2018/12/07

Munduko biztanleriaren erdiaren ikusezintasuna hausten

Hasteko eta behin, hauxe duzue sortu dudan memea:

Bestalde, hauxe duzue aurreko edizioko post-en artean hautatu dudana. Badira
hainbat Artaldetik AT-ek argitaratu zuen post hau aukeratzeko arrazoiak.

Lehena, hasteko hautatu zuen Gerda Lernerren zita, zeinarekin erabat ados
nagoen. Izan ere, oso estrategia ona izan da emekumeek beraiek beraien borroka eta lorpenez kontziente ez izatea.

Jarraitzeko, ipini zuen izenburua: oso egokia izateaz gain, bertan oso gustuko
dudan talde bati ere erreferentzia egiten diolako Berri Txarrak alegia.

Gainera, berari esker Marta Macho eta bere blog-a, zinez interesgarria dena, ezagutzeko parada izan dugu.

Askotan esan dut musika oso gustuko dudala. Hau dela eta musikari bat aukeratu
izan dut euskal emakume aitzindari gisa. Gainera rock-aren plaza oso toki zaila izan da historikoki emakumeentzako, beste arrazoi bat Anari Alberdi hautatzeko.



Baina, aurrera jarraitu baino lehen goza dezagun bere musikaz:



Azkoitian munduratu zen musikari handi honek dagoeneko 9 disko argitaratu ditu. Bere lanaren ezaugarrietako bat idatzi dituen letren poesia eta iradokitzeko indarra da. Bestalde, agertoki baten gainean noizero agertzeak ematen dion aukera ederto baliatu egin du bere mezua plazaratzeko. Ez hori bakarrik, bera da bere bandako liderra, gizonez osatutako banda batena gainera.

Nire ustetan, kalitate handiko lana burutu egin du beti, nire miresmena behintzat irabazia du aspaldidanik.

Bukatzeko, zera esan nahi nuke: Emakumeen lana eta ekarpena horren da esanguratsua, ezen guztion begibistan ez egotea lotsagarria baita. Horra hor dugun erronka bat: ekarpen horiek guztiak bistaratzea. Lan handia dugu oraindik egiteko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina