2015/10/05

Mentxu "learning by doing"


Kaixo! Mentxu naiz, Gasteiztik nator eta etengabeko IKT ikasle, ikertzaile eta irakasle. Nire ustez, beti "learning by doing" gaude, horregatik HezkEH kurtsoan zehar zuekin asko ikasiko dut (hezkidetza eta euskarari buruz :-)

Ikastaro honetan nire zeregina arlo teknikoa da: Moodle plataforman dena prest jasotzea (pdf-ak, jarduerak, kalifikazio liburua... Edozein akats aurkitzen baduzue esaidazue, jakiteko eta ahal bezain laster konpontzeko!

Euskaraz ia guztia ulertzen dut eta hitz egiterakoan egunetik egunera hobetzen ari naiz :) Baina igual, halako batean erderaz erantzuten dut edo euskañol erabiltzen dut. Horregatik, pazientzia izan nirekin, nik zuekin izaten saiatuko naizen bezala.

Make, Bea, Marisa, Arantza eta Garbiñek animatu ninduten abentura honetan sartzera. Eta, benetan, ez dut inoiz ikusi kurtso hau bezalakorik! Eta kurtso batzuetan parte hartu izan dut ikasle eta irakasle bezala! Hezkidetza komunitatea sortzea oso garrantzitsua da. Horregatik, gure "txoko-birtual" akademikoz aparte, oso interesgarria izango da gure artean hausnarketa eta informazioa sareetan zabaltzea.

Bidai ederra izan eta sareetan gaude!



Agurra

Kaixo, taldekideak:
Zer moduz gabiltza…osagaiak dastatzeko prest?
Zihortza naiz, Zornotzarra.
Zornotzako Urritxe institutuan pt irakasle bezala nago eta bizikidetza batzordeko partaidea naiz. Bertatik, hezkidetzako proiektua kudeatzen da. Orain dela bi ikasturte, bizikidetza batzordetik ezinbestekoa ikusten zen genero berdintasunari heldu behar zitzaiola, elkarbizitza kalitatea hobezteko, testuinguru demokratikoagoa, justuagoa…lortzeko. Ezin dalako elkarrekin ondo bizi errespetua eta berdintasuna ez bada ematen. Beraz, proiektua egiteari ekin genion eta onartu egin ziguten.
Feminista izatea gustatzen zait, izaten saiatzen naiz eta izan nahi dut, baina onartzen dut patriarkatuaren produktuak garela eta ez dela batere erraza…
Ikastaroaren inguruan… ezin dut ukatu joan den ostiraleko aurkezpenetik  pixka bat beldurtuta atera nintzela, osagai asko eskaini zizkiguten eta denbora behar da digeritzeko. Hala ere,  ziur nago denon artean errezeta on bat prestatzea lortuko dugula!!!Uste dut, dastatu behar ditugun osagai guztiekin asko ikasiko dugula, batetik, arlo pertsonala elikatzeko eta bestetik, hezkidetza proiektua aurrera eramateko.
Laster arte eta on egin !!!

Zihortza

Marisa agurra

Kaixo guztioi!!!


Marisa naiz, bigarren hezkuntzako hezitzailea, fisika eta kimika irakaslea  eta hezkidetzaren aldekoa.



Nik esaten dut feminista naizela txiki-txikitatik, edo, behintzat, feminista izaten saiatzen naizela. Hortaz hezkidetzak nire lanean ate bat zabaltzea suposatu du: sentitu, ikusi eta justua iruditzen ez zitzaizkidan genero bazterkeriazko egoerei aurre egin beharko nieke. Eta hor nabil, egunerokotasunean ahal dudana egiten.

https://klitto.files.wordpress.com/2015/09/emakumeak.jpg

Oso itxaropentsu hasten naiz ikastaro honetan eta eskerrak eman nahi dizkizuet partaide guztioi :)


Ezin amaitu aipamen berezia egin gabe gaur ditugun eskubideen alde borrokatu duten emakume guztiei, erreferenteak izateaz gain bidea erraztu baitigute. Eskerrik asko!!!

