¢EuskadikoEmakumeen eta GizonenBerdintasunerakoLegeak
(2005)
¢HezkuntzariBuruzkoLegeOrganikoak
(2006)
¢Emakumeen eta GizonenBerdintasuneraginkorralortzekoLegeOrganikoak
(2007)
¢Etxekotratutxarrak eta sexuindarkeriajasatendituztenemakumeeiharrerahobeaegitekoerakundeenarteko II. Akordioak
(2009)
¢EAEkoEmakumeen eta GizonenBerdintasunerakoVI.Plana
(2013)
¢Heziberri 2020
IBILBIDE HISTORIKOA
Ibilbidehistorikoari so eginez, 70
eta 80ko hamarkadanemakumefeministekikastetxeetanegindako lana
goraipatzekoa da. LANBROA elkartefeministaklehenengohezkidetzamintegiamartxanjarrizuen.
Langogor
horren ondorioz, 90ko hamarkadanhezkidetzakbultzakadahandia
jasan zuen eta lurraldebakoitzeanHezkidetzaAholkularitzabatsortu zen.
Baina,
2001ean HezkidetzaAholkularitzakdesagertueginziren eta zalantzakhelduziren.
Hala eta guztiz ere, zenbaitmintegikberelanarekinjarraitzealortuzuten, horibai, HezkuntzaDepartamentuarenbabesikgabe.
2013an
“Hezkuntza-sistemanHezkidetza eta
genero-indarkeriarenprebentzioalantzekoGida Plana” sortu zen.
Honenbitartez, ikastetxeetanegitenari zen
lana errekonozituegin zen
eta berriro ere ikastetxeenartekosare lana
berpiztuegin zen,
Berritzeguneetakomintegienbitartez.
ZER DIO LEGEDIAK?
Legediakdioenez, HezkuntzaAdministrazioek “Emakumeenjakintza eta emakumeekgizadiarengarapenariegindiotenekarpensozial eta historikoaintegratu” behardute. Baina, niregaldera da: Egiten da? Legediakdioenabetetzen da?
Bestealdebatetik, sexismoa eta emakumeenaurkakoindarkeriaerreproduzitzendutenmaterial didaktikoakdebekatzendira,halaberhizkuntzarenerabileraez sexista eta irudietanemakume eta gizonenartekoerrepresentazioorekatua eta ezestereotipatuaagertzendirelakontrolatubeharko du administrazioak. Egiten da? Legediakdioenabetetzen da? Honahemenartikuluinteresgarribatipuineninguruan
•Ikasketa eta lanbideaukeraguztiakgauzatzekoestereotiporikgabekoorientazioatxertatu.
Aurrekoedizioetakoikastarokideenekarpenakirakurtzean, Maite magisteritzakegindako “legeak eta indarreandaudenarauak”gustatuzait. Azalpenargiak eta hainbat
material gehigarriipintzeaz
aparte, MariaJoseUrruzoloren “Reflexionar como
profesionales” bideoaaskogustatuzait eta hori dela
eta nireekarpenean ere txertatzeaerabakidut:
Anitza da emakume eta gizonen arteko tratu berdina lortzeko Euskal Hezkuntza Sistemak duen legeria. Euskal Eskola Publikoaren Legea, Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea, Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea, Heziberri 2020, Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko Aldundi Legea... Tamalez, legeak paperean idatzita geratzen dira. Lege bat(zu)ek soilik ez du(te) berdintasuna ekarriko, ezta jazarpena errotik erauziko ere. Urrats garrantzitsuak dira baina lege horiek betearazteko borondate politikoa beharrezkoa da.
Marian Moreno-k "Berdintasuna gerrilla lana da, instituzionala beharko lukeenean" adierazten du. Bat nator berarekin eguneroko jardunean lege horiek ez direla betetzen aipatzen duenean. Legeak modu sistematiko eta globalean ez dira betetzen, izan ere, aurpegi zuriketa bat besterik ez dira, ispilatze hutsa nire aburuz. Hezkidetzan hezitzera behartzen gaitu legeak, baina akaso hezkuntzan dihardugun profesionalok kontzientziaturik gaude hezkidetzak duen garrantziaz? formakuntza jaso al dugu horretarako? Erantzuna ezezkoa da. Eta formakuntza hori ez dugu izaten ez delako, ez unibertsitateetan, ez ikastetxeetan, ez etxean ezta are gutxiago kalean ere ikasten. Hezkuntza Sisteman Berdintasunean araudi bat ezartzea irakaslegoa hezkidetzan formatu gabe, hutsaren hurrena da. Eskolak zein institutoak ez dira berdintasunerako arnasgune bat, patriarkatua oso errotuta dagoen beste eremu bat gehiago baizik. Klaustroak ere, sinesmen matxistez osaturik daude eta tamalez, hori guztia ikasgeletara higitu egiten da.
Honekin guztiarekin ez nuke nahiko irakasleok dugun prestigio sozial eskasa elikatu, izan ere irakasle oso fin, baliagarri, konprometitu eta feminismoan fomatuak ere egon badaudelako. Egunerokoan gogor lan egiten dutenak sinesten duten lanbide baten alde, begirada more batez ingurua blaitzen saiatzen direnak, ikaslegoarengan zein lankideengan eta hortaz, jendartearengan ere eraginez. Zoritxarrez, borondatezko lan batetik dator hau guztia. Ezer ez da derrigorrezkoa hezkuntzan berdintasunaz mintzo garenean eta formakuntza faltak horretan ere zerikusi handia du, izan ere, berdintasuna barrenean ez daramazunean ezinezkoa da berau transmititzea.
Betetzen ez diren legeak izanik, hezkidetza borondatezko lan batera zokoratuz, testu liburuetan emakumearen presentzia eza izanik eta irakaslegoaren formakuntzaren derrigortasun gabeziaz, intituzioek errepikatzen jarraitzen dute hezkuntza berdintasunerako oinarria dela. Baina aldi berean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Delegatuak, adierazten du "sexuagatik segregatutako hezkuntzak ez duela diskriminatzen". Nola da posible EAE-ko hezkuntza ordezkari nagusienak horrelako adierazpenak egitea? zertararako orduan horrenbeste lege?
Ezaguna da ere, azkenengo egunetan Espainiako osasun, gizarte zerbitzu eta berdintasun Ministerioak adingabekoen alkohol kontsumoaren prebentziorako kanpainean erabilitako kartelak sortutako polemika, non alkohola eta emakumeen kontrako indarkeria sexuala harremantzen ziren. Akats bat izan zela argudiatuz, berehala kartela kendu zuten. Neska gazteen bortxaketak eta alkoholaren kontsumoa uztartzeak, bortxaketaren kultura sustatzen zuela salatu da sare sozialen bidez. Izan ere, beste behin fokoa bortxatuan eta ez aldiz bortxatzailean jarri izan delako "babesik gabeko sexu harremanak edota borondatez kontrako harremanetaz" hitzegiten baitzen. Harrigarria eta aldi berean onartezina iruditzen zait instituzio publikoek horrelako "akatsak" suertatzen direla baimentzea. Legeri oso bat sortzen duten berdinek, berdintasuna aldarrikatzen dutenek benetan borondatea agertzen al dute egunerokoan horiek bete daitezen? egia esan, kezka eta zalantza handiak sortzen zaizkit horrelako adibideak ikusterakoan.
Egia da legeak beharrezkoak direla eta hasierako urratsak emateko ezinbestekoak eta guztiz premiazkoak dira. Marko legal batek hezkidetzaren inguruko garrantzia jasotzea derrigorrezko abiapuntua da, oso onuragarria eta hezkidetzari zilegitasuna ematen diotela uste dut. Horregatik, hezkidetzaren legediari esker, hori guztia bistaratzea lortu dela iruditzen zait.
Hala ere, berdintasun errealaren bidean, alde batetik legeak betearazteko benetazko borondate politikoa eta bestetik irakaslegoaren formakuntza zehatza. erronka nagusienetako bi direla iruditzen zait. Lehenegoari dagokionez, beharrezkoak diren baliabideetan inbertsioa gauzatu eta Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko gida plan-ean agertzen diren helburu estrategikoen betearaztea. Beharrezkoak diren ikuskaritzak bermatuz eta aplikatu egiten dela exijituz. Bigarrenari erreferentzia eginez, hezkidetza ikasketa zein formakuntza zehatzak hezkuntzako profesional orori eskaini eta eskatzean datza. Izan ere, hori guztia aldatu ezean, ikuspegi feminista hezkuntzan txertatu gabe eta hezkidetzan beharrezko formakuntza nahikoa izan gabe berdintasunerako urratsak nahikoak izango ez direla uste dut.
Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana-z hitzegin nahiko nuke jarraian. 2013.urtean Hezkuntza Sailak eskola mistotik, eskola hezkidetzailera joateko bidean aurrera egiteko eta indarkeria sexistaren prebentzioa sustatzeko asmoz aurkeztua izan zen. Pertsonen garapen integrala bilatuz, sexuaren araberako estereotipoak eta rolak alde batera utziz, genero diskriminazioa eta indarkeria mota guztiak gaindituz eta sexistak ez diren ibilbide akademiko eta profesionalak bideratzea izan du helburu. Horrela ere jasotzen du Heziberri 2020-k, non hezkidetzan aurrerapasausuak ematen jarraitu behar dela errekonozitzen den, esaterako Ikastetxearen Hezkuntza eta Curriculumari dagokionez, 15.artikuluan Hezkuntza Proiektua Hezkidetza eta genero Indarkeria Planean garatu eta zehaztea jasotzen duen. Hortaz, dirudienez Heziberri 2020k planaren urratsak mantentzeko asmoa duela ematen du eta erabat esanguratsu eta pozgarriak dira horrelakoetan aurrerapausuak gauzatzen direla ikusteak.
Aurreko edizioetako Maite-ren post-a gogora ekarri nahiko nuke, izan ere, hezkidetzaren inguruan Maria Jose Urruzola-ren bideo hau interesgarria iruditu baitzait.
Historian
zehar, gure sisteman murgildu eta arau zein legeen barnean aritzeko
marko legalak sekulako garrantzia duela ezin ukatu. Horren baitan
hartzen baitira erabakirik potoloenak, eta finean, justiziak
erabakitzen du askotan jendartean sortzen diren arazo eta gatazken
konponketak nolakoa izan behar duen. Baina ez hori bakarrik, legeei
esker, gizarteko politiken nolakotasuna definitzen da, alderdi
gehienen adostasuna eta elkar ekintzak bilatzen eta sustatzen
dituztelarik. Nolabait,
jendartean ematen ari den ikuspegi orokorraren aldaketa gisa ulertu
nahiko nuke.
Honenbestez,
irakurgaian ere
arakatzeko aukera izan dugunez, Euskal
Eskola Publikoaren legea
onartu zen 1995ean, eta bertan, irakasten zenaren izaera
hezkidetzailea aipatu zen erreferentzia garrantzitsu legez. Milurteko
Aitorpenean ere,
hezkuntza unibertsalaren aitortza egin zen emakume zein gizonezkoen
berdintasuna aipatuz eta emakumeen autonomia lortzeko apustua eta
ardura Nazio Batuetako erronken artean kokatuz. Ondoren etorriko dira
Genero Indarkeriaren
Aurkako Babes Osorako Neurrien Legeak
2004an eta Euskadiko
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak
ere, 2005ean.
Hezkidetza
eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planaren
ondorioz, 2013an
idatzia, orain
arte ikastetxeetan egiten ari zen hezkidetza lana errekonozitu
da eta ikastetxeen
arteko sare lana berrartu
da Berritzeguneetako mintegietan
egindako lana baliatuz.
Zentroen
arteko saretzea ekartzeaz
gain, mahai gainea jarri du lege honek, eskola
mistoak izate hutsak ez gaituela eskola hezkidetzaile batera
eramango.
Eta klabe aldaketa garrantzitsua da legeen moldaketa eta
eraginkortasunean eman den hori. Kontzientziazio eta jabetze honek
bultzatuko baitu benetako eta ardura betezko ekintza planak
diseinatzeko beharrezko bultzada ematea.
Heziberri
2020ak
emakume eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasuna lortzeko
pausuak ematen jarraitu behar dela errekonozitzen
du. Hezkidetza eta Genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko
gida-planak
helburu eta lan ildo zehatzak
markatu dituzte
etorkizunean aplikatzeko. Idatzita eta jasota dagoen horrek, gerora,
aplikatu eta egin egiteko aukerak eta exijentzia mailak biderkatzen
dituela uste dut, eta hargatik, aurrerapauso gisa ikus ditzakegu
azken legedien ekarpen hauek ere.
Nahikoa
al dira, ordea? Lege eta neurri politikoez ari garenean, babes
ofizial hori izateaz gain inbertsio esanguratsuak egitea dakar
berarekin, ezinbestean. Baina nola kudeatzen dira aurrekontu publiko
horiek. Benetan beharrezkoak diren hutsune eta gabeziak identifikatu
eta erroetara jotzen al dute? Nahikoa al da ikastetxeetan 8 orduko
tailer hezkidetzaileak egitearekin? Esku hartze puntualak egiteak
ikasle zein irakasleengan ikuspegia aldatzen hasteko zertzeladak ekar
ditzake... baina, nola baliatu gako aldaketa horiek, etorkizunean ere
eraginkortasunez eta modu aktiboan joka
dezaten... konpartitutako hausnarketa eta ariketa kolektibo zein
indibidualak ezerezean gera ez daitezen?
Argi
dago nonbaitetik hasi beharra dagoela, baina legeek euren helburuak
betearazteko nahia badute, eskubideak ez ezik, betebeharrak ere oso
aintzakotzat hartu beharko lituzketela pentsatzen dut. Alegia, ez da
nahikoa Berritzeguneko formazio labur bat irakasleekin, ez bada
eskola komunitate osora zabaldutako zerbait, eta ez bazaio jarraipen
iraunkorrik emango ibilbide honi. Legeek, markoek... aukerak zabaldu
eta zilegitasuna eman diezaioketa HEZKIDETZAren aldeko apustu
politikoari. Baina, oso kontziente izan behar dugu, hankak
lurreratzean eta errutinan eguneroko esku hartzera jotzen dugunean,
benetan landu beharreko eta mimatu, elikatu, zaindu,
formatu...beharreko pertsonak, eskola komunitatea osatzen duten
horiek direla. Ikastetxeetan atezainetik hasi eta sukaldari zein
begiraleetatik pasata, irakasle zein zuzendaritza karguek eta, nola
ez, famili anitzek... horiek denek behar dutela HEZKIDETZAren parte
aktibo izan. Eurak dira protagonista gure etorkizuneko erronkan. Eta
gurekin batera lanean jarri ez ezik, ez dugu belaunaldi berrien
hezkuntza eta hazkuntza prozesuan begirada feministarekin aurrera
egiterik izango.
Berdintasun
errealaren bidean dauden bi zeregin aipatzearren EAEko hauek
berreskuratu ditut posterako:
-
“Sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen
garapen integrala eskaini, bereizkeria mota oro baztertu eta
generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta profesionala
bermatzen dituena izango da. Horretarako, emakumeen eta gizonen
benetako berdintasuna bultzatuko da alor guztietan: curriculumean,
antolaketan...” Zeregin honetarako ezinbestekoa izango da nire
ustez esparru guztietan esku hartze eta erabakimena duten eragile eta
pertsonen FORMAKUNTZA espezifikoa eta oinarrizko ezagutza feministen
lanketa.
-
“Ebaluazio, ikerkuntza, berrikuntza eta irakasleen laguntzarako
zerbitzuetan hezkidetzan trebakuntza zehatza duen pertsonala
izatearen beharra adierazten du legeak, baita emakume eta gizonen
presentzia orekatua hezkuntza maila guztietan”. Hezkuntza
komunitateko profesionalen artean hautaketa prozesuan diskriminazio
positiboa egin beharko genukeela uste dut. Hizkuntzaren
normalizazioarekin gertatu bezala, bide beretik, hezkidetzan
trebatuta eta ekintzaile aritzen diren kideak saretu behar ditu
ESKOLA PUBLIKOAk. Eta horretarako, baliabideak behar izateaz gain,
hautaketa prozesuetan puntu gehigarriak emango dizkien xehetasunak
finkatzea izan zitekeen aukeretako bat. Baina zoritxarrez, egungo sistemak oraindik ere, Fratoren biƱeta honen antza gehiago duela iruditzen zait...
Iazko
postak gainbegiratuta Maite A.S.rena gogora ekartzea interesgarria
iruditu zait. Aurkezpen
honetan partekatze dituen hausnarketekin bat egiteaz gainera,
Lekeitioko Eskola Publikoan egiten ari diren lanaren bideo bat ere
eskura jarri zuen, eta niri behintzat, adibide praktikoetara jo eta
hauen zabalpen zuzena egitea, arma inportantea iruditzen zait
hezkidetzan aurrerapausoak emate aldera.
Legeen mundu honetan orain gutxi arte emakumeak bigarren plano batean gelditu garela ezin ahaztu liteke, eta ondorioz, gaur egun ere pgutxi dira politikan diharduten emakumeak. Izan ere, ezin dugu ahaztu hamarkada gutxi batzuk arte emakumeok ez genuela
aukerarik legeak sortu eta haien inguruko eztabaidak eremu politikoan
aurrera eramateko.
Hala, onartu beharra daukagu esku artean darabilgun marko
politikoa gizonezkoek sortu
dutela eta hein handi batean marko politiko maskulinoa dela.
Beraz, hezkidetzak gaur egun marko legal bat duela esan badezakegu, urteetako
borroka feministak garaipen hori lortu duelako da; dena den, aintzat izan behar dugu arau horiek
abiapuntu gisa onak diren arren, ez direla nahikoa eraldaketa soziala
lortzeko.
