2019/12/18

Hizkuntza ez sexistari buruz hausnartzen...


Hauxe da gomendatu nahi dudan post-a:https://hezkeh0506.blogspot.com/2017/12/aipatzen-ez-dena-ez-da.html. Post super osoa iruditzen zait, proposamen askorekin, hausnartzeko artikuluekin, eta gure eguneroko zereginean ikasgela eta ikastetxeetan inplementatu ahal izateko ekimenekin.
Hau da nire meme:


Hizkuntza ez da errealitatea ikusteko euskarri hutsa; aitzitik, hizkuntzak talde sozialek sortzen duten zentzuaren eraikuntzan parte hartzen du, gizarte-harremanetan dituzten posizionamenduetatik eta interesetatik abiatuta. Talde horiek hizkuntzan egiten dituzten esku-hartzeak modu planifikatu eta kontzientean edo nahi gabe eta inkontzientean egin daitezke. Esku-hartze horiek aztertzeaz arduratzen den diziplina glotopolitiko gisa definitzen da. Hau da, glotopolitika da gizarteek hizkuntzaren gainean hedatzen duten ekintza aztertzen duen zientzia.
Generoaren kontzeptua, emakumeen eta gizonen rol eta identitate sozialei dagokien gizarte-antolamenduaren printzipio gisa ulertuta, kulturalki eraikia da, eta, beraz, testuinguru historiko, geografiko eta sozialaren arabera aldatzen da. Era berean, desberdintasun sexualetatik abiatuta, gizarteek sexu-genero sistemaren kategoria lantzen dute, non praktika, sinbolo, irudikapen, arau eta balio sozialen multzoa dagoen. Sexua-generoa sistema horrek, historikoki, emakumearen diskriminazio- eta marjinazio-egoera eragin du. Gizarte androzentrikoa eta sexista sortu du.
"Oro har, esan dezakegu bi sexismo mota daudela hizkuntzan: txantxak, txisteak eta adierazpen matxistak, eta hizkuntzak emakumeen presentzia iluntzen duten eta gizonen errealitateari lehentasuna ematen dioten hitz egiteko modu batzuk izatearen ondorioa. Lehenengoa errazago kontrolatzen da, baina bigarrena zuzentzen zaila da, hizkuntzan sustraitu diren arau gramatikalak gizarte misogino, androzentriko baten emaitza direlako, gizakia gauza guztien neurketatzat jartzen duena eta gizaki hitza erabiltzen duena gizateria osoa aipatzeko, aita gurasoez hitz egiteko eta abar ", dio Ines Alberdi soziologoak.

Bazenekiten...Femeninoa generikoa duten hainbat hizkuntza (guajiroa, afaroa, zaosa …) oso komunitate patriarkaletan hitz egiten direla? Aukerak egon badaude. 
Gure errealitatearekin talka egiten dute aukera horiek adibide honekin ikusten den bezala:
“Una empresa no paga a sus trabajadoras porque el convenio dice ‘trabajadores’”

Fede onez jarduten duten pertsonen feminismoak aurrera egin du hizkuntzaren kontura, haien aldarrikapenak goragoko helburu bat direlako, eta ez delako gelditu behar bigarren mailako kalteen aurrean, kalte horiek ez baitute biktimarik eragiten eta ez baitira atzeraezinak.


Aukeratu dudan gida da Hezkuntzan erabiltzeko hizkuntza gida.  Gida honetan atal desberdinak agertzen dira, non dokumento desberdinak aztertzen dira. Alde batetik ikastetxeetan erabiltzen diren dokumentu mota desberdinak agertzen zaizkigu:
A atalean: Publizitate liburuxka bat
B atalean: Aldizkaria
C atalean: Hezkuntza proiektua
D atalean: Proiektu kurrikularra
E atalean: Testu liburua
F atalean: DBHko tutoretza plana
G atalean: Administrazioaren dokumentu desberdinak. 
Atal bakoitzean aztertzen da alde batetik erredakzioa eta agertzen diren "akatsak"  eta eskaintzen dira aukera posibleak alternatiba moduan.

