2019/12/10

Emakumeen presentzia

Aste honetako gaia, emakumeen presentziaren inguruan hausnartzen ibili eta gero...


Ikusi dugu historian zehar emakumeengandik ditugun ekarpenak ez direla ikasten ditugun testuliburuetan nabarmentzen. Horrek ez du esan nahi historian leku garrantzitsuak bete ez ditugunik eta patriarkatuak erakutsi nahi duen historian lekurik ez dugun arren, argi dugu historian zehar emakume mordo bat direla ekarpen garrantzitsuak egin dituztenak eta egiteko daudenak ere.

Adibidez, argazkiko emakumea, Kathrine Switzer da, maratoi batetan dorsalarekin korri egiten duen lehen emakumea izan zen (1967. urtea). Bere aurretik emakume batzuek korri egitea lortu bazuten ere, hauek dorsalik gabe irteten ziren eta egun honen ondoren emakumeek dorsalarekin korri egiteko eskubidea lortu zuten.

Historian zehar, dauden emakumeen artean Simone bertaratuko dut bere aipau honekin





Aurreko urteetako ekarpenak irakurri eta gero hau bertaratu nahiko nuke, memea ona den aldetik, bertaratzen duen emakumeak egindako ekarpenak interesgarriak zaizkidalako eta aurretik ezagutzen ez nuelako:

http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/12/aurreko-edizioetako-ikastarokideek.html


2019/12/09

Emakumeen presentzia



Aurreko edizioetako posten artean Begoña Mentxakarena aukeratu dut: Gure esku dago paradigma aldaketa. Oso ondo azaltzen duelako nola baztertu diren emakumeen ekarpenak era sistematikoan, eta zenbat lan egin behar dugun gure presentzia bermatzeko Historian.



Erreferentziazko emakume bezala Julita Berrojalbiz aukeratu dut, Irakaslea, ikastolen mugimenduaren bultzatzailea Bizkaian, eta Lauro Ikastolaren sortzaileetako. 

Ajangizen (Bizkaia) jaio zen 1923ko otsailaren 19an, eta Bilbon hil zen 1998an.
 Giro euskaldunean hazi zen; 5 urterekin Eskola Publikoan hasi zen, eta gaztelaniazko hitzik ez zekien.  Garai hartako emakume askok bezala, magisteritza ikasketak egin zituen, 
Bizkaiko lehen ikastola Bilboko San Nikolas elizako katekesian ireki zuten, eta irakasle bezala Julita hasi zen. Urtebete iraun zuten leku hartan, eskari baten ondorioz kanporatu egin baitzituzten; orduan, Iralabarriko frantziskotarren lokal batera mugitu ziren; azkenean, 1959ko urtarrilaren 9an hasi zituzten eskolak, 3 eta 8 urte bitarteko haurrekin.
Baina handik ere bota zituzten. Ez zekiten nora joan, ezta zer egin ere, eta Julitari bururatu zitzaion etxetik etxera joaten hasi behar zutela.
1960an Bilbon bost ikastola-sukalde ari ziren lanean; Julitaren etxean 12 ikasle ari ziren ikasten.
Baina 1965ean jarri zen indarrean Irakaskuntzaren Lege Berria, eta ordutik, batxilergoa egin ahal izateko, ikastetxe ofizial batean ikasi behar zen; modu horretan, ikastola legeztatzea proposatu zuten helburu gisa. Azkenean Resurreccion Maria de Azkue ikastola 1966an ireki zuten  Julita zuzendari pedagogoa zen, eta metodo pedagogiko berrien ikaskuntzan eta aplikazioan zentratzen zen.
Ikastolen legeztatze prozesuaren hasieran laguntza bila joan zen Julita Euskaltzaindiara.
 Ofizialtasuna lortzean ikasle kopuruak gora egin zuen, eta eskariari aurre egin ahal izateko irtenbidea bilatu behar zutela pentsatu zuten. Batzuek uste zuten ikastolak erlijioari lotuta egon behar zuela, eta Begoñazpi Ikastola sortu zuten; beste batzuk, Julita esaterako, ikastola laiko baten alde zeuden, eta kooperatiba bat egin ondoren Loiolan jaio zen Lauro Ikastola, 1972an. Julitak ez zuen eskolarik ematen, baina bere presentziari esker diziplina akademikoa betetzen zuen. Lauroko zuzendari pedagogiko kargua 1975-1976 ikasturtean utzi zuen.

Euskaltzaindiak 1967an izendatu zuen dagokion kide eta 1998an ohorezko kide.


