Hezkidetzaren marko legala hausnartzen burubelarri egon gara aste honetan. Gaiak aukera eman digu hainbat gauzatan pentsatzeko: lege asko dagoela abian; planak eguneratuta daudela gizartean zein hezkuntzan; irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatzeaz…
Egon naiz pentsatan azken horretan: irakasten
denaren hezkidetzazko izaera bermatzeaz. Gure motxilan daramagun guztiak ez digu
uzten bermatzen ; beraz, hezkidetza-ekintzak konszienteki egin beharko genituzke.
Ezin da deskantsatu hezkidetzan-berditasunean eskoletan. Ezta begiratu beste leku
batera ere.
Bermatzeko ideia erabili dut memea egiteko. Agian
mugitzen badugu bakoitzaren ardura… bultza dezakegu hezkidetza izaera.
Beste aldetik, Patricia Oregik 2017an egin zuen
blogen sarrera "Piktochart" ren bidez aukera dut. Oso
ondo isladatu duelako irudien bidez eskolan egindako lana legeadia kontuan
izaten.
https://hezkeh0506.blogspot.com/2017/12/hezkidetza-sustatzeko-legedia.html
EAEko Emakumeen eta Gizonen
Berdintasunerako VII.Plana ez nuen ezagutzen. Instituzio guztien konpromisoa
lortu nahi du.
Erronka handia dugu: errealitateak hierarkiarik
gabe, bazterkeriarik gabe, zaintza kontuan izanda eta aberastasun moduan,
erakutsi, sustatu eta eraiki. Ez da erreza xedea baina
eskola inlusiboa garatzen, curriculumaren transformazioari begirada
ipintzen; hau da, hezkuntzan genero ikuspegia izaten, eta ebaluazio kulturaren
bidez bermatzen.
Aldatzeko eta hezitzeko aukera aprobetxatzen jakingo ote dugu?. LOMLOE
dela eta, curriculumaren debatea oraintxe dago pil-pilean. Guztion eskuetan
dago hezkidetza-ardatza erdigunean jartzea. Garaia da
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina