Angel Martinez de Rituerto naiz. Hala ere, jende gehienak Andu bezala ezagutzen nau eta ni ere horrela aurkezten naiz.
Ikastaro honetan egoteko arrazoia nire ikastetxeko hezkidetza koordinatzailea naizela da. Eta zergatik naiz hezkidetza koordinatzailea? Mundu justuago bat nahi nukeelako eta bide horretan lan handia dagoelako egiteko eta nik behintzat nire aletxoa jarri nahi nuke.
Hau hirugarren urtea dut nire ikastetxeko hezkidetza koordinatzaile bezala ets aurreko bi urteetan lan dexente egin dugu lankideen formakuntzan, gurasoekin zein ikasleekin. Marian Morenoren hitzaldi batean izan nintzen orain dela bi urte eta ordudanik errealitatea beste begi batzuekin ikusten dut. Edo berak dioen bezala betaurreko moreak jantzita ikusteko abilezia garatzen hasia naizela esango nuke.
Hezkidetzaren inguruan site bat egiten ari gara eskolan eta bestaldetik aurkezpenetarako Prezi bat.
Aralar BHI Hezkidetza site
Hezkidetza Prezi
Sortzen edo topatzen dudan informazioa partekatzeko joera dut eta besteengandik ikasteko prest nago.
Besteengandik horixe bera eskatzen dut ideiak eta materialak peartekatzea eta errespetua iritzi trukaketetan.
Kolorea banintz laranja izango nintzateke. Egunsenti eta ilunabarretako kolorea delako eta estetikoki ere atsegin dudalako.
Ez dut garbi zein animali izan nahi nuke, alde batetik felino bat izan zitekeen baina hegaztiren bat ere ez legoke gaizki, arranoren bat edo. Felinoa bere arintasuna eta mugimendu ederrengatik eta hegaztia hegan egiteko gaitasunagatik.
Zaila litzateke abesti bakarra aukeratzea, kantautoreak izan ditut gogoko beti, Silvio, Pablo Milanes, Labordeta, Mikel Laboa, Benito Lertxundi...
Labordetaren "Canto a la libertad"aukeratuko dut
Ikastaro honetan nire burua gehiago jantzi nahi nuke eta era berean nire lankide, ikasle zein ikastetxeko komunitate osoko partaidekin gaia lantzeko materialak eta ideiak neureganatu nahi nituzke.
Ondo bizi!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina