2017/11/26

LEGEDIA…, BABESA…, baina ez da nahikoa…



                                                             

Marko legala, egon badago… Baina, martxan jartzeko dirua behar da, agintarien konpromisoa, Berdintasunean formakuntza, Hezkidetzaren aldeko apustua ,… Urte gutxi batzuetatik hona, nire ustez iruditegi sinbolikoa aldatzen joan da, gutxika bada ere, azken urteotako aurrerapausua, zentzu honetan handia izan delakoan nago.
Bestalde, patriarkatuak beste era batera ere mugitzen da, ez da geldirik so geratzen… eta batzutan berdintasuna aintzat hartuta, emakumearen kalterako neurriak, edo patriarkatuaren bide berriak gauzatu egin dira, hala nola, alokairuzko sabelak, zaintza partekatua… Beraz, berdintasunaren izenean… hainbat oztopo berriak jarri dizkigute bidean…

⇛⇛EZ BADUGU NAHI ⇒

                                
Irudi hauek, nire hausnarketarekin bat egiten dute. Atzerapausurik, ez suertatzeko, BERDINTASUNA helburu izan behar dugu… Eta benetan sinisten dugularen seinale, aurrekontuetan ikusten da…
Aurreko ikasturteetako posten artean, oraingoan Leirerena aukeratzen dut. Hezkidetzaren marko legalean sakontzen baitu.



Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoak (2006ko maiatzaren 3a), beste batzuen artean printzipio hau dauka jarraibide (1.art), l) Eskubide-berdintasunaren eta aukera-berdintasunaren
garapena, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorraren sustapena”.
Beraz, ildo honetatik jarraituta, lortu nahi den helburua, “Emakumeen eta gizonen arteko eskubide-berdintasun eta aukera-berdintasuneraginkorra sustatzea, dauden desberdintasunak kritikoki aztertzea eta balioestea” da.

Helburu bezala, argi dago ondo dagoela… baina jendartean eta empresa munduan aldaketak ere eman behar dira… Nire garaiko neska mekaniko bat ezagutzen dut… eta mekanika munduan ez du inoiz lanik egin… Beraz, helburua gauzatzeko, hezkuntza munduan egin daitekeenaz gain, zeozer gehiago ere beharrezkoa da…


Gaur egun dagoen legediarekin gutxienez, babesa lortu dela uste dut. Egungo legediagatik ez balitz izango, “La Manada” kalean egongo litzateke dudarik gabe. Hortaz aurrerapausua nabarmena da. Bestalde, eman behar diren bi erronkak, orain arte garbi utzi dudan lez, batetik konpromiso politikoa, legedia aurrera eramateko dirua behar da, eta aurrekontuetan ikusten da benetan “Berdintasuna” helburua den ala ez. Bestetik, Hezkuntza… Eta horretarako ere dirua behar da eta, noski, formakuntza. Berdintasuna, hezkuntzaren etorkizuneko erronka da… Curriculumean, ildo horretatik doazen aldaketak eman behar dira, neurri batzuk hartu behar dira, DBH edota batxilerren irakasgairen bat,…



Bukatzeko, kanta bat…


Legeetatik abiatu eta Hezkidetza praktikatu!

Euskal hezkuntza sistemak legeria anitza  du:
¢Euskal Eskola Publikoaren Legea (1995)
¢Milurteko Aitorpena (2000)
¢Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea (2004)
¢Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak (2005)
¢Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoak (2006)
¢Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eraginkorra lortzeko Lege Organikoak (2007)
¢Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. Akordioak (2009)
¢EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI.Plana (2013)

¢Heziberri 2020

                                                           IBILBIDE HISTORIKOA
Ibilbide historikoari so eginez, 70 eta 80ko hamarkadan emakume feministek ikastetxeetan egindako lana goraipatzekoa da. LANBROA elkarte feministak lehenengo hezkidetza mintegia martxan jarri zuen. 
Lan gogor horren ondorioz,  90ko hamarkadan hezkidetzak bultzakada handia jasan zuen eta lurralde bakoitzean Hezkidetza Aholkularitza bat sortu zen.
Baina, 2001ean Hezkidetza Aholkularitzak desagertu egin ziren eta zalantzak heldu ziren. Hala eta guztiz ere, zenbait mintegik bere lanarekin jarraitzea lortu zuten, hori bai, Hezkuntza Departamentuaren babesik gabe.
2013an “Hezkuntza-sisteman Hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana” sortu zen. Honen bitartez, ikastetxeetan egiten ari zen lana errekonozitu egin zen eta berriro ere ikastetxeen arteko sare lana berpiztu egin zen, Berritzeguneetako mintegien bitartez.

 ZER DIO LEGEDIAK?
Legediak dioenez, Hezkuntza Administrazioek “Emakumeen jakintza eta emakumeek gizadiaren garapenari egin dioten ekarpen sozial eta historikoa integratu” behar dute. Baina, nire galdera da: Egiten da? Legediak dioena betetzen da? 


Beste alde batetik, sexismoa eta emakumeen aurkako indarkeria erreproduzitzen duten material didaktikoak debekatzen dira,halaber hizkuntzaren erabilera ez sexista eta irudietan emakume eta gizonen arteko errepresentazio orekatua eta ez estereotipatua agertzen direla kontrolatu beharko du administrazioak. Egiten da? Legediak dioena betetzen da? Hona hemen artikulu interesgarri bat ipuinen inguruan
http://www.revistaarcadia.com/libros/articulo/discriminacion-de-genero-en-los-libros-infantiles/62486




Legeak dioenaren arabera, oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit hauek ere:
•Hezkidetza ikastaroak antolatu behar dira, irakasle formatuak izateko.
•Emakume eta gizonen presentzia orekatua egon behar da ikastoletan.
•Genero- indarkeriagatik desplazaturiko neska-mutilen berehalako eskolarizazioa bermatu.
•Ikasketa eta lanbide aukera guztiak gauzatzeko estereotiporik gabeko orientazioa txertatu.

Aurreko edizioetako ikastarokideen ekarpenak irakurtzean, Maite magisteritzak egindako “legeak eta indarrean dauden arauak” gustatu zait. Azalpen argiak eta hainbat material gehigarri ipintzeaz aparte, Maria Jose Urruzoloren “Reflexionar como profesionales” bideoa asko gustatu zait eta hori dela eta nire ekarpenean ere txertatzea erabaki dut:


Berdintasun errealaren bidean dauden 2 erronka nagusienak hauek lirateke:
•Legeak idatzita bai, baina praktikara eraman behar dira, BETE BEHAR DIRA!
Irakasleak prestatu, FORMAKUNTZA ezinbestekoa da!