Legedia ezagutzeko aukera
izan dugu aste honetan eta egia esan lasaitasuna eman dit jakiteak paperean behintzat eskubide berak izateko
zilegitasun osoa eta berme juridikoa dugula.
Aino-ren posta asko gustatu zait, berak erreferentzia egiten duen Andoniren post-arekin batera.
Ainok argi azaltzen ditu
legeek bermatu nahi dituzten helburuak eta zeinek zaindu beharko lukeen lege
hauek betetzea.
Hori bai, legedia
irakurtzeaz bat Azaroak 25-a bizi izan dugu eta aurtengo gertaerek argi eta
garbi utzi dute paperetatik oso urrun dagoela gure gizartea.
Tristura eta amorrua sortu dizkit Maradonaren inguruan
sortu diren hainbat gertaerek.
Zer urrun gauden oraindik amesten
dugun gizarte horretatik!!
Zer sustraituta daukagun
androzentrismoa eta zer zaila den hortik ateratzea!!
Zer gaizki hartzen ditugun
oraindik ere sustraituta dugun hori begi bistan jartzen digutenean!
Penagarria izan da
eskubide zibilen alde aldarrikapenak egiten dituzten zenbait ezkerreko
politikarik idatzitako tweet-ak.
Ezkerreko EH-ko partidu baten kartela ere ez da egokiena izan…
Zorionez Izaro abeslariak
Gaztea sarietan egindako adierazpenek bakoitzari hausnarketa egiteko balio
izango diolakoan nago.
Asteburuan futbolari gazte
batek egindako protestak ere zer esan handia sortu du. Paula Dapena Pontevedrako jokalariak uko egin zion
Maradonaren omenezko minutu bateko isiluneari.
Bai Izarok eta Bai Paulak aldeko eta kontrako iritzi eta erasoak jaso
dituzte bueltan.
Beraz paperean idatzita dauzkagun lege guzti horiek oraindik ere betetzeko oso urrun gaudela gogorarazteko astea izan dela uste dut nik.
Dena dela legea sustrai eta sosten egokia delakoan nago. Hortik bidea egiteko aukera paregabea ematen digulako.
Ez dira izan hutsaren hurrengoa mugimendu feministak urte hauetan lortutako
pausoak ere!
Hezkuntzako langile gisara Eskola hezkidetzaileak sortzeko bidean jarraitu behar dugula konbentzituta nago. Eskola bakoitzak bere apurra jarriaz eraldaketari bidea emango diogula sinisten dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina