2016/12/18

SEXISMOA ADIERAZPEN SINBOLIKOETAN: HITZAK, IKONOAK, GESTUAK, DOINUAK ETA ABAR



Hizkuntza da komunikatzeko dugun era eta tresna nagusia: batez ere hitzak, baina baita ere zeinuak, sinboloak, doinuak, gorputz adierazpena, gestuak eta irudiak, besteak beste. Eta hizkuntzaren bitartez sentimenduak, pentsamenduak eta ideiak transmititzeaz gain, gure inguruko kultura transmititzen dugu, eta kulturarekin batera, estereotipoak. Egoera honetan, neutroa da hizkuntza? Aseptikoa? 
"Feminismo, género y patriarcado"  artikuluan Alda Faciok dion bezala, kultura batetik bestera gorabeherak egon arren, eta munduko leku bakoitzean bere erara azaldu, kultura ezagun guztiek partekatzen dituztene zaugarrien artean patriarkatua aurkitzen dugu.
Ideologia zehatz horretan  pertsonen artean komunikatzeko sortutako sinbologia barne, modu esplizituan emakumeak eta beraiekin zerikusia duten rolak, lanak, tresnak, ingurune soziala eta abar debaluatzen dituen hizkera.


Jessica Murillok bere aldetik  El lenguaje, la gran violencia contra la mujer    dokumentuan

azaltzen du hizkuntzaren bidez ikasten ditugula balioak eta errealitatea interpretatzeko modu konkretu bat, eta hori dela, hain zuzen, gero guk transmititzen duguna gure egintza komunikatiboetan.  Dugun errealitatean androzentrismoa da barneratzen ari garena eta transmititzen duguna, gizona delarik erreferentzia bakarra, emakumea haren mendekotzat hartuz. Beraz, hizkuntza, edo hizkuntzaren erabilera, ez da “errugabea”: aukeratu egiten du zer eta nola transmititu, eta, ondorioz, bizitza nola irudikatu. Horrek esan nahi du erabiltzen dugun hizkuntza maskulinoa baldin bada, gure imaginario eta iruditeriak  ere androzentrikoak izango direla. Bortizkeria sinbolikoaz hitz egin dezakegu muga jartzen diolako irudikariari eta emakumeak isilarazten dituelako. 

Nola, orduan, ez aldarrikatu GU aipatzeko beharra? Populazioaren erdia baino gehiago gara eta hizkuntzak baditu errekurtso nahikoak eta gehiago emakumeak gizonak beste irudikatuak egotea lortzeko. Georges Steinerrek (“Después de Babel”) zion bezala “aipatzen ez dena ez dago, izendatzen ez dena ez da existitzen”. Gu hemen gaude, ez? Existitzen gara, hizkuntza eta ordena sinbolikoan ere lekua izan behar dugu. 

Ildo honetatik, interesantea dela uste dut Publikoki egiten den umorea ez da neutroa izenpean hurrengo bideoan Uxue Alberdik egiten duen hausnarketa: 


Ikasgaiko jarduerari helduz, hau da nire hausnarketa
1.- Poster bat egitera animatu naiz eta sareatu dut twitter, pinterest eta facebook-en. Hau da:


2.- HIZKUNTZAK EMAKUMEOI ZOR DIGUNA da iazko ikastarokideen ekarpenen artean aukeratu dudana. Osatua iruditu zait, Maisazoek idatzitakoa. Nahiz eta bideorik ez erakutsi, hausnarketa sakona egiten duela pentsatzen dut eta irudiak oso ondo hautatuak, aproposak direla.

3.- GIDA bat baino gehiago proposatzea erabaki dut, mamian denek ardatz berdinaren inguruan aritu arren, nire ustez bakoitzak bere berezitasuna gehitzen diolako gaiari, une eta egoera ezberdinetan erabiltzeko aukera anitza izan dezagun:



.


4.- Ikastetxean edota jendartean lantzeko erronkak esaldi honen filosofia barruan sartu beharko liratekela pentsatzen dut edo, beste era batera esanda, esanahi honetatik jaio beharko liratekela: “Hizkuntza hezkidetzailea pertsona guztiak aipatzen dituen ahozko eta idatzizko hizkuntza da, talde guztiak integratzen dituena, aniztasuna aberastasun iturritzat hartuz pertsona guztiak baloratzen dituena, konparazioak eta hierarkizazioak gainditzen dituena, bizimodu ezberdinak aipatzen dituena eta berdin egiten duena ez ahozko adierazpenean: keinuekin, gorputzarekin, irudiekin eta abar.
Erronkak, hauek:

  • Hitz eta kontzeptu berriak sortu eta erabili.
  • Ahozko hizkeran adi egon erabilitako doinu eta gorputz jarrerari. Kontuz eremu ez formaleko espresioekin.
  • Geletan eta jardueretan neska eta mutilen parte hartzea aztertu eta oreka sustatu.
  • Emakumeen esperientziak eta interesak diskurtsoan eta ikasgaietan barneratu.
  • Hizkuntza hezkidetzailea ikastetxeko esparru guztietan erabili. 


 


GURE HIZKUNTZA ITSU DAGO, ERRENA DAGO, BILUZIK DAGO


Resultado de imagen de bebe enojado
GIZONAK, GIZARTEA, GIZATERIA, GIZASEMEA, GIZAMOLDEA, GIZAKIA....

NON DAUDE EMAKUMEAK?


Hizkuntza ez da bakarrik hitzen batura, terminoen ordena jakina, esaldien segida, parágrafo soilen hurrenkera. Hizkuntzak badu arima. Hizkuntza komunitate baten isla da; jendarte baten munduaren ipuina kontatzen diguna; egunerokoa, asmatutakoa, amestutakoa, izkutukoa, umorezkoa, agerikoa,  azalekoa, drama, zotila. Hizkuntza batean bere euskarri den kosmosean protagonista garen guztiok behar dugu egon. Guzti guztiok. Bestela, gure hizkuntza erren legoke. Itsu legoke. Biluzik legoke. Eta hala dago, emakumea agertzen ez bada. Dana gizonarena bada. Dena arra bada. Emakumeen lorpenak islatzen ez baditu. Emakumeen emozioak kontatzen ez baditu. Emakumea altxor gisa tratatzen ez badu, gizonezkoa marrazten duen lez. Gure hizkuntzak ikusmena behar du berreskuratu, beraz. Beste hanka beharrezkoa du. Orotariko jantziak behar ditu, hotz dago kalean eta! Gure hizkuntzak, emakumea behar du. Emakumea ere, behar du. Hizkuntza, emakumearekin, aberatsagoa da. Ederragoa da, osasuntsuagoa da. Lasai dago hizkuntza emakumearen magalean. Emakumea bizirik badago, hizkuntza ere bizirik dago.

Resultado de imagen de fotos bebes azul y rosa
IGOTZ, ARATZ, AMAIUR, MAREN, LUR, UR, OMA, KAI, SUA, IRAITZ, AMETS...

Noiztik dugu beharrezkoa euskaraz neska eta mutila, izenaren bidez, bereiztea? Ez al da inklusiboagoa izenekin bereizkeriarik ez egitea? Zergatik ezberdindu neska eta mutila? Zergatik jarraitu genero-sistema dikotomikoa indarrean mantentzen?
Izen unisex horiek gustatzen zaizkit niri, mutilei zein neskei, UMEEI, PERTSONEI, jar dakizkion horiek. Edozeini!!! IGOTZ, AMETS, LUR, UR, HODEI, AMAIUR, MAREN, IRAITZ, EKI, OMA, KAI, SUA…. Zertara dator orain, adibidez, IRAITZ neskato bati jartzeko MIREN IRAITZ jarri beharra? LUR mutilarentzat eta LURRA neskarentzat? A bokala txertatzen hasiko gara gure ere neska mutilarengandik bereizteko? Jendea kexaka hasi da eta hori pozgarria da. Zalantzan jarri behar dira irizpide berri horiek.


Ikaragarria iruditzen zait, atzera pauso galanta. Zein da Euskaltzaindiak ematen duen azalpena jauzi hau emateko? Agerikoa da Euskaltzaindia barruan ere jarrera kontrajarriak daudela. Baina izendegiaren defentsan agertzen diren euskaltzain horien argudio nagusia oso eztabaidagarria da. Batetik, fokua Espainiako legearen gainean jartzea erantzukizuna zuritzeko ariketa da (Espainiako Legediak agintzen baitu izenek sexua argi identifikatu egin behar dutela, inolako zalantzarik piztu gabe). Euskaltzaindiaren lan-esparrua euskararen herria da eta beraz, Euskal Herri osorako baliagarriak diren “gomendioak” pentsatu eta proposatu behar dituzte. Euskaltzaindiak izenen aferan bere burua Espainian kokatu du eta Ipar Euskal Herriko lagunei ere Espainiaren legearen ondorio, gure ustez, injustuak irentsarazi die. Euskarak aurrera egiteko Espainiako legediak ezarritako bidetik joan behar badu, has gaitezen bada, MOZAL Legea, LOMCE edota hil arteko espetxe zigorraren gisako legeei darien “justizia“ ereduaren arabera pentsatzen. Bestetik, “gomendioak” baino ez dituela proposatzen esatean, beren burua errealitatetik kanpo kokatzen ari da Euskaltzaindia. Hori diotenek oso ondo baitakite epaitegietako arau/agindu bakarra dela funtzionarioek Euskaltzaindiak dioenaren arabera jokatzea. Eta hor dute oztopo nagusia gurasoek (http://www.argia.eus/blogak/begizta/?p=1752 ).

GIDA BAT: Eta guk zer?  Hurbila, umeek kontatua, umeak hezitzeko aproposa. Orijinala.
IAZKO POST BAT: Ez dut batere aurkitu, denak aurtengoak agertzen zaizkit.



Hizkuntzaren erabilera

Hizkuntzaren erabilera
Hizkuntza komunikatzeko tresna dugu,bere bitartez balioak transmititu eta errealitatea izendatzen eta interpretatzen ikasten dugu. Baina gure jendarte patriarkalean emakumeak diskurtsotik kanporatuak egon dira,horregatik nahitaezkoa da,hizkuntzari eta diskurtsoari begirada feminista bat  ematea.
Erabilera ez-sexistarako arau-orokorra hiru izan daitezke:
-Genero kutsadura saihestea.
-Maskulinoa orokortzaile gisa ez erabiltzea.
-Euskarak duen araudi ez baztertzaileari jarraitzea.
Baina arau hauek betetzeko zenbait arazokin topa gaitezke. Adibidez,”Genero kutsadura” izen neutroak, pentsamenduan genero batekin identifikatzea;edo eta sexuen araberako ezaugarri eta balorazio ezberdinak esan, estereotipo sexistek jarraituz.






Beraz, hezitzaileok, hitz egiteko era zehatzago erabili beharko dugu, errealitatea osoa islatzeko.Era berean, kontuan izan beharko ditugu,feminismoak egindako ekarpen garrantsitsuak.


IZENA DUENAK IZANA DAUKAlako eta honek esku-hartzea posibilitatzen du.Asko bait dago oraindik egiteko, bestela ikusi kalean egindako galdeketa baten bideo hau



Iazko ikastarokidea aukeratzerakoan,AINHOA CALVO aukeratzen dut,bere diskurtsoarekin ados nagoelako,eta ekarpen, eta irudi oso interesgarriak txertatu dituelako.

        

Gida bat aukeratzekotan, EUSKARAREN ERABILERA EZ SEXISTA.EMAKUNDE.GIDA-LIBURUA aukeratzen dut.




Gure hizkuntzaren genero azterketa sakona egiten duela iruditzen zait.Erabiltzen dituen adibideak eta zuzenketak oso nabarmen eta ulerterrazak dira.Egunerokotasunean erabiltzen ditugun espresioetan konturatu gabe, sexismoa erablitzen dugula ohartarazteko balio digu. Eta era berean, espresio zuzenak zeintzuk izango liratekeen erakusten dizkigu.



Gure erronkak
-Hizkuntza hezkidetzailea esparru guztietan erabiltzea. Gela barruan,jolas garaian,jangelan,eskola-kiroletako partidu eta entrenamenduetan…
-Erabiltzen dugun hizkuntzaren sexismoaz ohartu eta androzentrismoa agerian jarri.
-Komunikazio moduan atal desberdinei,irudia, ahozko hizkuntza,gestoak, doinua…arreta jarri sexismoa ezabatzeko.
-Eleanitzak garenez, hizkuntza guztietan arreta jarri.
-Hizkuntaa erabilera ez sexista sustatzeko dauden gidak,erakutsi, zabaldu eta praktikan jarri.

-Ikas materialak aztertu eta hizkuntza-sexista aldatu.


HITZ ETA PITZ


“Hizkuntza ez da gertaera biologiko eta naturala, hizkuntza eskuratze kulturala denez alda dezakegu, hizkuntza aldatzean mentalitatea aldatu egiten da eta mentalitatea aldatzean jarrera aldatu egiten da” Teresa Meana

Hizkuntza, hitzak, esaldiak, gramatika, morfologia, sintaxia… baino askoz gehiago da, elkarrekin komunikatzeko erabiltzen dugu, baita balioak trasnmititu, errealitatea izendatu eta interpretatzeko ere. Hizkuntzak identitateak eraikitzen laguntzen digu, horregatik da hain garrantzitsua hizkuntzaren erabilera ez sexista eta ez bortitzaren kontzientzia izatea. Hizkuntzaren erabileran isladatzen da gizartearen nolakotasuna.

 Euskerak genero gramatikalik ez badu ere, gure gizarte patriarkala islatzen du,  irainetan “alua”, “gizon” hitzaren erabilera anitzetan, hainbat esamoldetan… Hau horrela, ezinbestekoa da hizkuntzaren erabileraren kontzientzia hartu eta berau modu ez sexista batean erabiltzea. Hizkuntzaren erabilera ez bortitzaren garrantzia ere azpimarratu nahiko nuke.



Hizkuntza ez sexista, parekide, errespetuzko, zintzo eta koherente batean sinesten dut. Hau lortzeko erronkak ugari dira:

  • -       Erabiltzen dugun hizkuntzaren sexismoaz ohartzea
  • -       Genero kutsadura saihestea
  • -       Maskulino orokortzailea saihestea
  • -       Emakumeen esperientziak eta interesak diskurtsoan barneratzea
  • -       Erabiltzen ditugun materialak erreparatzea

Gaur egun hizkuntza eta irudiak elkarri eskutik emanda agertzen dira, beraz euskararen eta irudien erabilera ez sexistarako gida aukeratu dut.

Iazko post interesgarri bat:

Gaiaren inguruko hausnarketa batzuk:

https://www.youtube.com/watch?v=jyVrcM1-9Zs

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=1496664