Azkenik ondorioak atertzen dira hurrengo aspektuetan: 

  • Emakumeen presentzia aztertutako dokumentuetan 
  • Femeninoaren eta maskulinoaren hurrenkera
  • Forma generikoen erabilera
  • Forma bikoitzak
  • Barrak eta marratxoak
  • Singularrak eta pluralak
  • Artikulu adierazgarriak
  • Arroba gutxi 
  • Aldaketa txikiak
Gure aurrean dauzkagun erronkak:

  • Erakundeetan hizkuntzaren erabilera sexista ikusaraztea eta antzematea.
  • Sexismoa saihesteko hainbat estrategia eta konponbide praktiko eskaintzea
  • Hizkuntzalaritza lan- eta gizarte-eremuan.
  • Hizkuntza sexistaren ordez hizkuntza inklusiboagoa erabiltzeko formula zehatzak ematea, ahozko eta idatzizko hizkuntza hobetzeko gai izango dena.
  • Erakundearen barne-dokumentuak eta dibulgazio-materialak.
  • Hizkuntza ez-sexistaren erabilera egokiari buruzko zalantzak argitzeko tresna erabilgarria eta praktikoa eskaintzea.
  • Gizarte-errealitatea aitortzen laguntzea eta pertsona guztientzat bizigarriagoa izaten laguntzea.
  • Gidak eta dokumentu ofizialak irakurtzen dituztenak hizkuntzak dituen estrategia ez-sexistekin ohitzea. Zenbait mezuren anbiguotasuna saihestu nahi da, gramatika-arauei kontra egin gabe.
  • Hizkuntzaren bidez harremanak hobetzea, zehaztasunez idazteko eta hitz egiteko, eta sexismoa eraldatzea.
Ondorioz, sexismoa hizkuntzan ezabatzeak bi helburu ditu: emakumeak ikusaraztea, gizarte-aniztasuna erakustea eta genero-asimetriak orekatzea. Horrek esan nahi du saihestu egin behar direla emakumeak sexu-kontuekiko mespretxua eta mendekotasuna adierazten duten adierazpenak, eta emakumeen indibidualtasuna pertsona aktibo eta independente gisa berresteko aukera ematen du, eremu publikoan zein pribatuan dituzten betebeharren eta eskubideen jakitun.





Hona hemen Amelia Barquinen hitzaldia: Hezkuntza eta generoa non hizkuntzaren eraginari buruz hitz egiten da ere. Oso hitzaldi entretenigarria eta edukiz bete-beteta. 
Oztopoa ez da gramatika, baizik eta joera kulturala eta ideologikoa, beren arauen gainean duten botere-harremanak.
Azkenik amaitzen dut Rosa Monteroren hausnarketa batekin, ea zer iruditzen zaizuen: 
"Hizkuntza gorputz sozialaren azala bezalakoa da, gorputz horren mugimendua islatzen duena. Horregatik, gizartea matxista bada, hizkuntza matxista da. Baina organismo bizi hori dekretu bidez aldatzen saiatzeak ez du ia inoiz emaitza onik ematen ".

2019/12/16

Hizkuntzak sexistak dira?



Hizkuntzak ez dira sexistak, baina euren erabilera bai. Guztiz sartu sartuta dugu eta nahi gabe sexismoa ateratzen zaigu. Horretaz konturatu nintzen aspaldi, asmakizun hau ikusi nuenean (gai honetan agertu dena). Hor agertzen diren moduan geratu nintzen ni, eta erantzuna eman arte ez nintzen ezta konturatu. Ordutik aurrera buruan dut sexismoarena eta saiatzen naiz ahalik eta hezkidetzailea izaten.



Dena dela, euskerak ez duelako genero gramatikala, ezta ingelesak ere, baina begiratu zer interpretatzen duten ume hauek, txiki-txikitatik.


Beraz, argi dago ez dela hizkuntza kontua, baizik eta erabilera.

