2015/10/08

Nire aurkezpena: Ana Azkona

Kaixo,

Ana Azkona naiz. Lasarteko Berritzegunean jardun naiz Bigarren Hezkuntzako aholkulari lanetan murgilduta, horietakoen artean Hezkidetza mintegia eta gai honi dagozkion ekimenak jorratzen.

Hezkidetzaren inguruko interesa beti izan dut eta orain aukera bikaina dudala uste dut horretan sakontzen joateko eta nire jakinmina areagotzeko.

Izatez orientatzailea naiz eta honek, begirada irekia eta mugarik gabea izatea behartzen zaitu lanean. Izan ere, eremu honetan jarduteak egur asko jotzeak suposatu izan ditu beti. 

Gizarte justuago baten bila Eskola Hezkidetzaileak duen erronka handia da baina denen indarrak batuz lortuko dugulakoan nago. Izan ere, gaurregun Hezkuntza Sailak Hezkidetza ildo nagusia hartu izanak ere, ahalbideratu egin du gai honek duen garrantzia bere tokia egitea. Eskolan ez ezik ere, gizarte eremu luze eta zabaletan badago gai honen premia. 

Hezkuntza Sisteman indarrean dagoen gida-plana hizpide dugularik, azaltzen diren bost erronkak: orientazioa, indarkeria, eskola-porrota, aniztasun sexuala eta genero-ikuspegia, besteak beste, ardatz ditugu. Horiek dira benetako Eskola Hezkidetzaile batek garatu beharreko zutabeak. Ikastetxearen arabera, batean edo bestean indargune eta ahulezi gehiago egon litezke baina denak landu beharrekoak. Dena den, niretzat azkenekoak (genero-ikuspegia) bere biziko garrantzia du Eskolaren identitate hezkidetzailearen oinarriak errotzeko.


Hona hemen esteka: http://hezkeh0506.blogspot.com/2015/10/nire-aurkezpena-ana-azkona.html 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina