Esaera zaharrak dioen bezala “zenbat buru, hainbat aburu”, nik esango nuke zenbat pertsona hainbat identitate. Argi dago, sexologiak eta beste arlo batzuk ere haien literaturan identitate sexuala zakilean ez dela kokatzen onartu arren, oraindik, medikuntza eta estatu patriarkala genitaletan oinarritzen direla pertsona bat identifikatzeko .
Identitatea norberak eraikitzeko kontzeptu bat da, beraz, medikuek jaiotzez genero batean izendatzen badute jaio berria, Estatuak eman beharko luke aukera aurrerago norberak izendatzeko sentitzen den bezala.
Gure gizartea aldatzen doa eta baita ere bere beharrak. Gaur egun, jaiotzez izendatutako generoa eta sentitutako generoarekin bat ez datozen pertsonak gutxiengo bat badira ere, gizarteak bere premia eta beharrei erantzun beharko lieke. Orduan, zergatik ez da gauzatzen erantzun hori? botere kontu bat da? edo, beldur kontu bat da? ezezagun den horri beldur? Estatuak ez du galdu nahi bere “confort area” eta ikusezin arazi nahi ditu pertsona hauek?
Beldurra konfiantzarekin landu egiten da. Konfiantza gehiago edukitzeko gai honi buruz gehiago hitz egin eta bistaratu egin behar da, arrotz sentsazioa arintzeko. Dikotomiatik kanpo dagoena sarri ikusten bada “norma” apurtzen da eta anormala zena ohikoa bihurtu ahal da.
Aniztasun garai hori helduta tolerantzia garaia zabaltzen da eta hortik hurrengo pausua onarpen garaia dator -ia utopiaren bidea-.
Asken finean askok nahi dugun sistema politikoa pertsona askeak eta autonomoak garatzen eta babesten duen sistema da.
Eta bietan aipatzen den bezala, erronka handia daukagu gure ikasleei laguntzen pertsona askeak eta autonomoak garatzen; azken finean Heziberrik berak zehazten du horrela ikaslearen profila: pertsona autonomoa, bere bizi proiektua garatzen duena, eta pertsona kritikoa.
Bukatzeko, Begoña Zabalaren hitzaldi batetik jaso dudan ondorengo aipua partekatuko dut, askatasuna eta autonimia datoz nire burura aipua entzutean: “Que nadie nos quite el velo. que cada una decida lo que quiere hacer con su cuerpo, dentro de las libertades absolutas.”
Aste honetako gaian identiateetan eta aniztasun sexualetan sakondu dugu. Hasieratik bor-bor izan dudan kontzeptua SUFRIMENDU hitza izan da; jendarteak ipinitako bidea jarraitzen duzun bitartean, zer erreza den bizitza; Baina "normatik" at zaudenean...
Sufrimendua zer zaren eta zer esaten dizuten izan behar duzularen arteko leia dela eta, sufrimendua askotan gurasoek onartzen ez dutelako.
Aurreko edizioetako ikastarakideek egindako post-en artean Itziarren "Aniztasun sexuala gure eskolan" aukeratu dut; beldurgarria da ikustea oraindik zenbat herrialdetan heterosexuala ez izateak ekar ditzaken ondorioak eta hori oso argi ikusten da barak igo duen mapan. Bat nator ere berak aipatzen dituen anistasun sexualari dagokionez eskolan ditugun erronkak.
Aniztasun sexualarekin lotuta oraindik erronka handiak eta asko landu behar ditugu; batez ere sexu- genero sistema binarioa gainditzea eta aniztasuta duintasunez ulertzea sexu-eskubideak errespetatuz.
Astean
zehar, identitatea eta aniztasun sexualen gaian landu ditugun kontzeptuen
artean, nik ondorengoak aukeratzen ditut: Zeu zara protagonista, identitatea
eta sexualitatearen bila eta hori nahi duzunbizi izateko aukera erebaduzu.
Bakoitzaren esperientzia baliozkoa da eta bakoitzaren historia da. Burua maitatu. Inork
ez diezazula esan nola eta norekin nahi duzun intimitatea, afektibitatea eta
sexualitatea.
Identitatea
eta sexualitatearen gaia jorratzen gogoratu dut: Maslow eta beharrak teoria.
Teoria
honetan, gizakiaren beharrak eta desirak horiek betetzeko premiaren arabera
sailkaturik daude: piramidearen
oinarrian behar fisiologikoak daude, hala nola jatea eta edatea; horiek aseta,
gizakiak babesa eta segurtasuna bilatzen ditu; ondoren gizarte atxikimenduaren
motibazioa sortzen da, elkartzea eta partehartzea bilatuz; jarraian,
gizartearen onespena eta azkenik, autorrealizazioa bilatzen ditu, piramidearen
gailurrean. Maila guztiak elkarlotuta daude eta eragina badoa zuzenbide batean
eta bestean pertsonen identitatearen eraikuntzan. Nire ustez, sexualitatearen bilakeran
eta autorrealizazioan askatasunez eta begirunez jokatzea ezinbestekoa da.
Sensibilizazioari
begira hitzek, gertaerek edo gehien maite dituzun pertsonek aholkatzen
dizutenak baino eragiteko ahalmen handiagoa izaten dute. Erantzunen bila
zoazenean, ezagutzen ez zenituen munduekin egin dezakezu topo, eta, zorionez
edo zoritxarrez, betiko aldatuko zaituzte. Hona hemen sexologoek gomendatutako
liburu batzuk, zure sexualitatea eta, horrekin batera, zure sexu-bizitza goitik
behera aldatuko dutenak.
Symballon aurkitu dudan bideoa ere oso interesgarria iruditu
zait nerabeei maitasunari buruzko galderak egiteko eta hausnartzeko. Afektibitatearen hausnarketa
hasteko aitzakia izan daiteke.
MECko
web gune honek ( https://www.youtube.com/watch?v=Fxt_MZKMdes)
ere material asko eta erabilgarri bildu ditu. Baliabide horiek guztiak
tolerantzia bultzatzeko aterpean daude, eta sentsibilizatzeko eta
eskolako ekintzak diseinatzeko oso gomendagarria da.
Azkeneko
bloke honetan ikusi ditugun bi gaietan kontzeptu eta ideia asko landu
al izan dira: asko ezagutzen nituen, beste asko ez, beste batzuk zer
pentsatu eman didate eta nituen ideia batzuei ere hautsa kentzeko
ondo etorri zaizkit. Irudi bat aukeratzerakoan horma bat etorri zait
burura. Identitateen inguruan asko teorizatu dugun honetan praktikan
oraindik ere horma bat irudikatzen dut. Errealitatean aurkitzen
ditugun erresistentziek eta oztopoek teorizatutakoa eta praktikaren
arteko arrakala handitzen dutela esango nuke. Aurreko blokeren batean
esaldi batek zioen bezala: “Ez dago teoria onik praktikara eraman
ezin bada”
Horregatik
horma honek oraindik ere identitatea aske garatzeko momentuan
aurkitzen ditugun oztopo guzti hauek irudikatzea nahiko nuke. Nola
askotan gu geu garen oztopo hori eraikitzen dugunak eta gero nola
sistema oso bat dagoen berau baimentzen dutena. Eta horren ondorioa
da identitate hegemoniko batzuen nagusitasuna eta mantentzea.
#Nagoreren
Post hau aukeratu dut izenburuak hasieratik harrapatu nau eta,
oso ekarpen interesgarriak dituela iruditu zait. Patriarkatuak
oheraino jarraitzen gaituen artikulua asko gustatu zait eta hasieran
erabili dudan hormaren ideiarekin lotura duela esango nuke. Horma
horiek apurtzeko beharraz eta dauden arrakal horiek gainditzeko
beharraz.
Bi
material ekarri nahiko nituzke hona Hezkuntzatik eta hezkidetza
ardatz horma guzti horiek apurtzen laguntzeko: bata Steillas
sindikatuak ateratako Genero
eta aniztasun sexualerako gidaliburua, edozein ikastetxeetan
abiapuntu bezala oso material interesgarria iruditzen zaidana.
Eta
bestetik Salón Erotico de Barcelona-k urtero spot bat ateratzen du
sexualitatearekin lotutakoa. Nahiko gordinak izaten dira baina mezu
potente bat daukate atzetik eta alor honetan transmititu nahi duten
mezua oso interesgarria iruditzen zait. Kasu honetan identitatearen garapenean aurkitzen ditugun oztopoak argi eta gordin irudikatzen dituzte.Dituzten besteak ere ikustera
animatzen zaituztet Youtubeko adin langa gainditzen baduzue.
Sentsibilidadea mindu dezaketen bideo bezala katalogatuta omen daude.
Interneteko hormak...
Aste honetan aniztasuna landu dugu, kontzeptu horretan sexu, genero, identitate zein gorputzei dagokienez. Honetan, ezagunak eta ez hain ezagunak izan diren kontzeptuak ikusi ditut eta egia da, hasieran ez nituen zenbait kontzeptu argi, horien artean QUEER. Seguruenik ez naizela bakarra izan, nire ustez, nire inguruko jendeak ere zalantza asko dituela ikusitako kontzepuen inguruan (homosexuala, transgenenero, transexuala, asexuala.... ). Ezinbestekoa da jendartea honen inguruan ezagutzak eskuratzea, jakinean egoteko sistema heteropatriarkalak inposatzen dituen heteroarauatik eta dikotomiatik kanpo bizi diren pertsonak ere existitzen direla. Horretarako, ezinbestekoa da familian zein eskolan aniztasun hau ere lantzea.
Horren harira, senstsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen baliabide bat NAIZEN elkarteak, Adingabe transexualen familien elkartea 2015ean sortu zena, sortutako abestia izan daiteke. Izan ere, abestiek transmititzen dituzten baloreak eta ideiak modu erraz eta azkar batean barneratzen dituzte haurrak. Gainera, aniztasunaren balorea ere agerian egongo da.
Eremu hezitzailean aniztasuna lantzeko erronkarik handiena izan daiteke haurrek etxetik dakartzaten ideiak aldatzea, (sistema heteropatriarkalak sustatzen dituztenak ) familian ikusi eta ikasi dutena garrantzia eta pisu handia duelako eta hori aldatzea ez da lan makala.Horregatik, pasaden urteko POST hau gomendatzen dut, gaia lantzeko hainbat baliabide eskaintzen dituelako.
Maiatzak 17an aniztasun sexuala eguna ospatzen da. LGTBIQ eguna da, baina zer esan nahi dute letra hauek? Benetan letra bakoitzaren esanahia ezagutzen dugu? Zer ospatzen dugun badakigu?
L - Lesbiana: bere genero bereko beste pertsona batek emozionalki, afektiboki, erromantikoki eta/edo sexualki erakartzen duen emakumea.
G - Gay: pertsona batek bere genero bereko beste batzuekiko duen erakarpen emozionala, afektiboa eta/edo sexuala. Asier Santamaria ekintzaileak azaldu duenez, nahiago du termino hori homosexuala baino, azken hori "patologizatzeko" erabili delako.
T - Transexuala edo transgeneroa: jaiotzean esleitutako generoaren kontrako generoarekin identifikatzen diren pertsonak biltzen dituen genero-identitatea, hormonazio-prozesu fisikoa eskatzen duena (ez nahitaez berresleipen-kirurgia).
B - Bisexualitatea: genero/sexu bat baino gehiagoko pertsonek erakarpen erromantikoa, afektiboa eta/edo sexuala sentitzeko gaitasuna, ez nahitaez aldi berean, ez nahitaez modu berean, eta ez nahitaez maila berean eta intentsitate berarekin.
I - Intersexuala: genero bateko edo besteko sexu-ezaugarriekin (kromosomak, genitalak eta/edo egitura hormonala) jaiotzen den pertsona. Mediku batzuek intersexualak diren haurtxoen gurasoei ebakuntza kirurgikoak egitea aholkatzen diete ezaugarri horietakoren bat ezabatzeko, baina arrisku handia dago benetako identitate sexuala adierazi ez duten haurtxo intersexualentzat.
Q - Queer: sexu-orientazio eta -identitateagatik etiketa tradizionalen pean sailkatu nahi ez duten pertsona guztiak definitzeko sortutako terminoa. Horrek sexualitate arauemailea deseraikitzen du eta gizartean onartutakoa gainditzen du, hau da, bizitza heterosexuala, monogamoa, antzeko adina eta klase soziala duten pertsonekin.
Hortik abiatuta, lau gako: ezaugarri biologikoak, genero-identitatea, generoaren adierazpena eta sexu-orientazioa.
Lehenik eta behin, ezaugarri biologikoak genitalen araberakoak dira, eta ez dago argitu beharrik horrek ez duela zerikusirik sentitzen dugunarekin. Hor sartzen da genero-identitatea, buruan koka genezakeena: nola sentitzen naizen jakitean datza, gizona, emakumea edo bietako inor izan ez.
Jarraian generoaren adierazpena dago, bakoitzak bere nortasuna nola adierazten duen. Eta azkenik, sexu-orientazioa, bihotzean kokatzen dena eta norekin erlazionatuta dagoena.
Sentsibilizaziorako bideo hau baliogarria izan daiteke. Bertan, bakarrizketa moduan, gazte batek bere burua definitzen du:
Honekin batera, identitatea eta aniztasun sexuala lantzeko zein sentsibilizaziorako baliagarriak diren steilas sindikatuaren materiala proposatzen dizuet.
Eskoletan aniztasun sexuala lantzeko eta lesbiana, gay, bisexual eta transexualen kontrako jarrerak eskoletatik uxatzeko Ortzadar gara izeneko unitate didaktikoa plazaratu zuten 2017an. “LGTBI kolektiboak, ikasle nahiz langileek, hezkuntza-sisteman bizi duten egoerak beraraizko lanketa” behar duelako. Informazio zabala eta jarduera zehatzak proposatzen dituzte etaparik etapa eta eskolan askotan erabili izan dugun materiala da.
Hezitzaile bezala, hurrengo erronkak azpimarratuko nituzke:
Mota guztietako aniztasunaren alde egitea, pertsona izateagatik sor zaigun, denoi, duintasunean sustatuz elkarbizitza.
Aniztasuna modu ez hierarkikoan, berdinen artean eta errespetuz bistaratzea.
Heteropatriarkatutik jasotako genero, sexu eta rolen aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.
Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria egoeraren aurrean esku hartzea.
Amelia Barquinek esaten duen bezala: “Aberastu gaitezen aniztasun sexualaz, busti gaitezen kolorez, izan gaitezen libre, eta hezi ditzagun gure haur eta gazteak aniztasun sexualean”. Amelia Barquín: hezkuntza eta generoa
Nor naiz ni? Horretaz pentsatzean, neure
buruari galdetzen diot benetan libre izan ote naizen naizena izateko? Nire
identitatea aukeratu ahal izan dut? Nola jokatu du niregan ezkutuan dagoenak,
inkontzienteak?
Gizakiak denbora luzea darama
mundua eredu bitarrarekin antolatzen. Eredu bitarra kontrako aldeekin
egituratzen da, mutur birekin. Jaio aurretik sailkatuta gaude eta jaiotzen garenean
eredu berean harrapatuta jarraitzen dugu, neska edo mutil, ez dago beste
aukerarik. Kategoria horiek elkarren artean baztertzaileak dira, eta oposizioz ulertzen ditugunez, ez dugu aukerarik pentsatzeko ezaugarri desberdinak izan ditzakegula. Eredu bitarrak ez die lekurik ematen askotariko
sexu- eta genero-identitateei, ez da batere inklusiboa.
Pentsamolde horretan zerikusi
handia du biologiak. Gure sexu-organoen arabera sailkatuta gaude eta, argi ez badago, bi sexuetako bat esleitzen zaigu. Eta sailkapen hori
genero-estereotipoekin lotuta dago; mutil edo neska izateak, besteak beste,
portaera desberdinak izatea eskatzen du. Familian, ikastetxean, gizartean... inkontzienteki ikasten dugu mutila edo neska izaten. Badirudi inguratzen gaituen
guztiak modu sinkronizatuan jarduten duela nagusi diren ereduak barneratzen
joateko eta bidetik ez desbideratzeko.
Beraz, aukeratzeko askatasuna dugu? Mundua sailkatzeko dugun eredua
aldatzen ez dugun bitartean, zaila da gure identitatea askatasunean eraikitzea,
errespetatuak eta eskubide berdinak izanik.
Eredu bitarra gainditzeko
era da, sexua eta generoa lerro edo continuum gisa ulertzea. Muturren artean (gizona-emakumea), sexu eta genero
identitate desberdinak sartzen dira lerroan zehar. Josebe Iturriozek bere artikuluan
esaten duenez: “Gorputzak lerro horretan mugitzen dira, mutur batetik bestera.
Dualismo horretatik atera behar dugu eta gorputzen konplexutasuna ulertu.”
Eredu bitarra gainditzea lortzen
ari da, urteetako borrokaren bitartez. Genero-identitateagatiko diskriminazioaren eta
eskubide-berdintasunaren aldarrikapenaren aurkako borroka, hain zuzen ere.
Borroka hau oraindik ez da
amaitu. Indonesiako Yogyakartan,
2006an, giza eskubideen nazioarteko batzorde batean, sexu orientazioari eta genero
identitateari buruzko printzipioak erabaki ziren. Hala ere, munduko herrialde
askotan, oraindik ere LGTBI pertsonei ukatu egiten zaie oinarrizko eskubideak eskuratzeko
aukera, hala nola eskubide zibilak, politikoak, kulturalak, sozialak eta
ekonomikoak, bai legeen bidez, bai komunitateak finkatutako praktiken bidez.
Eta Euskadin ere, oraindik ez du amaitu LGTBI pertsonen eskubideen aldeko borroka.
Deigarria egin zait Arartekoarenargitalpena. Hor azaltzen da Arartekoa lanean ari dela pertsona guztien giza
duintasunaren eta sexu-orientazio askerako eta genero-identitaterako giza eskubidearen
alde. Arartekok hiru helburu planteatzen ditu Euskadirako:
Euskal herri-administrazioek beren jarduera osoan berdintasunarekiko
erabateko errespetua eta sexu-orientazioagatiko eta genero-identitateagatiko
diskriminaziorik eza txerta dezaten lortzea, eskubide horiek benetan eta
eraginkortasunez gauzatzeko behar diren neurriak antolatuz.
Diskriminaziorik ezaren eta aniztasun afektibo-sexualaren eta generoaren
eskubideak erabat errespetatzearen kultura sustatzea euskal gizarte osoan.
Edozein homofobia edo transfobia motari aurre egitea, Euskadiko LGTBI
pertsonen egoerari buruzko ezagutza eta sentsibilizazioa zabalduz.
Bestalde, argitalpen horretan LGTBI pertsonen kexa hauek jasotzen dira:
Identitate desberdina duten
haurrei osasun-arreta emateari dagozkionez.
Gizarte Segurantzako
formularioak sexu bereko bikoteen errealitatera ez egokitzea.
Argitalpen horrek agerian uzten du oraindik ere Euskadin lan handia egin behar dela genero-identitateagatik diskriminaziorik egon
ez dadin.
Hezkuntzari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak Berdindu izeneko zerbitzua dauka ikastetxeei laguntzeko. Ez dut uste oso ezaguna denik eta gomendatu nahi dut, ikastetxeentzat oso
erabilgarria izan daitekeelako. Berdindu programaren barruan, "Berdindu eskola" zerbitzua dago, LGTBI diskriminazio arazoak edo Sexu Aniztasuna lantzeko interesa duten
ikastetxeei zuzendutakoa. Gehiago jakiteko,
egin klik hemen.
Hurrengo bi bideotan ikus ditzakezue Berdinduren eta "Berdindu eskola"-ren funtzioak.
Berdinduk Eusko Jaurlaritzaren gida horretan parte hartu du: "Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko gida". Gida oso osatua da, eta ikasle transexualen hezkuntzari buruzko atal interesgarri bat du.
OihanaS-en ekarpena
gomendatu nahi dut, daukan "Pertsona bezainbeste gorputz eta identitate" izenburua asko gustatu zaidalako, eta hezkuntza arlotik egin beharreko
jardunaren deskribapen oso bat egin duelako. Gainera, izugarri gustatu zait bere esperientzia kontatzen duen neska transexualaren bideoa.
Nire ustez, eremu hezitzailean lantzeko erronkak hauek dira:
Benetan inklusiboa izango den eskola sortzea, inor sexu-identitateagatik edo
genero-identitateagatik baztertzen ez duena.
Ikasle guztien genero-identitatea
errespetatzea.
Sailkapen bitarraren eredua eta
sexu-estereotipoak gainditzea.
Ikasleekin sexu- eta
afektibitate-hezkuntza lantzea eta askotariko sexu- eta genero-identitateen
ereduak eskaintzea.
Ingurune segurua eta
konfiantzazkoa eskaintzea ikasle guztiei, haien sexu- eta genero-egoera edozein
dela ere.
Genero edo sexu arrazoiengatik
indarkeria eta bereizkeria kasuetan, aurreikustea eta azkar jokatzea.
Sexu- eta genero-aniztasunari
buruzko prestatutako irakasleak izatea.
Ezinbestekoa da genero-identitate guztiak errespetatuko dituen eredu inklusiboan heztea, pertsona guztien errespetua, tratu onak eta eskubide-berdintasuna lortzeko.