2020/01/13

HERRITARTASUN AKTIBOA SUSTATU, BESTELAKO PARTAIDETZA BAT ERAIKITZEKO



Partaidetzaren definizioetako bat hau litzateke: “Pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta, berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”.

Parte hartzea garatu daitekeen ahalmena da, inguruarekiko inplikazio modu bat, errealitatea sortu eta aldatzeko . Boterearen dimentsio baten garapen bezala ulertu daiteke eta erabakiak hartzea eta aurrera eramateko konpromisoa parte hartzearen baitan daude. Jarrera bat eskatzen du, hainbat eskubide sustatu eta hainbat egin behar eskatzen dituena.

Gurekin bada izango da proposamen didaktikoaren arabera, jarduera pertsonal bat da, eta taldeko prozesu bat, hezitzailea, berdintasunean oinarritua, sortzailea eta eraldatzailea, egiturazko desberdintasunak eta gatazka sozialak eta politikoak zokoratzeko edo leuntzeko balio dezaken tresna.



Equipo Claves (1994)-en hitzetan. 3 dimentsio bereiz daitezke:
  • Parte hartzen jakitea: trebetasunak, moduak.
  • Parte hartu ahal izatea: aukera errealak, gune, uneak.
  • Parte hartu nahi izatea: motibazioa, beharra, interesa.


Sexu-genero sistema eta estereotipoek oraindik eragin nabarmena dutenez, partaidetzarako  hainbat zailtasun eta oztopo ageri dira:
  • Emakumeen komunikazio erak ez baloratzea.
  • Nesken intereseko gaiak , ikuspegiak ez dira kontutan hartze edo baloratzen.
  • Erabakiak neskak ez dauden foroetan hartzen dira.

Bestelako partaidetza bat eraiki ahal izateko hainbat estrategia kontuan hartu behar dira, honakoekin zerikusia dutenak: interesekin, espazioaren antolamenduarekin, lidergo estiloarekin, kuotarekin, rolen banaketarekin, aniztasunaren kudeaketarekin, lan egiteko moduekin…

Generoa eta partaidetza kontu politikoa dira eta elkarrekin joanez gero,  denen eskubideak bermatuko lirateke eta gatazkak modu eraikitzailean konpondu.


Aurreko ikastaroetako post hauxe aukeratu dut. Egin duen hausnarketa egokia iruditu zait eta irakaskuntzaz eta irakaskuntzaz kanpoko eman dituen adibideak gustatu zaizkit, baita akrostikoa eta irudiak ere. Bideotako bat jada erabilgarria ez dagoela jartzen duen arren, Youtube-n topatu dut ikusgai dagoen dokumental honen lekukotza bat: LAS SIN SOMBRERO.  



Nire inguruko partaidetzari begiratuz, auzo elkartean jarri dut begirada eta jai parekideak sustatzeko Tolosan argitaratu zen gidari erreparatuz, hauexek gure erronkak:



Partaidetza eta antolakuntza berdinzalea eta parekidea

Herri antolakuntza, parte hartzailea
eta berdinzalea bultzatu.

Jaietako egitarauaren eta ekintzen
inguruko erabaki espazio guztietan
parekidetasuna bilatu (elkarteen
ordezkaritza, jai-batzordea, jai bilerak…).

Jaietako jarduera eta ekintza guztiak
parekideak eta berdinzaleak
izatera konprometitu.

Maskulinizatuta dauden ekintzetan,
aukera berdintasuna bermatuko
duten irizpideak txertatu.
Jaietako ekintzak nori zuzenduta
dauden, zenbateko aurrekontua
duten eta nortzuk parte hartuko
duten hausnartu, eta, behar izanez
gero, orekatzeko irizpideak ezarri
(jardueretan, aurrekontuetan…).

Inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea eman dadin “Nola sustatu haurren parte-hartzea ikuspegi feministatik” 7 kontzeptutan oinarritzen den aisialdi eredua aukeratu dut. Besteak beste, gakoetakoa haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea da.


Gurekin bada, izango da proposamen didaktikoa ere oso interesgarria iruditu zait. Proiektu batean inplikatzeak zeresan nahi duen sentitzeko, errealitatea aldatzeko dugun ahalmenaz baliatzeko, konpromisoa hartzeko eta prozesuaz gozatzeko baliabideak eskaintzen ditu. Giza eskubideetarako hezkuntzaren ikuspegitik diseinatutako hainbat tresna biltzen dira, ikasleei beharrezkoak dituzten gaitasunak garatzen laguntzeko eta, gaitasun horien bidez, errealitatea aldatzeko, ongizate pertsonala hobetzeko eta pertsonarteko harremanak sustatzeko, betiere, bizikidetasun positibo bat garatzeko konpromisoa hartuta.

