2015/10/30

SEXU-GENERO SISTEMA

Bizi dugun gizarte kapitalista eta heteropatriarkalean dena dago sailkatuta kontrajarriak diren kategorien arabera, hauei binomio edo dikotomia deitzen zaie. Sexu-genero sistema gizartea antolatzeko sistema bat izanik hori ere binomioen arabera egituratuta dago.

Alde batetik sexua dago pertsonen ezaugarri biologikoen araberako sailkapena dena, hau da, zakilarekin jaiotzen diren pertsonei arra deitzen diegu eta aluarekin jaiotzen direnei emea. Horren gainean egiten den eraikuntza kulturalari genero deitzen zaio, eme jaiotzen denari emakume izatea egokitzen zaio eta arra denari gizona. Hetropatriarkatuak eraikitako sexu-genero sistemak genero bakoitzari ezaugarri, rol, funtzio, estereotipo, espektatiba... batzuk atxikitzen dizkio sexu genero estereotipo deitzen zaiena.


EMAKUMEA
GIZONA
Ezaugarri
fisikoak
Ile luzea, depilatua, ahula, makilatzen dena...
Indartsua, ile motza, depilatu gabe...
Ezaugarri psikologikoak
sentibera, emozionala, menpekoa,
goxotasuna, ulerkortasuna, enpatia...
ausarta, arrazionala, independientea...
Funtzioa
Erreproduktibo
ikuslea
pasiboa...
Produktibo
protagonista
aktiboa...
Eremua
Pribatua
Publikoa
Eredu
afektibo
sexuala
Heterosexuala
Heterosexuala

Gasteizko denda batean gaur ikusi ditudan haurrentzako orinalak.
Txikitatik jasotzen ditugun mezu subliminalak


Sexu-genero sistema generoen arteko hierarkizazioan dago oinarrituta genero maskulinoari gizartean boterea duten ezaugarriak esleituz. Horrela generoen arteko menpekotasun harremana sortzen da zeinetan genero maskulinoa zapaltzailea eta genero femeninos zapaldua den. Horrela, generoen artean dauden botere asimetriak biologikoak balira bezala naturalizatzen dira.

Eta sexua biologikoa ala eraikia da?
Judith Butlerek kontzeptu horren gainean honako esan zuen, generoaren eraikuntza soziala ez da sexu natural baten gainean egiten, sexua bera generoaren egituren arabera eraikitzen da. Honekin azaldu nahi zuen pertsona bat jaiotzerakoan sexuaren arabera sailkatzen dugula baina ezinezkoa
egiten zaigu naturala eta eraikia dena bereiztea sexu-genero ikuspegiak baldintzatzen gaituelako. Horrek bultzada eman zion Queer eta transfeminismo mugimenduari. Azken horiek sexuaren kontzeptua desnaturizatzeaz gain, subjetu anitzen aldarria egiten dute, gorputz anitzena eta identitate anitzena.




Sexu-genero estereotipoak: inposatuta generoekin bat egiten duten jokaera eta rolak. Horrela, emakumezkoei eta gizonezkoei zelakoak izan behar diren esaten zaie. Genero identitatea sexu-genero estereotipo horien arabera eraikitzen da eta horiek jarraitzen ez dituena bartertua izaten da.

Genero ikuspegia Genero estereotipoak deseraikitzeko tresna, sexu-genero sistemak genero bakoitzarekiko dituen ezberdinkeriak aztertzeko baliagarria izango dena, horrela, errealitatea aztertzerakoan bi generoen arteko ezberdintasunak kontuan hartzen dira.

Eskolak ardura handia dauka sexu-genero sistemaren deseraikuntzan,sozializazioaren bidez modu inplizituan jasotako egitura da azken finean, eta beraz, hezkuntza sozializaziorako esparrua izanik sistema eraldatzeko tresna bada eta izan behar da. Zaila da hain errotuta dauden sinesmeak aldatzea eta batez ere guztia sailkatzeari uztea. Baina gure ardura da identitate anitzak, familia eredu ezberdinak, harreman eredu ezberdinak... bultzatzea.

Oraindik ere eskolan erronka ugari ditugu:


  • Sexu-generoaren erreprodukzioa ekiditea eta ikasleei horretarako baliabideak ematea.
  • Gorputz eta identitate anitzak bistaratzea.
  • Emakumeen ekarpenak bistarazi.
  • Genero bakoitzari atxikitutako estereotipoak identifikatzea eta aztertzea.
  • Genero ikuspegia hezkuntza komunitate guztian txertatzea.
  • Sexismoaren eta fobia guztien aurka borrokatzea.