Gure eremu hezkidetzaileetan lantzeko erronkak hauek dira nire ustez:

  • Etapa guztietan erabiltzen diren materialak hausnartu: Haur Hezkuntzan. Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan.
  • Ikuspegi hezkidetzailez materialak aukeratu.
  • Emakumeen ekarpenak txertatu curriculumean.
  • Patriarkatuen mekanismoak emakumeen ekarpenak eskutatzeko azalaratu.



Amaitzeko, Hemen duzue Txurdinaga Berritzegunean egindako Unitate Didaktikoa:  Emakumeen abotsak ikustarazten




IZAN ZIRELAKO GARA, GARELAKO IZANGO DIRA







Aurreko edizioetako ikastaro kideek egindako post bat aukeratzerakoan F!ONAren Emakumeak ere historiako protagonista aukeratu dut, bere ekarpenean emakumeen izen anonimoekin egindako hitz jolasagatik. Edozein txokotan, edozein momentutan gauza txikiak eginez historia eraldatu zuten, eraldatzen ari diren eta eraldatuko duten emakume guzti horien omenez.


Euskal emakume aitzindari bat hautatzea kosta egin zait, historian ekarpenak egin dituzten hainbat eta hainbat  emakume etorri baitzaizkit burura. Baina bertsozalea izanik; egun dagoen egoerara nondik iritsi garen, nori esker iritsi garen gogora ekartzea garrantzitsua iruditu zait.



                   



Eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronkei dagokionez hauek aipatu nahiko nituzke:
-      Historiako emakumeak ikustarazi, beraien bizipen eta guztiontzat eta batez ere belaunaldi berrientzat eredu izan daitezen.
-       Emakumeon ahalduntzea; emakumearen presentzia eremu desberdinetan bermatuz.
-       Jarrera sexistak geldi arazteko helburuz, aniztasunean, errespetuan eta tratu onetan heztea.
.


Kukuuu! Non zaudete?

Aste honetan, emakumeen presentzia eta ekarpenei buruz hitzegiten egon gara, eta hona hemen nere memea gaiari buruz:



Tristea bada ere, ikusi dugun bezala, gutxi dira orain arte testuliburuetan azaldutako erreferentziazko emakumeak. Batzuk diote,  emakumeak ez direla historian agertzen  hauek ezagutzari egindako ekarpenak edo gizartean eragina izan duten ekintza gutxi egin dituztelako.Hau arrazoitzeko, zaintza eta hazkuntzan zentratuagoak zeudela diote. Honi buelta bat eman diezaiokegu esanez, emakumeak eremu pribatuko ekintzetan kontrolatuak mantendu dituztela, hauek ezagutzatik aldenduz. Patriarkatuak biologia erabili izan du emakumeen gutxiagotasun fisikoa argudiatuz zapalkuntza justifikatu ahal izateko.
Historian jasotako gertakariak, gizonek (elizgizon, apaizak...edo potere sozial, politiko edo ekonomikoa zutenak) idatzitakoak ziren, eta beraientzako aipagarri zirenak jasotzen zituzten historia "unibertsala" sortuz, eta emakumeak kanpoan utziz.
Beraz historia berreraiki behar dugu eta erakutsi emakumeen papera ezinbestekoa izan dela historian zehar.
Hau guztia kontutan hartuta, baditugu erronka garrantzitsu batzuk. Alde batetik, emakumeen ekarpenak ikustarazi behar ditugu eta erabiltzen ditugun testuliburu edo materialetan emakumeen presentzia bermatu behar dugu. Horretarako, kurrikulumean txertatu behar ditugu eta bai kurrikulum formala zein ezkutukoa aztertu eta eraldatu.
Bestetik, Celia Amorosek zioen bezala, femeninotzat hartzen diren ekintzak balorizatu behar ditugu eta dagozkion garrantzia eman, orain arte maskulinotzat hartutakoak bakarrik izan baitute prestigioa.

Aurreko edizioetako   #ItsasoGOren post hau aukeratu dut:
Emakumeak protagonista!!!


Egia esan, egin duen memeak atentzioa deitu didalako aukeratu dut hasiera batean, oso barregarria baita! Eta horretaz aparte,Toti Martinez de Lezea idazlea aukeratu duelako. Oso garrantzitsua iruditzen zait umeei liburuen bitartez transmititzen dizkiegun mezuak. Hasiera batean,  Haur Hezkuntzan batez ere, aunitz dira ikasleei kontatutako ipuinak, eta hauek aukeratzean oso kritikoak izan behar dugula uste dut, eta genero-ikuspegia izatea nahitaezkoa da. Totiren “Nur” kolekzioak, neska bat du protagonista eta hau ere garrantzitsua iruditzen  zait, orain arte mutilak zirelako istorioen protagonista nagusienak. Esan bezala, neskek beste neska eta emakumeen erreferenteak izan behar dituzte.

Euskal emakume aitzindari bat aukeratzeko orduan, duela gutxi izandako elkarrizketa batera eraman nau. Kide batekin hitzegiten duela gutxi, deskubritu nuen nere auzoan dagoen plaza baten izena bere amonarengatik jarria zela: Maria Dolores Goya.
Honek eraman ninduen famatua izatearen zergatiak bilatzera, momentura arte ezagutzen ez nuelako. Honek beste erronka bat ekartzen dit burura: emakumeen ekarpenei buruz formatu behar gara, guk ezagutzen ez baditugu, nola erakutsiko dizkiegu beraiei buruzko gauzak gure ikasleei?

Beraz ondoren nire aportazioa:


MARIA DOLORES GOYA

Donostian jaio zen 1913ko otsailaren 19an eta irakaslea izan zen. Maistra titulua 1932an lortu zuen 19 urte zituela eta hezkuntza izan zen bere bizitzako ardatz nagusia.
Euskal irakaskuntzan lan  handia egin zuen eta ikastolen mugimenduaren hastapenetan koka dezakegu.
Gerra zibila piztear zela, andereño moduan hasi zen lanean Etxaide kaleko ikastolan, eta 1936ko irailean egin zuen eskola publikorako oposizioetako lehen azterketa. Oposizioko bigarren ariketa gisa, eskola batean urtebetez praktikak egin behar zituen. Praktikak Plentzian (Bizkaia) egin zituen. Itsasontziz ihes egin zuen udalerri hartara, irailaren 13an “erreketeak” Donostian sartu baitziren. Gernikako bonbardaketa ondoren eskolak itxi arte egin zituen han praktikak.
1937ko maiatzaren 22an, “La Habana” itsasontzian Erresuma Batura ihes egin zuen 95 irakaslerekin batera eta beste 3500 haurrekin. “La Habana” itsasontzia gerrako haurrek gerratik ihes egin zezaten Eusko Jaurlaritzak eskuragarri jarri zituen itsasontzietako bat zen. Southamptonera iritsi zirenean, herrialde osoan banandu zituzten eta Maria Dolores Wight uhartera eraman zuten.
Gerra amaitu zenean, Euskal Herrira itzuli zen 1941ean. Mugan, atxilotzen eta 10 urteko kartzela-zigorra ezartzen saiatu ziren gerrako haurrekin Ingalaterrara ihes egin zuelako, baina ez zuten halakorik egin. Hala ere, fitxa poliziala ireki zioten.
Berriro ere irakaskuntzara gerturatu, eta 1943an eskola ireki zuen Ergobian. Urte hartan bertan ezkondu eta lehen haurra izan zuen. 1946an lana utzi behar izan zuen bigarren alaba jaio zenean.
1951n hirugarren alaba jaio zenean, Gros auzoko Karkizano kalera joan zen bizitzera. Etxe hartan, Elisabete Maiztegik animatuta, ikastola irekitzea erabaki zuen. Garai hartan, ikastolak klandestinoak ziren eta etxe partikularretan irekitzen zituzten.  Ez zegoen ikastola asko eta ikasle gutxi zituzten. Klandestinitatea andereñoentzako eta seme-alabak hara eramaten zituzten familientzako izaten zen. Oso arriskutsua zen gainera. Urte haietan debekatuta zegoen euskaraz hitz egitea.
Maria Dolores bere etxeko gela batean 3-10 urte arteko 10 ikasleri eskolak ematen hasi zen, baina kopurua laster 20 ikasletara igo zen. Hasieran, ikasleak 2 orduz bakarrik joaten ziren.
Garai hartan ez zegoen ikasi ahal izateko euskarazko materialik, eta Maria Doloresek bilaketa-lan gogorra egin behar izan zuen material baliagarria topatzeko.
Erreferentzia gisa, Maria Doloresek bere ikasle-garaian ezagutu zuen “Centros de interés”eko metodo pedagogikoa erabili zuen. Ovide Decrolyk asmatu zuen metodo hura eta, adin bakoitzeko haurren interesen arabera, ikasketarako gaiak zentratzea zuen oinarri. Gainera, Euskal Herriko mapa ere bazuten Euskal Herriko udalerriak, ibaiak eta mendiak kokatzen ikasteko. Bere metodologiaren barruan, euskarazko abesti eta otoitzen irakaskuntza ere jasotzen zuen Maria Doloresek.
Ondorioz, Maria Dolores ikastolak bultzatzen eta sortzen erreferentea eta aitzindaria izan zela esan dezakegu. Hori guztia, ordea, arrisku handiak bere gain hartuta, baliabide gutxirekin eta desobedientzia zibilarekin lortu zuen.