Hau esanda, zein izango lirateke berdintasun errealaren bidean dauden erronka nagusiak? Hona hemen nik proposatutakoak:
KONPROMISOA: Eraldaketa prozesuarekiko konpromiso eta hartu eman bat izatea. Denon indar eta sormena lagun ditugula norabide berean egin behar dugu bultza, egiazko aldaketarik gertatzea nahi badugu.
KONTZIENTZIAZIOA: Beharrezkoa
da marko legalak babesten duen hori sinetsi eta zertan datzan jakitea.
Heziketa eremuetan ari garen guztiok eraldaketa beharrezkoa eta posible
dela sinesten ez badugu, eraldaketa ez da posible izango.Hezitzaile komunitate osoaren kontzientziazioa beharrezkoa da. Hau lantzeko, interesgarria litzateke Hezkidetza Mintegietan arlo gutzietako
hezitzaileak parte hartzea. Hau da, familiak eta hezkuntza komunitate osoko
ordezkariak egotea eta irakasle bakoitzak erabiltzen duen material
didaktikoaren berrikuspena egiteko konpromisoa hartzea, besteak beste.
Legediari dagokionez urrats asko lortu diren arren, lorpen aipagarrienetako bat hezkidetza bera hezkuntza
komunitatearen agendan txertatu eta leku garrantzitsua hartzea izan da.
Izan ere, orain dela gutxira arte hezkuntza arloan zebiltzan askok eta
askok hezkidetzaz hitz bakar bat ere entzun ez zuela esan zitekeen. Gaur
egun aldiz, hezkuntza esparruarekin eta legediarekin besterik ez bada
ere hezitzaile gehien gehienok ezagutzen dugu hitza, horietatik gehienek
kontzeptua ulertzen dugu, eta asko bat gatoz hezkidetzaren helburuekin.
Aztertu ditugun lege guztien artean esanguratsua den bat aukeratzekotan Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen28. artikulua aukeratuko nuke:
“Sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaini, bereizkeria-mota oro baztertu eta generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta profesionala bermatzen dituena izango da. Horretarako, emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultzatuko da alor guztietan: curriculumean, antolaketan eta abarrean”
Bukatzeko aurreko urtean Ainhoak eginiko sarrera hau aipatuko nuke.
Argi dago, legeak
baditugula: Heziberri, Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien
Legea, Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea…
Legea, marko legala
badugu. Eta zer gertatzen da praktikan??? Zertarako hainbeste aldaketa Heziberrirekin
gero praktikan, eguneroko erronkei aurre egiteko baliabiderik ez baditugu. Ezin
badugu denari aurre egin baliabide pedagogikoa eta pertsonalak ez badaude?
Zertarako egiten
dira aldaketak hauek? Zerk bultzatuta? Betikoak egin behar ditugu aldaketak,
nola eta baliabide eta murrizketak pairatzen baditugu.
Idatzi duenak
badaki zer nolako egoeretan bizi garen hezkuntza munduan dihardugunak. Entzun ahal
gaituzte? Gure beharrei erantzun digute? BAI!! MURRIZKETAK aplikatzen.
Egoera honek
ekarritako aldaketei aurre egiten diogunak benetan legea gara. Guk egiten dugu
praktika, gu gara aldaketa.
Gure artean hezkidetzak
duen garrantziaz ohartu gara eta ideia hori zabaltzen ari da. Kritika egin behar
da, Legeak irakurri, aztertu eta kritikatu.
Heziberri 2020n
eskola inklusiboaren kontzeptua azaldu egiten da. Nola aipatu eta erabili dezakete
kontzeptua beraiek segregazio eta ghettoen bultzatzaileak badira.
Plazerraren
kontzeptua ere azaldu egiten da. Nola posible da gorputzaren plazerra aipatzea
eskoletan dagoen taburik handienetarikoa SEXUALITATEA denean?
Formatzeko inplkikazioa
behar da. Inbertsioa, dirua alegia. Hezkuntza komunitatean lanean gaudenok
formatu nahi dugu, jakin nahi dugu nola txertatu, aldatu gauzak. Baliabideak behar
ditugu. Legeak soberan daude aurrera joateko eta gauzak aldatzeko baliabide
materialik zein fisikorik ez dugunean.
Iazko postak
irakurtzen Maite A. Sk egiten dituen galderekin bat nator. Eta adibide gisa jarri duen bideoarekin
geratzen naiz. Itzela da!! Zoriontzekoa!!