SEXUA, GENEROA, SEXU-GENERO SISTEMA... ARGITZEN GARA?



Aste honetan bi kontzeptu gehiago lantzen ibili gara eta azkenik, honi buruzko hausnarketa pertsonala egin dugu. 
Egia da termino batzuk ezezagunak egiten zaizkidala, baina aurrera noan ahala, hezkidetzaren mundua zabalagoa bihurtzen ari da niretzako. 

Sexua: ezaugarri biologikoak.Jaiotzen garenean gizon-emakume gisa aurkezten gaituena.
Generoa: sexuari jendarteak egokitzen zaizkion estereotipoak, kontzeptu arbitrarioak dira: maskulino-femenino. 

Estereotipo horiek  gizona jaiotzeagatik emakumeak baino gehiago izatearen hierarkizazioa eta gizonak eta emakumeak batak bestea oso bihurtzen duenaren osagarritasuna eragiten dituzte. 

Bi kontzeptu hauek sortzen duten sexu-genero sistemak, jaio aurretik hasita, sozializazio-prozesuaren bitartez gizonak maskulinoa eta emakumeak femeninoa izateko eredu kulturalak markatzen ditu; hau da, gizona bere maskulinitatea erakusteko menperatzailea, arrazionala, independentea, heterosexuala, eremu publikoan arrakastasua eta aktiboa agertu beharko da.  Emakumeak ostera, bere feminitatea eta arrakasta adierazteko itxura fisikoa zaindu beharko du…, pasiboa, heterosexuala agertu, eremu afektiboan, emozionalean, pribatuan aritu eta publikora ateratzea erabakitzen badu biak batera egin beharko ditu; hitz batean sexismoa: “sexu bateko pertsonak diskriminatzea edo gutxiestea, beste sexua baino gutxiago delakoan, gure kasuan emakumezkoena”.

“Sexu-Genero Sistemak emakumeen diskriminazio eta baztertze egoera eragin du historikoki, ikuspegi ekonomiko, politiko, sozial eta kulturalean, hala nola arlo publikoan eta pribatuan, oso era argi eta bereizituan ezarriz gizonen iharduera produktibitate arloan eta emakumeena ugalketan”. Genero ikuspegia garapen proiektu eta programetan barneratzeko gida 
metodologikoa.


Honek nire ustez, bai emakumeongan, bai gizonengan zama emozionala suposatzen digu, zeren eta gugatik itxaroten den irudia nahitaez antzeztu behar baitugu, honek dakarren auto-kontrola eta larritasunarekin.   

IƱaki Kasaresek eta Xabier Odriozolak defendatzen dutenez, emakumeei rol jakin batzuk ezarri zaizkigun moduan badira ere, ezarritako rol eta espazioetatik ihes egin nahi duten gizonak ere, bestelako gizon eta aitatasun ereduak planteatzen dituztenak. 


Sexu-genero sistemaren ondorioz, gizon eta emakumeen arteko dominazio-meneko harremana, sexu- identitatea (dauzkagun genitalek adierazten duena, anitzak dira), genero-identitatea (norberak bere buruarengandik daukan perzepzioa) eraikitzen dira,  baina genero-ikuspegiaren bidez, deseraiki ere egin ahal ditugu.

Nire ustetan, sexu genero-estereotipoak, bizi garen gizarteak, bai publiko mailan bai pribatuan, jaiotzen garenean ditugun genitalengatik, jaiotzeko sexuagatik, herrialdeagatik, etniagatik, inposatzen dizkigun ezaugarriak, rolak, zereginak, eskubideak…dira. Baita sexuen arteko harremanak arautzen dituztenak. Bestaldetik, genero ikuspegiaren kontzeptuak, niretzako, bizitzaren edozein arlotan emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak aztertu behar eta kontuan izatea definitzen du. Guztiok ezberdinak garelako, denon ezaugarrietara eta beharretara egokitzea. 


Azkenik, ikastetxeetan ditugun erronkarik handiena ikastetxeko eremu guzti-guztiak genero ikuspegitik aztertzea da alde batetik, ikasleak sexu-genero sistemak inposatzen dituen estereotipoak baztertzen eta gizarteak inposatuko dizkienak gainditzeko abilezia garatzen laguntzen. 

Baina, neuk uste dut, ikastetxeetan ditugun errealitate ezberdinak ere kontuan izan behar ditugula. Nola jokatu orduan kultur ezberdinetako, genero identitate ezberdinetako neska eta mutilekin inolako eskubiderik galdu gabe?. hala ere, ezin ahaztu, une honetan diskriminaziorik handiena jasaten duena emakumea dela; beraz, nire iritzian, gaur egungo gizarteko errealitate ezberdinetan emakume ororen helburuak adosteko lan egin beharko genuen, emakume guztion errealitate anitzekin. 

Hezkuntz-Komunitatean beste kulturetako senideak, ama, ikasle, ahizpa guztien errealitateak existitzen dira eta hauek ere kontuan izatea beharrezkoa da. Zentzu honetan, emakume guztion beharrak ez badira kontuan izaten, ezin izango da eskubide horien lorpena orokortzea (unibertsal bihurtzea). Hauxe da niretzat, ikastetxeetan dugun beste erronka.


Erlazionatutako irudia





Sexu – Genero sistema



Definizioak:

  • Sexua
“Ezaugarri biologikoa da sexua, espezie jakin bateko emeak ala arrak bereiztea ahalbideratzen duena. 23 kromosoma-bikoteko azkenaren arabera (XX-emea, XY-arra), pertsonak zenbait ezaugarri biologiko (besteak beste: testosterona, estrogeno eta progesterona hormaona maila jakin batzuk), anatomiko (gorputzera eta sexu-organoak) eta fisiologiko (sexu-organoen funtzionamendua) izango ditu.”

Pertsonak bi taldeetako batean kokatuta daude: gizon edo emakume gara.


  • Generoa
“Generoa kultura edo jendarte batean une historiko jakin batean sexu bakoitzari egozten zaizkion ezaugarri psikosozialei dagokie; hau da, maskulinotasunari eta femeninotasunari esleitzen zaizkien arau, jokabide, itxaropen, jarduera, ezaugarri, rol eta besteri. Talde etnikoaren, klase sozialaren, zein pertsonek horietan duten kokapenaren arabera aldatzen dira.
Generoa da pertsonen ezaugarri ez-biologikoak, jokabidea, rolak eta antzekoak zehazten dituena”

Gizon edo emakume bezala sailaktutako pertsona bakoitzarentzat bizi-programa ezberdina proposatzen da: gizonei genero maskulinoa, garapen eremu “publikoa” eta emakumeei genero femeninoa, “etxeko” garapen eremukoa. Genero hauek estereotipoak dira, eta gainera ez naturalak, hierarkikoak eta osagarriak.


  • Estereotipoak
“Gizonei eta emakumeei buruz kultura edo jendarte batean dauden irizti edo uste hadatuei genero-estereotipoak deitzen zaie. Sexu bakoitzari egozten zazikion nortasun-ezaugarriak, rolek, motibazioek, ezaugarri fisikoek, gaitasun kognitiboek, jokabideek, ... osatzen dituzte genero-estereotipoak eta horietan bi sexuen artean egon daitezkeen benetako desberdintasunak puztu egiten dira, genero-rolen banaketa justifikatzeko balio izaten dute.
Genero-estereotipoak aldatzea oso garrantzitsua da, pertsonek identitate aberatsak eta ez-esterotipatuak gara ditzaten”

Kulturalki inposaturiko bi bizi-programa ezberdin hauekin, sexu-genero sistema honekin “sexismoa” justifikatzen da, hots, sexismoa da sexu bateko pertsonak diskriminatzen edogutxiesten dira beste sexua baino gutziago delakoan. Genero-esterotipoek biztanleria talde etiketatu estuetan antolatzen dute.
Sexu-genero sistema eraikuntza sozialaren ondorioa da. Jatorri etnografikoa, maila sozioekonomikoa, sisnesmenak, ezaugarri fisiko eta psikologikoak, orientazio afektibo-sexuala, adina eta abar nahasten dira genero-estereotipoetan.

Aurreko hau guzti hau kontuan hartuta, ariketatxoa egiteko proposamena luzatuko dut:

Galdera hauei erantzuna emanez, deskriba ezazu zeure burua.
-       Zein da zure itxura fisikoa?
-       Zeintzuk dira zure nortasun-ezaugarriak?
-       Zeintzuk dira zure ohiko jokabideak?
-       Zeintzuk dira zure interes eta zaletasun nagusiak?
-       Zeintzuk dira egin ohi dituzun jarduerak?
-       Zeintzuk dira egin ohi ditzuzn zereginak?

Erantzunak osatzerakoan zenbat estereotipo mota erabili dira? Taldean eginda erantzunak konpartitu ahalko dira nor den nor asmatzeko. Froga egin.

