2018/10/27

Sexu-generoa: Mugatzen gaituen ikuspegi sistemikoa



Gai honi aste honetan zehar zenbait buelta eman ondoren, inguruan oso errotuta dugula esan beharra dago, duda barik. Edonora begiratzen duzula, edozertan arreta jartzen duzula, leku guztietan nahi beste adibide topatzen dituzula egiaztatzen duzu. Tristea da, bai, baina egia.

Ikuspegi inposatu honen eragina gure bizitzaren arlo askotan begibistakoa da. Arropa-dendetan materiala sailkatuta dago, ez edonola, jostailuak ere pentsatuta daude ikuspegi sistemiko honen arabera, hots neska edo mutilentzat, telebistako hainbat eta hainbat iragarki diseinatuta daude ikuskera honen ikuspegitik hona hemen hauxe salatzen duen bideoa bat, musika munduan kontu bera dugu… egoera hau salatzen deun erreportaje duzue lotura honetan, gaztelaniaz bada ere, interesgarria da oso. Erreportajeak gauzak alda daitezkeela ere erakusten digu, ordea. Izan ere, hau guztia ez da inposatu eta eraiki den sistema bat besterik. Eraikia bada, honek zera esan nahi du: era berean deseraiki daitekeela, zelan egin ahal den da, hortaz, ikasi behar duguna.

Joan den edizioan argitaratu ziren posten artean honako honekin geratu naiz: “Sexu-genero sistema deseraiki”, Artaldetik AT-ek publikatu zuena. Oso ikuspegi interesgarria plazaratu egin zuen gaiaren inguruan. Nire ustez bere benetako dimentsioa ederto adierazi egin zuen, adibide asko ipiniz, arlo desberdinetan duen eragina irudiatuz… gainera, bideoak, irudiak, loturak… jarri zituen. Zoragarria, benetan!






Lotura honetan STEILAS sindikatuak “Iraultzeko prest!” izeneko Unitate Didaktikoa duzue. Unitatea adin desberdinetan lantzeko pentsatuta dago.

Hezkidetza: sexu-genero sistema suntsitzeko bidea


.   



Itziar Zigak dioen moduan “Bi sexu, bi genero: guztioi hainbeste min egin digun determinismo dikotomikoa da”. Ez zaio Ziga idazleari arrazoirik falta. Sexu genero bereizketaren ondorioz, bereizketa hauek naturalak/biologikoak direla sinetsiarazi digute, baita hierarkikoak/osagarriak direla irakatsi ere. “Naturala” den uste hori ez da umeetan bakarrik ematen, helduek ere normaltasun osoz esaten dute sexu genero bereizketa hori “naturala” dela. Gehien kezkatzen nauena bereizketa konstrukzio kulturala dela argitzen  diozunean ez ulertzea da, atzetik erresistentzi handiak daudela iruditzen zait. 
Orokorrean hitz egitea bada ere, jendartea (gizonezkoak batez ere) nahiko “komodoa” dela iruditzen zait eta ez du bereizketa dikotomiko hierarkiko hau kuestionatu nahi, ez dira kontziente umetatik elikatzen dugun dikotomia honek sortzen duen sufrimenduaz, kasu lazgarriena biolentzia matxista izango litzake, baina badira beste hainbat sufrimendu era pertsonalago eta ezkutuan sufritzen direnak, trans, intersexual edo generoa definitu gabeko pertsonez ari naiz. Ume eta nerabe hauek eskolan jazarpen handia sufritzen dute

15 ilustraciones que demuestran cómo el sexismo afecta a la sociedad 12Gizonon kasuan, sexu-genero bereizketa honek eragin zuzena du, Coral Herrera Gómez-ek bere artikuluan “la crisis de masculinidad y “los nuevos hombres” dioen moduan “Gizonek planeta guztian, emakumeak baino gehiagotan hiltzen dute beraien burua, suizidioz eta zuhurtzia-gabekeria ekintzetan, emozioak kudeatzeko erreminta gutxiago dituztelako. Ez dakite, tristura, etsipena, gorrotoa, edo beldurrari nola aurre egin; horregatik ohikoa da gizonek, beren buruen kontra edo gainerakoen kontra, bortizkeriara jotzea.”

Sexu-genero bereizketaren ondorioz argi dago lanbide batzuk oso feminizatuak daudela, gehienetan zaintzarekin erlazionatutakoak: neure eskolan adibidez PT denak emakumezkoak dira edo momentu honetan greban dauden zahar-etxetako langileak ere ia denak emakumezkoak dira. Kontrako zentzuan ibili eta “gizonezkoen” munduan murgildu den laguna ere badut, duela 10 urte “obretako zuzendaritza” gradu ertaina atera eta momentu honetan obretan lanean dabilena. Noizean behin kuestionatu badute ere, ausarta da eta aurrera doa. 

Iazko bloga begiratzean Garazi Esnaolaren “nolakoa da zure kaxa?” ikaragarri gustatu zait, hausnarketa pertsonalaz gain hainbat baliabide eskaintzen ditu lanerako, pelikulak, ipuinak. Bertatik lortu dut nesken emotikonoen inguruko bideoa, estereotipoen inguruan adierazgarria da oso eta eskolan lantzeko baliagarria da:


Pelikula sorta  Desprincesamiento activo webgunean topatu dut, estereotipoetatik at egindako hainbat pelikula zerrendatzen ditu, eta aitzindarien artean “Pipi calzaslargas” pertsonaia dago. 



SEXU-GENERO SISTEMA DESERAIKIZ

Sexu-genero sistema, gaur egun ere, hainbat adibidetan ikus dezakegu. Hiru aipatuko ditut:
  • Eskola komunitatean ari garen guztiok norabide berdinerantz ez goaz. Irakasle, zein guraso, eta bestelako langileen artean hutsune handiak nabaritzen ditugu oraindik gai honetan.
  • Profesional maila, emakume gutxi heltzen dira goi mailako postuetara baina hauek, lidergo eredu desberdina aukeratu beharrean, askotan gizonen estereotipoak kopiatzen saiatzen dira.
  • Komunikabideetatik jasotzen ditugun berri asko. Honen bi adibide azken egunetan agertu direnak eta eztabaidatzeko aproposak:



Sexu-genero sistematik genero-ikuspegira pasatzeko oraindik bide luzea geratu arren, positiboak izan behar gara. Ezin dugu dena kolore beltzarekin ikusi. Ikastaro honetan gaudenok heziak izan gara sexu-genero sisteman eta hemen gaude ikasten eta aldaketak sortzen saiatzen. Sexu-genero sistema deseraikitzen ari gara. Hainbat elkarte, erakunde edo gobernu batzuei esker aurrerapausoak ematen ari dira. Horren harira, aipamen batzuk egingo ditut:
  • Emakundek lan handia egiten du programa desberdinen bitartez. Aitorrek kirolean berdintasuna lortzeko aipatu du bat. Pasa den asteartean, “Gizonok esan eta egin” kanpaina aurkeztu zuen. Ekintza konkretuak eginez gizonek egunerokotasunean berdintasunarekin duten konpromisoa handitu nahi dute hainbat eremutan: zaintzan erantzunkidetasuna bultzatzeko, indarkeria matxistari aurre egiteko, berdintasunaren aldeko ideiak hedatzeko, mezu eta jarrera sexistak salatzeko eta abar. Horretarako aplikazio informatiko bat sortu dute. Urrats gutxi batzuetan lagunduko die matxismo maila aztertzen, konpromisoak aukeratzen eta praktikan jartzen eta horien jarraipena egiten.



     
     Emakundek informazio hau bakoitzaren erakundeetako gizonen artean zabaltzea eskertuko luke.
  • Hezkuntza Sailak garrantzia ematen dio gai honi eta neurri desberdinak aktibatu ditu:
  1. Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko I. Plana eta atertatzear dago II.a
  2. STEAM hezkuntza programa
  3. Egiten dugun formakuntza honen zabalkundea eta finantziazioa hezkuntza sisteman lanean ari garenontzat
  • Eta zuek ezagutzen eta aipatu dituzuen beste hainbeste: Urtxintxa Eskola, Chrysallis, talde feministak…
Aurreko edizioetako Ane Lenizek egindako posta aukeratuko nuke, hainbat arrazoiengatik. Ez nituen ezagutzen beste kulturetan generoarekiko dituzten praktika kulturalak eta harrituta geratu naiz kontatzen duenarekin. Beste aldetik, bat nator berak aipatzen dituen erronka eta irizipide orokorrekin.


Ikasleekin gai hau lantzeko baliabide asko daude eta batzuk aipatuko ditut:
Baina era sistematizatuan lan egin behar eta ez ekintza solte bezala.

Eta amaitzeko, gure hezkuntza munduan oztoporik handiena aliatuak ez aurkitzea da, hau da, norberak bakarrik aurre egitea zaila da, eta oso astuna, edonor erretzeko modukoa. Beraz, ikas-komunitate osoan bilatzea izango litzateke idealena, gurasoen aldetik, lankideen aldetik eta eskolan parte hartzen duten guztien esku egon behar da benetako aldaketa.

HEZKIDETZA; BAI ALA BAI!!

HEZKIDETZA,  BAI ALA BAI!!

Hezkidetzaren inguruan egindako inkestan, gehien errepikatzen den hitza, BERDINTASUNA izan da. Hezkuntza hezitzailearen beharra ezinbestekotzat jotzen dute, baina honekin batera, formazioaren beharra ere, aipatzen da. Hala ere, nahiz eta urrats batzuk hasi direla emanten onartu, oraindik asko falta da gure eskoletan modu integral batean lantzeko. Butzatzeko, batzuen hitzetan, behin eta berriz esaten da  komunitate eta gizarte osoaren parte hartzea eta inplikazioa lortu behar dela.




Aurreko edizioetako ikaskideek egindako sarreren artean , hau aukeratu dut:
GARAZI GALDERA ARTEAN

Eta.... zergatik landu behar dugu Hezkidetza, hemen nire bost arrazoiak:

1. Pertosna askeak hezi behar ditugulako, estereotipoetatik at.

2.- Pertsonen garapen integrala lortzeko.

3.- Sistemaren botere harremanak gainditzeko eta emakumeek jasaten duten jazarpena bukatzeko.

4.-Gure arteko harremanak hobetzeko.

5.- Emakumeak ahalduntzeko.








2018/10/26

Norbaitek interesa izanez gero, kirolean berdintasuna lortzeko jarduera baten berri, HEMEN



HEZKIDETZA... GIZARTEAK IRABAZTEN DUELAKO!!


Inkestaren ideia jaso nuenean ideia ezberdinak etorri zitzaizkidan burura: irakasleei egitea, ikasleei, lagun feministei, eskolan umeak dituzten gurasoei...  Irakasleei egitea berehala baztertu nuen, agian ez neukalako betiko irizpide pedagogikoak entzuteko gogorik, politikoki zuzenak diren horiek baina askotan inora ere iristen ez direnak.  Gurasoena polita izango litzateke, baina gauzatzeko zaila.  Beste biekin geratu naiz: pare bat lagun feminismoan ibiltzen direnak baina hezkuntzarekin zerikusirik ez dutenak, ezta seme-alabak ere, eta nerekin hezkidetza taldean aritzen diren lau ikasle.

Hezkidetza hitza aipatzerakoan denei arrotza egiten zitzaien, beste modu batean azaltzerakoan zertaz ari nintzen berehala ulertu zuten.  Feministak diren lagun hauei ezinbestekoa iruditu zitzaien eskoletan hezkidetzan aritzea. Jarduera ildoetaz galdetzerakoan oso erantzun sinpleak eta sakondu gabekoan ematen zituzten.  Ikasleei galdetzerakoan berriz oso garbi azaldu zuten:  irakasleak berdin tratatu behar gaituzte eta ez da horrela gertatzen, ematen dizkiguten gaietan, apuntetan, emakumeak ez dira agertzen, neska bat mugituagoa bada berehala desaktibatu (beraien hitzak) egiten zaio....


Nere leloa:

BERDINTASUNEAN HEZITZEN DUGUNEAN GIZARTE OSOAK IRABAZTEN DU

Aurreko ikasturteko sarrerak salseatzerakoan, Garazi Esnaolak idatzitako poemarekin geratu naiz,  zergatik? berritzailea, sortzailea, originala iruditu zaidalako.


Nire bost arrazoi hezkidetzan aritzeko:

  • Lehenengoa, eta garrantzitsuena, gizarte osoak irabazten duelako, emakume zein gizon!
  • Indarkeria matxista ekiditeko bide bakarrenetariko bat iruditzen zaidalako.
  • Emakumezko sentitzen diren nire ikasleei, nire alabei, zor diedalako.
  • Kapitalismoaren aurrean borrokatzeko ezinbesteko bidea delako.
  • Feminismoa poterera eraman behar dugulako.









SEXU-GENEROA


Sexu- genero sistema oraindik ere gizartean oso ezarrita ikusten dut. Zure sexuaren arabera, “horri dagokion” generokoa izan behar zara (femeninoa alua baduzu, maskulinoa zakila eta barrabilak badituzu), eta gainera, zure sexu bera ez dutenengatik erakarrita sentitu behar zara (heterosexuala) baina.. orduan, non gertatzen dira gizona eta neska identifikatzen ez direnak? Intersexualak? Transak? Homosexulak? Bisexualak? Asexualak.. etab….

Argi dago mundu anitz honetan ez dagoela denentzako aukera bera ezta lekua ematerik nahi ere. Asko geratzen da horretarako, normalizazio baterako, norberak bere erara identifikatzeko aukera eta erosotasuna sentitzeko. Honen harira, Uruguay-en duela eguntxo batzuk onartu zuten Ley Trans izenekoa. Herrialde honetan transexualen heriotza tasa 35 urte bitartean kokatzen dena, bizi behar izaten dituzten umilazio eta ezintasunak direla medio. Ikasteko diskriminazioak eta ondorioz, ezin izaten dute LH ere bukatu. Mediku eta osasun zentroetara joateko beldurra, etxetik joan egiteko beharra familiaren diskriminazioa dela medio,… etab. Gehiengoa prostituzioan sartu behar izaten du (%65a inguru), gizartetik baztertua geratzen da, populazio ahulenetarikoa izatea iristen delarik.

Bestetik, aipatu behar dut gizartea ere eroso dagoela gauden bezala, hau da, irakaskuntza munduan garenok bai mugitzen garela pixka bat gehiago gai hauen inguruan; baina egia esateko, kontzientzia sozialik nik ez dut ikusten hau aldatzeko, bigarren mailako arazo bezala sentitzen dela ikusten dut. Erreproduzitzen jarraitzen dugun estereotipoak dira. Nire lehengusina, ahizpa bezala dudana, laster izeba izango da, eta haurraren sexua jakin zuten momentutik jada gela margotzen, izena pentsatzen, arropa erosten etab. hasi ziren familiakoek, ordura arte ez. Akabo. Haur horri jada hamaika espektatiba jarri dizkiote bizkar gainean, betetzen bukatu beharko dituenak, noski. Victoria Sau- ren esaldi hau gustatu zait, honela dioena: “gizon-emakume ezberdintasun biologikoak deterministak dira, naturak berak ematen ditu, baina gizaki kulturalak garen heinean, biologia horrek ez ditu gure portaerak determinatzen” . Gure esku dago honekin jarraitu edo hau eten.

Aipatu behar da, feminismoaren  barruan ere, emakume guztien egoera ez dela maila berdinean ematen. Gure inguruan, gehiengoa emakume txuriak, ikasteko aukera dutenak, gizartearen parte eta integratuak daudenak, direla, garela. Halere, ez gara ahaztu behar badaudela emakume askoren ahotsa entzuten ez dena, egoera larrian bizi direnak, gizartetik at daudenak, lesbianak, trans-ak, beste kultura eta jatorrietakoak, elbarrituak, gehienetan guk bezain aukera berak ez dituztenak.  Hau da, ez da egia aipatutako emakume hauek guztiak maila berdinean daudela, eta feminismoaz ari garenean eta emakume eta gizonezkoen parekidetasuna bilatzen dugula esaten dugunean, bigarren multzoko emakume horiek oraindik ere zailtasun handiagoak dituztela ohartu behar gara, izatez beren egoera bidegabeagoa delako, gizarteak bidegabeagoa egiten die(gu)lako.

  Haur Hezkuntzako hezitzaile bezala, gai hauek lantzeko ipuinen bitartez eraman daiteke aurrera, gaia gelara ekarri eta horren inguruko hausnarketak eginez. Era berean, haurrentzako oso garrantzitsuak diren pertsonaiek (dela pailazoak, marrazki bizidunak, pelikuletako protagonistak…) aniztasun hau islatzea bultzatu beharko genuke, hala, modu natural eta zeharkakoaz genero- perspektiban aurrera egin ahalko dugu. Bestalde, proposatzen dizkiegun jolasak ere ez sexistak izatera, ikasgelan ditugun jostailu eta jolasak aztertzea eta egokiak suertatzen ez direnak kentzea komeni da. Baita jolas hauen erabilera eta guneari arreta mantentzea, jolas guztiak dira garrantzitsu, hau da, batek ez du protagonismo handiagorik ezta leku guztia hartu beharrik ere, “akaparatu” beharrik, izan ere, eskaintzen zaion eremu edo guneak ere zeharka informazio handia transmititzen du. Ideiak argi eta era ulergarrian azaltzen duen dekalogoaren argazkia uzten dizuet, baita Lekeitioko udaletxeak egindako gida bat ere.



Aipatu behar da, gizakion aniztasun honetan, ideologia aniztasuna ere badagoela, eta guk bide honetarantz egiten dugun arren, gure ikasle edo haurren familiek desberdin pentsatu dezaketela hartu behar dugu kontuan, eta hortaz, iritzi berdinak ez konpartitu. Hezkidetza honekin ados ez egon edota beharrezkoa ez dela ikusi, berekin ez doan gaia dela. Horregatik gure lana ere ez da erraza, eta haurrei pentsamendua inposatu gabe (ez guk eta familiek ere) ikuspuntu kritikoa izaten lagundu behar diegu, eurek beren ideiak erabaki, eta ikuspuntuak eta pentsamendua eraiki dezaten.

Halaber, gu ere sistema honen parte garen heinean, ezin gara guztiz desbinkulatu eta gure ondorengo generazioak guztiz eredu hauetatik libre hezi. Adibidez, neska den haur bat jolas sinbolikoan bere burua makilatzen duela jolasten ari dela ikusten dugu eta “amatxo bezala” esaten digu. Nahiz eta hori ikustea ez gustatu, nola ez du haurrak hori erreproduzituko, etxean egunero ikusten badu? Izan ere, ama ere sistema honen parte denez, patroi eta eredu batzuk jarraitzen ditu, eta hau ez da “inbisiblea” haurrarentzat.

Azkenik, iazko postetatik bat aukeratuko banu, Sandrarena izango litzateke. Berak txertatutako bideoa oso interesgarria iruditu zait, egun batean zehar beste sexuan gure burua kokatzea, eta hortaz, horrek nola sentiarazten gaituen aztertzea. Chrisallys-en kanpainari buruz banuen entzuna eta pozten nau iniziatiba hori hemen jaio eta oihartzuna duela jakiteak, sortutako materiala hainbat hizkuntzetara itzultzeari ekin baitiote. Maialenen bertsoen inguruan, hitzik ez, oilo ipurdiarekin uzten nau entzuten dudan bakoitzean. Post guztietatik zaila egin zait bat bakarra aukeratzea, informazio eta material berri pilarekin noa… badut nondik ikasten jarraitu!