Hona hemen irudi bat laburpentxo batekin:



Eta ondoren bere alaba Miren Egañaren bideo bat bere amari buruz hitzegiten:

Miren Egaña Maria Dolores Goyari buruz



Emakume handi baten atzean ez dago gizonik egon beharrik, eta zuk badakizu


Emakume handi baten atzean ez dago gizonik egon beharrik

Eta zuk badakizu 

  Aste honetan, emakumea hainbat alorretan ikustezina dela ikusi dugu: literaturan, zientzian, artean,... Patriarkatuaren mekanismoak emakumeak eta beren ekarpenak ikustezin bihurtzeko zeintzuk diren ikasi ditugu: androzentrismoa, sexismoa eta ezagutzaren jabetza kentzea. 

Androzentrismoak gizonak erreferente ditu, emakumeak ikusezin bihurtzen ditu eta izaki ororentzat esandakoa orokortzen du.

Baina, bada garai, dagokigun lekua hartzeko, izateko. Emakumeon presentzia berreskuratzeko eta bermatzeko paradigma aldaketa behar da. 

Ildo horretatik abiatuta sortu dut memea.


 
Zientziaren historian emakume bi errekuperatu nahi ditut:





  • Rosalind Franklin (1920-1958) biofisikaria eta kristalografialaria izan zen. DNA molecule, birus, ikatz eta grafitoaren egituren inguruan ekarpen garrantzitsuak egin zituen. X izpien difrakzio bidez, DNAren lehen irudiak lortu zituen. Irudi hauek James Watson eta Francis Crickek DNAren egituraren inguruko hipotesia garatzeko erabili zuten, Rosalind-en aipamenik egin gabe (1953). Azken bi hanek lan horregatik Nobel Sarih irabazi zaten.  https://eu.wikipedia.org/wiki/Rosalind_Franklin

                                       

  • Lynn Margulis  (1938-2011). Teoria endosinbiotikoa sortzailea. Bere ikerketen arabera, zelula eukariotoak ez datoz zelula prokariotoetatik eboluzio darwiniarretik, hainbat zelula prokariotoren arteko endosinbiosi bidez sortzen baitira. https://eu.wikipedia.org/wiki/Lynn_Margulis



Aurreko ikasturtetik hauxe aukeratu dut: Mariak eginikoa 2015/12/06

https://hezkeh0506.blogspot.com/2015/12/emakumeen-presentzia-eta-ekarpenei_47.html
Bere hausnarketa eta argazkiak gustatu zaizkit; gerra sasoietan emakumeek izan dute papera ia beti ikustezina izaten da, bai literaturan zein filmeetan. 

Emakumeen historia idazten

Jada aipatu dut Rosa Monterori pasa den udan entzundakoa: "emakume bat hiltzen denean, betirako hiltzen da". Ez dakit bere esaldia den edo beste bati berak entzunda, baina egia da emakumeen ekarpenak ez daude liburuetan batuta gizonezkoeenak batuta dauden moduan. Patriarkatuari esker, emakumeak ikusezinak dira. Ez daude historian, ezta literatura, ezta zientzian, ezta arteetan... Inon! Eta ez dira egon? Bai, emakumeen ekarpenak egon dira, baina ez dira jaso; eta askoren ekarpenak galdu egin dira. Batzuk esaten dute ez direla asko izan, baina ikertuz gero, makina bat agertzen dira.

Emakumeak "ahaztuak" izan dira, "gutxietsiak", "ikusezinak"... Euskal esaera zahar batek dio  «izena badu, bada» edo beste modu batera esanda, izenik ez duena, ez da existitzen. Eta horrela, emakumeak historiatik kanpo geratu dira, ez dira aipatu, horregatik ez dira existitzen. Orain gure lana da emakume guzti horiek "agertu egitea" eta testulibuetara ekartzea. Oso erronka handia, batez ere, estereotipo eta esandakoei aurre egin behar badiegu: "hori emakume batek egina?", "baina hori ez da literatura", "hori emakume batek asmatua?"...

Hori dela eta, aspaldi bota nuen sarera proposamen bat emakumeen ekarpenak ikusgai izateko. Ikasleek, edozein adina izanda ere, kartela egin behar dute ekarpen horiek azaltzeko. Proposamena euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez dago. Hainbeste kartel jaso nuenez Espainiako ikastetxeetatik, blog bat zabaldu zuen ikasleen lanak ikusteko eta emakumeen historia pixka bat zabaltzeko.




Benetan interesgarria da ikasleekin gaia lantzea. Hainbat gauza ateratzen dira, eta piloa ikasten da. Erakusketa bat ikastetxerako prestatzea, inguruko emakumeen informazioa zabaltzeko proiektu simplea da (informazioa aurkitzea ez da agian horren simplea). Hona hemen nire ikasleek, gehienak mutilak, egindako lana:


Iazko posten artean bat aukeratzea zaila egin zait, Maria Erostarberrena aukeratu dut, bat aukeratzearren. Guztiz ados nago berak eremu hezkidetzailea eta jendartean lantzeko erronken artean proposatzen duenarekin: 

- Curriculuma ikuspegi hezkidetzailetik birplanteatu, emakumeen ekarpenak azalaraziz.
- Formakuntza denontzat, hezkidetzan esku-hartzeko ezinbesteko tresna, baliabideak eskaini, inbertsio ekonomikoak...- Egindako lanaren ebaluaketa, hobetzeko.


Emakumeen ekarpenak ikertzen, hainbat emakume zoragarri aurkitu ditut eta bat aukeratzea zaila egiten zait. Ezagutu nahi baduzue emakume euskaldun espioia, Marga D'Andurain, Cautiva en Arabia liburua irakurtzea gomendatzen dizuet. Beste emakume misteriotsua, bai eta euskalduna ere, "Nornai", Ignacia de Zabalo, izango litzateke. Urte askotan pentsatu izan da bere nebak, Txikik, egin zituela berak eginiko ilustrazioak. Gerra Zibilean, bonba baten ondorioz hil egin zen eta gutxi dakigu bere inguruari buruz. Seguruenik bere ilustrazioak ezagutzen dituzuela:



Emakumeen ezagutza denontzat balioan


Astean zehar emakumeen presentzia, protagonismo eta ekarpenen inguruan historian zehar sistematikoki egin den lapurretaz ikusi dudanak, berreskuratze lanak ez ote diren hain errazak pentsatzera eraman nau.

Hau esateko oinarria, oso gaurkotuak diruditen ikas-materialak aztertu ditudanean topatu dut,  ekarpen horien inongo arrastorik ez baitut aurkitu eta, bestalde, geure inguruan eta askotan mahai berean ditugulako geure ekarpenak eurenak egiten dakizkiten estrategia sendoak erabiltzen dakizkitenak ere.



Aurreko edizioetako Olatz-en “Emakumeak protagonista” post-a aukeratu dut, dion bezala, “emakume aitzindari bat aukeratu beharrean, agian aitzindari izan gabe, baina ezarritako rolak gainditzen eta besteen esanei jaramon handirik egin gabe aritu ziren Zuloak-eko neskak aipatu nahi nituzke, baita Anari, Zea Mayseko Aiora Renteria, Perlak, Mursego edo garai batean gogor jardun zuen Sorkun ere, gizonen mundua dirudien horretan beraien tokia egin dutelako”.

Olatzen abiapuntuari jarraiki Anari sortzailea aukeratuko dut erreferentziazko emakume bezala non aste honetako gaiari loturik bere aipu hau jaso nahi dudan:


"Topikoa da esatea gizonek idazten dutena unibertsala dela, hau da, denena dela, eta emakumeek egiten duguna soilik emakumeentzat dela. Larriena zera da, emakumeok, neurri batean, sinetsi dugula hori eta, gainera, topiko horren arabera, emakumearenak gutxiago balio duela. Oso gai potoloa da, eta, egia esan, niri ere kostatu zait horretaz jabetzea."



Eremu hezitzailean eta jendartean erronka handia dugu emakumeok giza-garapenari eginiko ekarpenak ikustarazteko. Honetan dihardute hainbatek eta jarraitzen dudanetako bat  http://www.mujeresconvalor.es/ bloga da.


Eta horiek geure curriculumetan txertatzea ezinbestekoa zaigu guztioi. Aholkulariok lagun dezakegu gabeziaren jatorriaz  jabetzen eta Emakunderen “Nola landu eta aukeratu ikas-materialak” eskura ditugu lan hori irakasleekin aurrera eramateko, eta irakasleek ikasleekin.
Elhuyarrek ere lan berria eskaini digu orain gutxi: Emakumeak zientzian karta-jokoa emakumezkoak zientzialari garrantzitsu gisa ezagutarazteko eta ikasleentzat inspirazio eredu izan daitezen.