Aurreko urteko sarreren artean Martarena aukeratu dut, hasieran aipatzen duen artikuluaoso interesgarria iruditzen zaidalako: 

"Inguratzen gaituzten hizkuntzak kutsu sexista daukate. Hik hasiko “ Zergatik erabili behar dugu hizkera ez-sexista?” artikuluan Alvaro Garcia Meseguerrek (hizkera sexistaren gaian espezializatutako espainiar hizkuntzalariak) dioenez, euskarak oso zama sexista txikia dauka. Erdaren artean gaztelaniaren zama sexista % 80koa da, frantsesarena % 40koa, ingelesarena % 15ekoa eta euskararena % 5ekoa. Baina elebidunak garen heinean eta jendarte honetan bizi garenez  gure sinbolikoan berez generorik gabeko hitz askori generoa jartzen diogu. "

Eta ondoren dagoen aipua ere, oso interesgarria da: 

“Hizkuntzan bi sexismo mota agertzen zaizkigu: sexismo linguistikoa eta sexismo soziala. Lehenengoaren barruan maila sintaktikoa eta maila lexikoa dauzkagu. Sexismo linguistikoa forma da eta soziala fondoa, beraz, aurreko paragrafoan aipatu ditugun portzentaia eta desorekak sexismo linguistikoan agertzen zaizkigu. Horrek esan nahi du sexismo soziala berdina dela hizkuntza guztietan, fondo bera daukagu kultura desberdinetan, pentsamolde edo ikuspegi patriarkala barneratuta dago guztion garunetan, izan beltz, eder, aberats, altu, gazte, ekialdeko edo bestelakoa.

Gida asko daude eta guztietan zerbait ikasten da. Aurkitu dudan hau: 
https://www.mugarikgabe.org/wp-content/uploads/2019/03/06.comunicacion_genero_eusk.pdf
ikasleekin lantzeko, adibidez, oso laburpen ona da.


Gaztelaniaz, interesgarria iruditzen zait “GUIA PARA LA REVISIÓN DEL LENGUAJE DESDE LA PERSPECTIVA DE GÉNERO” proposamen hezkidetzaileak ematen dituelako.

Nire ustez, ikastetxeetan  hizkuntza ez sexistak lantzeko bi erronka poposatuko nituzke:
1    - Ikasleek normaltasunez erabiltzen duten hizkuntza sexistaz konturatu behar dira eta kontzientzia hartu behar dute. Hizkuntza ez sexista lantzeaz gain, ikuspegi kritikoa txertatu behar dute, bai hizkuntzak, bai beste arloak lantzeko. 
     -  Helduak, eta kasu honetan irakasleak, eredu izan behar gara hizkuntza hezkidetzailea erabiltzen. Horretarako komunitate osoak kontuan izan behar du era hezkidetzailea erabiltzeko. 
   
      Aukeratutako sarreran, azken aipuan dioen bezala:
  
“     "Hizkuntza hezkidetzailea hizkuntza justuagoa da, pertsona guztiak errepresentaturik daudelako, barneratuak, berdin kontsideratuak, baloratuak eta hitza dutelako. Hori dela eta, hizkuntza hezkidetzailea erabiliz bai igorlearen, bai jasotzailearen ongizatea hobetzen da.”



Hizkuntza - komunikazioa


AURREKO EDIZIOETAKO POST BAT
Aurreko ikastarokidea den Maialenek eginiko estekari erreparatu,  eta hiztegiak eskeintzen dizkigun maistra eta  maisu hitzen definizioa deigarria iruditu zait. Maila berean egon beharreko definizoak zeharo desberdin isladatzen dira, kutsu matxista nabarmeduz.

Alde batetik maistra: iz. Lehen irakaskuntzako irakasle emakumezkoa. i. errientsa. andereño.

Bestetik maisu: iz.Zenbait egitekotan, gidali edo arduradun gisa ageri den pertsona. itsasontziko maisu gaztea. II Lehen irakaskuntzako irakasle gizonezkoa. ik. irakasle, errient. Irakaslea: gidaria. Ikaslea ez da maisua baino gehiago. Eskuzko lanbideetan buruzagi gisa aritu  eta ikasleei irakasten diena. langile maisua. (Idazleei eta artistei buruz). Guk Orixe izan genuen prosa maisua.