Ikastetxean aproposak eta bidezkoak izan ahalko diren interesgune hauek aipatuko ditut:

  • Ƙ  Hezkidetza: eskola komunitate osoko eginkizuna (inplikazioa eta konpromisoa)
  • Ƙ  Kurrikulum izkutua
  • Ƙ  Heziketa afektibo-sexuala
  • Ƙ  Hizkuntza eta hiztegia / komunikazioa
  • Ƙ  Identitateak eta harremanak
  • Ƙ  Balioak, konpetentziak eta gaitasunak sozializazio prozesuan
  • Ƙ  Emakumeen ekarpenak: errekonozimendua (goraipatu / bistaratu)
  • Ƙ  Ospakizunak (ohiturak eta hobekuntzak)


Aniztasunaren aurrean berdintasuna bermatu beharra dago indibidualtasunaren garapena sustatuz oinetako horiak ipiniz gero.

Sexua eta generoa.

Aste honetako euskarri teorikoetan eta galdetegian (lehen galdera) honako hau  ondorioztatu eta egiatzat jotzen da: "sexu eta generoa eraikuntza sozialak dira".
Ni ez nator bat sexua eraikuntza soziala denik baieztapenarekin.
Azken aldian nahiko maiz entzun dudan ideia da eta nire ustez oso eztabaidagarria izan daitekeen gai honi horrelako zentralidade eta garrantzia ematea ez dago justifikatua.
Inorren ideiak aldatzeko inongo asmorik gabe nire ikuspuntua azaltzen saiatuko naiz. Sexua zerbait biologikoa da. Bizidun guztiek espeziea iraunarazteko bideak harrigarriki anitzak ditugu. Gizakion kasuan umetokian garatuko den obulu eta espermatozoide baten elkarketa behar da, eta horretarako eme baten umetokia eta obulua behar dira eta ar baten espermatozidea. Hori biologia hutsa da. Arrak edo emeak gara eta kasu gutxi batzuetan sexualizatze prozesu horrek beste bideren bat hartzen du eta ez da posible izaten sexua kanpokaldeko organo sexualei erreparatuta zehaztea. Interesexualidadeaz ariko ginateke orduan. Hau aintzat hartuta ezin dut ulertu sexua erainkuntza kultural bat dela baieztatzea.
Beste kontu bat da bakoitzak nola bizi dugun gure sexua, gizon, emakume edo intersexuala izan, eta hor bai sinisten dudala "zenbat buru hainbat aburu" esaera zaharrak bete-betean asmatzen duela. Pertsona bakoitzak bere sexua bizitzeko aniztasuna mugaezina da. Bai zer garen edo nola sentitzen garen aztertzerakoan zein gure gogo sexualak kontuan hartzerakoan.
Ideia honekin kontraesankorra iruditu zait Victoria Sauren hitzak, zeintzuekin erabat bat nator: "gizon-emakume ezberdintasunak biologikoak dira, naturak berak ematen ditu, baina gizaki kulturalak garen heinean, biologia horrek ez ditu gure portaerak determinatzen".

Sexua zerbait biologikoa bada ere, genero maskulino edo femeninoa ikasi egiten da; ikasia, aldatua eta manipulatua izan daiteke.
Gauzak honela, generoa eraikuntza sozio-kulturala da non gizon zein emakumeen ezaugarri emozional, afektibo, intelektualak zein bakoitzari dagozkion eta naturaltzat jotzen diren portaerak definitzen diren.
Ohiko genero estereotipoen arabera gizonak indartsuak, ausartak eta ekintzaileak dira eta emakumeak berriz ederrak, hiztunak, gozoak eta txukunak. Victoria Sauren hitzak erabiliz, " generoa sexuaren eraikuntza psikosoziala da".

Egindako jardueretatik atera dudan ondorio nagusia zera da, genero estereotipoak oso-oso errotuak daudela gure gizartean eta gure sinismenetan. Harrigarriena hizkuntza ez berbalaren azterketa izan da.

Gure ikastetxetako erronka nagusiak hauek dira nire ustez:


