2023/02/25

SEXHEZIKETA

Hona hemen astean zehar jorraturiko ideia edo kontzeptu garrantzitsuenekin sortutako hitz-hodeia.


Gaia lantzerakoan, konturatu naiz eredu heterosexistak presentzia handia izaten jarraitzen duela gaur egun eta horren eraginez mantendu egiten direla ikastetxe edota familia askotako hezkuntza afektibo-sexualean eredu normatiboak, estereotipoak, botere erlazioak, genero rolak eta abar. Gainera, gaur egun oraindik zenbaitzuei sexuari buruz hitz egiteak lotsa ematen die eta oraindik tabu asko daude gaiarekin erlazionatutakoak.


Lotsaz gain, familia eta irakasle askok gaia modu hezkidetzailean jorratzeko formazio falta izaten dute eta horrek batzuetan nerabeak sexuari buruz dituzten dudak pornografian argitzera bultzatzen ditu. Eitbko erreportajean agertzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoan, 12 urterekin hasten dira nerabeak pornografia kontsumitzen, eta ia hamarretik zazpik (% 66,5) gutxienez hilabetean behin ikusten dute pornoa. Honek erlazio sexualak zer diren eta izan behar direnaren ideia okerrak izatera bideratzen ditu askotan.


Heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea ikasleengana hurbiltzeko, hainbat erronka ditugu:

§  Irakasleen zein familien formazioa

§  Tabuen apurketa, errespetu eta naturaltasunezko elkarrizketetan oinarritua.

§  Aniztasun afektibo-sexualarekiko sentsibilizazioa

§  Sexu aniztasuna normalizatu.

§  Sexualitatea eta pornografiaren inguruan hausnarketa


Heziketa afektibo-sexuala ikastetxeetan lantzeko lagungarriak izan daitezkeen pare bat gida eta web orri bat partekatzen ditut.

1)     LABek ekoiztutakoa

 

    2)   Burgoseko udaletxeakprestatutakoa:



3)     Nafarroako gobernuak Osasuna sustatzen duten eskolak programa barruan Lehen hezkuntzan bereziki gaia lantzeko dokumentazio ezberdina


Aurreko edizioetako ZUK, ETA ZUK BAKARRIK, AUKERATZEN DUZU ZURE SEXUALITATEAZ NOLA GOZATU posta gomendatu nahiko nuke,  baliabide egokiak plazaratzeaz gain agian hainbestetan jorratzen ez diren bi gai lantzen dituelako: dibertsitate funtzionala eta bisexualitatearen ikusezintasuna.


Dibertsitate funtzionalak gaiaren barruan,  sexu-laguntzaileen paperari buruzko eztabaida interesgarria sor daitekeela uste dut. Horren adibide dugu Telmo Iruretaren hitzek sortutako errautsa. Artikuluan azaltzen den moduan, aldeko eta kontrako ideiak daude gaiari buruz. Oso gomendagarria ere bera azaltzen den pelikula: La consagración de la primavera. Hemen uzten dizuet filmaren trailerra.





Azkenik, Kerobiaren abesti hau uzten dizuet:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina