Hauxe da Hezkidetza lantzeko aukeratu dudan leloa:
Guztiaren barnean ASKATASUNA!!
Aste honetako hausnarketa egiteko lehendabizi egindako inkestaren emaitzak aurkeztuko ditut; ikusten den bezala Hezkuntzako lankideak (3) eta Hezkuntzatik kanpokoak (3) izan dira, azken hauek lagun hurbilak.
HEZKUNTZAKOAK:
Zer da hezkidetza?
1. Ikasleak berdintasun eta aniztasunezko hezkuntza eredua
2. Bizikidetza egoki baterako bidea, guztien artean eraikia, guztien ongizatea xede izanik.
3,Pertsona bakoiza errespetatzen (bere berezitasunen arabera) egiten den hezkuntza, genero, rol eta jarrera sexistak kontutan hartu gabe.
Zeintzuk dira jarduera ildoak?
1. Sexismoa desagertzea;
Emakumeen kontrako indarkeria desagertzea;
Sexu-genero desberdinkeriak desagertzea;
LGTB fobia eta beste bazterkeriak desagertzea
2. Bizikidetza esparruan parte hartzen duten norbanako guztiak osatzen duten sarean sor daitezkeen etenak identifikaztea; eten horien zergatia ondorioztatzea; nola esku-hartuko den eta planifikatzea; estrategiak finkatu; estrategiak erabili eten den haria lotzeko; funtzionatzen duen guztiaren hedapena.
3. Kontzientzia kritikoaren garapena
Genero berdintasuna
Bizikidetza /Tratu ona
HEZKUNTZATIK KANPOKOAK:
Zer da hezkidetza?
1. Ez dut inoiz hezkidetza hitza entzun.
2. Berdintasunean heztea; gizaki, pertsona guztiak eskubide eta aukera berdinetan heztea sexu desberdintasunik egin gabe.
3. Nortasun desberdinen errespetoan heztea
Zeintzuk dira jarduera ildoak?
1. ?????
2. Genero berdintasuna
Eskubide eta aukera berdinak.
3. Genero bereizketarik ez.
Indarkeria sexista desagertzea
Feminismoa
Orokorrean Hezkidetza zer den edota zerk biltzen duen dakitela adierazten dute emaitzek, bana harritu nauena da oraindik bateren batek esatea ez duela inoiz entzun; zaila egiten zait gaur egun burura ez etortzea inongo hitz edota kontzepturik....baina aldi berean, horrek esan nahi du, lana dagoela oraindik gizartean hezkidetzaren inguruan sentsibilizatzeko, ondoren jokabideen aldaketak emateko.
Bestalde, aurreko edizioetako ondoko sarrera aukeratu dut , izenburuak erakarri egin nau,
eta gainera bat nator aipatzen dituen hezkidetza lantzeko 5 arrazoiekin:
Hezkidetzaz galdetu dut inguruan. Bi inguru motatan: irakaskuntzan ari den jendearen artean eta irakaskuntzatik kanpokoen artean. Irakaskuntzatik at daudenek aurpegi arraroz begiratu didate: hezki...zer? Gehienek ez dute, lehen botean behintzat, zertaz galdetzen ari nintzen jakin. Berriro esan eta deduzitu dute gutxi batzuek, sakontzeko aukera handirik gabe. Irakaskuntzan ari direnentzat termino ezagunagoa izanagatik ere, oro har urruna egiten zaie. Ikastetxean inoiz entzun dute horren berri, hezkidetzako arduraduna dagoela badakite, eta gutxi gehiago. Irakasle konkretu baten "marroia" edo "bai, baina hori gustatu egiten zaio gaia. Guk batzuetan langundu bai, baina bestela ez diogu kasu handiegirik egiten".
Harritu nau bai gaiaren inguruko ezagutza murritzak, baina harenganako interes faltak ere. Eta ez parekidetasunaren ardurarik ez dutelako edo euren burua feministatzat ez dutelako, baizik eta lan mundua eta gaia nola urruntzen diren, askotan lan-baldintzek gehiagorako ematen ez dutelako agian.
"Zehar lerroa" hitza aipatu du bateren batek, honakoa ere gehituz "baina badakizu, zehar lerroarena tranpa bat da, ezer ez egiteko". Nahi baino gutxiago lantzen dutela aipatzen dute gehienek. Kontzientzia izan badutela, baina astirik ez. "Edo agian ez diogu behar besteko garrantzirik ematen edo lehentasun mailarik aitortzen" adierazi du batek.
Esandakoak entzunda, honako leloa sortu dut:
Amaitzeko, hezkidetza lantzeko nire bost arrazoiak, honakoak:
- behar sozial handia dagoelako
- justiziazkoa delako
- feminismora bidean ezinbestekoa delako
- denon ardura delako
- guk egiten ez badugu, ez duelako inork egingo gugatik
Nire inguru hurbilean hezkidetza hitza ezaguna eta ezezaguna da aldi berean. Hezkuntza munduan dabilenak entzun izan du hitza, baina askok ez dakite definitzen. Beste batzuk feminismoarekin lotzen dute. Alde honetan, azpimarratu nahiko nuke lagun batek esandakoa: hezkidetza errespetua da. Kolektibotasunetik at, pertsonen arteko errespetua.
Hezkuntza mundutik kanpo dabiltzanak aldiz, ideia orokor batean baturik indarkeria matxistaren aurkako kontzeptu moduan definitzen dute. Sakontasunean sartzeko zailtasunak izanik, definitzea zaila egin baitzaie.
Gauzak horrela, eta irakurritakoa kontuan hartuz eta era laburbildu batean, hezkidetza hitz batekin definitzea zaila egiten zait. Bere barnean osotasun askok hartzen baitute parte. Hezitzaile modura, eta haur eta lehen hezkuntzako ikasleekin inguraturik lan egiten dudanez, gustatu zaidan adierazpen batekin lotuko nuke hezkidetza: "hezitzaileon funtzioak ikasleari nor den eta nor izan nahi duen jakiten laguntzea eta horretarako behar duena eta non lortu ahal duen identifikatzean datza".
Erraza ematen duen arren, guk geuk ere bide horretan lana dugu egiteko, guk geuk ere kulturalki ezarri eta ikasi ditugun hainbat estereotipo baititugu barneratuak. Betaurreko moreak jantzi eta ikasitakoa desikasten ikasi beharko dugu.
Ingurukoei hezkidetzaren inguruan galdetuta, beste post honetan agertzen denarekin identifikatua sentitu naiz, kontzeptua definitzean zailtasunekin aurkitu garelako eta horregatik aukeratu dut. Hona hemen:
Aukeratutako lelo digitala hau izango litzateke:
Bukatzeko, hona hemen hezkidetza lantzen jarraitzeko 5 argudioak:
- Genero estereotipoak apurtzeko beharra.
- Ikasleen heziketa afektibo-sexualean lana egiteko dagoelako.
- Askatasunean hezteko eta bizitzeko beharra.
- Ikuspuntu kritikoa eraikitzeko.
- Identitatearen garapen oreketaua lortzeko.
HEZKIDETZAZ HAUSNARTZEN
Lagunartean hezkidetzaren inguruan galdetzen jardun dut asteburuan, eta uste nuena baino ezagunagoa dela konturatu naiz; izan ere, sei lagunetik bostek bazuten honen berri. Gainera, denek bota dituzte feminismoa, berdintasuna eta genero-bereizketa kontzeptuak definitzerako orduan.
Zer lan-ildo barnebiltzen dituen galdetutakoan, ordea, hutsune nabarmena sumatu dut, ez baitute euren kasa bakarra baino adierazi: genero-indarkeria prebenitzea. Haritik tiraka hasita, beste pare bat aipatzea lortu dugu: batetik, emakumeak agerian jartzeari dagokiona eta, bestetik, hizkuntzaren erabilera sexistarekin amaitzeari dagokiona.
Inkestatuen erantzuna aintzat hartuta, adierazi beharra dago gizartean oraindik gainditu gabe dagoela pentsaera heteropatriarkalari irmoki jarraitzen dion maskulinoaren eta femeninoaren dikotomia hierarkizatuak dakarren ikuskera partziala, eta, hain zuzen ere, horixe da emakumeen aurkako indarkeriaren funtsa; izan ere, eredu heteropatriarkala nagusitasun-mendekotasun harremanean dago oinarritua. Horrek esan nahi du aipatutako iturritik edaten duen harremana dela, besteak beste, otzantasunaren, bortxazko jokabideen eta botereari uko egitearen eragile.
Beatriz Ugarteren hitzetan, nortasuna estereotipo sexistetatik at garatzea behar beharrezkoa da, baldin eta berdintasunezko harremanetan eta boterearen erabilera parekidean oinarritutako gizartea eraiki nahi bada. Beraz, bada zer desikasi eta zer ikasi horretan ere.
Ingurukoei hezkidetzaren gainean galdetu diedanean, kontzeptu ezaguna dutela aipatu dudan arren, pixka bat sakontzeko eskatutakoan, ezina nabaritu dut, blogeko https://hezkeh0506.blogspot.com/2017/10/hezkidetzari-buruz-hausnartzen-galdera.html?m=1 sarrera egin zuenak bezala. Horrexegatik eta hezkidetzaren inguruko definizioan berarekin bat natorrelako aukeratu dut poema eder batekin borobildutako sarrera oparo hau.
Jakina da ikerketek (nola ez) argudio-andana ematen dutela hezkidetza lantzeko; eta nire inguru hurbilean ere —ez hain gertukoan bezala—, badira hainbat. Hona hemen hiruzpalau:
o Sexismoaren aurrean, modu kritikoan pentsatzeko.
o Hizkuntza neutroari heltzeko, alegia, hizkuntza ez-sexista erabiltzeko.
o Genero estereotipoei agur esateko.
o Gizarte heteropatriarkalak emakumezkoei “esleitutako” zaintza-lanen inguruan… modu kritikoan hausnartzeko.
o Emakumea ahalduntzeko.
Jarrai dezagun feminismotik hezkidetzaren bidean aurrera!