Ikastaro honetan izena eman nuenean “ Hezkidetza “hitzaren atzean, muinean zegoena ulertu, ikasi , bizi nahi nuelako izan zen. Zertzelada batzuk jaso izan ditut baina sakontasun bat falta nuela sentitzen nuen. Aste honetako irakurgaiek kokatzen lagundu naute. Mami asko zegoen irakurgaietan eta egia esan gustura egon naiz irakurtzen, zer pentsatu asko ematen zuten.
Nire inguruan inkesta egin dudanean onerako harrituta geratu naiz, alde batetik hezkuntzako langileak diren lagunen artean galdera egin eta denek aste honetako irakurgaian biltzen diren gakoak azaldu dizkidatelako eta Hezkuntzarekin lotura zuzena ez dutenek ere erantzun pisutsuak eman dizkidatelako. Beraz, nire inguru hurbilean aliatuak baditudala esan dezaket.
Nire aste honetako leloa beraz hauxe izan daiteke:
Aurreko edizioetako
ikasleen sarrerei begira egon naiz eta Pilareren honekintxe geratu naiz
Berak dioen
bezala ikasketa honetan hastearekin batera norberaren muineraino sartuta dauden
joera, begirada estereotipatuak ikusten direlako eta aldatzeko grinarekin bidea
egiten hasi garelako!! Aupa gu!!
Hemen nire ustez
Hezkidetzan lanketa sakon bat egin beharraren arrazoi batzuk:
1.- Irakasleon estilo bateratu bat landu behar
dugulako oinarrian begirada hezkidetzailea duena.
2.- Eskoletan ikasle guztiek garapen integrala
izan dezaten lortu behar dugulako parekidetasunean, elkartasunean eta
askatasunean oinarrituta.
3.- Pertsonen nortasuna garatzen ari den urteetan
esku-hartze zuzena dugulako eta funtsezkoa delako gu eredu izanik estereotipo
sexualetatik at garatzea hauen nortasuna.
4.-
Pertsonak errespetuan , onarpenean eta kidetzan bizi daitezkeen eremuak izan daitezen eskolak
5.- Justizia zein zaintzako etikan, berdintasuneko
harremanetan eta boterearen erabilera parekidean oinarritutako gizartea
eraikitzeko.
Beraz,
Marimototsek bezala Betaurreko moreak jantzi eta goazen mundua astintzera!!
Bukatzeko Egun hauetan sare sozialetan dabilen mezu bat jarriko dizuet, badu eta gure lanarekin lotura: El cuadro se titula '' mi madre y las madres de mi vecindario '' y lo pintó un niƱo de Kerala (India), el que oĆa decir a su padre al preguntar por los quehaceres de su madre.. '' sólo estĆ” en casa, no hace nada''. El maestro de la escuela quedó tan impresionado al ver esta pintura del estudiante de la clase 9 de Anujhat Vinayal de Thrissur, que la envió a la oficina de gobierno. Ha sido seleccionada como portada del documento para elPresupuesto de GĆ©nero del aƱo 2020-2021 del gobierno de Kerala