Bukatzeko hizkuntza ez sexista Gida bat 
Eusko Jaurlaritza 2011an argitaratutako gaztelaniaz eta euskerazko gida, ezagutu nuen lehena izan zen. Justizia eta herri administrazio Sailak argitaratutako gida honetan bi atal aurki daitezke:
Guia para un uso no sexista del castellano eta Euskeraren erabilera ez sexistaren gida.

IRITZIAK IRITZIZ: Euskaltzaindiari so
Bukatzeko hausnarketarako datu batzuk plazaratu nahi ditut. Urrun joan barik, etxean gertatzen denari begira jartzen bagara, ustekabeak hartu ahal ditugu.
Euskaltzaindia, gure euskara hizkuntza errefea izanik, zenbat urgelez (Kide) edota zenbat euskaltzain oso dauden, badakigu?  Horietatik zenbat dira emakumeak? Noiztik emakume-euskaltzain oso?

Argi izpi batzuk kokatzeko:
Euskaltzaindia 1918. urtean fundatu egin zen. 1992. urtean (78 urte beranduago) Miren Azkarate lehen emakume-euskaltzain izendatua izan zen. Harezkeroztik, emakume-euskaltzain batzuk izendatuak izan dira. Haien artean: Ana Toledo (2005), Laura Mintegi (2006), Aurelia Arkotxa, Sagrario Alemán edota Lourdes Oñederra (2007), Blanca Urgell (2015)...  Baina nahiko al da? Zein ehunekoa suposatzen du?  
Aurretik aipatu dugun bezala Hizkuntza eskuratze kulturala denez (...) alda dezakegu... horretarako emakumeen ahotsa entzutea komenigarria da. 

Sexismoaren aurka ere aho eta belarri prest!


Sexismoaren aurka ere aho eta belarri prest!


Irakurgaian hizkuntzaren garrantziari buruz irakurri dugu, hizkuntzaren bitartez balioak transmititu eta errealitatea izendatzen eta interpretatzen ikasten dugula. Eta gainera hizkuntzak errealitatea sortu egiten du, gure munduko pertzepzioa baldintzaten du eta gure jokabidea orientatzera eraman gaitzakela dio Maria Luisa Calerok.

Horrez gain, nik esango nuke, hizkuntza menperatzeko arma indartsua izan daitekeela, kultura kontrolatzeko modua ere. Historian zehar eta gaur egun ere adibide ugari ditugu gutxiengo hizkuntzekin gertatu dena. Besteak beste, Saramagok esan zuen “La lengua es como las armas” .

2017ko edizioko posta “Sexismoari ahoa itxi! “ izenekoa aukeratu dut (ez dakar egilerik). Alde batetik, bertan egindako  memea asko gusta zaidalako, bai irudia (ezpain batzuk kremailera bategaz) baita mezua ere. Beste alde batetik, oso interesgarria dalako bertsolaritzari buruz egiten duen hausnarketa, hau da emakumea sartu denean bertsolaritzan erabilitako gaiak  zabaldu direla dio. Emakumea sartu aurretik  gaiak  gizontasun hegemonikoen baloreen gainean eraikiak zirela.


Emakundek orain dela urte batzuk argitaratutako “euskararen erabilera ez sexista” gida oinarri hartuta lehentasunezko bi alderdi aukeratzea zail egiten zaizkit, gida osoa lehentasunezkoa delako, baina bi aipatzekotan hauexek dira:

-          “Gizona”  eta “Giz” erroaren erabilera: Guztiz normalizatuta dagoelako.
-          Jauzi semantikoak:  Sotilago delako, baina horregatik harriskutsuago.

Amelia Barquinen hitzaldia hizkuntza sexistari buruzkoa:



Ikastetxean lantzeko erronka bi:
1.    -   Pentsamendu eta ikuspegi kritikoa landu behar dugu  arlo guztietan eta hizkuntzan ere bai. Gazteek normalizata duten hiztegi sexistaz lehenengoz ohartu behar dira, kontzientzia hartu behar dabe. Honetan, behintzat nire zonaldean arazoa ikusten dot berba itsusi asko gazteleraz esaten direla.
2.     -  Irakasleok eredu izan behar gara hizkuntza ez sexista eta inklusiboan. Horrek esan nahi du irakasleek ere kritikoak izan behar gara gurekin.

