2015/10/18

Sare sozialeen iraultza



Kaixo Marta naiz, batxilergoko Ekonomiaren irakaslea, Sestaon Angela Figueran.

Sestaon bertan jaioa naiz eta gaur egun lan egiten dudan Institutuan ikaslea izan nintzen…bizitzararen kasualitateak!!!.
Betidanik pentsatu izan dut irakaslea izateak hezitzailea izatea esan nahi duela, perspektiba globala edo holistikoa kotuan hartzen….lan egiten den gazteekin ezagutu behar dira
Gaurko ikasleak nire garaiakoak konparatzen badira, aldaketa nabarmen izan dute, ….haien bizitzan oso garratsitsuak dira Sare Sozialak, haientzat harremanetan jartzeko tresna
Sare sozialak  abiadura bizian zabaltzen ari dira. Komunikazioaren iraultza berria batzuentzat, sozializazioa ahalbidetzen duen fenomenoa. Iraultza horrek, ordea, badu kontrakorik ere, eta erabilera ezegokia eman dakiekeela pentsatzen dutenei, pribatutasunaren gaineko eztabaida gaineratzen zaie. Sare sozialak tresna erabilgarriak izan daitezke, baldin eta erabilera egokia ematen bazaie eta, irakasleek edo hezitzaileek sare sozialak ezagutzea beharrezkoa da, ondoren, haur eta gazteak arlo horretan behar bezala hezteko. 

Sare sozialak, gaur egun

Kaixo!

Ez naiz sare sozialetan ibiltzen eta nahiko galduta sentitu naiz, ikusten dut ez naizela bakarra izan!
Espero dut aurrera begira problema hauek ez izatea.

Sare soziletan gu jarduteak, gazteek zer nolako erabilera ematen dioten ezagutzeko aukera emango digula espero dut. Hezkidetzan ari garenontzako garrantzizkoa  izango da ezagutza hau, esku hartzeak egiteko garaian adibidez. Gazteek erabat murgilduta daude sare sozialetan eta helduok ezin gara hurrun geratu. Ni orain arten ez naiz sare hauetan ibili, denbora galtze bat iruditu izan zait eta pizka bat estresantea ere bai. Moda kontua ere bada eta gaur gehien erabiltzen dena bihar beste bat izango da eta honek egunean egotea eskatzen du, kanpo ez bazara geratu nahi.

Espero dut ikastaroan emango diogun erabilerarekin hezkidetzarako lagungarria izatea. Baita  sare soziletako mezuak hezkidetzatik irakurtzeko gai izatea. Gazteekin aritzerakoan sexismoa identifikatzen lagundu ahal izateko, harreman zuzenak eta jatorrak izan ditzaten.

Formakuntzan zehar arduratuko naiz sare sozialetan sesixmoa identifikatzen eta nik emango diodan erabileran berdintasuna bermatzen.

.



SARE SOZIALETAN KORAPILATURIK!

SARE SOZIALETAN KORAPILATURIK!

Kaixo! 

Guztiz nahazturik ibili naiz sareetan!

Niretzat denak berriak izan dira eta asko kostatu zait zer egin behar zen eta nola egin behar zen ulertzea. 

Denbora dexente eskaini behar izan diot jarduerari eta azkenean, saltseatuz-saltseatuz, uste dut zerbait lortu dudala. 

Eskertuko nizueke akatsen bat somatuz gero abisua ematea eta  konpontzen saiatuko nintzateke.

Momentu honetan, ez diot erabilgarritasunik aurkitzen eta donbora asko behar delaren pertzeptzioa daukat. Espero det, denborarekin eta martxan hasten garenean guztiz eritziz aldatzea. Ea ba gai naizen horretarako. Gogoa eta ilusioa behintzat ez zaizkit falta eta!

Animo ba guztioi,nik behar ditut eta!

Laister arte!

Arantza Leiza

AUKERA, ERRONKA!!

Nire egunerokotasunean ez naiz sare sozialen erabiltzailea izan, nire inguruan oso ezagunak diren arren, ez naiz inoiz hauen erabiltzailea izan.Mundu honetan berria naizela esan nezake, beraz erronka handia da aurrean dudana, asko ikasteko, esperimentatzeko, aukera berri asko zabaltzen ari zaizkit.

Gaur egin bizi dugun informazio bonbardeaketan sare sozialak eta teknologia orokorrean dira sistemak bere erreprodukziorako erabiltzen dituen tresna nagusienetakoak, kontsumismo indibidualista eta patriarkarrean oinarritzen direlarik. Baina tresna horiek aldi berean aldaketarako aukera izugarriak ematen dizkigute. Eta horretarako ezinbestekotzat jotzen dut beldurrak alde batera utzi eta mundu hau ezagutu eta bertan murgiltzea, hitz eginez, eztabaidatuz, ahots ezberdinak errespetatuz, horien inguruan ikasiz, bultzatuz, gure identitate anitzak sortuz, aldatuz, gure buruen ordezkaritza ezagutzera eramanez, subjektu aktibo izanez, kolektiboan jardunez, harreman eredu berriak sortuz...

Guzti horretarako ezagutu ditugun sare soziala oso baliagarriak dire uste dut, elkarlanean aritzeko, konplizitatetak bilatzeko, gure ahotsa kaleratzeko, ikasteko, hezteko, saretzeko... Sistemak erabiltzen dituen tresnak ezagutzea ezinbestekoa dela uste dut horietan eragin ahal izateko. Eta horretarako oso garrantzitsua iruditzen zait ikasleekin, umeekin, gazteekin sare sozialen inguruan hausnartzea, haiekin konpartitzea, haiekin batera ikastea, esperimentatzea, horien kontsumo egoki batera bideratuz.

Aukera paregabe honen aurrean beraz, ahaldundu gaitezen sare sozialetan ere eta egin dezagun hauetan iraultza morea!!

Saretzen!


Komunikatzeko modu berriak eskaintzen dizkigute sare sozialek, harremanak sortu eta sendotzeko, edukiak elkarbanatzeko, ekarpenak egiteko…
Nerabezaroan ezagutu nituen Messenger, Picasa, My space, Fotolog eta  Tuenti. Egun, Google +, Twitter, Facebook, Pinterest eta Instagram-en saltseatzen dut, hala ere, sekula ez naiz izan uhin bidezko sareei apologia egin zalea; erabilera desegokia dela-eta, erabilgarriak baino, kutsakorrak iruditu zaidalako; Kontrol soziala, irudiari gehiegizko miresmena, jarrera sedentarioa etab.
 
Hala ere, emakumeok espazio publikoa okupatu behar dugun heinean, sarean ere egon behar dugu. Kalean, ikastetxean, gaztetxean, lantokian, etxean… egiten dugunaren osagarri izan behar du uhinen bidezkoak. Sare sozialak erabilera pertsonalerako ez ezik, iritzi politiko eta soziala eman eta zabaltzeko ere balio dute, eta ildo horretatik sortu da Ziberfeminismoa deritzon korrontea ere; Patriarkatua bistaratu, deseraiki eta jendarte parekideago bat harilkatu nahian. Ziberaktibismo feminista sustatzen duten proiektu ugari daude sarean; Klitto, Pikara, Beldur Barik, GeuBiok!, Proyecto Kalho… 

Eragin dezagun sareetan, baina ez gaitezen sofatik “egiten” duten “aktibista” bihurtu.
 
4 emakume aditu, Sare Sozialek feminismoei eskaintzen dizkien aukerez berbetan; Saioa Iraola, June Fernandez @marikazetari eta Leire Narbaizaren @txargain. Idurre Eskisabel @idurreski moderatzaile lanetan. 



SAREAN SARETZEN

SAREAN SARETZEN
Lanerako baliabide oso aberatsa sentitu dut betidanik mundu zibernetikoa. Internetek behar duzun instantean nahi duzun hori ematen dizulako. Ideia baten gainean euskarriak eta errekurtsoak bilatu eta hori bera hornitzeko bide azkar eta erraza delako. Maiz erabili izan dut, bere arrisku guztiekin. Nire sormen prozesuek ondorioz ere, aldaketa jasan dute. Ideia osoa eraiki aurretik ideia berriez jantzi ohi bainaiz Marian Morenok dion San Google-en. Sare sozialekin nahiko hotza izan naiz beti. Hurbileko harremanetan sinisten dut, zibernetikoen aurretik. Begiradak, keinuak, hitz bakoitzaren hotsa, aurrez aurre duzunaren ahotsa, emozioa, gorputzaren hizkuntza… Horiek guztiak diskurtsu edo mezuari zentzua ematen diotenak direla sinisten dut. Sare sozialetan suertatzen diren mezuek, zintzoak izanda ere, fikzio tantak dituztela sentitu dut beti. Gure komunitatean irudi bat saldu ohi baitugu beti. Garenaren osotasuna ezkutatzen trebatuz. Afektu beharra birtualki asetzeko saiakeran, hutsunea handiagoa ez ote den hausnartu dut sarri. Jarritako itxarobideak betetzen ez direnean, edo nahi dugun erantzuna ematen ez zaigunean.
Haur Hezkuntzako hezitzailea naiz. Eta sozializatzeko dugun ezintasunetan trebatzen, hobetzen, barneak konpartitzen eta begiradak elkartrukatzen, barkamena eskatzeko harrokeriak saihesten eta elkarkidetzaren alde onei etekina ateratzen erakusten, ditugun doai eta erroreak ikusten eta onartzen erakusten oso saiatua izan naiz betidanik. Begirada hezkidetzailea jaso nuen amagandik, eta begirada hori mantentzen saiatzen naiz, gelako haurrekin. Gazteek hain eskuragarriak eta tentagarriak egiten zaizkien sare sozialak, ostera, hezitzaile begiradatik ezagutu behar ditugula ulertu dut egunotan. Gure errealitate hurbila bihurtzen ari direlako. Horien erabilpen egokia norberak neurtzen ikasi beharko duen arren, irakasleok eredu garen unetik, badugu zer egina. Lanean trebatzeko eta gure jakinminak asetzeko zubi berriak irekitzen ari garelako pozik nago. Gure artean sortuko dugun sareari etekin handia aterako diogula sentitzen dudalako. Sareetan dauden ereduak irauli eta berriak sortzea ere, gure esku dagoelako. Badugu oraingoan sarean saretzeko aitzakia!

Ongi etorri sare sozialak!

SARE SOZIALETAN MURGILTZEN

“Analfabeto digital” jaio direnen artean nago. Alfabetizazio prozesua aurrera eramaten dut beharizanen einean. Ezagupen maila teknikoa eta teorikoa eskasa izan arren erabiltzaile azaltzen naiz konpromisoa hartuta dudan bakoitzean.

Orain “Sare sozialak” ezagutzeko eta erabiltzeko unea heldu zait. Ai ama! Lan erraldoia interesa handirik ez dudalako izan. Nire adineko pertsona modukoarentzat giza harremanak gustokoak dira eta pertsonen aurrean gorputz adierazpenak dioena kontuan hartzekoa da elkarekintzetan. Sare sozialekin “markoa” eta helburua aldatzen dira.

Sare sozialekin lankidetza aritu ahalko dela baieztatu arren, ni neu bakardade handian sentitzen naiz tresneriaren aurrean nagoen bakoitzean. Bai komunikazioa ematen dela, jakinnahia asetzen dela, kidetasuna azaltzen dela, … baina pantaila baten aurrean zaude. Horrez gain, askotan idazkietan txertatzen diren irudiak, ikurrak, ea ezezagunak eta esannahigabekoak dira niretzat. Beraz, mezua osotasunean ulertzeko arazoak ditut.

Informazioa eta komunikazioa “cloud”- ren bitartez eskura dugu. “Hodei” birtual horretan biltegiak gordetzen dira eta nabigazioa amaituezina bihur daiteke. Esteka batetk bestera ibili ondoren hasieran izan zenuen helburua galtzeko aukera dago. Denbora luzea eman ondoren, etekin gutxiko saioa edota nahazte borraztekoa izan ahalko da.

Autoikaskuntza gauzatzeko aukera ezinhobeagorik dago tutorialei esker. Denetarako tutorial aurki daiteke. Ni  erosoago sentitzen naiz inguru hurbilean dudan pertsonari laguntza eta aholkularitza zuzena eskatzen diodanean. Hots, egin edo gauzatu nahi dudana lortzeko eginbeharrekoa bideratuta ematen didatenean. Behin erabilita, ulertuta, ikasita (askotan luzaroko epean) hurrengoetan bakarrik betetzeko gai sentitzen naiz. Ezagupen maila sakotzen ari zaidan neurrian “on line” seguruago sentitzen naiz.

Hau guzti hau azalduta, hona hemen sare sozialetan murgiltzen ari naizen! Momentuz aipaturiko guztietan sarbidea zabaldu, hasierako erabilera piztu eta hemendik aurrera taldekide aktibo azaltzeko gai izateko gogo handiarekin nago. Beraz, ongi etorri sare sozialak! Txibi txibi aurrera egingo dudalakoan nago haierako ankasartzeak eta oztopoak gaindituz eta trebatze maila areagotuz.


Sareatzeko pres naukazue.