NAGOEN LEKUAN NAGOELA, HEZKIDETZAILE IZATEN JARRAITZEKO PREST¡¡¡
NAHI DUZUEN ARTE, GUSTU BAT IZAN DA ELKAR LANEAN ARITZEA.
Nire esperientzia prestakuntza honetan oso positiboa izan da, baina egia da inplikazio dexente eskatu didala maila pertsonal eta profesionalean. Zenbait momentutan guztia elkartu zaidanean bereziki malda gora egin zait: lanean topera, etxean... baina oso konten nago emandako bilakaerarekin, dudik gabe ekarpen handia egin dit maila guztietan, ziurrago sentitzen naiz maila pertsonalean eta lanean, ezagupen maila ere hobeagotu dudalako eta horrek nire buruarekin hobeto sentitzen lagundu nau. Aukeratutako kanta AUKERA BERRIAK izan da, gustatu zait bide gurutze guztiak direlako aukera berri bat, eta nirea jada egina dago HEZKIDETZAN BUSTITZEA.
Zaila egiten bazait ere, hona hemen hezkidetzaz bustitzeko ezin bestekoak iruditzen zaizkidanak: PARTEKATU, BUSTI, ETA PRESTATU. Aberasgarria iruditu zait ikuspuntu ezberdinak aztertzeko eta bide batez talde kideen postak partekatzeko, modu interesgarriaeta berria niretzat. Elkarrekintzak modu positiboan baloratzen ditut. Hezkidetzan interesa dugun/duten guztiei zera esango nieke aurrera egiten jarraitu behar dugula egunerokotik hasita eta beti dugula aukera gure begirada hezkidetzailea azaleratzeko gauden lekuan gaudela horrela jendarte osoak bustitzen jarraituko dugu. Nire iritzi apalean beharrezkoa litzateke hezkuntza komunitate osoak prestakuntza egitea. Etorkizunari begira nire itxaropena zera da aholkulari bezala lan egitea eta hezkidetzaz zipristintzen hasitako bidean jarraitzea: ama, langile, hau da nire maila guztietan. Eta aholkulari bezala ezinezkoa bazait, orain arte bezalaxe hezitzaile/irakasle gisa busti guztiak hezkidetzaz. BETI ITXAROPENTSU¡¡¡¡
Agur esateko ordua iritsi da, baina izenburuan jartzen
dudan bezala ez da adio bat, baizik eta betiko bat. Ikasturte honetan egin
ditugun harremanek hazi egin gaituzte, bai maila pertsonalean, bai
profesionalean. Ikastaroan gauden pertsona desberdinen ekarpenek gai bati
buruzko ikuspegi bat eman didate, eta, beraz, hausnarketa sakonagoa egitera
bultzatu nau, eta, aldi berean, erakutsi digu asko garela berdintasunaren alde
eta indarkeria matxistaren aurka lanean ari garenak, bai hezkuntzaren
ikuspegitik, bai langileen ikuspegitik. Pentsamendu hori indartsuagoa egin
zait, eta, aldi berean, eraldaketa sozial horretan jarraitzeko animatzea,
ikuspegi profesionaletik bakarrik, baita pertsonaletik ere. Hori dela eta, nire
inguru hurbilenean izan duen eragina onuragarria da. Ikastaro honek pisu
handiagoko argudioak eman dizkit harremanak ditugun pertsonek egiten dituzten
ekintzen aurka borrokatzeko eta emakumeek egunero jasaten dituzten
indarkeria-motak bereizteko. Puntu honetan argitu nahiko nuke sailkapen hori
ezagutuko banu ere, ziurrenik ez zarela hain kontziente zure inguruan gertatzen
ari denaz.
Eta ni ez ezik, nire ingurunea
ere aldatu egin da egiten diren ekintzak ikusteko moduan, eta bi aldiz
pentsatzen dute horrelako iruzkinak egin aurretik (batez ere sexu maskulinoa).
Beraz, esperientzia oso positiboa izan da, eta batez ere beste pertsona batzuen
interakzioekin zerikusia duena (gainerako ikasketariak, inguruan dituzun
pertsonak, lan-harremanak …).