" XXI. mendeko iraultza handiena dela emakumeok ahotsa berreskuratzea”

" XXI. MENDEKO IRAULTZARIK HAUNDIENETAKOREN BAT, EMAKUMEOK ABOTSA BERRESKURATZEAN DATZA"







Aste honetako gaian aipatzen den moduan, “Jauzi semantikoa” deitutarikoa androzentrismoaren adierazle nagusi bat da. Terminoren bat erabiltzen da ustez generiko bezala, eta gero, momentu jakin batean, aditzera ematen da termino hori ez zela benetan orokorra, baizik eta maskulinoa soilik. Alegia, orokorretik espezifikora pasatzen da abisurik gabe eta solaskidea konturatzen da orduan testuaren igorleak lehenengo izena maskulino moduan ulertu zuela.
Era horretan igorle eta bere jauzi semantiko horri esker, IGARLEA bihurtzen gara.
Agian hortik dator emakumearen sorgin kutsu hori, intuizioa, ze bizitza osoa pasatzen dugu asmatzen ia barne gauden ala ez.


Pasa den urteko post-en artean aipatu nuke Maider Avaristo Iziarrena:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2018/12/hizkuntza-ez-sexista_17.html
euskarari buruz egiten duen erreflexioagatik batez ere, ze ez dakit zenbat aldiz entzun behar izan dut euskara ez dela hizkuntza sexista; eta EZ , HIZKUNTZA ez da sexista ERABILERA baizik.
Labanak bezala, ez dira "arma hiltzaileak" baina horrela erabil daitezke; bokata prestatzeko zein ondokoa hiltzeko; ERABILERAN DATZA.


Giden artean 2008an Amalia Barquinek EMAKUNDEren bidez ateratako "Euskararen erabilera ez sexista" gida aukeratu dut.
Horren barrua atentzioa eman dit "-sa" atzizkiari buruzko hausnarketa (adibidez: alkatesa, aktoresa, jainkosa...") berak aipatzen du ez doala euskararekin bat eta ez dela beharrezkoa ze bereizketa hori egiterakoan atzizkirik gabeko izena maskulinoa bihurtzen da zuzenean berez generorik gabekoa izanda.
Erdaratik edo hain zuzen ere gaztelainiatik hartutako ez beharrezko estrategiak be osos interesantea iruditu zait: "Bostgarren mailako irakasleria/irakasleak edo maisu-maistrak"
Andereño hitzaren erabilera eta esanahia....
LGTBIQ+ giroetan sortutako GAY hiztegi umoretsua autoironiaz josita....
Azkenik ikusten da euskaran ere erabili sexistarik egon badagoela.




Lantzeko erronken artean, lehenegoa eta hasiera emoteko funtsezkoena nire ustez OHARTZEA.
Jendarte patriarkalaren androzentrismoa hizkuntzaren erabileran islatzen da, eta hori ikusi behar da.
Eta izena ez duena ez duenez existitzen....era berean IZENA BADU BADA.
Hizkuntzak pentsamendua sortzen du, eta pentsamenduak jarrera, mundua eraldatzeko era.
Amaitzeko, ikuspuntu berri honetan pertsonen aniztasun osoa barne egon beharko da, ez dugu inor kanpoan geratzerik nahi (emakumeak, gizonak, transak, intersexualak, queer, identitate ez-binarioak...). Emakume-gizon, femenino-maskulino, homosexual-heterosexual, hierarkizaturiko dikotomiak gainditu nahi ditugu, batetik bestera doan continum-a hizkuntzan islatu.  HIZKUNTZA HEZKIDATZAILEA (ez sexista eta iklusiboa) sortzea.


Artiska komunikatzailea den Marcela Serranoren hitzetan:" XXI. mendeko iraultza handiena dela emakumeok ahotsa berreskuratzea”.


Ta horren kontra, neure uste apalean idazle misoginoenetakoren bat...



