2020/11/30

Legeetatik egunerokora

 

Muriak, bere sarreran aipatzen duen moduan, legeak zilegitasun osoa duten erabakiak dira. Eskubideak bermatzea dute helburu, ardurak ezartzen ditu, prozesuak proposatzen ditu, babes-neurriak planteatzen ditu eta betebeharrak ere bai. Kultura baten adierazgarri da eta ordura arte dauden praktika egokiak ere jasotzen dute.

Legearen babesik gabe, gutxi dago egiteko. Genero arteko berdintasuna bermatuko duten neurri arautzaileak espazio guztietan egon behar dira eta Hezkuntza horietako bat dela uste dut. Hala ere, Hezkidetzaren II Plana irakurririk zerbaitek ñaah egin dit. Formalegia, zurrunegia, hotzegia akaso?

Eta orduan, Feminsimo hitza sartu dut Planeko bilatzailean eta konturatu naiz behin bakarrik azaltzen dela.


Iruditzen zait, marko legalari buruz hitz egiten dugunean, hezkidetzaren kontuan behintzat, formaltasunari buruz hitz egiten dugula. Horren adierazle da, orain arte osatu den legedia hezkuntza sistema formalean soilik egituratuta egotea. Baina zer gertatzen da hezkuntza ez formalarekin? Non dago arautua espazio horietan ematen den hezkidetza? Ematen al da?

Elkarte askok egin dute hezkidetzari buruz hausnartzeko lanketa ugari. Urtxintxa edo Alboan bezalako elkarteak etortzen zaizkit burura. Beraz, zer egin daiteke astialdiak ere babes juridikoa izateko? Zer egin daiteke, hezkuntza formalak eta ez formalak hezkidetzan elkarlanean jarduteko?

Uste dut, hezkidetzari dagokionean, hezkuntza formalak asko duela ikasteko astialdietako espazio ezberdinetatik. Batez ere Planak aipatzen dituen “zutabeak” errealitatera jaisteko eta praxia lortzeko.

Zer diote honi buruz hezkuntza ez formalekoek?







LEGEA-ERREALITATEA

 




Legedia ezagutzeko aukera izan dugu aste honetan eta egia esan lasaitasuna eman dit jakiteak  paperean behintzat eskubide berak izateko zilegitasun osoa eta berme juridikoa dugula.

Aino-ren posta asko gustatu zait, berak erreferentzia egiten duen Andoniren post-arekin batera.

Ainok argi azaltzen ditu legeek bermatu nahi dituzten helburuak eta zeinek zaindu beharko lukeen lege hauek betetzea.

Hori bai, legedia irakurtzeaz bat Azaroak 25-a bizi izan dugu eta aurtengo gertaerek argi eta garbi utzi dute paperetatik oso urrun dagoela gure gizartea.

Tristura  eta amorrua sortu dizkit Maradonaren inguruan sortu diren hainbat gertaerek.

Zer urrun gauden oraindik amesten dugun gizarte horretatik!!

Zer sustraituta daukagun androzentrismoa eta zer zaila den hortik ateratzea!!

Zer gaizki hartzen ditugun oraindik ere sustraituta dugun hori begi bistan jartzen digutenean!

Penagarria izan da eskubide zibilen alde aldarrikapenak egiten dituzten zenbait ezkerreko politikarik idatzitako tweet-ak.


Ezkerreko EH-ko partidu baten kartela ere ez da egokiena izan…


Zorionez Izaro abeslariak Gaztea sarietan egindako adierazpenek bakoitzari hausnarketa egiteko balio izango diolakoan nago.


Asteburuan futbolari gazte batek egindako protestak ere zer esan handia sortu du. Paula Dapena  Pontevedrako jokalariak uko egin zion Maradonaren omenezko minutu bateko isiluneari.




Bai Izarok eta Bai Paulak aldeko eta kontrako iritzi eta erasoak jaso dituzte bueltan.

Beraz paperean idatzita dauzkagun lege guzti horiek oraindik ere betetzeko oso urrun gaudela gogorarazteko astea izan dela uste dut nik.

Dena dela legea sustrai eta sosten egokia delakoan nago. Hortik bidea egiteko aukera paregabea ematen digulako. 


Ez dira izan hutsaren hurrengoa mugimendu feministak urte hauetan lortutako pausoak ere!

Hezkuntzako langile gisara Eskola hezkidetzaileak sortzeko bidean jarraitu behar dugula konbentzituta nago. Eskola bakoitzak bere apurra jarriaz eraldaketari bidea emango diogula sinisten dut.

LEGEDIARI BURUZ HAUSNARTZEN

 

LEGEDIARI BURUZ HAUSNARTZEN:

Hezkuntzaren lehen xedea da haurren garapen osoa lantzea dimentsio eta alderdi guztientan, familiekin gertuko lankidetzarekin. Erantzukidetasuna, lankidetza eta elkarren onarpena funtsezko jardun-oinarriak dira irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuak lantzeko.

FAMILIAREN, ESKOLAREN, ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN, KOMUNIKABIDEEN, ELKARTE ETA ERAKUNDE SOZIOKULTURALEN ETA gainerako eragileen egitekoa da, bakoitzari dagokion mailan eta, beti, ELKARLANEAN, ikasleei oinarrizko konpetentziak edo konpetentzia giltzarriak eskuratzen eta menderatzen laguntzea.

Hezkuntza esparruak argi eta garbi adierazten ditu emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala indartzeko hartu beharreko neurriak hezkuntzaren dimentsio guztietan.

Gure egunerokoan emakume eta gizonen arteko eskubide-eta aukera-berdintasunean eta aniztasun-funtzionaleko pertsonen tratu berdinean eta diskriminazio ezan heztea lortu behar dugu pausuz-pausu.

KULTURA DESBERDINEN ETA PERTSONA DESBERDINEKO ERRESPETUA bermatu behar da eskoletan.

Talde bateko kide garela sentitzeko, ezinbestekoa dugu lehenbizi, talde horrekiko atxikimendua garatzea. Talde izaera eta taldearen norbanakoaren kokapena eta identitatea eraiki egin behar da ezer baino lehen.

Norbanakoa dagoen lekuan egonik, izan dena izanik ere, taldearen kide den heinean, taldekideei, orokorrean eta taldekideei, orokorrean eta taldekideari, eskeiniko dion akonpainamendua egin behar dugu hezitzaileok.

Pertsonaren ongizatea, honek izan dituen eta dituen harreman horien segurtasunaren maila eta formaren araberakoa da. Hau da, bere desioak eta beharrak nola kudeatzen diren eta kudeatuko direnaren arabera oinarritzen da bere ongizatea.

Pertsonaren ongizatearen funtsa gertatzen zaionaren baitan soilik ez dago, baizik eta gertatu, bizi eta interpretatzen duenaren arabera. Zer gertatzen zaion adierazi diezakenean eta baita ere, erraietatik sortzen zaizkionean ere. Bere ongizatea sentitzen duenaren baitan eta pentsatzen duenaren baitan dago.

Pertsonaren ongizatea aipatzen dudanean, pertsona horren inguruan hitz egitea, aritzea dakar, baina baita ere inguratzen duen horrengan, bereziki, bere gertukoengan.

Pertsonaren ongizatea, familaren eta gertuko lagunen bizi kondizioen ekitatearen baitan mugatzen da. Ongizatea, identifikatzen erraza den esperientzia pertsonala den arren, konplexua eta multidimentsionala den prozesua da.

Orain arte ikusitako araudian islatzen da Euskal Autonomia Erkidegoako unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharren Dekretuan ere bai (201/2008, abenduak 2a) ikastetxeko bizikidetzari kalte larria egiten dion jokabideak definitzen dituenean:

b) Diskriminazioa dakarten edo adierazten duten irainak erabiltzea, diskriminazio horren arrazoia edozein izanik ere: jaiotza, adina, arraza, sexua, egoera zibila, orientazio sexuala, gaitasun fisikoa edo psikikoa,osaun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijioa, sinemena, ideologia, edo beste edozein egoera edo zirkunstantzia pertsonal ekonomiko edo sozial.

c) Jazarpen sexista, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdinatasunerako otsaialaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki halakotzat hartuta: nahi ez duen pertsona batekin eta pertsona horren duintasunari erasotzea  edo kikilduta, etsai, makurrarazita, irainduta edo laidoztatua sentiarazteko giroa sortzea bada.

Harremanak osasuntsuak eta osoak izateko, atxikimendua oso garrantzitsua da. Geroz eta konektatuago, orduan eta hobeto egiten dugu akonpainamendua.

Pertsonaren ongizatea aipatzen dugunean, pertsona horren inguruan hitz egitea, aritzea dakar, baina baita ere inguruan duen horrengan, bereziki, bere gertukoengan.

·         Ditugun ohiturak.

·         Izan ditugunak.

·         Hartu behar ditugunak.

·         Aldi baterakoak direnak.

·         Betiko barneratzea interesatzen zaizkigunak.

Denok behar ditugu, gure garapen ebolutiboaren arabera, harreman osasuntsuak eta egonkorrak. Horren baitan dago pertsonaren autoestimua, parte-hartzearen konfiantza, oreka afektiboa eta ikaspenak baliabideak, besteak beste.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dut partekatutako materialagatik.

2020/11/29

LEGEZ BETETAKO JENDARTEAN...EZAGUTZARIK?

 Oraingoan legeak gora legeak behera ibili gara.


 Hainbat dira berdintasuna bermatzeko ditugun legeak , hitzarmenak  eta planak,  Nazio batuetan, Europan, Espainian, Euskal herrian, EAE  n eta Nafarroan ... Eta hauek izatea beharrezkoak ditugu. Lege hauek , proiektuak, planak ...aurrera eramateko babesa ematen dutelako. 

Berdintasun legeak nire ustez oso garrantzitsuak dira. Berdintasun legeek, pausuak ematera behartzen dituztelako administrazioei eta gizarteari ere. 

Baina lege hauek, jendartearekin batera aldatzen joan behar direla uste dut. Batzuetan zaharkituak gelditzen direlako.

Hauek egiteko orduan, kontsentsua eta arlo horretako diren eragileekin elkar lanean sortu beharrekoak dira.Parte-hartze prozesu zabalak ezarri eta eragile konkretu batzuek parte hartzea derrigorrezkoa izan beharko litzateke: Genero eta berdintasunean adituak diren pertsonak, emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioan adituak , talde feministek, emakumeen kontrako indarkeriaren prebentziokoak ,  emakume biktimekin lan egiten duten erakundeek , hiritarrek.... eta horretarako bideak zabaldu.

Mekanismo instituzional sendoak beharrezkoak dira  genero-desberdintasun estrukturalak apurtzeko. Marko teoriko aurrerakoiak, genero berdintasuna benetakoa izan dadin beharrezkoak dira . 


 Lege hauetan oinarrituta plan ezberdinak jartzen dira martxan eta guri dagokigunez, Hezkidetza planak eta berdintasun planak artikulatzen dira.

 

 Baina batzuetan zalantza sortzen zaigu, zertarako hain beste lege, ez baditugu ezagutzen eta ez baditugu askotan betetzen, paperean gelditzen badira.  

Hauen zabalpenean eta aldeko edo kontrako kokapenean komunikabideek paper garrantzitsua dutela uste dut, eta komunikabide bakoitzak duen ideologiaren arabera trataera ezberdina ematen diola argi dago.

Honen inguruan interesgarria iruditu zait ondorengo azterketa: " Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea Euskal Autonomia Erkidegoan 2005ean eta Espainiako estatuan 2007an aurkeztu ziren: Lege hauen  aurkezpena aztertzen eta  egunkarietako iritzi-sailean egindako trataeraren inguruko azterketa.


Argi dagoena da, legeak sortzearekin bakarrik ez dugula berdintasuna lortuko. 

Arazo estrukturala da, eta urteetan zehar naturaltzat hartu ditugun gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak ,  lege bat dagoelako ez dira berez aldatuko.

Jada, XXI. mendean gaude, eta, berdintasunari dagokionez, oraindik bide luzea dugu egiteko bizitzako esparru gehienetan. Horrela aipatzen du Arantza Matak Kirol arloan dauden ezberdintasunetaz hitzegitean.

Lege horien babesarekin lan egin behar dugula argi dago, eta lege horiek aurrera berdintasunean aurrera pausuak emateko zutabeak izan behar dira. Era berean, horiek betetzeko presioa ere, eta hauen ebaluaketa  eta moldaketa ere egin behar da. 


                      
 
                                                
   Oraindik ere, emakumearen inguruko legeetan aurrera pausu  ausartak eman behar direla uste dut. Emakumearen gorputzaren inguruko erabakien legean adibidez. Gogora ekarri nahi dut, Ohiane Enbeitaren aportazioa eta interbentzioa abortuaren errreformaren  inguruan.
 
Aurreko urteetako  post a aukeratzeko orduan. Oihana Sanchez en "Legea Idatzita, hobe martxan jarrita"  aukeratu dut  zaintzaz  eta besten zaintzaz egiten den kokapena  "Curriculum" aren barruan  berari arritu zaiolako, eta niri ere arreta deitu dit, oso interesgarria iruditzen zait zentroetan lantzeko. 

Niretzat ezezaguna zen ere ,  Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osoko Neurrien Legeari jarraituz Eskola Kontseiluan emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala lortzeko neurri hezitzaileak sustatuko dituen pertsona bat izendatzea eskatzen duela.( uste dut hau ez dela betetzen leku askotan)  legeak eta genero-indarkeriagatik desplazaturik topatzen diren neska-mutilak berehalako eskolaratzea ziurtatzea. 
 
Hezitzaileok, lege hauetara  heldu  behar diogu aldaketa estrukturalak egin nahi ez dutenei aurre egiteko eta, ez jakintasunean dauden beste hezitzaileei " legeak " zer dioen azaltzeko.  
Legeak aldaketak egiteko babesa ematen baitigu.                                                                                                                            



 # ALAITZ.


LEGEAK PAPERETIK ERREALITATERA

 Aste honetako irakurgaia irakurri ondoren kontuatu naiz zenbat hamarkadako ibilbidea duen hezkidetzak. Eta ez hezkidetzak soilik, hezkidetza bermatzeko legediak ere. Asko kezkatu nau legedia egon eta, hala ere, berau urteetan zehar bete ez dela ikusteak. Gainera, ondoriorik gabe. 


Egun ere, legea hortxe dago, inoiz baina zorrotzago, bideratuago eta zehatzago baina, oraingoan ere, gero eta irakasle ekintzaile gehiago gabiltzan arren, logaritmoak ez lantzea, hezkidetza ez lantzea baina astakeria handiagoa da. Matematikako irakaslea naiz eta logaritmoak DBHn lantzeak zentzurik ez dutelaren inguruan elkarretaratzeak egin nahi izan ditut.

Lehengo urteko Legea idatzita, hobe martxan jarrita!!, irakurtzera animatzen zaituztet

Askotan, iruditzen zait betiko lau zoroak betiko lau gauzak egiten gabiltzala, baina aldaketa sistemiko gutxirekin. Legedia oso borobila da eta ederki definituta dago, baina zenbatek ezagutzen dute? Unibertsitatetan erakusten al da? Nahikoa baliabide ba al daude legeak dioena gauzatzeko? Beste helburu batzurekin talka egin al dezake?

Uste dut praktika on asko ezagutu ditugula eta lau haizeetara zabaldu beharko genituzkela. Hemen lehenengo adibidea. Bost urteetako lanaren ikerkuntza prozesua


Lan handia dago oraindik egiteko baina orain arte egindakoa jaso eta ikastea ezinbestekoa da aurrera egiteko, egina dagoena berriz ez egiteko, hezkidetzaren genealogia sortzeko!


HALA BEDI!



 Hezkidetzaren marko legala hausnartzen burubelarri egon gara aste honetan. Gaiak aukera eman digu hainbat gauzatan pentsatzeko: lege asko dagoela abian; planak eguneratuta daudela gizartean zein hezkuntzan;  irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatzeaz…

 Egon naiz pentsatan azken horretan: irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatzeaz. Gure motxilan daramagun guztiak ez digu uzten bermatzen ; beraz, hezkidetza-ekintzak konszienteki egin beharko genituzke. Ezin da deskantsatu hezkidetzan-berditasunean eskoletan. Ezta begiratu beste leku batera ere.  

Bermatzeko ideia erabili dut memea egiteko. Agian mugitzen badugu bakoitzaren ardura… bultza dezakegu hezkidetza izaera.


Beste aldetik, Patricia Oregik 2017an egin zuen blogen sarrera "Piktochart" ren bidez aukera dut. Oso ondo isladatu duelako irudien bidez eskolan egindako lana legeadia kontuan izaten.

https://hezkeh0506.blogspot.com/2017/12/hezkidetza-sustatzeko-legedia.html

EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII.Plana ez nuen ezagutzen. Instituzio guztien konpromisoa lortu nahi du.

Erronka handia dugu: errealitateak hierarkiarik gabe, bazterkeriarik gabe, zaintza kontuan izanda eta aberastasun moduan, erakutsi, sustatu eta eraiki. Ez da erreza xedea baina eskola inlusiboa garatzen,  curriculumaren transformazioari begirada ipintzen; hau da, hezkuntzan genero ikuspegia izaten, eta ebaluazio kulturaren bidez bermatzen.

Aldatzeko eta hezitzeko aukera aprobetxatzen jakingo ote dugu?. LOMLOE dela eta, curriculumaren debatea oraintxe dago pil-pilean. Guztion eskuetan dago hezkidetza-ardatza erdigunean jartzea. Garaia da


Legetik esku-hartzera

 Hezkidetzaren marko legala irakurri eta gero, eta hainbat plana, dekretu, akordio eta lege gainetik behatu ostean, zalantza bat sortzen zait, zelan da posible legea arautzen duena 25 urte pasa eta gero ez dela betetzen?

1995, Euskal Eskola Publikoaren Legea

2000, Milurtekoko Aitorpena

2004, Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea

2005, Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea

2006, Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoa

2007, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eraginkorra lortzeko Lege Organikoa

2008, Ikasleen eskubide eta betebeharren Dekretua

2009, Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. Akordioa

2018, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana

Heziberri 2020 Plana

2019, EAE-ko Hezkuntza-sistemarako 12 II. Hezkidetza-plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean

Egun hauetan, LOMLOE dela eta, politiko eta eragile askok hitz egin dute horri buruz. Lomloearen beste kritikaren artean, azaleratzen zuten legeak ez dituela errekurtsoak aipatzen paperak jasotzen duena benetan bermatzeko. Lomloearen aldeko batek oso argi azaldu zuen, lehenengo legea dator eta gero bilatzen dira errekurtsoak.

Agian horrela izan beharko da, lehenengo marko legala ezarri eta gero baliabideak. Baina, arrisku bat ikusten dut horretan. Gaia ez bada interes politiko, ekonomiko edota merkataritza-interesekoa legearen edo arauaren betetzearen prozesua ahaztea edo lar geldotzea aukera handia dago.

Beraz, nahikoa da marko legala ezarrita edukitzea?

2017ko ekainak 2. larazon.es. ¿Cómo se aplica la Ley de Igualdad en España?

2017ko ekainak 11. hayderecho.com. ¿Está justificada la desigualdad ante la ley? La experiencia de la Ley de violencia de género

2019ko martxoak 1. publico.es IGUALDAD

2020ko uztailak 9. swissinfo.ch. Reforma de la ley de igualdad: pequeño paso, aunque no suficiente.


Aurreko urteko postak ikusita Oihana Sanchezen irudi hau hartuko nuke, Legea idatzita, hobe martxan jarrita!



Eta Jaso Z.Eren LEGEDIATIK HARAINO ALDAKETETARA, tximeletalez!!! postetik bideoa. Luzea bada ere, oso interesgarria!


Hau guzti honekin, argi geratzen zaidana eta argi neukana, legea lagundu ahal duela baina giltzatxo garrantzitsu bat eskola berak daukala, datozen belaunaldiak hezkidetzan hezi eta hazi ahal dira. Eta horretarako gure esku dago EAEko Hezkuntza- Sistemarako II: Hezkidetza- Planari , Berdintasunaren eta Tratu Onaren Bidean, bidea ematea eta benetan horretan esku-hartzea edukitzea.