Parte hartzearen garrantzia

Aste honetan parte hartzeak zer nolako garrantzia eta zer esana duen ikusi dugu, berez, garai hontan oso entzuna den terminoa. Honen inguruko lan asko egiten den arren, parte hartzea sarri askotan oso mugatua izaten da eta faltsukerian jausten da; ez da benetako parte hartze aktibo eta sanoa ematen.
Faktoreak noski, anitzak dira ikusi ditugu jada eta lan asko dago egiteke, baina egia da eredu parthe hartzaileak gora egin dutela (esango nuke) sektore guztietan.

Nire imaginarioan parte hartzeak irudi honekin oso ondo egiten du bat:
Izan ere, guztion ekarpenekin, guztion parte hartzearekin (denok baitugu zer esan, nola agian jakin gabe) zuhaitza (gizartea edo kasuetan elkarteak edo dena delakoa) aberastu eta hasi egiten da.

Pasa den urteko blogeko sarrerei begira http://hezkeh0506.blogspot.com/2019/01/partaidetza-parekidea-bultzatzea-merezi.html nabarmenduko nuke, talde baten partaidetza egokia eta talde kohesioaren beharra azpimarratzen baitu.

Ekimenak burura ekartzeko ahalegiƱetan nagoen arren, urreko bat erez ezait okurritzen. Ekimen parte hartzaile bezala beraz, edozein gazte asanblada, asanblada feminista edo jai herrikoiak antolatzeko asanbladak nabarmenduko nituzke. Arazo handi bat -> sarritan ez dira parekideak izaten, eta botere-harreman nabarmenak sortzen dira, autoritate edo karisma handikoek protaghonismoa hartzen dute eta batzuen ahotsa sarritan galdu egiten da. Asanbada horizontaletan baina, esango nuke, askotan horren inguruan hitz egiteko eta hausnartzeko aukera azaltzen dela eta nolabait molda daiteke.

PARTAIDETZA PAREKIDEA , EREDU BERRIEN BILA.

                  PARTAIDETZA PAREKIDEA, EREDU BERRIEN BILA.

    Emakumeon partaidetzak egiturazko erantzunak behar dituela eta aldi berean, gure partaidetzak egiturazko aldaketak ekar ditzakeela,  ideia garrantzitsuak iruditzen zaizkit. 

 Ideia sinpleak diruditen arren, kontu korapilatsua da partaidetza berri bat eraikitzearena, honen azpian, besteak beste, harreman eta  identitate eredu berriak eraikitzearen beharra ezkutatzen baita. 

 Esku hartze espezifiko bat gabe, nekez lortu ahal dugu partaidetza parekidea edo demokratikoa, izan ere, hamaika dira,belaunaldiz belaunaldiz,  behin eta berriz,  erreproduzitzen diren zailtasunak: tradizionalki emakumeoi esleitzen zaigun rola, eremu publikora iristeko edo aritzeko mugak, emakumeen presentzia hutsala materialetan, edukietan, antolakutzan...jasotzen dugun arreta, bizitza-proiektuen proiekzioa mugatua, partaidetza-kultura eskasa, boterera iristeko trabak , hizkuntzaren erabilera sexista, komunikabideetan egiten den emakumeon irudiaren erabilera ...EZ DA ZERRENDA MAKALA...

 Zerrenda amaigabe hau errepasatu ondoren,  emakumeon partaidetza,  kontu pertsonal eta pribatutik,  gutxi duela esan ahal dugu eta pausu honek PRIBATUTASUNETIK PUBLIKORA ERAMATEN DU,  PARTAIDETZAREN IZAERA POLITIKOA  ONARTUZ. Hau azpimarratzea garrantzitsua da , izan ere, partaidetza parekidea lortzeko egiten den esku- hartzearen dimentsioa aldatu egiten du. Ez gara ari etxeko kontuetaz, ez gara ari norberan izaeraz,joeraz....sistematizatuta dagoen funtzionamendu batetaz ari baikara. Hau da nere ustetan azpimarratu beharreko aspektu nagusia partaidetza parekideaz aritzean.



Bestalde, zuekin partekatu nahi dut datu base hau, emakumeen partaidetza mailaren arabera sailkatua dagoena.Nahiz eta musika inguruko erreferentziak izan , uste dut benetan baliogarria izan daitekeela gure eremu hezitzaileetan, eredu berrien bila bagabiltza:




Bukatzeko, Agurtzane Goitiak 2016ean idatzitako posta aukeratu dut, 
Bertan, eskolak egin beharreko esku hartze baten deskribapena zehazten du, besteak beste,  eta oso baliogarrria iruditu zait:


Hezkuntzan kontuan hartu beharko genuke ze nolako genero-sozializazioa ematen den partaidetzaren inguruan eta hortik abiatuz pausuak eman.Hasi beharko lirateke egoera zein den azalarazten, ezagutarazten, neskek eta emakumeek begiak zabaltzeko. Gure eskolako antolaketa bermatzen du guztien partaidetza? Zer aldatu, nola antolatu?

  • Horrez gain  motibazioa landu; neskek parte-hartzeko ahalmena ikasi ahal dutela adieraziz, haien partaidetza ezinbestekoa dela esanez. Horretarako inguruko erreferenteak eta partaidetza esperientzia positiboak eskaintzea garrantzitsua da, baita prestakuntza jasotzea ere.
  • Gure ohiko praktika guztietan genero ikuspegia txertatu (ordezkariak eta batzordeak hautatzerakoan, metodologia kooperatiboa bultzatuz, mundu pribatuari ere bere garrantzia eta lekua emanez, gure harremanak berdintasunean oinarrituz,...) 
  • Eta azkenik horretarako antolaketa parekidea izatea, uneak bermatuz (denboraren eta espazioaren erabilera parekidea izateko neurriak hartuz, egiturak sortuz,..). Adibide praktiko bat eskainiko dizuet, ikastaro honetan ikusi dudana eta oso interesgarria iruditu zaidana: desempoderamiento educativo, antolaketa horizontala (ikasteko prozesuan ikasleak subjektuak izaten badira, haien heldutasunean ere gizarte-bizitza prozesuaren subjektuak bihurtuko ditugu?)  










HEZIAK APURTUZ...PARTE HARTZE OZTOPOAK GAINDITUZ!!!


HEZIAK APURTUZ...PARTE HARTZE OZTOPOAK GAINDITUZ!!!





Pasa den urteko post-en artean Janire C.rena aukeratu dut:
http://hezkeh0506.blogspot.com/2019/01/parte-izateko-parte-hartu.html

Gustatu zait eredu propioa sortzearen aldeko proposamena ez baita presentia izatearen kontua besterik ez baizik eta ze nolako presentzia ere, baita kiroletako eredu mixtoa edo bateratuari buruzko debatea eta azkenik parte hartzearen gida praktikoa oso egokia ikusi dut "gizarte eta herritar konpetentzia" lantzeko gure ikastetxeetan.

Parte hartze eta partaidatzaren kontuek hiru oinarri behar dituztela ikusi dugu:

  • Nahi izatea (motibazioa, desirak...)
  • Jakitea (trebetasunak, gaitasunak...)
  • Ahal izatea (aukerak, baldintzak...)
Nesken eta mutilen arteko parte hartze desoreka ikusten bada agian hausnartu beharko genuke zergaitik izan daiteken, agian ez dugu ondo planteatu, agian erasotuak sentitzen da kolektibo baten bat, agian ez dira onartuta sentitzen, agian benetako potereak ez dauden ekitatiboki banatuta, agian benetako erabakiak beste gune batzuetan hartzen dira....

Hori izan beharko litzateke gure eskolen erronkaren bat, hesi ikusezinak apurtzea. PARTE HARTZEKO OZTOPOAK GAINDITZEA.
Guztiontzako parte hartzeko guneak eta erak sortuz.
Nesken ahalduntze eta mutilen "desahalduntze" prozesu bateratuak hasiz,
Benetako gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna garatuz.
Bestelako poterea, baloreak landuz....pertsonak erdigunera ekarriz planteamendu horizontalagoaren bidez.

Horrek paradigma aldaketa dakarkigu, aipatu ditugun harreman eta potere aldaketak lankidetzan, sarean oinarrituta; estereotipoak gaindituz, guztion interesak eta proposamenak kontutan hartzeagatik hasita, pertenentzia sentimendu indartzen-zaintzen..., helburu amankomunak partekatuz...
Gure eskoletan egiten dugun lan kooperatiboa abiapuntutik har dezakegu eta horretan indartu.

Ze barrurantz begiratuta....MUNDU BERRI BAT DARAMAGU BIHOTZEAN!!!





ZURE PARTEHARTZEAK MUNDUA ERALDATU DEZAKE!

Aste honetan partaidetzari buruz hitzegin dugu. Gai hau oso garrantzitsua iruditzen zait, azken finean, partaidetzaren bidez errealitatea aldatu daitekeelako. Partehartzea boterearekin erabat erlazionatuta dagoela esango nuke, parte hartzen dutenen artean erabakiak hartzen direlako.
Baina ikusi dugun bezala, parte hartzeko jarrera bat garatu behar dugu eta honek eskubide batzuk ematen dizkigu, baino baita zenbait betebehar ere. Horretarako, parte hartzera trebatu behar gara, eta konpromiso bat hartu behar dugu.
Partaidetzak, pertsonarteko harremanak sustatzen ditu eta garapen pertsonalean ere eragina du, ongizate pertsonala hobetzen duelarik.
Premiazkoa iruditzen zait ere, partehartzeak duen eraldatzeko gaitasunaz jabetzea. Honen bidez, botere harremanak aldatu daitezke eta berditasuna sustatu. Baino argi izan behar dugu emakumeak zenbait eremuetan egotearekin bakarrik ez dugula berdintasuna bermatzen.
Hona hemen nere leloa:
Beste edizioetako posten artean #Garazirena aukeratu dut:
“Parte hartuz, parte izaten, parte hartzen”.

Egiten duen sarrera gustatzen zait non  hauxe esaten duen: parte hartzeak, egitea edo ekitea, eragitea eskatzen du. Subjektu pasibo izatetik aktibo bilakatzera.
Horren ondoren bere ikasleei buruz hitzegiten du, proietuetan duten partehartzea etab. Nik ere, nire ikasleengan pentsatzen hasi naiz eta konturatu naiz hainbat geletan (ni ingelesekoa izanik gela desberdinetan ematen dut) mutilek akaparatzen dutela denbora gehiena, askotan jarrera kontua dela eta. Berak dioen bezala, neskak ahaldundu behar ditugu eta mutileei ere partehartzeko beste modu batzuk daudela erakutsi.
Partekaturiko baliabideak ere interesgarriak iruditu zaizkit.

Nire inguruan behatzeko orduan kirolean zentratu naiz. Kirola gizonen esparrua izan da urteetan zehar eta badirudi, poliki-poliki emakumeok ere espazioa hartuz goazela. Txikitatik futbolera jolastu det eta ikusi ditut neskak eta mutilen artean zeuden desberdintasunak, bai ordutegiak emateko momentuan, futbol zelaiak esleitzeko edo soldataren inguruan. Betidanik gustatu izan zait kirola egitea eta txikitan ere kalean ibiltzen nintzen korrika alde batetik bestera, edozein lekutara igotzen etab. Eta hainbat alditan entzun behar izan dut “chicazo” bat nintzela. Zorionez, emakumeen partaidetza handiagoa dela uste dut, baino oraindik alde nabaria dagoela esan genezake. 
Futbolean, gure ekipoarekin estatu mailan konpetitzen genuen eta hainbat alditan izan ginen txapeldun, baino gure ekipoan gutxi batzuk bakarrik zuten soldata bat, eta soldata hau ere nahiko sinbolikoa zen. Beraz, profesional bezela futbolera dedikatzearena utopia bat bezela ikusten genuen. Duela gutxi ikusi ditugu emakume futbolariak beraien eskubideak aldarrikatzen.

Orain, beste proiektu baten sartuta nago: “Emakumea Surflari”. Proiektu hau, genero ikuspegiaren arabera jendartearen eraginagatik surfa praktikatzeko oztopo gehiago izan dituzten sektoreari zuzenduta dago; hau da, emakume, trans eta intersexualei. Surfa egiteaz gain, gure buruarekiko konfidantza, ahalduntzea eta autonomia bultzatzen da. 2014an hasitako proiektu bat da eta hasiera batean 20 bat pertsonekin hasi ziren. 6 urte hauetan, ia 1400 partaide izan gera ekintza desberdinetan parte hartu dugunak.
Hemen dezue ekimena hasi zeneko bideotxo bat:
Beste honetan, lehiaketetan emakumeen partaidetzari buruz hitzegiten dute:



Horrelako ekimenak egotea oso positiboki baloratzen dut eta ezinbestekoa ikusten ditut emakumeen partaidetza sustatzeko.