o   Genero estereotipoak gizarteak sortatakoak direla jabetzea eta hauek gainditzeko ahalegina egitea. Emakume eta gizona izateko bide bakarra al dago? Emakume zein gizonengan indartzen diren ezaugarriak aztertu eta hauen irakurketa kritikoa egiteko ikasleak gaitu.
o   Denok desberdinak garela jabetzea eta aniztasun hori errespetatu eta denok aberastasun iturri bezala ikus dezagun.
o   Norberak bere izatea askatasunez adierazi eta bizitzeko aukera izan  dezan oinarriak jarri.
o   Bakoitzak bere ahalmen eta gustoen araberako ikasketa eta bizitza aukerak egiteko gai izan dadin oinarriak ipini.
o   Izpiritu kritikoa garatu edozein iturritatik jasotako mezu sexisten aurrean, hala nola, testu liburuak, komunikabideak, kartelak, publizitatea, filmak, liburuak, bideojokoak… “Betarrreko moreak” erabiltzera ohitu.
o   Berdintasunean oinarritutako sexu heziketa landu.
o   Maitasun eredu tradizionala aztertu eta hone gaineko hausnarketa kritikoa egin (kontrola, jeloskortasuna, posesibitatea, laranja erdia, printze urdianren mitoa...).
o   Homofobiaren gaia aztertu eta honen aurka borroka egiteko bideak aztertu eta martxan ipini.
o   Emakumeen aurkako bortizkeria agerian jarri eta horren kontra borrokatzeko bideak aztertu eta martxan ipini.
o   Gizartean emakumeek egiten duten izkutuko lana ikustarazi, hala nola, etxeko ardura eta ume eta adinduen zaintza besteen artean.
o   Emakumeak pairatzen dituzten diskriminazio egoerak aztertu eta ikustarazi. Soldata baxugoak lan berdina egiteagatik, goi karguetara eta ardura postuetara iristeko trabak, kiroletan, edertasun ereduetan, publizitatean (emakumea objektu bihurtzeko joera ikustarazi)...
o   Helburu hauek guztiak bi ardatz nagusietan laburbildu genitzazkeen:
o   Genero estereotipoen azterketa sakona egin eta gizarteek kulturalki eraikitako zerbait diren einean hauek gainditzeko bideak jorratu eta,
o   Genero indarkeriaren prebentzioa landu eta honen kontra egin.








Sexu-genero sistemari buruz hausnartzen

Sexu-genero sistemari buruz hausnartzen


Aste honetan sexu, genero, sexu-generoari buruz egin dugu lan. Hasteko, gure inguruari begirada bat eman diogu burua kokatzeko. Benetan iruditzen zait harrigarria nola iristen zaizkigun gizartean dauden sinesmenak, ohiturak, mundu-ikuskerak. Batzutan ez gara konturatzen zein punturaino dauzkagun barneratuta estereotipoak, nola transmititzen ditugun eta nola, konturatu gabe, onartzen ditugun.


Resultado de imagen de simone de beauvoirZerbait azpimarratzeko aste honetan, Simone de Beauvoirrek idatzi zuen esaldi hau aukeratuko nuke: “ez da emakume jaiotzen, emakume izatera iristen baizik”. Berak emakume batean pentsatu zuen ideia hau adierazi zuenean, baina nik edozein personari hedatuko nioke. Denok berdinak jaiotzen gara baina gizartean dauden ohiturak, erreferenteak, estereotipoak sailtkatzen gaituzte genero maskulinoan edo femeninoan. Hezkuntza sisteman ere, gizartean gertatzen dena isladatzen da eta eredua legitimatzen da.


Baina, zelan definituko nuke nik “ sexu-genero estereotipoak”? gizartean dauden aurreiritziak, sinesmenak, ohiturak, eta abar, gizonak eta emakumeak dezberdinak gaudela inposatzeko. Horren ondorioz, sexismoa agertzen da, eta zabaltzen da emakumeen diskriminazioa, gizonen baino gutxiago direla. Argi dago fenomeno hau eraikuntza soziala dela eta horren kontra jokatzeko beste enfoke bat  eraiki behar dugula.

“Genero ikuspegia” da sexismo eta estereotipoen mitoak deseraikitzeko daukagun alternatiba. Beste modu batean interpretatu behar dugu errealitatea, gizonen eta emakumeen artean dauden ezberdintasunak, gizarte patriarkala, estruktura sozial hierarkikoa...desagertu ahal izateko.


Resultado de imagen de genero estereotipoak
Hau den guztia esanda, ezin dugu ahaztu hezkuntza sisteman ere lantzeko erronkak ditugula. Hezkidetza planak garatzen ari dira neskak zein mutilak genero femenino eta maskulinotik aske hezteko, pertsona bakoitzaren garapena bermatuz eta sexismoak ezartzen dituen rolak baztertuz. Erronka hoien artean oso garratzitsua iruditzen zait estereotipo femenino zein maskulino ikasleekin astertzea, "pertsona" moduan balioak, konpetentziak, gaitasunak lantzeko. Bukatzeko esango nuke eskolaren beste erronka sendoa daukagula: emakumeen ekarpenak bistaratzea etaemakumeek merezi duten bezala baloratzea.

Marijose#hausnarketa#sexu-generoa