2015/10/06

AURKEZPENA NEREA URIZAR

Kaixo, denoi nire izena Nerea Urizar da, eta Gizarte Zientzietako irakaslea naiz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Hala ere, azkenengo bi urtetan Eibarko berritzegunean aholkulari lanetan nabil eta  bertako hezkidetza mintegiaren arduraduna naiz. Gure mintegia orain dela bi ikasturte sortu zen irakasle kopuru txiki batekin eta urtez urte handituz doa . Bi ikasturte hauetan mintegira bertaratu diren irakasleak, niretzat, eredugarriak izan dira erakutsi duten inplikazio mailagatik eta  jakinminagatik.  Horrek bultzatu nau ikastaro honetan izena  ematera .Irakasleei  zerbait eman behar niela ordainetan sentitu izan dut.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina