Aste honetako irakurgaia irakurtzean, orientazio eta aukera
akademikoak batez ere pisu handia DBH eta Batxilergoan daukala
egiaztatu dut. Baina orientazioan begirada sakona jarriz gero, Hau
Hezkuntzatik landu beharko dela esango nuke. Askotan, tutoreengan
-tutoretza saioetan- edo kontsultore/aholkulariengan jausten da pisu
gehien, batzuetan itolarri eta erredura sentsazioraino. Horregatik,
inguru hezitzailean gauden pertsona guztiok ardura bat daukagu, gure
barrura begiratu eta behatu ea gure praxian diskurtso
ez diskriminatzailea/hizkuntza ez sexista erabiltzen
dugun,
espazio
eta baliabideak era
desorekatuan erabiltzean kritika eta esku-hartzea daukagun,
partaidetza
parekidea
bultzatzen dugun,
neskei
arreta gutxiago ematen
diogun, jarrera bortitzak aintzat hartzearren,
balio
eskasagoa neskek esandakoari
ematen diogun,
espektatiba
bereziak jartzen
ditugun generoaren arabera...
Kontzientzia
pizten badugu orientazio hezkidetzaileagoa emango dugu ez da erronka
erraza. Eta
indarrak jarri nahiko nituzke nire gaian, GHn, egon badaude
hausnarketa honen inguruan eta hemen
utziko dizuet haietariko bat. Eta
gidabat zaharra bada ere (1990) oraindik erabilgarria da.
Eta erronka honekin jarraituz, ondo legoke neskak tradizioz gutxietsi
izan diren esparruetan ahalduntzea eta mutilei kontzientzia piztea,
enpatia bultzatzea eta desikasi araztea biolentzia genetikoa denik.
Orientazioa gaia oinarritzat hartuz, hurrengo akrostikoa osatu dut orientazioa kontzeptuarekin harremana duten hitzekin sortuz. Horren ostean, astean zehar egindako hausnarketa txiki bat utziko dizuet.
Hurrengo hausnarketan, Pandemiari biziraun eta gero, lanetan itotzear izeneko artikulua kontuan hartu da, Amaia Lekunberrik idatzitakoa. Koronobirusaren garaian sistema kapitalista oinarritzat hartuz, politikariek ekonomia kapitalistaren sostengua lehenetsi dute, BIZITZAK alde batean utziz. Guzti horrek ondorio latzak ekarri dizkigu baina kaltetuenak, batez ere, emakumeak izan dira. Izan ere, pandemian egon diren erreprodukzio, zaintza eta etxeko lanen karga handitu dira eta horrekin batera, genero arrakala areagotu da.
Modu horretan, emakumeek esfortsu bikoitza egin behar izan dute, lan etxetik kanpo baita etxean ere. Horrek erruduntasun sentimenduak izatea eragin die, alde batetik, lanean guztiz produktiboak ez izateagatik, etxean umeen beharrak asetu behar zituelako; baina beste alde batetik, haurren beharrizan guztiak ezin asetu izanagatik.
Oro har, emakumeak pandemiaren lehen lerroan egon dira, erizain, mediku edota erresidentziako langile gisa lan egiten, eta horretaz gainera, eremu pribatuaren karga ere aurrera eraman dute. Benetan, harrigarria da emakumeak egiten duten lana, daramaten motxila pisutsua izan arren, horrekin aurrera dihardute.
Argi dago, pandemian emakumeok pairatu dugun genero arrakala bortitza izan dela, zaintza zein etxeko lanei dagokienez. Horren aurrean, interdependienteak garen heinean, komunitatea behar dugu. Beste modu batera esanda, kapitalismo basatiaren aurrean FEMINISMOA eta KOLEKTIBOTASUNA bultzatu behar dugu eta horrela komunitatea balioan jarriz eta familiak birdefinituz errealitate bizigarriago bat lortzeko bidean aurrera egingo dugu. Amaitzeko, nire aburuz, familien birdefinizioan begirunea jarri nahiko nuke, etxeko lanen zein umeen zaintza parekidea izan behar baitu.
Aurreko edizioetako POSTa aukeratu dut, hurrengo hitzekin bat natorrelako:
Orainarteko orientazioaren iparra genero-rolek markatu dute, ezarritako curriculum esplizito androzentrista eta ezkutuko curriculum sexistak lagunduta. Gainditu gabeko estereotipoek bere horretan diraute, jaiotzetik pertsonak baldintzatzeraino. Horrexegatik, ikasketak lehenengo, eta lanbide jakin batzuk, gerora, hautatzea bultzatzen ditu ikasleak.
Bestetik, Saioa Alkaiza Guallarrek artikulu honetan esaten duen moduan, “gakoa ez da zenbat emakumek egiten duen lan, non eta nola egiten duen baizik. Lanaren banaketa sexualak oraindik indarrean jarraitzen du: batetik, emakumeen enplegu gehiengoa zerbitzu-sektorean dagoelako eta, bestetik, lan erreproduktibo guztiaren pisu handiena (lan produktiboa ahalbidetzen duena) emakumeek eramaten dutelako.
Nire ustez, emakumeok txikitatik etxeko lanak eta zaintza lanak egitera ohitu gaituzte, panpinak emanda, alegia. Inkontzienteki ohitura edo eginkizun horiek gureak izan behar direla barneratzen ditugun. Horregatik, arestian esan bezala, etxeko zein zaintza lanak parekideak edota kolektiboan egin behar dira.
Orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusiena “orientazio akademiko-profesional ez-sexista bermatzea” da. Izan ere, hezkidetzailea izateko lehenik eta behin hezkidetza zer den eta jarrera, ideia edota hizkera baztertzaileen aurrean iritzi kritikoa eta sentsibilizazioa izaten jakin behar da. Nire ustez, oriandik irakaskuntzako langile askok ez dituzte betaurreko hezkidetzaileak jantzita eta horrek jendarte justu eta feminista bat lotzea galarazten du.
Aste
honetan zehar landu dugun gaian agertzen diren datuek argi eta garbi
erakusten dute gazteek orientazioan hezkidetzaile bat jasotzetik
urrun gaudela oraindik. Ez dut pisu guztia orientatzaile figura
horretan jarria nahi, hein handi batean guztiak garelako ikaslearen
orientazio lan horretan eragiten dugunak: gure ikasgaietan
erreferenteak emanez, material ez estereotipatua eskainiz, hizkuntza
ez sexista erabiliz, beraien sexuagatik mugak ez jarriz... Honek
guztiak laguntzen baitu gerora ikasketen datuetan aurkitzen dugun
segregazioa ulertzen.
Grafiko honetan ikus daiteke,
nahiz eta titulazioaren aukeraketa gehienetan generoak eragina duen,
ingeniaritza eta irakasle-ikasketak direla genero rolen eragin gehien
pairatzen duten titulazioak. Ingeniaritza ikasketetan nabarmenagoa da
gizonen presentzia, eta irakasle-ikasketetan berriz, emakumeena.
Ikasketa bakoitza lan erreproduktibo eta produktiboarekin lotzeko
eskatuko baligute argi eta garbi geratzen da genero arrakal hori.
Debabarrenako
Orientazioa
Ez Sexista gida hau aurkitu dut eta oso interesgarria iruditu
zait. Tradizioz Metalaren industriarekin lotutako eskualdea izanik
kanpoko ekonomien oso
menpekoa da. Globalizazioak eragin kaltegarriak ekartzen dizkienez
ekonomia suspertze aldera beharrezkoa
da potentzial baliotsuena garatzen ahalegin garrantzitsua egitea:
pertsonak, hain zuzen.Eta horretarako gida hau
garatzen dute. Tokian
tokiko lan errealitatea aztertzea beharrezkoa izanik,
orientazio lan eraginkor bat diseinatzeko eta
batez ere generoak sortzen dituen arrakal horiek ekidin gazte guztien
talentua ez galtzeko.
Aurreko
urteko post-ak saltseatzen ibili eta gero #Nagore-k
egindakoa aukeratu dut. Batez ere, bertan lan merkatuaren inguruan
egindako gogoetagatik eta gero ere datuak eta informazioa jasotzen
duen aurkezpen
argiagatik. Zuzena, sinplea eta erraz ulertzekoa. Post hau gozatzeko nire sarrerari izenburua ematen dion abesti hau jarri nahiko nuke!
Honekin guztiarekin bukatzearren, ondorio labur
gisa esan liteke genero rolek ikaragarrizko eragina dutela ikasketa
erabakietan, eta horiekin amaitzea zaila den arren, garrantzitsua
dela gutxienez euren eraginaren inguruko kontzientzia piztea, hori
izango baita askatasunaren eta berdintasunaren bidearen lehen
giltzarria.
Orientazioaren gaiara luzean egon gara bueltaka ematen . Hainbat hitz ipini ditut akrostikoan alde batetik, baiezkor eta proaktibitatearen aldea erakusteko eta beste aldetik, Zientzia eta Teknologia zabaltzeko.
Hezkuntzan orientazio arlotan, nik erronka bezala, ipiniko
nituzke ondorengo irizpideak, oso beharrezkoak direlako eta ia ez direlako
kontuan hartzen pentsatzen dudalako.
·Neska eta mutilen partaidetza behar dela esaten
dugu baina oraindik ere ez dugu sistematikoki kontuan hartzen. (neskak espazio
pribaturako eta mutilak publikorako).
·Neskeekiko espektatibak, zaindu behar ditugu ikastetxeetan.
Horrela hainbat ikerketek esaten dute.
·Guztien kezkak, zalantzak, nahiak, proiektuak…
garrantzi berekoak direla adierazten dugu baina oraindik ere neskei arreta
gutxiago ematen diegu.
·Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
Bizitzarako afektibitatea funtsezkoa da: harreman pertsonal positibo eta
eraikitzaileak izateko, gatazkak hezteko aukera bezala hartu eta bideratzeko,
aurreiritzirik eta botere-borrokarik gabeko harreman afektibo-sexual pozgarriak
izateko
·Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea.
Emakume eta gizonen elkarrekiko erantzukizuna oinarrizkoa da batzuk eta besteak
profesio bat garatzeko aukera berdinak izatea.
Espektatibak direla eta...datuak edo ikerketaren ekarpenak egin nahi ditut: ISEI-IVEIn 2018an egin genuen EAEn gaitasun handien egoerari buruzko txostena.
Hemengo datuekin ahal dugu jakin zer gertatzen den neskeen gaitasun handiekin: "Sexuaren arabera, etapa guztietan, detektatutako mutilen
ehunekoa neskeena baino handiagoa da. Batxilergoan, detektatu diren mutilen
ehunekoaren eta nesken ehunekoaren arteko aldea portzentajezko puntu batekoa
da. Gainerako hiru etapetan, berriz, aldeak portzentajezko 26 puntu ingurukoak
dira, batez beste".
Beste aldetik eta kontuan izaten orientazioan maitasuna eta afektibitatea erronka bezala lan egin nahi dudala, luzatzen dizuet bideo interesgarria: "Coral Herrera, charla para adolescentes sobre el amor".
Ez da hainbeste denbora pasatu
emakumeen hezkuntza- eta lan-esperientzia bideo honetan agertzen den bezalakoa
zenetik.
Baina,
zer diote gure garaiko emakumeen hezkuntzari eta lan-bizitzari buruzko datuek?
Estatistikako Institutu
Nazionalak Eurostaten datuei buruz egindako argitalpena:
"La vida de las mujeres y los hombres en Europa - un retrato
estadĆstico" oso interesgarria iruditu zait hiru arrazoirengatik:
Formatu
erakargarri eta interaktibo batean aurkeztuta dago.
Inkesta bat egin daiteke
Europan bizitzako hainbat esparrutan dagoen genero-arrakalari buruz, eta gure
erantzun bakoitzari buruzko feed-backa ematen du.
Oso
interesgarriak dira argitalpenean agertzen diren datuak, Europan bizitzaren
hainbat esparrutan dagoen genero-arrakalari buruzkoak.
Txosten horretatik zenbait datu hautatu ditut eta, horiek erabiliz, hiru grafiko sortu ditut. Baina animatzen zaituztet argitalpenari begiratzera, datu gehiago eskuragarri dituzuelako.
1. grafikoan, Europako
gizon eta emakumeen ikasketa-mailen arteko aldeak erakusten dira. Ikasketa-maila baxuenetan ez dago ia desberdintasunik bi sexuen artean. Baina
gizonen % 3,4 gehiago dago ikasketa maila-ertaina duten emakumeak baino, eta
aldiz, emakumeen % 3,6 gehiago dago ikasketa-maila altua duten gizonak
baino.
Goi-mailako titulazioa duten
emakume gehiago dauden arren, 2016an EBko zuzendarien herena baino ez ziren
emakumeak. Gainera, orduko soldatetan alderik handienak zuzendaritza karguetan
izan ziren (% 23 soldata baxuagoak emakumeentzat gizonentzat baino).
Europar Batasunean, 2016an
langabezia tasa % 8,7koa zen emakumeentzat eta % 8,4koa gizonentzat. Batez
beste, gizonen enplegu-tasa emakumeena baino handiagoa da (% 72 eta
% 61, hurrenez hurren). Hala ere, interesgarria da ikustea emakumeen eta
gizonen enplegu-tasen arteko aldea handitu egiten dela seme-alaben kopuruarekin
alderatuta.
Europan, seme-alabarik ez duten
familietan, lan egiten duten gizonen eta emakumeen arteko aldea % 8
handiagoa da gizonen alde, baina alde horrek gora egiten du familietan
seme-alaba gehiago dauden heinean (familiak seme-alaba bat duenean lan egiten
duten gizonak emakumeak baino % 14 gehiago dira; alde hori % 19koa da bi seme-alaba
dituztenean, eta % 29koa 3 seme-alaba dituzten familietan).
Hezkidetzaren ikuspegitik
begiratuta, eskola-jarduera guztiak planifikatzeko eta garatzeko ardatza izan
behar du orientazioak, eta bi sexuen partaidetza orekatua lortzea izan behar du helburu bizitzako
hainbat esparrutan: lanbidean, etxeko zereginetan, erabakiak hartzerakoan,
botere-postuetan, politikan...
Datuak ikusita, nire ustez, orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko bi erronkarik nagusienak hauek
dira:
1. Orientazio hezkidetzaileak parte-hartze parekidea sustatu behar du.
Etxeko zereginen eta zaintzen bidezko banaketarekin lotutako helburuak sartu
behar dira hezkuntza-curriculumean. Etxeko lanak modu orekatuan banatuko balira
gizonen eta emakumeen artean, horrek eragotzi egingo luke emakumeek lanari edo zuzendaritza-postuei uko egin
behar izatea, lana eta familia bateratzeko zailtasunengatik. Orientazioa eta tutoretza, besteak beste, ikasle
ahaldunduak eta asertiboak egiten lortzera bideratu behar dira, edozein
erantzukizun-mailatan eta berdintasun-egoeran erabakiak hartzen parte hartu
ahal izateko tresnak izan ditzaten.
2. Orientazio hezkidetzaileak lanbidea izatearen garrantzia indartu
behar du. Emakumeek joera dute seme-alaben zaintza beren lan-bizitza baino
gehiago baloratzeko. Ikastetxeak lan-bizitzak independentzia ekonomikoa
lortzeko eta bizitza profesionalaren alderdia garatzeko duen garrantzia
transmititu behar du.
Nagorek egindako post hau
gomendatu nahi dut. Nik bezala, gizonen eta emakumeen arteko
lan-munduko desberdintasunei buruz idazten du. Zehazki, lanaldi partzialeko
lanaren portzentajeari egiten dio erreferentzia (% 75 emakumeei dagokie), eta
azalpen hau ematen du: “Guztiz lotuta dago zaintza lanen ardura femeninoa
delako ustearekin”.
Orientazio hezkidetzailearen erronkei
dagokienez, nirekin bat dator zainketen eta etxeko lanen banaketa orekatua
landu beharrarekin: “Bestetik, erronka handienetako orain arte hezkidetzan egin
dugun bidea ikusita, elkar ardura eta zaintzari merezi duen garrantzia ematea
dela uste dut, eta tutoretza saioetan landu beharra dagoela esango nuke (nork
bere buruaren eta besteen zaintza, garbitasuna, elikadura, etxeko
antolamendua…)”
Orientazio mailan oraindik egiteke eta egiteko dagoena asko da.
Hasteko “genero arraila” deritzona desagertzea edo ixten joatea izan behar du lehentasunezko helburu bat, emaitza eta aukeraketa akademikoan genero desoreka nabarmena delako. Bigarren hezkuntzan, esaterako modalitate zientifiko-teknikoan mutilak dira nagusi, eta gizarte- eta giza-zientzietan, neskak.
Lan merkatuan emakume eta gizon enplegudunen datuak ez dira parekideak. Lan beragatik, oraindik, emakumeen soldata txikiagoa izaten da zenbait eremutan. Etxekoen zaintzagatik, lanaldi murrizketa ere emakumeek eskatzen dute askoz ere gehiago gizonek baino.
Goi mailako ardura postuetan, emakumeek oso portzentaje txikia betetzen dute (%13), nahiz eta goi mailako ikasketak dituztenen artean %60 emakumezkoak izan. Argi dago banaketa sexualak indarrean dagoela.
Hezkuntzari dagokionez, datuek genero desoreka adierazten dute. Gure kasuan, genero estereotipoak elikatu, hezi eta erreproduzitzen ditugu, bai esplizitoki (curriculum esplizitu androzentrikoa), baita inplizitoki (curriculum ezkutu sexista).
Eta nahiz eta diskurtso teorikoak eta hezkidetza teoriak nondik nora jotzen duen jakin, errealitatea, momentuz, kontraesanez beteta daukagu: diskurtso ez-diskriminatzailea orokortu barik, espazio banaketa desproportzionatua, partaidetza ez-parekidea, arreta kuantitatiboan eta kualitatiboan mutilen alde, ikasketen eta lanbideen aurrean espektatiba ezberdinak, enplegu-aukeraketan genero-estereotipoz beteta, etxeko lanen banaketa ez parekidea …
Uste dut, nire eremutik, hezkuntzatik, tutoretza eta orientazio planifikazioa oso tresna interesgarriak direla, proiektu hezkidetzailea ikasle guztiengan heltzeko, eta ikasturte bakoitzean helburu hezkidetzaileak tutoretza-programan mailakatuta txertatuz genero-arraila gero eta txikiagoa egiteko.
2. Gaien inguruko ikerketa edo proposamen baten aipamena:
Pilar Aristizabal LLorenteren tesia aipatuko dut inbidiaz beteta. Finlandian etxeko lanekin lotuta dauden ikasgaiei ematen dieten garrantzia eta oinarrizko irakaskuntzan asteko hiru orduko ikasgai praktikoa dutela gogoratzeagatik.
Gure ikastetxean datorren ikasturteari begira erronka bi markatuko nituzke:
Hezkuntza Proiektuaren barruan hezkidetza konpromezu zehatzak txertatu eta onartu; eta tutoretza-planean, ikas maila bakoitzari egokitutako material berriak sortu edo egokitu eta orientazio akademikoaren barruan, esplizitoki genero ikuspegia txertatu. Aurten Beldur barik programa garatzen ari gara, eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako “beldur barik jarrera” zabaltzeko tutoretzetan unitate didaktiko batzuk erabiliko ditugu.
Datorren ikasturtean, lehenengo hiruhilabetean zehar, maila guztietan programatuko da unitateren bat beldur barik jarrera hori lantzen jarraitzeko.