Hizkuntzak ez dira sexistak? Ja Ja Ja







Aurreko edizioetako ikaskideek egindako lanetatik Irati Gaztelurrutiaren HIZKUNTZAK ERREALITATEA ERAIKITZEN post-a aukeratu dut. Oso ondo azaltzen dagoen lotura errealitatea eta hizkuntzaren artean. Pertsona matxistek hizkuntza matxista erabiltzen dute, horrela ikusten dutelakako mundua, eta horrela jarraitzea nahi dutelako. Berriz, gure hizkuntza aldatzen badugu errealitatea aldatuko dugu. ¿Te atreves a ser una ficha de dominó?



Hizkuntza ez sexista gida Euskera erabilera ez sexista. Amelia Barquin, Emakunde, 2008.
http://www.ehu.eus/e-makumeak/docs/eusk_gida_eu.pdf aukeratu dut, gida erabilgarria delako eskolan.

2 alderdi azpimarratuko ditut:

  • Euskera hizkuntza sexista da. Adibide asko ematen ditu: Gizona hitzaren erabileraren inguruan aditzen da eta bestalde, neska eta emakume hitzak nola irain moduan erabiliak izaten diren. Eta ze alternatibak erabili ahal dira erabilera sexista ez izateko.
  • Euskaldun gehienak elebidunak dira. Pertsona elebidunek erabileraren gaitasunak amankomunean dituzte bi hizkuntzetan, hizkuntza batean ikasten dena bigarrenean erabiltzen da.. Gaztelera hain hizkuntza sexista bada, sexismo hori transferitzen da beste hizkuntzara.

Cummins izeberga





Ikastetxeetan hizkuntza ez sexista lantzeko, lehenengoz diagnostiko bat egin behar da.  Eremu hauek hartu ahal dira kontutan:

  • -          Ikastetxeko paisaia: kartelak, irudiak
  • -          Ikastetxeko komunikazio idatziak bai euskeraz bai gazteleraz
  • -          Ikastetxeko dokumentuak
  • -          Testu liburuak eta ikasmaterialak
  • -          Ahozko hizkuntza




BAZEN BITAN… KONTAKIZUNAK ERALDATZEKO IRRIKITAN!


Hizkuntza komunikatzeko tresna nagusia da. Beraren bitartez ikusten, sentitzen, pentsatzen eta bizitzen duguna adierazten dugu, balioak transmititu eta errealitatea izendatzen eta interpretatzen ikasten dugu. Hitz egiteko dugun erak (bere adierazpen guztiak kontuan hartuz: ahozkoa -doinua barne-, keinuz eta posturazkoa, idatzizkoa eta ikonografikoa) mundua konfiguratzen du eta nolakoa munduaren kontzepzioa, halakoa gure hizkuntza:

“Kultura sexistatik mintzaira sexista dator eta mintzaira sexistak
  kulturaren sexismoa iraunarazten du”
(Agurtzane Juanena)

Honela, jendarte patriarkalaren androzentrismoa hizkuntzaren erabileran islatzen da, berdin genero gramatikala duen edo ez duen, emakumeak diskurtsoan eta sinbolikoan ikusezinak bihurtzen dira.Testu bat irakurtzean edo ahozko mezu bat jasotzean, maskulino hegemonikoa agertzen da eta errealitateari buruz egiten dugun irudia gizonena izaten da. Emakumeak beraiei esleituriko rol estereotipatuaz aipatzean agertzen dira soilik.

Guzti honegatik eta hau eraldatu nahian:



Aurreko edizioetatik, Leire Garroren post-a aukeratu dut, hizkuntzari buruzko hausnarketa egokia egiten duelako, kalte egiten duten ezaugarriak aipatuz, sexismo, androcentrismo, baita kontrakoa litzateken lengoaia inklusiboari ere leku egiten diolako. (Hizkuntza feminista: emakumeak ikustarazi eta aitortu).

