2019/12/08

Emakumeen ekarpenak begibistan edo Orekaren teoria



Emakumeen presentzia eta ekarpenak kontutan hartzearen garrantzia edo orekaren teoría.

Aizu, emakumeen irudiak testu-liburuetan ez direla ikusten? Beno, bai, zerbait. Baino zertan ari diren ikusten duzunean…ba… betikoa: etxea garbitzen, haurrak eta agureak zaintzen, erosketak egiten, edertasunaz ardurartzen…Beno beno, baino hori gainditua dago, aizu! Gaur egun berdintasuna dela eta, guzti hori gainditua dago! Zeren…



“Gaur egun, testu-liburuetan agertzen diren pertsonaia femenino eta maskulinoen proportzioa berdintsua izaten da, emakumeak populazioaren erdia bait da. Gainera pertsonaia hauek toki desberdinetan kokatzen dira guztiak, kalean, lantokietan, etxean , leku publikoetan… denak denetan.
Neskak eta mutilak bereziketarik gabe tasun askorekin azaltzen dira: bizitasuna, ausardia sentikortasuna, arduratasuna…Emakumeak nahiz gizonak lanbide berberean ari direla ikusten da; Jolasak eta zaletasunak anitzak izaten dira eta aisia eta denbora libre berdina izaten dute neskak eta mutilak.
Irakurgaietan eta jolasetan, antzeko protagonismo mailarekin aritzen dira; pertsona bakoitza berez ederra dela eta edertasunari buruzko klitxea ekiditu egiten dira; lana eta jolasa, publikoa eta pribatua partekatzen dute”
                                                                                                 



Eztakit bat… hori testuliburuetan izango da. Eskerrak! Zeren oraindik ere, leku batzutan, Monique Wittig-ek dion bezala, “Emakumeak sexu izakiak bezala dira oso ikusgai, izaki sozial bezala ikusteziak diren bitartean”




Emakumeen ekarpenak kontutan hartze honetan, emakume zientzilariak gure inguruan ikusten hasi gara orain dela gutxi eta baita ere, gure herri kulturako emakumeen ekarpena baloratzen ere. Zergatik ote da orain arte izkutuan egon diren gauzak izan direla? Norbaiti ahaztu egingo zitzaion hori idaztea?




Aurreko edizioko Munduko biztaleriaren erdiaren ikusezintasuna hausten aukeratu dut. Alde batetik, protagonistak zein diren azpimarratzen eta zenbatzen dituelako, eta bestalde barruan beste ekarpen interesgarri bat duelako, Gerda Lerner-ek emakumeen menpekotasunari buruz diona:

"Emakumeak menpe mantentzeko modu nagusietariko bat
beraien borroka eta lorpenen historia beraiek ez ezagutzea izan da”
Gerda Lerner

Emakumeek beraien presentzia eta ekarpenetaz ez jabetzeak, ezagutza faltak, menpekotasunarekin zerikusia du. Ezagutza hezkuntzarekin lotuta dago, besteak beste, eta hezkuntza langileon egitekoa da orekaren teoriaren garapena sustatzea; justiziazkoa delako. Hori da dugun erronkarik nagusiena eremu hezitzailean. Eta hezkuntzak baduela eragina ikusi dut: baita ikasleen aldetik ere, presentzia, ekarpena eta mundua aldatzeko indarra erakusten dutelako: 

Emakume aintzindari bati begira nabil egun hauetan. 2018ko abuztuaren 20an, eskola-egun guztietan Riksdag-en aurrean jarri eta protesta egitea erabaki zuen emakumea: “Eskola-greba klimaren alde”. Abenduaren 2003an jaiotako Greta Thunberg  emakume aintzindari eta eragile ikusten dut. Ostiraletan klimaren alde egindako grebak, “Black Friday” –i itzala egiten dion gaur egungo fenomeno bitxia iruditzen zait. Zaintzaren ekonomia, zaintzaren pedagogia emakume gazte batek aldarrikatu du: bizirautea lehentasuna da. Hona hemen bere TED hitzaldia:

Bizirauteari dagokionez, ez daude gris matiz ezberdinik.
Zibilizazio bezala jarraitzen dugu ala ez. Aldatu behar dugu.

 Greta Thunberg





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina