2015/11/22

GENEROA JAIAK ETA OSPAKIZUNETAN



Mundu osoan zehar, ezagutzen ditugun jai eta ospakizun gehienetan sexu-genero estereotipoak agerian daude. Aste honetan ikusi ditugun adibideak aparte telebistan, filmetan edota beste iturri desberdinetatik ezagutu eta bizi ditudan beste batzuk gogoratu ditut.
Horietan adierazten den emakumeen irudia da objektu sexuala (beti heterosexuala) eta gizonei gustatzeko hainbat soineko, kolore edota apaingarri guztiz deserosoak baina emakumearen gorputza adierazten eta erakusten dituztenak jantzi behar dituzte.
                              
Emakumeak besteen ongizatearen egile moduan agertzen dira beti eta, nola ez, besteen zaintzaz arduratzen direnak beti haiek izaten dira.
   
Jaiak alkoholaren kontsumoarekin nahiko lotuta daude eta askotan hau aitzaki bezala erabili ohi da genero indarkeria justifikatzeko.
Askotan ematen den fenomeno bat da: jaiak ligatzeko une aproposena da, poztasun momentua da, desinhibizio aldia da, alkohola asko edaten da, beste momentuetan egin ez dena egiteko aukera dago, … beraz, nahiz eta emakumeak gogorik ez  bere gorputza ukitu ahal izateko, musu bat emateko, … askotan bortxatuak izaten dira. Euskal herrietan horrelakoak gertatu eta gertatzen dira baina, adibide moduan, eta mundu osoan zabaldu zen Mexikoko alkate batek egin zuena: https://www.youtube.com/watch?v=O9EgjYANuus.                 Horrek esan nahi mundu osoan ematen den fenomenoa dela, emakumea objektua da besteen desioak betetzeko.
Gogoratzen dut nola nahiz eta leku guztietan berdin gertatu, San Fermin jaietan (famatuak mundu osoan eta non atzerritar asko parte hartzen duten) urtero antzeko egoerak errepikatzen ziren eta duela hamar bat urte “Eraso sexistarik EZ” kanpaina hasi zen. Orain, udal guztiek horrelako kanpaiak egiten dituzte eta denok (emakumeak, gizonak, gazteak, nagusiak, jasotzen duenak, lekukoak,…) kontzienteak gara arazo honetaz. 

  

Aipatuko nahiko nuke ere, gizarte bakoitza argi dauka genero bakoitzari zer adierazpen motak dagozkion eta finkatutako eredua jarraitzen ez duenak zigorra jasotzen duela. Zigorra baztertzea, iraina edota erasoa izan daiteke eta behin baino gehiagotan ikusi eta jasan dira. LGTB pertsonei buruz ari naiz.
Gutxitan ikusten ditugu honen inguruko aldarrikapena bistan geratzeko bakoitzaren askatasuna.El Pilar jaietan,  Aragoiko Purna taldeak guztientzat baina bereziki LGTB pertsonentzat sortu zuen kanpaina miresgarria zen: jaiak eredu patriarkalak markatzen zuen konbentzioetatik aldentzeko mesua. 

Horrelakoak egin beharko ziren gizarte mailan, zeren eta martxan jartzeko unea da. Eta gu, irakasle lez, gure esparruan, hau da ikastetxean eta ikastetxetan egiten diren hainbat ekintzetan, egiten duguna aztertu behar dugu, beti bezala aliatuak bilatu (eskola esparruan beste irakasleak, gurasoak, erakundeak, udalak, …) proposamenak sortu eta praktikara eraman.  

Mª Lourdes Díez Romero


Mari Domingi askatu!



Jaiak, ospakizunak,...ongi pasatzeko egunak.... tradizioa......
Hezkidetzan esku hartzen kurtso honetan asko ari naiz ikasten. Ni beti feminismotik gertu ibili naiz eta konturatzen ari naiz hala ere, zenbat gauza ez nituela ikusten .

Laister Gabonak datoz eta horrekin batera Olentzero eta Mari Domingi pertsonaiak. Guk eskolan, duela urte batzuk erabaki genuen Olentzeroren ordez Mari Domingi etorriko zela, eta lasai asko gelditu ginen.
Aste honetan begiak ireki zaizkit blogean irakurri dudanarekin.

Automatikoki eta etengabe erreproduzitzen dira sexu-genero esterotipo guztiak.
Mari Domingi teorian, emakumeen figura prestigiatzeko sortu den pertsonaia, praktikan Olentzeroren laguntzaile huts gisa ageri da. Emakumearen bigarren mailako papera finkatzen du: Olentzerok du garrantzia eta alboan dekoratzen Mari Domingi.
Mari Domingi azaltzen da emakume estereotipatua bezala. Polita, ongi jantzita, irrifartsu, karinosoa, pazientea......
eta osatzen duten bikotea  heterosexuala, noski .

Egia esan, ez dakit nola eman buelta istoria honi.







Jai eta ospakizunei buruz hausnartzen



Aste honetan, gure inguruko jai eta ospakizunetan begirada hezkidetzailea txertatzen saiatu gara.

Jai edo festak, kultur-adierazpen sendoak dira antropologia feministaren iritziz, ez gizartean ematen diren eszenifikazio soilak bakarrik. Gainera, festak:

  • Bizitzaren erdigunean daude
  • Ideia eta baloreen munduarekin, herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin lotuta daude = Pertsonen arteko harremanak (emakume eta gizonen artekoak bereziki).
  • Afektibitate eta emozio-karga handia mugiarazten du

Jaiak gizarte ospakizun bat dira, gizarteko erritual bat, bertan pertsona talde batek parte hartzen duelarik; familia eta lagunek gertaera bat ospatzeko asmoa izan dezakete edo erakunde ofizialek antolatu eta herritarrek ikusle gisa bakarrik parte hartzen duten ekitaldia izan daiteke. Erritual horretan parte hartzen duten pertsonek rol bat hartzen dute ospakizunaren arabera. Hemen sartzen da genero ikuspegia; izan ere, ikuspegi honen bitartez, ospakizun hauetan gizon eta emakumeen ezberdintasunak agerian geratzen dira. Errealitatea ezagutzen laguntzen digu eta ondorioz, hau aldatzeko arrazoiak ematen dizkigu.

Emakumeok jaietan dugun paperari dagokionez, esparru batzuetan aurrerapenak egon direla uste dut: horren adibide, herrietako festetan gizonezkoek egin izan dituzten dantzetan pixkanaka neskak sartzen joatea; Tolosa (Bordondantza) eta Hernani (Axeri dantza) bezalako herriak aipa daitezke. Zoritxarrez, Baztanen (Elizondon bereziki) mutil dantzen inguruan sortu den polemika bezalako egoerak daude oraindik. Alardeen kasua ere hor dago: egoera 'normalizatzen' ari dela ematen badu ere, emakumeek alardean parte hartzearen kontrako jarrerak ugariak dira eta errespetu faltak ez dira bukatu. Musikaren arloan, emakumeak bigarren plano batean jarraitzen du eta taula gainera gizonezkoek aina igo nahi badute ere, zailtasun eta oztopo handiekin topatzen dira.



Aurrerapen eta aldatu beharreko ospakizun hauetaz aparte, jaietan emakumeok jasaten ditugun sexu erasoak arazo larria eta urjentziaz konpondu beharrekoak dira. Hemen Emakumeen Mundu Martxako Amaia Zufia eta Kattalin Miner-ek idatzitako artikulua: http://www.berria.eus/paperekoa/1832/014/001/2015-08-22/jaiak_erasoak_eta_erantzunak.htm

Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak:

- Jai eta ospakizunetan egon den bilakaera erakutsi, gainditu diren oztopoak eta oraindik gainditzeko daudenak.

- Jaiak eta ospakizunak ikuspegi feminista batetik ikustarazi.

- Jaietan dauden sexu erasoen aurrean nola jokatu erakutsi (mutil zein neskei).


http://www.argia.eus/multimedia/erreportajeak/eraso-sexistei-aurre-egitearen-zilegitasuna 

Hezkidetza: Jaiak eta jostailuak

Hezkidetzarekin lotutako jaiak honako hauek ditugu:

Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna
Azaroak 25: Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna
Maiatzak 17: LGTBQfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Hauetaz gain gure gizartean egun hauek ere ospatzen ditugu:

Abenduak 3: Euskararen Nazioarteko Eguna
Otsailak 4: Ageda Deuna Bezpera Eguna
Gabonetan: Olentzero, Mari Domingin

Antropologia feministak dio festak eta ospakizunak ez direla gizartean ematen diren eszenifikazio soilak, kultur-adierazpen sendoak baizik. Jaiak ideia eta baloreen munduarekin lotuta daudelako, herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin, hau da, pertsonen arteko harremanekin oro har, eta emakume eta gizonen arteko harremanekin bereziki. Ikastetxeetan ere egun hauek jadanik osptatzen dira, beraz, hezkidetzatik festa haeuk aztertu beharrean gaude, genero desberdintasunak aztertuz, ondoren aldaketak proposatzeko hauek gainditzeko.

Hezkidetzatik begiratuz, guztietan konfirmatzen da genero ikuspegirik gabe aritzen garenean automatikoki eta etengabe erreproduzitzen direla sexu-genero estereotipo guztiak. Hezkidetzaren ikuspuntua txertatzeko, argi dago, jarrera kritikoaz jardun behar dugula eta kontu handiz prestatu eszenifikazioa. zer eta nola transmititzen dugu, eta zer zaindu dugun. Oso garrantzitsua da ikastetxeetan eztabaida prozesuak irekitzea eta jaiak kontzienteki planifikatzea, ikuspegi kritikoen ondorioz jaientzako proposamen alternatiboak sortuz. Bestela, berriz ere, estereotipoak muturrera eramanda agertuko zaizkigu.

Jaio askotan ere opariak egiten dtugu, Hauek aukeratzerakoan ez-sexistak izatea ezinbestekoa da gure inguruan bestelako errealitatea, kultura, harremanak eta sinesmen-markoak eraiki nahi baditugu..Honetan ere gurasoekin lana egin behar dugu, egitekoa zaila dute eta, jostailu neutrorik ia ez baitago, eta haurrek hedabideetatik asko edaten baitute.
 

“Jaiak eta ospakizunak” eta “genero ikuspegia” kontzetuen artean dagoen harremana ospakizunetan eredu patriarkalak eta emakumeen eta gizonen rol sexistak erreproduzitzean datza.


Astean zehar egin dudan hausnarketa Getarian Ospatzen den Elkano desenbarkoa izan da.



Lau urtetik behin Juan Sebastian Elkanoren omenez egiten dena. 1522An munduari itzulia eman zion lehen mariñelaren balentia oroitzeko. Festa hau ospatu zen lehen urtea 1922an izan zen. Lehenik, Itsasontzia portura iritsiko da eta Elkano elizara igoko da bere itsas-gizonekin amabirjinari eskerrak ematera. Ondoren, bertatik bost kontinenteak ordezkatzen dituzten neskekin erregearengana joango da bere eskerra jasotzera.

Hezkidetatik hausnartuz, zergatik 5 neskek ordezkatzen dituzte kontinenteak? Galdera hau hainbat herritarrei egin diet, jaso ditudan erantzunen artean nabarmenenak hauek izan dira:

     - Beti horrela izan da %60
     . Neskentzako ohore bat da %30
     . Karrozak festa dotoretu egiten du % 10

Hezkidetza ikuspuntutik nabaria da ekintza honetan dagoen sexismoa. Gizarte patriarkal baten eredua errepikatzen da. Neskek bigarren mailan daude, edertasunaren rol pasiboan kokatuz.

Gure ikasleek honetan ere sexismoa identifikatu dezaten, Hezkuntza sistematik tresna batzuk eman behar dizkiegu ikas, adi egoteko eta kritikoak izan daitezen, berdintasunean oinarritutako festak ospatitu behar direla jabetzeko, denon onerako Gizartea orokorrean ere hezi behar da, eta bereziki gurasoakin lana egin behar dugu.egiteko zaila dute, jostailu neutrorik ia ez baitago, eta haurrek hedabideetatik asko edaten baitute.