Marivi Fernández



Kaixo guztioi, Marivi Fernández naiz,  Irungo Berritzeguneko HH-LH etapetako aholkularia.

Urte asko pasa ditut HH eta LH etapetan klaseak ematen eta  bestelako lanak egin ditut ere: etapa edo zikloko koordinatzailea, zuzendaria...

Orain ere,  ez dut bakarrik lan egiten HH eta LHko ikastetxeetan, baita BH eta Batxilergokoetan era, beraz... saltsa guztietan sartuta nabil beti!
:)

Beti pentsatu dut hezkuntza gauza zoragarria dela... eta jarraitzen dut berdin pentsatzen, horregatik animatu naiz ikastaro honetan parte hartzera, beti zerbait gehiago ikasteak lagunduko digulako gauzak pixkatxo bat hobeto egiten.

Uste dut talde polita elkartu garela eta pena.. gizon guxi daudela, berdintasunerako bide honetan gizonak eta emakumeak elkarrekin joan behar dugulako




Ni...Bea

Kaixo

Bea naiz, bigarren hezkuntzan urtetan Filosofia eta Etika irakasle ibilitakoa eta aspaldi luze honetan aholkularia eta formatzailea. Irakasle asko  bezala ia bizitza osoa   hezkuntza munduan. 
  Aukera izan dut hezkuntza   zirrikitu ezberdinetatik ikusteko: ikaslearena, irakaslearena, aholkulariarena, alabarena, amarena...Guztietan ikuspegi feminista izan da nire izarra. Berak laguntzen dit nire bizitza pertsonala zein profesionala garatzen. Ez nago bakarrik ibilibide horretan. Bidean lore asko sortzen dira. Emakume asko gaude. Gizon batzuk ere bai. Gero eta lore more gehiago  gaude. 
Uste dut ikastaro hau lorategi indartsua eta gediezina osatzeko aukera  izango dela.


Nire aurkezpena (MAKE)


Kaixo! Make naiz, bigarren hezkuntzan hezitzaile eta bizitzak parean jartzen dizkidan erronkei aurre egiteko prest!

Hezitzaile lanetan hasi eta berehala (1994), hezkidetza mintegietan parte hartzeko aukera izan nuen eta hor hasi zen nire bizitza profesionalerako zein pertsonalerako hain aberasgarria izan den ibilbidea; hezkidetza feminismoaren alaba izanik, nik neuk bizitako diskriminazio egoerak beste modu batez ulertu ahal izan nituen, baita mundu hobeago eta bideazkoagoa eraikitzeko proposamenak ezagutu ere. Geroztik, hezitzaile gisa, ikaste-irakaste prozesuetan hau guztia ahal den guztietan txertatzea da nire eguneroko asmoa. 

Sareetan sinesten dut, jendearen indarrean, aldaketa txikiek izan dezaketen ibilbide sendoan, hartu-emanen potentzialtasunean eta aniztasunak aldarrikatuz berdintasunaren aldeko lanarekin, indarrak bilduz, bestelako mundu anitz bat eraikitzeko gaitasuna dugula.

Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaroaren orain arteko prozesua hitz bakar batez definitu beharko banu ILUSIOA izango zen aukeratutako hitza. Zuen ekarpenekin ikasteko eta aberasteko irrikitan! 

Horra hor ni naizenaren isla txiki bat WORDLEn eginiko hitz-hodei batean:



Animalia banintz: 

Kolore bat: 



Nire gustuko abesti bat: Ze zaila aukeratzea! 
Azkeneko astean behin eta berriz entzuten aritu naizena: 


2015/09/19

Laster martxan

Ongi etorri!

Laster hasiko gara blog honetan norberaren ekarpenak biltzen.

Bitartean, hona hemen BLOGERAKO SARRERA ON BAT idazteko zenbait jarraibide.