2021/01/31

ESTERIOTIPORIK GABEKO HEZKUNTZAREN ALDE

 


Aste honetako behaketa zehaztu baino lehen, curriculum-aren hainbat eremuei bota diet begirada, eta hainbat arloetan gertatzen dena ikusi eta gero, ikastetxeek berdinatasunean oinarritutako hezkuntza modu erabakigarrian sustatzen duten hezkuntza-politikek bultzatu beharko luketela pentsatzen dut.


 

Science aldizkarian argitaratu zen artikulu batek (Bian, Leslie eta Cian, 2017), askoren harridurarako, generoari lotutako estereotipoek sei urte baino lehen izandako eragina adierazten zuen. Horrela, adin horretan dauden neskek aukera gutxiago dute beren generokoak "benetan, benetan adimendunak" direla sinesteko, zailtasun-maila altuko gisa interpretatzen diren jarduerak saihestuz. Hori izango litzateke berehalako ondorioa, baina, epe luzera, emakumeek tradizioz prestigioarekin lotutako lanbide-eremuetan (fisikoan, adibidez) duten azpiordezkaritza azalduko luke, gaitasun kognitibo handia genero maskulinoarekin soilik lotzen baita.

Jokoak rol sexual estereotipatu batean duen rola. Horrela, besteak zaintzea, etxea mantentzea eta abar lotzen dira, jokabide-erreferente bihurtzen dira, genero-rolei lotutako "naturalki" gisa barneratzen eta interpretatzen dira.

Horri guztiari gehitzen badiogu eskola batzuek generoaren araberako bereizketari eusten diotela eta horietan neskei esplizituki irakasten zaiela haiengandik espero den rola hartzen, beren portaeran ("neskek ez dute egiten"), beren hizkeran ("neskek ez dute esaten"), beren itxuran ("neskek ez dute eramaten, ez dira jartzen"), eta abar, prest dago genero-desberdintasunaren oinarri den "ekaitz perfektua". Gizarte askotan dago, nahiz eta herrialde aurreratuenetan modu esplizituan eskola eta curriculumean ez ikustea, gertatzen da.

 "Ekaitza", aldi berean, testu-liburuetan emakumezko erreferenteez egotearekin osatzen da, non ez den emakumerik ikusten tradizioz maskulinotasunaren rolari lotutako leku eta lanbideetan, hori baita gutxiagotasunaren barneratzea eragiten duen funtsezko beste faktore bat.

Orain hezkidetza eskolan eta familian premiazkoa da. Zuzendaritza-taldeak eta hezkuntza-administrazioa inplikatzea ezinbestekoa da. Zuzendaritza-taldeak, irakasleak, hezkuntza-administratzaileak eta arduradun politikoak inplikatu behar dira.

Aste honetan, oso laburra posta, baina gustatu zait Mariak pasa den urtean konpartitu zuen PEPE ETA PEPAREN ISTORIOA ren baliabidea. Oso ondo kontatzen du nola hasten diren harremanak eta zertan amaitu ahal duten.

Superlola ipuinarekin amaituko dut. Superlola ipuin hezitzailea da, superheroina izan nahi duen neska ausart bat protagonista duena. Amets egiten du mundu hobeago batekin, non haur guztiak askeak izango diren nahi dutena izateko.

 

(B)ALIA GAITEZEN

 

Curriculuma eta baliabide didaktikoen inguruko hausnarketa honetan hainbat ideia etorri zaizkit burura eta hauek izan dira ni bigarren hezkuntzan lanean egon naizenean izan edo aurkitu izan ditudan zailtasun batzuk. :


- Hasiera batean bilatu ditudan baliabide gehienak hezkuntzako lehen bi etapetara bideratuta daude gehienak.

- Horrek Bigarren hezkuntzan, batxilergoan eta lanbide heziketan dauden interes falta bati erantzuten diola esango nuke, horretara bideratutako baliabide gutxiago sortzen ditugulako.

- Azken etapa hauetan irakasle bakoitza bere materiara mugatzen diren ezagutzak ematera bideratzen gaituzte. Edukiek oraindik ere pisu handia dute, garrantzitsuena curriculumean dauden eduki guztiak ematea dela sinetsita gaude.

- Balioa hezkidetzaileak lantzeko tailerrak eta tutoretza bezalako orduak daudenaren aitzakia askotan entzuten da.

- Ikasleen jarrera eta balio desegokien zergatia azaltzeko eskolaz kanpo dauden errealitatean bilatzen saiatzen gara, errua kenduz. Aurreko etapetako lankideei errua botatzeko joera handia dago.

- Orduan ikuspegi hezkidetzailea txertatzea irakaslearen esku geratzen da. Honek ere hezkidetza zer den eta nola landu irakasle bakoitzaren ezagutzaren menpe uzten du eta orokorrean formakuntza falta dagoela esango nuke.

#Rosana-ren sarrera aipatu nahiko nuke, bertan Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergora bideratutako hausnarketa eta materiala aurkezten duelako.




Askotan zientziaren zurruntasunak gai hezkidetzaileak lantzeko aukerarik ematen ez duela pentsatzen dugu askok. Beti dago aukera ikuspegi hezkidetzailea txertatzeko daukagun material ez hezkidetzailearen inguruko kritika sustatuz, berau moldatuz edo eta egokiagoa den batengatik aldatuz.

Amaitzeko #Igorete proposatutako bideo interesgarri batekin utziko zaituztet.


 

EGUNEAN HEZKIDETZA



Jakina curriculuma eta baliabideak hezkidetzaileak izan behar direla!. Hala eta guztiz ere, kasu askotan, mugitzen gara hezkuntza sisteman eguneroko arintasunean eta beharretan baina bagara begirale hutsak edo betiko inertziak mugitzen gaitu. Hauxe da, legeak, curriculuma, liburu akademikoak, informazioa, errekurtsoak jasotzen ditugu, hainbat interesgarri irakurtzen ditugu, hainbat material erabiltzen ditugu. Baina…aktiboak, kritikoak, partaidetzaileak egunean ote gara?

Orokorrean, nahiko jarrera pasiboa izateko joera dago hezkuntza  sisteman. Alde batetik, ikastetxe edo irakasle-autonomia ez dugulako izan eta bestetik, bakardadean lan egiteko ohitura edo onura… (parte-hartzeko lekua eta denbora ez dugu izan aproposa ikastetxeetan).

Gainera irakasle gehienok ez dugu parte hartzeko aukera izan curriculuma eraikitzen. Baina…interesa…nire ustez, itzelezko interesa dago.

Aukeratu dudan iazko sarreratik jarrillerak egindakoa da: https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/01/ikusten-duguna-egiten-dugu-curriculuma.html

Curriculumaren eraldaketa hitz egiten duelako aukeratu dut. Eta komunitatearen erara egitea planteatzen duelako.

Aste honetako gaiak aukera eman digu hainbat gauzatan pentsatzeko: Material eta baliabide hezkidetzaileak pilo daude; erabiltzeko prozesua bultzatu behar da; curriculua eraikitzeko bidea guztion ardura eta parte-hartzea izan behar da.

Gora behera egon naiz pentsatan nola egin. Oraindik urrun ikusten ditut lankidetza-unea eta guneak. Baina gutxienez hasi naiz ikusten  aukerak eta beharrak: komunikazioa bultzatu, komunitate-birtuala izan, kooperazioa sortu, une eta guneak eraiki, sare sozialetan partaidetza izan, genero desberdineko presentzia eta aniztasun anitzaren presentzia eta protagonismoa bermatu. Aste honetan konpartitu diet ikastaro honetako material-heziketa-afektibo-sexualako bilduma alaben ikastetxeko tutoreei: https://www.symbaloo.com/mix/heziketaafektibo-sexuala

Ez da erreza ziberaktibismo edo aktibismo hezkidetzaile kontzeptuan murgiltzea. Hala  ere, hainbat erreferente ditugu hezkuntzan eta gidak. Begirada zabala, adi egon behar eta partaidetza hezkidetzailea bultzatu behar dugu. Guk baditugu tresnak, gogoak, ilusioak eta une-guneak; beraz, egunean hezkidetza!.

Aste honetan Symabaloo ezagutzea izan da materiala bilatzeko aukerarik onena. Topatu dudan maskulinitatearen bideoa konpartitu nahi dut.