2015/12/19

ERREPRESENTAZIOA ETA DENBORAREN ERABILERAREN INGURUAN HAUSNARTZEN

Jendartearen edozein arlotan, emakume eta gizonen errepresentazioaren kopurua guztiz desorekatua dagoela argi dago. Ezberdintasun honetaz konszienteak garen/diren galdetzen badugu, erantzuna ezezkoa izango da; are gehiago, seguraski tontakeria bat dela eta leku guztietan “feminismoaren mamuak “ sumatzen ditugula entzungo genituzke.
Marcela Legardek ARGIAn egin zioten elkarrizketan honela adierazi zuen:


“...Jakina, oso ohikoa, zabaldua, emakumearen irudi eskasia hori esan nahi dut. Hala ohi da kultur, politika, kirol, zientzia eta gisako aldizkari eta agerkarietan. Aldiz, bestela da pertsonak –izan gizon, izan emakume–, gauzaki egiten dituzten aldizkarietan. Hor bai, hor emakume asko baino gehiago dago. Jo ezazu, adibidez, Espainian aurrerakoia omen den El País egunkarira, jo iragarki orrialdeetara, han bai, han asko baino gehiago dira emakumeak. Beraz, arlo batzuetan asko dira emakumeak eta haien errepresentazioak; beste batzuetan, aldiz, zero. Eta, horrekin batera, gorputzak edota gorputz zatiak lehenengo orrialdera ekartzen dituzten aldizkariak dituzu. Ikuspegiak dira, emakumeak gizartean duen espazioaren ikuspegiak, baina partzialak betiere. Horixe da arazorik larriena.”


Emakumeak espazio publikoetan duen errepresentazioa urria da, espazio fisikoetan zein birtualetan, idatzizkoetan zein ahozkoetan… eta zentzu honetan, herrian eta hirietan sexismoaren aztarnak nabariak dira. Honen harira, “hiri debekatuen mapak”, hiri batzuetan egindako azterketak non emakumeentzako gune arriskutsuak, ilunak identifikatzen eta hobetzeko proposamenak aurkezten diren. Adibidez, Azpeitian egindakoa.





Ohiana Ruizek eta Koldo Telleriak azaltzen dutenez, hiriak genero-rol maskulinoetatik pentsatuta daude, lan produktibora joateko eta ez jendarte honetan emakumeei dagozkien eginbeharretarako. Honen arabera, biztanleen %50a ez da kontuan izaten, ahaztuta dago.
Gure garai honetan, emakumeok lan produktiboan eta erreproduktiboan aritzen gara, etxetik kanpo egiten duguna gehi etxekoen zainketa (seme-alabak, gainerako senideak, etxeko lanak…).
Arkitekto hauen hitzetan, etxea bera ere maskulinitatearen isla da, non emakumeok egiten dugun lana ez da ordaintzen, ez du garrantzirik...hau dela eta, egun, etxebizitzetan, sukaldea ezkutatua egoten da, txikiak izaten da...  


Espazio birtualean genero ezberdintasuna eta sexismoa ere nabariak dira. Emakumeak apaingarri moduan agertzen dira, gauzatuak, hipersexializatuak… Sare sozialen bitartez zabaltzen den emakumearen irudia ere horrelakoa izaten da.  Noruegan, adibidez,, genero indarkeriaren indartzean emakumeen irudi hau hedatzeak daukan eragina ekiditzeko "Una de cada tres mujeres sufrirá violencia física o violencia de género a lo largo de su vida, a menudo por parte de su pareja, y por eso Care Norge, una entidad humanitaria de Noruega, ha querido dar un golpe en la mesa con un cortometraje que no deja indiferente a nadie."




Hezkuntza mailan, emakumeen errepresentazioa ere eskasa izaten da: testu liburuetan ikasten diren zientzialariak, historialariak, filosofariak…gizonak izaten dira. Gizartearen garapenerako emakumeek egin/egiten dituzten ekarpenak ez dira ikasgaietan bistaratzen.
Irakaskuntzan aritzen garenok, oso ohituta gaude mutilak patioaren erdigunean ikusten futbolean jolasten eta neskak ertzetan eserita… heziketa fisikoaren klaseetan neskak eserita ikustea ez da ezohiko, mutilak kirolaren batean aritzen diren bitartean (eskerrak hau poliki-poliki aldatzen ari dela).


Hauek dira, hezkidetzaren ikuspuntutik ikastetxeetan aztertu eta gainditu behar diren aspektuak:
  • Jolastokiaren antolaketa
  • Testu liburuetan, emakumeen ekarpenak bistaratzea.
  • Herrian, historiaren zehar egon diren emakume ospetsuen biografia ikertzea.
  • Komunetako eta geletako errotulazioak (oraindik ikus daitezke “sala de profesores”, “maisuen komuna”, “nesken komuna” eta horrelako asko.




ERREPRESENTAZIOA ETA DENBORAREN ERABILERAREN INGURUAN HAUSNARTZEN

Gure herri eta hirietan emakume-izena duten kaleak %10 baino gutxiago dira, eta horietatik gehienek santa edo ama birjina baten izena hartzen dute. Emakumeek hirian duten presentzia sinbolikoa areagotu egin behar da. Horretarako, kaleen izenak, plazenak, parkeenak eta eraikin esanguratsuenak erabiltzeaz gain,  espazio publikoan ageri diren ikonoetan emakumeen presentzia areagotu behar da. Hiriko Kolektiboaren ustez, emakumeek espazio publikoan dagokien tokia sortzen eta euren buruak aintzat hartzeko erreferentziak topatzen lagunduko du horrek.

Zaida Fernándezek esaten duen bezala, aipatzen ez dena ez da existitzen, ez da errekonozitzen. Leku bat izendatzea, monumentu bat diseinatzea edo oroitzapeneko plaka batekin seinaleztatzea oroimen sozialaren parte da, jendartean garrantzitsutzat jotzen duguna ahanzturatik berreskuratzea baita.


Hezkuntza-eremuan 2014.urtean Hezkuntza sailak Hezkidetza planaren barneko ekimenen artean patioak berrantolatzea proposatu zuen. Izan ere, espazio fisikoak harremanak baldintzatzen ditu eta sexuaren araberako botere harremanak zein pribilegioak finkatzen ditu, baita adin eta aniztasun funtzionalaren araberakoak ere.

Patioa berrantolatzeko proposamenak hauexek dira: baloiari eta pilotei erdiguneko erabilera kendu, egunak eta jarduerak finkatu, bestelako jolasak sustatu, patioak birdiseinatu…

Nire ustez, patioen erabilera birplanteatu behar da. Aldatu behar da, hobeto esanda. Ikastetxe guztietan dagoen arazo bat da. Baina, kontua da irakasle guztiek ez dutela inongo arazorik atzematen dagoen moduan jarraitzeko. Baloiak erdigunetik kentzeko patioa beste era batean pintatzearekin nahiko izango litzateke. Baina, ez da egiten eta, are okerrago, ikastetxeak berritzen direnean (Usandizaga-Peñaflorida, adibidez) betiko diseinuarekin jarraitzen da.




Uste dut aldaketak egiteko arazoak sortzen direla irakasleen eta gurasoen partetik. Horregatik, oso egokia iruditzen zait Mari Jose Urruzola Hezkidetza Aholkulariak eta Bizkaiko Hezkidetza Mintegiek argituriko “Eskola hezkidetzailearen azterketa eta ebaluaziorako jarraibideak” liburuan proposatzen dituzten 2 galdetegiak (lekuaren erabilera eta denboraren erabilera) betearaztea irakasle guztioi eta ikasleei guztioi (etxean egitekoa, gurasoekin batera). Eskolako lekuaren eta denboraren erabileraz hausnartu behar da eta abiapuntu bikaina izan daitezke galdetegi horiek: desberdinkeriak detektatzeko, kontziente egiteko eta aldaketarako bideak irekitzeko.

 



Teknologia berriei esker sistema patriarkala zalantzan jartzen duten ahots anitzera iristeko eta norberarena hedatzeko aukerak zabaldu dira. Baina, bestaldetik, genero kontuetan gauzak berdin errepikatzeko arriskua dago.





Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak:
-          Kontziente izatea irakasle/ikasle/guraso guztiok lekuaren eta denboraren erabilera ez dela neutro.
-          Ulertzea aldaketak egitea onuragarria dela guztiontzat.
-          Irakasleok ikus-entzunezko ekoizpenak eta literarioak aukeratzean kontuan izatea eredu berdinkideagoak, anitzagoak erakusten dituztela.
-          Gurasoei eta ikasleei formazioa eskaini kontsumitzen dituzten entretenimendu bisual desberdinetan sexu-genero estereotipoak ikusaraztea.

     






ERREPRESANTAZIOA ETA DENBORAREN ERABILERAREN INGURUAN HAUSNARTZEN




  ERREPRESANTAZIOA ETA   DENBORAREN ERABILERA



                                "Ikusten ez den guztia ez da existitzen"


 Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala


Aste honetan aztertzen da errepresentazioa eta denboraren erabilera.

Hemen ikusten dira “zein bide erabili eta erabiltzen dira” emakumeak Historian zehar egindako ekarpenak ikusezinak bihurtzeko eta haien esku hartzen eremuak mugatzeko.



Horretarako aztertzen dira emakumeen presentzia hurrengo eremuetan:
  • Errepresentazioaren garrantzia espacio fisikoetan
  • Errepresentazioaren garrantzia espacio birtualetan
  • Errpresentazioaren garrantzia ikus-entzunezko eta espacio literarioetan
  • Denboraren erabileraren kudeaketa berdinkidea

Beti bezala emakumeen presentzia,  errepresentazioa oso pobrea da, hemen oso ondo islatzen da patriarkatu-sistema eta bere boterea, beti bezala "gizonak unibertsoaren muina".
Hori dela eta garrantzitsua da emakumeen protagonismoa berreskuratzea eta horretarako bere errepresentazioa gehitzea espazio guztietan.
Horrez gain, denboraren erabileraren kudeaketa modu sistematiko batean aztertu behar da, emakumeen presentzia kontuan izateko, ez dugu ahaztu behar “aipatzen ez dena, ez da existitzen”

Gure gizartea gertatzen dena, ikastetxeetan ere  islatzen da, eta modu berean, espazio eta denboraren kudeaketan emakumeen presentzia  kontuan izan behar da, eskola hezkidetzailea izan dadin eta  genero ikuspuntua ahaztu gabe modu sistematiko batean eskolan daude eremuak aztertzeko.


Aipaturiko gaien inguruikerketa edo proposamen baten aipamen egin


Oso garrantzitsua da ondo definitzea berdintasunezko espazioak batez ere ikastetxeetan  bakoitzaren protagonismoa errespetatzeko eta sexismoa bastertzeko.
Aldi berean gure gizartean, jendartearen ekarpenak baloratzeko eta espazio publikoetan jendartearen presentzia kontuan izateko kaleen, plazen, parkeen, eta eraikin esanguratsuen izenak erabiltzen dira.

Gure hirian aztertzen badugu emakumeen errepresentazioa:
Alde batetik, emakume-izena hartzen duten kaleak oso gutxi daude eta are gutxiago eraikuntzak. Modu batean edo bestean emakumeen presentzia, emakumeen sinboloak areagotu behar dira, mundu hezkidetzailea izateko.
Horrez gain, espazio fisikoen beste alderdi bat segurtasunaren pertzeptzioa da.
 Denok, eta hiri guztietan, emakumeentzako segurtasun eskasa duten gune ilunak ezagutzen ditugu. Denon eskuetan dago identifikatzea, aztertzea eta hobekuntza proposamenak ematea edo are gehiago martxan jartzea
Dena den, emakumeak bistaratzeko saiakerak egiten dira
Esaterako:







Espazio birtualetan emakumeen presentzia nabaria da, baina aztertu behar dira genero ikuspegitik, ahaztu gabe sarean ere patriarkatua presente dagoela.
Osa garrantzitsuak dira sarean biderkatzen ari diren emakumeen eta gizonen errepresentazio ez estereotipatuak bistaratzeko hautuak, interakzioa eta partaidetza zuzena bilatzen eta sustatzen dutenak.
Hona hemen adibidea:



Argi dago emakumeen presentzia interneten aurrera doala:


 Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak

Emakumeen errepresentazioari buruzko datuak penagarriak dira batez ere espazio fisikoetan.
Gaur egun emakumeen onarpena eta balorazioa ez da nabaritzen espazio publikoetan.

 Ikus dezagun hurrengo berria:
"Ana Diez de Ure Iruñeko historialaria da, eta hango historian emakumeek izan duten presentzia ikertu du. Horrekin batera, emakumeek kale izendegian duten lekua ere aztertu du. Lan horren ondorio da 1998an argitaratutako Ellas, las mujeres en la historia de Pamplona liburua, Sonia Pinillosekin, Silvia Fernandezekin eta Paco Rodarekin elkarlanean ondua. 1996ko datuekin egin zuten ikerketa, eta «harriturik» gelditu ziren emaitzekin. «Pertsonen izenak zituzten kaleen artean, soilik %6,9 ziren izen femeninoak». %6,9 horretatik hamabost birjinak ziren, hamahiru santuak, bi komentuak, bi erreginak, bi alargundu ostean dirua kausa sozialetarako utzi zutenak, bat nobeletako pertsonaia, eta soilik bat bere lanagatik aintzat hartua"
  


Internet munduan, ez da gertatzen aurrekoan bezala, emakumeen parte-hartzea areagotu delako, eta horrelako berriak topa ditzakegu

Emakumearen Institutuak finantzatutako eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko Berdintasuneko Behatokiak 2012ko maiatzean aurkeztutako “La brecha digital de género en España: Análisis multinivel (España, Europa, Comunidades Autónomas)  lanean, azken urteetan emakume eta gizonen arteko eten – digitala %26tik %7,2ra jaitsi dela" 





Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak


Gure ikastetxeetan zein erronka izango ditugu?

Argi eta garbi dago zein diren? ikastetxeetako erronkak: 
ikastetxeko espazioak  eta denbora banatzea eta kudeatzea.
 Nola erabili? Nola banatu?......
 Zer gertatzen da hezkuntza komunitatekideen artean? Banatzen da espazioa? Edo konpartitzen da?

Eskolan lan egiteko ildoak:
● Ikasgelan nola kokatzen dira neskak, mutilak? .
● Zein dira neskentzat/emakumeentzat “gune debekatuak”?
● Zer gertatzen da patioetan? Nolako diseinua dute eta ze erabilera sustatzen dituzte? Nork okupatzen ditu eta nola erdiko espazioak? Eta bazterrekoak? Zein dira jolasak?
● Eta pasabideetan? Aldageletan? Jantokian? Komunetan?
● Denboraren erabilera diagnostikatzeko galdetegia bat.
●Interneten dauden baliabideak aztertzea eta modu onean erabiltzea.

Ikus-entzunezko eta espazio literarioak kontuan hartuta:


● Ikasleei kontsumitzen dituzten entretenimendu bisual desberdinetan sexu-genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko ikus-entzunezko alfabetizazioa eta literarioa eskaintzea.
Eredu berdinkideagoak, anitzagoak erakusten dituzten ikus-entzunezko ekoizpenak eta literarioak bistaratzea.