2018/04/18

LAISTER ARTE...


Agur esateko memento honetan, sentsazio kontrajarri ugariak datozkit, poza, tristura, nekea, itxaropena, lasaitasuna, hutsunea… Faltan botako zaituztet…  Hortaz, hobe “Laister arte” kontsolagarriagoa da…
Abesti batekin agurtu behar banaiz hauxe aukeratzen dut… Melodiagatik… Eta bestalde ahalduntze prozesuetarako ezinhobea dela deritzodalako…
Ahalduntze prozesuetarako, olerki – abesti bat aukeratu beharko banu, gure bihotzeko TXORIA TXORI! Joxean Artze idatzitako letrari, Mikel Laboak musika jarri zion. Nozbait guztiok abestutako kanta… 
 


Artzek 25 urte zituen, olerki hau idatzi zuenean.
Askatasuna, jabetza, domeinu eta persona eta animaliekiko begiruneari buruzkoa.
Pertsona bat maite dugunean (edo animalia), ezbai batean gaude, pertsona lotu eta bere jabe izan, kaiolan dagoen txoria bezala, edo pertsona den moduko maitatu, eta bere izateko era natural horretan maitatu eta errespetatu, alde egin nahi badu, urruntzen utziz. ​

Aurreko olerki eta metaforarekin jarraituz Glaukoma taldearen Gure kaiola abestia ere oso aproposa dela deritzot, patriarkatua desikasten hasteko, kritika egokia… abesti batek utzi ahal duen sakontasunarekin…

Ikastaro honetan IKT-ekin ere maitemindu naiz, nire hurrengo erronka… Eta Goazen- eko lagunak entzunak banituen ere, haien abestien berri ez nuen, aurkikuntza pozgarria!! Gaur egungo gazteek entzun ditzazketen letra batzuk gutxienez mezu egokiak daramatzate, gure jendarteko neskak ahaldundu daitezen eta mutilek eredu berriei eutsi ahal izateko.

 

HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN lagungarria eta oso baliogarria dela deritzot, diskurtso propioa eratzen joateko, autokritika eginez… desiskasten …gauza berriak ikasten, egungo sistema kolokan jarriz, patriarkatuaren sakonera agerian uzten, umore onez eta asko garela jakinda, indarberritzailea... Lan egin behar da, ikasturtea gogorra izan da… baina pena merezi izan du. ANIMATU!!

Tutoretza lanetarako erabilgarria egin zait, Azaroak 25 eta Martxoak 8rako batez ere. Pertsonalki, berziklapen profesionala egiteko lanabesa izan da ere… (IKT-ak,errubrikak, txantilioiak…)

 
Hemendik aurrera bloggeko jarraitzailea izango naiz… Etorkizunerako nire lotura… Ikastarokideak irakurtzea plazer Itzela izan da, eta idatzitakoekin pitin bat gehiago ezagutu ahal izan ditut… Baina batez ere, bide luze honetako bidelagun paregabeak izan dira. Heuren hausnarketekin ikasteko aukera ezinhobea izan dut.

Orain arte gure nondik norakoak irakurri badituzu, interesa piztea lortu badugu… jakin ezazue, FEMINISMOA eta BERDINTASUNAREN zistadak oso kutsakorrak direla…


 


Nik txiri txiri, nire lan hezkidetzailearekin jarraituko dut. Hezitzaile hezkidetzailea naizen aldetik, nire esku hartzeek, ikutu hori izango dute beti. Eta nagoen lekuan nagoela, hortxe azalduko naiz irmo eta tinko BERDINTASUNAREKIKO konpromezua eta militantzia lehenesten.