Ikusi ditudan gida guztien artean, Amelia Barquinen “Euskararen erabilera ez sexista” bikaina bada ere, “Euskararen erabilera inklusiboa” aukeratu dut, bertan emandako informazioak iturri askotatik edaten duelako. Bertatik 2 aipamen egingo nituzke:

Androzentrismoaren aztarnak-en barruan dagoena lehena:

Lan arloa da emakume eta gizonen arteko desberdintasun gehien topa dezakegun arloetako bat . Hori dela eta, desberdintasunean oinarritutako asoziazioak kontziente egitea izango litzateke. Horretarako, zenbait kasutan (nahiz eta euskarak behar ez duen), sexuak zehaztea komenigarria izan daiteke:

Suhiltzaile lanposturako oposaketen deialdia ireki da. (euskararen aldetik suhiltzaile horiek gizon eta emakumeak izan daitezke, baina lan horretan soilik gizonak ikusten ohituta gaudenez, euskaldun gehienok soilik gizonak irudikatzen ditugu. Horregatik, antzeko kasuetan, esplizitoki sexu biak aipatzea berdintasunaren aldeko erabilera egokia izan daiteke):
  • Suhiltzaile lanposturako oposaketen deialdia ireki da, gizon eta emakumeentzat.
  • Emakume eta gizon erizainak kontratatuko dira.
  • Hirigintza teknikari lanpostuak beteko dira, gizon nahiz emakumeekin.

Hizkeraren eta irudien arteko harremana, bigarrena:

Garraio publikoetan hain ohikoak diren seinaleei erreparatuz, haurdun dagoen edo umea daraman ikonoari gona jartzen zaionez, neutro izan litekeen ikonoa gizonezko bihurtzen da. Hiritar neutroa gizonezkoa da: itsua, agurea, muletak darabiltzana… Haurdunak gonarik eramango ez balu, erraz ulertuko genuke irudia? Eta zergatik ez dugu inoiz ikusten muletak eta gona duten ikonorik?



Hizkuntzaren erabilera begirada kritikoz aztertzen badugu eta hizkeraren bidez berdintasuna eta aniztasuna ikusarazteko apustua egin badugu, ezinbestean erreparatu behar diogu beste botere sistemei: arrazakeriari, heterosexismoari, transfobiari eta kapazitismoari, besteak beste.
 Androzentrismoak gizona jartzen du erdigunean, baina ez edozein gizon: zuria, heterosexuala, desgaitasunik gabekoa…Beraz, errealitate berriak izendatzeko, hitz berriak behar ditugu eta gutxiespen zentzutan erabiltzen diren terminoak baztertu. Honetaz gain orokorrean, hizkuntza hezkidetzaileari begira lantzeko erronkak, hauek lirateke:
  • Hizkuntzaren sexismoaz ohartu eta duen androzentrismoa agerian jarri.
  • Inbertsio erregela praktikan jarri.
  • Hizkuntzaren erabilera ez sexistarako gomendioak eztabaidatu eta praktikatu.
  • Eremu ​ez formaleko espresioekin adi: txisteak, bromak, umorea…        
  • Irudiei arreta berezia jarri.
  • Ahozko hizkeran erabilitako doinu eta gorputz jarrerari erreparatu. 
  • Geletan edo jardueretan neska eta mutilen parte-hartzea aztertu.
  • Emakumeen (neska, nerabe, gazte, heldu eta nagusien) esperientziak eta interesak diskurtsoan eta ikasgaietan barneratu.
  • Elebidunak garenez, itzulpenak egiterakoan arreta jarri.
  • Geletan, jardueretan eta administrazioan erabiltzen ditugun material eta dokumentuak erreparatu.
  • Androzentrismoa eta sexismoa agerian jarri eta genero ikuspegitik    eztabaidatu.
  • Hizkuntza erabileraren eztabaida lan taldeetara eraman.
  • Hizkuntza hezkidetzailea ikastetxeko esparru guztietan erabili (ahozkoa, idatzitakoa eta ikonografikoa edozein euskarritan), baita kanpoko erakundeekiko harremanetan.        

Bukatzeko: 
“Gizona hizkuntzaren jabe egin zen egun horretan,  historia eta bizitzaren jabe egin zen.
Eta hori egitean isildu gintuen. Nik esango nuke XXI. mendeko iraultza 
handiena dela emakumeok ahotsa berreskuratzea”  
(Marcela Serrano)