2022/12/17

 

 ETA NIK, HIRIA NUEN MAITE

Harrigarria zein interesgarria egiten zait patriarkatu sistemaren eragina edozein  modutan, edozein eremuetan, zehar lerrokatuta dugula konturatzerakoan. Errepresentazioa eta denboraren erabilera  dimentsio kontzeptu  abstraktuak izanik  gure egunerokotasunean, forma fisikoa hartzen dutela jabetzeaz eta gure egunerokotasunean erabat presente ditugula.

Edozein hiri edo herrietako  urbanismoari begiratzerakoan hauen espazioaren banaketa eta antolamenduan, ez da neutroa eta patriarkatuaren ideologia aurkitu dezakegu potera edo indar politiko eta ekonomikoarekin identifikatutako guneetan (industrialdeak, banketxeak, merkataritza guneak, kudeaketa bulegoak…) non emakume  eta gizonezkoei atxikitutako rol banaketak ematen dira.  Herri edo hiri bateko hirigintza proiektua herritarren bizitza antolakuntza eredu bat bultzatzen du, eredu kapitalista eta segregatzailea non protagonismoa eta balioa produkzioari ematen zaio. 

Ondorengo saioan “No es ciudad para mujeres: urbanismo feminista” izenburuarekin, Blanca Valdivia GutiĆ©rrez eta   Oihane Ruiz MenĆ©ndezek, espazioen antolakuntzak interesek zehatzetara egokitzen direla esatera dator eta horiek hierarkia- eta botere-izaeran nola dauden oinarrituta azaltzen dute ere. 

Hiri feminista eta eraldatzailearen ikuspegitik, hirira iristeko eta hirian parte hartzeko eskubidearekin lotutako gatazkak ikusarazten dituzte.

Bestalde  jendarte inklusiboaren  eraldaketa prozesuan,   gaur egungo erronkak bistaratuz indarkeriarekin, osasungarritasun-baldintzekin, haurren babesarekin eta eskubideekin, zainketekin eta mendekotasunekin, bizi denaren eta bizikidearen babesarekin,  aukera jasangarriak planteatzen dituzte.                       

                                       


Eremu hezitzaileari begira, gelaz kanpoko espazioen gaitasun  hezigarria identifikatzea eta hauek aintzat hartzea  erronka nagusi bat da  curriculum ezkutuaren transmisioan duten indarra ekiditeko eta espazio hauetan ematen diren hierarkiak eraldatzeko .

Hirigintza inklusiboan aditua den Patxi Galarragarekin, Projekta Urbes ikerlanean hainbat ikuspegitatik jorratzen dute gai hori: generoa, osasuna eta iraunkortasuna.

 Eitb.eus “Distrtito-euskadi” programa irratian, izandako elkarrizketa honetan ikastetxeetan  zer esku-hartze esperientzi mota egiten ari diren testigantza azaltzen da.                                                                                                       

https://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/distrito-euskadi/audios/detalle/8507595/audio-otro-patio-escolar-es-posible/

Bukatzeko aurreko edizioetan  Non daude emakume izenak kaleetan?” aukeratutako postaren esteka atxikitzen dut.  Bertan, urbanismoak duen esanahia eta ideologiaz hausnartzen da eta herri bateko kaleen azterketa egiten du eta agertutako ikuspuntu berdinkidearen aldetik eta azaldutakoak agertzerakoan egindako azterketa oso argia eta adierazgarria da. 

https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/01/nom-daude-emakume-izenak-kaleetan.html

 

 

                                 

 

                                              

GUZTIONA, GUZTIONTZAT

    Hiriak edo herriak guztientzat direla pentsa dezakegun arren, aste honetako gaiean,  errepresentazioa eta denboraren erabileraren inguruan ikusi eta ikasitakoa hausnartzerakoan hori benetan ez dela egia konturatu naiz. Zaida MuxĆ­ arkitektoak dioen moduan, hiriak badute generoa (nahiz ez garen horretaz konturatzen) eta ez da femeninoa izaten.


    Gaiari bueltak ematerakoan, konturatu naiz zenbatetan lanetik etxera itzultzerakoan eta ilundu badu, nire buruan mapa ezberdinak egiten ditudan zenbait gune zuzenean baztertuz. Beldurra ez pasatzearren, etxerako bide zuzena egin beharrean bidaia luzeagoa eginez askotan gainera. Honek sekulako amorrua sentituarazi dit. Zergatik ibili behar gara beldurrez gure hirian? 

      Honen oinarrian dagoen funtsezko arazoa honakoa da: gure hiri zein herritako arkitekturak ez du genero-ikuspegirik. Blanca Valdiviaren hitzaldian problematika hau jorratu eta proposamenak plazaratzen ditu, etorkizuneko hiriek ikuspuntu feminista izan dezaten.


    Arazoa konpontzeko edo gutxienez murrizteko saiakerak egin dira gurean. Adibidez, Irungo Bilgune Feministak
, hiriko puntu beltzen mapa prestatu zuen duela urte batzuk, auzo ezberdinetako auzo-elkarteekin elkarrekintzan. Bertan bizi diren emakumeei elkarrizketak eginez, beldurra sortu edota zailtasunak dituzten puntu ezberdinak markatu zituzten Irungo mapan. Honako linkean Ainara Lopezek puntu beltzen mapa zer den, egindako lana eta zergatia eta hauek konpontzeko bideak azaltzen ditu oso modu errazean. Geroztik, udaletxearekin elkarrekintzan ibili dira hiriaren diseinuan genero perspektiba txertatu nahiean. Lana egiten ari bada ere, oraindik asko dago egiteko, horregatik...

Azkenik, aurreko edizioetako Diseinu berriak aldaketarako Espazioaz jabetu, hura eraldatzeko posta gomendatu nahiko nuke, Nereak dioen moduan “hiriaren antolaketaren inguruan ez da normalean genero-ikuspegiarekin pentsatzen” eta hori aldatzea ezinbestekoa da.

 


Hemen gaude eta







Tradizioan eta beldurrean hezitakoak izan gara eta agian horregatik betikoak eta ordenak ziurtasuna eman izan digu; berriarekiko, desberdinarekiko susmoen gatibu izan gara. Ezarritako arauen presioak erakutsi digu betiko horretara makurtzea bertan gozo daudenen amarrua izan dela.


Aurreko emakume askok hasitako bideek plaza, antzoki eta udaletxe zuten helmuga eta inspirazio izan dira ondorengo emakumeentzat. Espazioaren jabetze horrek asaldura eta egonezina eragin zuen hainbatengan eta halaxe gabiltza, pausu bat aurrera eta, deskuidatuz gero, bi atzera egiten. 

Horregatik, ezinbestekoa dugu aginte organoetan ordezkaritza orekatua izatea. 2022ko irailean NBE-k (Nazio Batuen Erakundeak) argitaratu zuen Hechos y cifras: Liderazgo y participación polĆ­tica de las mujeres lanaren arabera itzela da genero arrakala goi mailako erabaki guneetan. Beste 130 urte gehiago beharko ditugu, gutxienez, genero arrakala hori gainditzeko. 

Bitartean, kulturak eta arteak kontzientzia esna dezakete. 2001 eta 2006 urteen artean Itziar Ocariz artistaren Mear en espacios pĆŗblicos y privados lanak hautsak harrotu zituen.  Obrarekin genero konbentzioak eta maskulinitatearen errepresentazioa zalantzan jarri nahi zituen; imaginario feminista eta queer-a sortu espazio publikoaren eta pribatuaren erabilera, baimenduta dagoena eta ez dagoena birpentzatuta.


Gero eta ugariagoak dira besteontzat erreferente emakumeak arte adierazpideetan, izan zinema, literatura, musika nahiz bertsogintzan. Hiru emakume izango ditugu igande honetan, abenduaren 18an, IruƱeako Nafarroa Arenan egingo den Txapelketa Nagusian. 

Asko dugu egiteko etxe, kale eta eskoletan. Ederki pasatzen dugu egiten ditugun kultura ekintza eta aldarrikapenetan, indarra eta babesa eskaintzen digu taldeak. Asmatuko ahal dugu poz eta dibertimendu hori plazara ateratzeko erreparoa dutenengana zabaltzen! 

Ederra da bestalde, adin desberdineko jendartea elkarrekin jardutea. Mutrikun 1. batxilerreko  ikasleek 20-21 ikasturtean, Amaia Zubeldia irakaslea lagun, kale izendegia aztertu eta aldaketa proposamena aurkeztu zuten udaletxeko plenoan.

Eskola egitura zurrunak badu zer aldatu, norberak bere geletan egiten duenaren hausnarketatik hasi - denboraren banaketak beste idatzi baterako emango luke-  eta guztion artean espazio komunetan eman diren dinamikak aztertu eta hankaz gora jarri. 

Gure eskolan badira 4 urte patioaren eraldaketari ekin geniola. Eraldaketa fisikoa ez da nahikoa, hain errotuta diren jarrerak aldatzen lagundu behar da nahitaez. Gainera, indar handia eta baliabideak jarri behar dira lortutakoa ez galtzeko. Egiten eta egiten ez denaren jarraipena ezinbestekoa da, gaiari duen garrantzia emango dion zuzendaritza taldeak eta Hezkidetza arduradunak lideratuta. 

Pandemia garaian espazioen berrantolaketa baliatu genuen bereizita ziren komunak aldatzeko; pentsatu genuen baino errazago onartu zuten guztiek. 

Haur eskoletako espazioez dihardu Aitor Axpek Berriako azken orrian “Espazioak sena gararazten du” artikuluan.





Amaia N-k 2021ean idatzitako Diseinu berriak aldaketarako post-a gustatu zait, erreferentziaz betea dagoelako eta eskuhartze zehatzak aipatzen dituelako.

2022/12/12

IBILTARI EZ DAGO BIDERIK, HITZ EGITEAN BIDEA EGITEN DA.

 

Eta izenburuan esan dudan bezala, eta Machadok esaten zuen bezala: IBILTARI EZ DAGO BIDERIK, HITZ EGITEAN BIDEA EGITEN DA. Beno, egia esan, Machadok esaten zuen "caminante no hay camino, se hace camino al andar", baina gure helbururako... (...) se hace camino al hablar. šŸ˜‰

Eta horrela da: berdinatasuna lortzeko, aldatu behar dugun aspektu garrantzitsuenetako bat hizkuntza da. 

Eta akrostikoan esan dudan bezala, erabil ditzagun hitzak, sexismotik kanpoko hitzak, hizkuntzaren eremua konkistatzeko berdintasunaren alde. 

Eta Anak (aurreko edizioetako ikastarokideak) bere post-an esaten duen bezala, "hizkuntza hitzak baino gehiago da; hizkuntza ez da moda bat; hizkuntza aldaketa erraztuko duen tresna da". Eta horrela da: sexismoa kendu eta desagerrarazi nahi badugu hizkuntza aldatu behar dugu zeren, azken finean, hizkuntza munduan egoteko era baita. 

Eta ezin dugu ahaztu hizkuntzari buruz hitz egiten dugunean aspektu asko biltzen ari garela: 
  • ahozko hizkuntza
  • hizkuntza ikonografikoa
  • keinuak
  • tonua, hizkera
  • irudiak
  • hitz egiteko doinuak
  • hitzik gabeko komunikazioa
  • (...)
Ondo pentsatzen badugu, erabiltzen dugun hizkuntzak gure argazki bat islatzen du. Horrela, beste lelo bat asma dezakegu:

HONELAKO JARRERA ETA IZAERA, HALAKO HIZKUNTZA.

Baina eman diezaiogun esaldi horri buelta, gure lanarekin, denon esfortsuarekin, emakumeok merezi dugulako, eta lor dezagun: 

HONELAKO HIZKUNTZA, HALAKO JARRERA ETA IZAERA. 

Orduan, eta bakarrik une horretan, bidea erdi eginda edukiko dugu, hau da, hizkuntza ez sexista eta ez androzentrikoa erabiltzen badugu, ziur nago gure jarrera eta gure izaera aldatuko direla berdintasunaren alde. 

Beste alde batetik, eta ariketan eskatzen den bezala, UPV/EHU-N EUSKARAREN ETA IRUDIENERABILERA EZ-SEXISTARAKO GIDA  aukeratu dut. Gida horren arabera, eremu hezitzailean aukeratu ditudan landu beharreko lehentasunezko 2 alderdiak hauexek dira: Irudiak eta hizkuntza bera.  Horregatik alderdi horietan esaten dena irakurri dudanean, nire ikastetxerako plantatuko nituzkeen erronkak horiekin lotuta daude:

1.- Eskolan ditugun irudiak aztertu eta sexistak direnak kendu, berdintasunezko irudiekin ordezkatzeko. 

2.- Erabiltzen dugun hizkuntza aztertu eta hizkuntza inklusiboa sortu. Non?
  • Eskolako dokumentuetan
  • Guraso bileretan
  • Geletan
  • Klaustroetan  
  • (...) 
Eta horrela, agian, benetazko eskola inklusiboa lor dezakegu.