2015/10/12

SARE SOZIALAK



Sare sozialak, berez, ez dira  berriak niretzat. Ez nituenak ezagutzen Pinterest, Spotify eta Instagram dira

Facebook bai erabiltzen dudala aspalditik, baina boladaka, sartzen naizen bakoitzean denbora pila botatzen dudalako bertan nabigatzen. Twiterren erabiltzailea ere banaiz, baina ez zait hainbeste gustatzen, interesatzen zaizkidan pertsonak, erakundeak edo komunitateak jarraitzeko erabiltzen dut batez ere. Hedabideei toki berezia eskaintzen diet.

Berrien artean, Pinterest kuriosoa iruditu zait, muralak egiteko tresna egokia, karpeta bisualean gordetzeko deigarria suertatu zaizun irudia.

Beste biak… denborapasak!. Instagramen problemak izan ditut, pila kostatu zait sartzea, gero erabiltzeko mugak jartzen zizkidan, … Aparte, azaleko bizitza, ERAKUSKETA bihurtzen den egunerokoa islatzen dela bertan pentsatzen dut. Agian ez dudalako oraindik sakonean ezagutzen, baina ez duela aukera gehiegi eskaintzen iruditu zait. 

Google +  eta Youtube, besterik gabe, blogaren oso antzeko funtzioa bete dezaketela uste dut (beno, youtube oso  lagungarria gero blogera eramateko bideoak, noski), zerbitzu gehiagorik gabe.

Ea ikastaro honen zehar zerbait gehiago ikasten dudan sare soziali buruz.

Ondo izan,   BEGOÑA

2015/10/11

Bego Mentxaka. Aurkezpena

Kaixo guztioi, Bego Mentxaka nauzue Gernikako Berritzeguneko HH-LH aholkularia azken 10 urtetan. Izatez LHko irakaslea naiz zientzietako ikasketak eginda bere sasoian, gero espezializatu beharrean, Heziketa Fisiko, Musika eta Ingeleseko habilitazioak egiten joan nintzen. Gaztetarik Hezkidetzarako joera izan dot. agian, etxean, mutilen artean hasita edo hezita, aukeren (betebeharren?) desbardintasunak ikusirik. Ama moduan ez dot aukerarik izan bardin edo desbardin jokatzen nabilen hezkidetza kontu honetan hiru semeen ama bait naiz, baina, emazte, lagun, irakasle edo lankide moduan ... ay ene!! Berritzeguneko azken urteotan Hezkideta lanetan ibili naiz, Nahiko eta Beldur barik saioetan parte hartzen eta eskualdeko ikastetxeak euretan parte hartzeko bultzada emoten, Hezkidetza mintegia aurrera eroaten, Emakundeko Foroan parte hartzen, ... Asko ikasi izan dot eta uste dot asko desikasteko eta ikasteko daukadala oraindik, eta danan moduan, laguntzaz, askoz honbeto. Hau da nire asmoa ikastaro hoengaz, oraindik pertsona eta profesional moduan hasten eta ikasten jarraitzea zuekaz batera. Ez nago nire sasoi hoberenean baina ahaleginduko naiz. Eskerrik asko danoi hor egotearren eta laster arte.
kaixo guztioi
Itsaso naiz,
Oraingo ariketa honetan, bideoarekin ausartu naiz.

Ezagutzen ez nuen lan tresna interesgarria!!

Hortxe linka...
Mila esker!


Hementxe pare bat esteka interesgarri Tratu txarren kontrako ETEN proiektua abian jarri nuen, hementxe ikusgai "http://www.etentratutxarrak.com" "http://www.onmusika.com"

2015/10/10

AURKEZPENA#Oihana

Kaixo guztioi!
Oihana Esturo naiz, Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Ia-ia urtero tokatzen zait erlijioarekiko alternatiba (DBH-ko maila guztietan) eta etika (4.mailan) ikasgaiak ematea. Horretaz aparte, Filosofia eta Psikologia irakaslea ere naiz. Eta, askotan, Gaztelera eta Literatura irakaslea ere bai.
Uste dut ikasgai horiek, guztiek, aukera ematen didatela hezkidetza lantzeko.
Ordezkoa naizenez, urtero aldatzen dut ikastetxez. Guztietan edo gehienetan ikusi izan dut hobetzeko zerbait hezkidetza ikuspegitik. Baina... iaz erabateko jarrera akritikoa atzeman nuen 16-17 urteko ikasleen artean!!!! Publizitate matxista aztertzen ari ginen, eta beraientzat ez zegoen arazo handirik. Ez zen hainbesterako. Horrek barrena astindu ninduen. Ta aurreko ikasturteetan ikusita... ba...hementxe nago. Espero dut asko ikastea, web orri desberdin ezagutzea, materiala izatea eta abar, arlo profesionalean erabiltzeko, baita arlo pertsonalean ere.

Nire ezaugarri ona talde-lan birtualean aritzeko? Ez daukat! Teknologia berrriekin oso gaizki moldatzen naiz eta , gainera, azken momentuan egiten ditut gauza gehienak. Hala ere, nire iritzien eta eskarmentuen ekarpenak egiteko prest. Eta, zuenak jasotzeko ere!









Kolorea gorria. Indarra, energia, bizia, sua eta leherketaren kolorea.
Animalia nik esango nuke dordoka bat, lurrekoa. Baina, etxean galdetuz gero katua esan didate. Independientea, azkarra, orekatua, etxekoia, sentibera eta bakartiaren ezaugarriengatik. Eta, egia esan, argudioak entzun ondoren, ados nago. Katu bat izango nintzateke.

Abestia: Mikel Laboa "Izarren hautsa"

Aida eta Itsaso gaituzue

Egun on!!!
Itsaso eta Aida gaituzue, Gernika BHIko hezitzaile eta irakasleak. Orain dela zortzi urte ezagutu genuen elkar eta biok gara Hezkidetza-bizikidetza taldekideak eta ikastetxeko Hezkidetza Proiektuaren bultzatzaileak.
Gernika instututuan aspaldikoa da hezkidetzaren aldeko lana. Hogei urte baino gehiago eman dugu ikastetxean emakumeen eskubideen aldeko ahotsa izaten, berdintasuna eta aniztasuna aldarrikatzen, emakumeenganako indarkeria salatzen.
 Asko izan dira lan horretan ibilitakoak, haietako batzuk, gu geu. Eta guztiok batu gaitu gure lantokian, institutuan, emakumearen askatasunaren aldeko helburuak, nahiz eta kolore ezberdineko pertsonak izan. Batzuk txikitatik militante feministak, beste batzuk feministak zirela jakin barik, feminismoaren aldeko militanteak, ere bai.
Urtez urte adierazpen modu desberdinak erabiliz, hainbat lorpen txiki eskuratzen joan gara bide amaigabe honetan. Azkena, oso ekimen apala, baina harro sentiarazten gaituena: Gernika BHIren hezkidetza-logoa aukeratzeko, bigarren batxilerreko diseinu artistikoko ikasleen artean lehiaketa antolatu, eta irabazlearen logoa erabiliz, kamiseta bat sortzea. Gaur egun, gure hezkidetza-ikurra, gure presentziaren islada…eta gure perfileko irudia.
Atxekituta doakizue bideotxo bat, iazko Beldur barik lehiaketan aurkeztu eta Gernikako udalak saritua, gure ikasleek egina. Guretzako harro eta pozteko tresna eta elkarlanaren adidibide polita.
Ikasturte honetan Hezkuntza Sailak Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko Gida planaren barruan hezkidetza proiektuan parte hartzeko eman digun aukera aprobetxatuz,  eskaintzen zaizkigun baliabide guztiak erabiltzeko prest gaude. Horretan datza ere Hezkidetzan esku hartzen  ikastaroan parte hartzearen zergatia. Teknologia berrietan oso ibilitakoak ez bagara ere, erronkak  errez onartzekoak garenez, eta ausartak ere bai, hemen gaituzue, ikasteko prest, beti bezala, eta ahal den neurriak ekarpenak egiteko ere bai.


NIRE AURKEZPENA

Epa guztioi!!
Ni Maria naiz,eta momentu honetan Normalkuntzako aholkulari gisa lan egiten dut, azken urteetan HHko maistra gisa aritu banaiz ere.
Ikastaro honen berri izan nuenean, zalantzarik gabe nire hurrengo egitekoen zerrendan kokatu nuen, hezkuntza munduan gauden guztion ardura den gaia delakoan bainago.
Ez dakit ezaugarri onik dudan talde-lan birtualean aritzeko, nire lehen aldia baita honetan, baina birtuala ez balitz, taldea animatzeko ohitura dudala eta lanak programatu eta antolatzen iaioa naizela esango nuke.
Agian horregatik, besteengan horixe eskertuko nuke, jarduera berria dudan honetan, "birtualitatean", bultzadatxo bat ematea. Batzutan teknologiak eta ni ez baikara oso ondo uztartzen!!
Kolore bat banintz, beltza naizela esango nuke, oso gustoko dudan kolorea izateaz gain, beste edozein koloreren alboan jar daitekeelako.
Animalia banitz berriz, otsoa naizela esango nizueke, nire herritarrak, Ataungoak, horrela garela baitio gure kulturak.
Nire abestirik gustokoenarekin... ai ene, zein zaila den hori aukeratzea! baina tira, Zea Mays taldea oso gustoko dudanez... bere ERA abestia izan liteke, hitzek duten mezuagatik.
Ikastaroarekiko ditudan itxaropenei buruz, garbi dut! badakit, orain naizena baino askoz aberatsagoa, osatuagoa, baliagarriagoa izango naizela amaitzen dugunean, bai hezitzaile gisa baita pertsona gisa ere.

Aurkezpena Elo Elizalde

Kaixo,
Nere izen ofiziala, Maria Jose da baina , Elo da nere izen kuttuna. Kostatu zait pixka bat  blogaren prozesoa egitea, arazo teknikoak..... Beno hemen nago. Eskola txiki batean egiten dut lan, Igeldon. Lehengo urtean sartu ginen Hezkidetza planean eta hementxe nago ikasteko eta buruari eta bihotzari bueltak emateko prest. 54 urte ditut eta jaso dudan heziketa guztiz matxista izan da. Bizitza osoa daramat desikasten prozesoan.
Asko gustatzen zait mendian ibiltzea, itsasoan bainatzea, lagunekin berriketan egotea eta mundua konpontzea...
Pena ematen dit kurtso hau online izatea zeren ordu asko pasatzen ditut pantaila aurrean ( zuzendaritzan nago)  eta bildur pixka bat ere ez ote den lan gehiegi izango!
Beno kurtsokideok, besarkada bana eta disfrutatu asteburuaz!