Inguru hezitzailean, neska zein mutilek partaidetza parekidea izan dezaten bultzatu behar dugu. Horretarako, emakumeei espazio eta denbora berdina eskeintzen diegula ziurtatu beharko genuke. 
Bestalde, emakumeen ereduak eskeini behar dizkiegu, zientzietan bezala kiroletan etab.
Honetaz aparte, partaide izateko trebetasunak erakutsi behar dizkiegu: enpatia, komunikazioa zein entzuteko gaitasuna landuz… Eta horretara motibatu behar ditugu, parte hartuz errealitatea eraldatu daitekeela argudiatuz!!!. Eta nola ez, partehartzeko eremuak erreztu beharko genizkieke.


GURPIL ZOROAN...



Nire ustez, partaide sentitzean dago gakoa. Partaide sentitzen banaiz, parte hartuko dut. Eta alderantziz, parte hartzen badut, partaide sentituko naiz. Horretarako, eta ikus dugun moduan, parte hartzeko hiru baldintza landu eta eman behar dira: parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta parte hartu nahi izatea (Equipo Claves, 1994).
Nire egunerokoa eskola eremuan kokatzen da gehien bat, bertan irakasleen gehiengoa emakumea da, eta hortaz, ezin dut esan gizonen parte hartzea handiagoa denik. Baina irudipena dut, gizonek esandakoak pisu handiagoa izan ohi duela ikasleengan, adibidez, emakumeek esanak baino. Lan eremuan, esaterako, emakumeen partaidetzaren diagnostiko erreala egiteko baliagarria da EHUko Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuan (GEZKIn) garatutakoa. Beste urtetako honako Andoniren posta hautatu du, hain zuzen ere, N.B.E. 2017an mundu mailan emakumeen parte hartze eta lidergoari buruz egindako txostena partekatzen duelako. 
Bestalde, nire lagun eta ezagunen artean, entzun eta ikusi egiten dut emakumeek geroz eta lotsa/beldur gutxiago dutela parte hartzeko, baina oraindik ez dute gizonek bezainbesteko ahotsa. Parte hartzea handiagoa izateko, eroso sentitu nahi dute, ez erasotuak, eta esandakoak aintzat hartzen direla sentitu, errespetatuak izan. Aurrerapausoak eman badira ere, bestelako partaidetza bat eraiki beharra dago, batez ere, berdintasunean oinarritutako harreman mota berriak eraiki behar ditugu, genero-bazterkeriarik gabekoak.
Bideoan "Ahalduntzea emakumeen begiradetatik", UPV/EHU-ko Hezkuntza Fakultateko ikerlari eta irakasle den Maitane Pikaza Gorrotxategiren hitzaldia ikus dezakegu, "Alianzas estratégicas para el cambio: el empoderamiento como herramienta de acción transformadora" Donostiako Uda Ikastaroan eskainitakoa. Berak hiru gako aipatzen ditu: batetik, emakumeen arteko sareak sortzea (Emakundek, esaterako, emakumeen elkarteen sarea indartzen laguntzen du); bestetik, eskola edo pedagogiaren kutsua; eta azkenik, ahalduntzea, aisialdia baino harago joatea, kontzientzia hartzea eta konpromisoa.
Ahalduntze kolektiborako zailtasunak aipatzen dira, arrazoiak: batetik, historikoki emakumea alor pribatuan egon da, ohitura falta dago hortaz; eta bestetik, gizartean dagoen indibidualismoa, parte hartzeko, militante izateko eta kalera ateratzeko ohiturarik ez dago. Gakoa hezkuntzan dagoela dio Maitane Pikaza Gorrotxategik. Beraz, badugu zer egin… Honi lotuta, honako baliabidea baliagarria izan liteke inguru hezitzailean haurren parte-hartzea ikuspegi feministatik sustatzeko.
Gazteekin ere hausnarketarako eta ekintzarako guneak topatu eta sortu behar ditugu, adibidez, Euskadiko emakume gazteek espazio publikoetan dutenparte-hartzea aztertzeko EGK-k #Plazandre izeneko proiektua jarri zuen martxan 2018an. Urtebete beranduago, bertan ateratako ondorioak EGK-ko elkarteekin partekatu eta lanketarako ildo berriak jorratu ziren. Topaketara elkarte ezberdineko emakumeak hurbildu ziren eta bi ideia nagusitu ziren: Alde batetik, emakumeen ahalduntzea lehenestea; eta bestetik lanketa hauek gizonezkoekin egitea. Horretan, esaterako, lagungarria izan liteke honako lana. https://www.erein.eus/libro/ongiz-on-maskulinitate-tradizionala-eraisten-eta