Kaixo, taldekideak:
Zer moduz gabiltza…osagaiak dastatzeko prest?
Zihortza naiz, Zornotzarra.
Zornotzako Urritxe institutuan pt irakasle bezala
nago eta bizikidetza batzordeko partaidea naiz. Bertatik, hezkidetzako
proiektua kudeatzen da. Orain dela bi ikasturte, bizikidetza batzordetik ezinbestekoa
ikusten zen genero berdintasunari heldu behar zitzaiola, elkarbizitza kalitatea
hobezteko, testuinguru demokratikoagoa, justuagoa…lortzeko. Ezin dalako
elkarrekin ondo bizi errespetua eta berdintasuna ez bada ematen. Beraz,
proiektua egiteari ekin genion eta onartu egin ziguten.
Feminista izatea gustatzen zait, izaten saiatzen naiz eta izan nahi dut,
baina onartzen dut patriarkatuaren produktuak garela eta ez dela batere erraza…
Ikastaroaren inguruan… ezin dut ukatu joan den ostiraleko aurkezpenetik pixka bat beldurtuta atera nintzela, osagai
asko eskaini zizkiguten eta denbora behar da digeritzeko. Hala ere, ziur nago denon artean errezeta on bat
prestatzea lortuko dugula!!!Uste dut, dastatu behar ditugun osagai guztiekin
asko ikasiko dugula, batetik, arlo pertsonala elikatzeko eta bestetik,
hezkidetza proiektua aurrera eramateko.
Laster arte eta on egin !!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina