2022/09/30

AURKEZPENA


Edurne Aldape naiz eta nerea labur kontatzeari ekingo diot Maialenen lan itzelak eragin didan " lilu-izua" gainditu eta gero.



Urte luzeetan izan naiz hezkidetzari lotuta , gehienetan intuizioa lagun eta borondatea eta ilusioa akuilu. Hasierako urteetan ikasleekin jolas orduei lapurtutako minutuetan edota eskola orduak bukatutakoan.


2017an gaiak merezi duen tokia aldarrikatzeko lankide batek eta biok aukerako ikasgai baterako Kurrikuluma idatzi genuen, onartua izan zena. Ordutik, batxilerreko 1. kurtsoan arrakasta, nesken artean bereziki, duen ikasgaia dugu Mutriku BHI eskolan. Ikasgai horretan lan txukuna egiteko nahiak eta Hezkidetzaren ardura partekatua izateak ekarri nau ikastarora.

Hauek dira zuen laguntzarekin lortu nahi nituzkeenak:

.

  • Hezkidetzaren ikuspegi osatua
  • Gelan autoritatetik baino kidetasunetik eta konfiantzatik jarduteko baliabideak.
  • Egoera ez erosoei lasai erantzuteko tresnak      



Ez dut aparteko dohairik on-line bidezko gure lana aberasteko, bistan da!

Zuei ezin eskatu agian neu emateko gai izango ez naizena, ikastaroa bizirik mantentzeko hartu-eman sarria.

Jakinminak, talde-lanari aitortzen diodan balioak eta ondo pasatzeko gogoak berdinduko ahal ditu gainontzeko gabeziak!




2022/05/02

AGURRA



 AGURRA

    
                                            Mila esker irakaslegoari eta ikaskideei. Hurrengorarte!






Esker mila

 Talde handirako agurra egin ondoren. Honen gibelean dagoen talde txiki hori ondokoa erran nahi dizuet. Arras interesgarria izan da, zuekin egindako bidea.

Laurentzako oparitxo hau:



Zuen bidaide izateko aukera izan dudalakoz, esker mila.
Zaindu eta izan ongi!!!!!😉

2022/05/01

Agur esateko unea iritsi da

 Esperientzia gora-behartsua izan da hau.

Laburpena egitea zaila da, ea egindako blog sarrera honekin lortzen dudan.

Naizena izateko uneak

Bestalde, berriro nahi dut partekatu abesti hau zuekin.




Gaua eder dago Haizea gogor leihoan 
Izarrak dantzan ta Kopla zaharrak alboan. 
Bideak, doinuak Daramatzagu kolkoan
Ilargi berriak Lagun zaharren ondoan. 
Laralala… 
Sua maite dugu Akelarreen beroan 
Emeki, indartsu Ulu zakarren goxoan. 
Bideak, doinuak Daramatzagu kolkoan 
Ilargi berriak Lagun zaharren ondoan.
Laralala…
Sugarra piztu da Ahots indartsuen loan 
Aurreko plazandren Koplak dauzkagu ahoan. 
Bideak, doinuak Daramatzagu kolkoan 
Ilargi berriak Lagun zaharren ondoan. 
Laralala… 
Bideak, doinuak, Kopla zahar berriak, 
Sorginen kantuak, Haien abestiak, 
Sua, akelarrea, 
Gure irrintziak, 
Aurreko plazandrak…
Ilargi berriak.

2022/04/26

Bidean elkartuko gara!

 

Plazer bat izan da espazio hau hezkidetzarekiko interesa duten beste hainbat kiderekin partekatzeaz gain, erritmo, pauta edota doktrina zehatzik gabe burututako hausnarketa anitzei denbora eskaintzea.


Azken sarrera hau, ene lagun min batek bere garaian idatzitako olerkitxo bat partekatzeko aprobetxatu nahi nuen, zeinak hitz gutxi batzuen bidez, mila korapilo sortzen zein askatzen dizkidan irakurtzen dudan bakoitzean.


Ez erritmodun, ez pautadun, ez doktrinadun, ez etapadun, zerbait hori, askea.

Konpromezua deseraikitzea erabaki duten hainbat izakiren arteko trukea...

Izan ere, barnetik datorkigu zain bero eta esploratzailea....

Beraz, zergatik aintzat hartu hau eternoa izan behar denaren ustea?

Nik pertsonalki nahiago dut une honetas haratago ez begiratzea

Gaur asetu dezagun hortaz, elkarrekiko daukagun gosea,

Ahaztu gabe gugandik haratago mundu bat badagoela.

Ezin nezake imagina ene desioei uko eginez eternuki zuri begira egotea

Itogarria baitzait pertsonak jabetza bihurtzeko gizakiak daukan grin amaigabea.

Besterik gabe nahiko nuke gure artekoa librea dela aldarrikatzxea,

Eta nahi dugunean hasi eta nahi dugunean amaitzen den harreman sano, errespetuzko zein

konfidantzazko baten gestionamenduan trebeak garela demostratzea.

G.A.


Bidean egingo dugu topo!



2022/04/25

FEMINISMOAREN SOKATIK HEZKIDETZA ERDITZERA

 
 

 Plazera izan da zuekin gizarte hezkidetzailearen ernaldian urratsak ematea.


 
 

 
Alde erantzira nabil 
Ekhiñe Eizagirre 
 
 
 

Erditu bitartean, jarrai dezagun feminismoaren iturritik edaten.