatik.
Bigarrena, erabilitako irudiagatik. Ezagutzen nuen jatorrizkoa, eta ez hau. Garaia dugu gizonok gure ardurak hartzeko!!


HEZKIDETZAREN LEGE PAISAIA

  HEZKIDETZAREN  LEGE  PAISAIA
 
  Aste honetan EAEko eta Nafarroako hezkidetzaren marko legala errepasatu
 
ditugu eta lehengo urteko sarreren artean topatu dut hau dena laburbiltzen duen infografía
 
bat. Horregatik hau izan da aukeratu dudan sarrera:
 
 
 
 
 
*Euskal Herriko argazki osatua egiteko, aipatu behar da Frantziako Administraziotik  eratortzen den legedia falta dela.
 
  Bestetik Erkidegoko kronologian txertatu beharko litzateke 2019an Hezkuntza Sailak lau
 
ikasturterako ateratako EAE-ko Hezkuntza-sistemarako II.Hezkidetza-Plana.
 
   Begirada azkar batean, ikusi ahal dugu Erkidegoan zein Nafarroan lege hauek azken
 
20-25 urteetan argitaratu direla eta hau da lege hauek dituzten izenburuak
 
erabilita egindako hodeia:
 
Beste hodei honetan, aldiz, lege hauen azpian jorratzen diren kontzeptu batzuk azaltzen dira:
 
Marko legalaren zabaltasunak harritu nau.Lege hauetan azaltzen diren erronka asko dira ezezagunak niretzat eta era berean oso esanguratsuak:
 
  • Milurteko Aitorpenean: hezkuntza unibertsala, emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen autonomía lortzea (2015.urterako lortua beharko luke)
  • Ikasleen eskubide eta betebeharren Dekretua: diskriminazio egoeren eta jazarpen sexisten aipamena
  • Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II.akordioak.
  •  
Hala ere, gaurkotasunagatik eta gurean izan ahal duen eraldatzeko potentzialangatik EAE-
 
ko Hezkuntza-sistemarako II.Hezkidetza-Plana aukeratuko nuke, eskuartean dugun
 
hezitzaile hezkidetzaileon kezka, ezina eta erronketako asko barnebiltzen dituelako.
 
 
Legedia aztertu ondoren bat nator beste ikaskideen aipatu duten ideiarekin :
 
Legedia ez dadila paper hutsean gelditu...Administrazioak hornitu ditzan eskolak
 
orduz, material didaktikoaz...formatu gaitezen, kutsatu ditzagun gure indarra eta modan jarri  
dezagun konpromezua...
 
 
 


 
 
 

Legea eta errealitatea, berdintasun-indizea



Legea eta errealitatea, berdintasun-indizea 


LEGEARI BURUZ HAUSNARTZEN

Gizartearen aldaketak aurpegi anitzen irudia berriak izan behar ditu, eta bere analisiak ikuspegi sistemikoa behar du izan. 


 

Horrek esan nahi du, aldagai bakoitzaren analisia nekez egin daitekeela bera bakarrik, besteekin ere harremanetan dagoelako. 
 
Aldaketa anitzak direnez, eta lekukoak ere izan behar direnez, saila da berdintasun-indizea sortzea.  Indize hau sortzeko legedia kontuan hartzea ezinbestekoa da, bertan agertzen baitira ezinbestean bete beharreko esparruak: enpresetako soldata-arrakala murrizteko abiapuntuak, emakumeen partaidetza foro ezberdinetan, eta abar. 

Hezkuntza munduari ere ten egin behar zaio aldaketak egiteko orduan eta hortxe dugu II. Hezkidetza-Plana berdintasunaren eta tratu onaren bidean 2019-2023. Plan horrek Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak (2025ko otsailaren 18a) artikulu hauetan (28, 29, 30, 31) du bere lekua. Hala ere, Marian Morenok dioen bezalaxe ostera, II. Plan hau nahiz eta legedi barruan txertatua izan, ez da nahitaez bete beharrekoa. Zer gertatu ahal da orduan ikastetxean agintzen duenak hezkidetzaren inguruko sentsibilitaterik ez badu?


Nik ez nuen legedia hain sakon ezagutzen, Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea alegia. Alde horretatik, II. Planaren txertaketa hobeto ulertu dut. Gainera, azken dokumentu hau barneratzeko EAEko emakume eta gizonen berdintasunerako VII. Plana eta XI. Legegintzaldirako Hezkuntza Sailaren Emakume eta Gizonen berdintasunerako Dokumentu Programatikoa ere begiratu ditut.


Edozein planaren aurrerapenak ebaluatzeko adierazle batzuk behar dira, eta nire nagoen erakundeari hain zuzen, berdintasuna-indizea sortzea dagokio. Horren inguruan sortu dut hitz-hodeia.


 

Aurreko urteetako ekarpena moduan Rosana Madariagak egindako aipatuko nuke, Legedia, etika eta errealitate, hezkeh0506.blogspot.com/2019/11/legalitatea-etika-eta-errealitatea.html.

Uste dut berdintasun-indizeak xede horien komuztadura kontuan hartu beharko lukelako.