Ikastaroa defini dezaketen hiru adjektiboei dagokienez:
1.- Askea
2.- Feminista
3.- Iraunkorra
Emakumeek historian zehar izan duten bistaratzea kontuan
hartuta, honako hiru izen hauek proposatzen ditut:
1.- Flora Tristan: XIX. mendeko idazle eta pentsalari
frantziarra
2.- Clara Zetkin, langile-mugimenduan eta
lehen emakume unibertsaletan parte hartu zuten lehen emakume alemaniarretako
bat
3.- Wu Zetian: Txinan
boterea izan zuen eta herrialde horretan emakumeen posizio soziala handitu zuen
ekintzaile bakarra, nekazaritzaren garapena bultzatuz.
Eta hiru sentimenduak:
1.- Ahizpatasuna 2.- Emakume izateagatik harrotasuna
3.- Noranzko identitarioa , bai
zure buruarena bai talde batena.
Arestian aipatutakoa dela eta, kanpotik irakurtzen digun
jendeari esango nioke anima daitezela mundua (edo gizartea) aldatu nahi den
mundu honetan sartzera, eta aldaketa hori emakumeen zein gizonen aldekoa da.
Murgilduta gauden kultura patriarkaletik askatzea onuragarria da bi sexuentzat,
eta beren burua apur bat gehiago ezagutzera bultzatzen dute, beldurrik eta
konplexurik gabe. Guk geure burua gehiago ezagutzen badugu zoriontsuagoak gara,
eta horrek eragina du ongizatearen kultura batean.
Horregatik, etorkizunerako nire itxaropenak tratu onetan
oinarritutako hezkuntzan sakontzea da; izan ere, gai honekin errespetuan,
autoestimuan, asertibitatean, norberaren ezagutzan, autonomian eta abarretan
ere sakontzen dugu, bai eta pertsona gisa garatzen laguntzen diguten beste
hainbat alderditan ere, banaka zein gizarte bateko kide garen aldetik. Aldi
berean, gaitasunak lantzen ditugu, eta, beraz, baita euskal curriculuma ere.
Aste hauetan bizi izan duguna adierazteko aukeratu dudan
abestia bukatzeko.
2020/03/16
III-6-3 Tratu onei buruz hausnartzen
Hausnartzen
Gakoa pertsona eta bere harremanak dira. Norberak
bere buruarekiko baita honek besteekiko eraikitzen dituenak. Beste gako bat,
errespetuan oinarritutako harremanak dira. Egia esanez, Hezkuntza-sistema
hezkidetzailea osatzeko baliogarriak diren oinarriak gizarte osoaren eremu
ezberdinetan ere baliogarria dira. Horregaitik, elkarbizitza positiboaren alde
egiten dugu!!!
Kideen ekarpenak
Pozgarria da, Josunek eginiko posta hemen berriz ere
isladatzea.
Alde batetik, Isabel Arresek (lankide ohia eta laguna) eta
Marisa Escobalek Santurtziko Axular Institutuan eginiko proiektuen aurkezpena:
Bizikidetza positiboa eta Elkarbizitza osasuntsuaren harira. Bestetik, urteetan
(proiektu horietaz gain) herri mailan eginiko lan zoragarriagaitik, hainbat
gazteentzat, hasieran LHn ondoren DBHn erreferente bihurtuz. Irakasle eredugarriak
benetan!!!!!
Ahozkotasuna harremanatzeko tresna baliogarria da. Komunikazio
egokia eta eraginkorra erabiltzea, besteekin izango ditugun harremanak
baldintzatuko ditu. Hona hemen honen inguruko artikulu interesgarria.
ELKAR ZAINDUZ, ERA KOLEKTIBOAN, AURRERA EGINGO DUGU !
Jone Miren Hernandezek aipatu bezala "zaintza elementu potentea da jende asko eta askoren bizitzetan, baina, era berean, ezkutuan dagoen gaia da, oso txertatua dago egunerokotasunean, baina oso pisu txikia du sozialki eta politikoki"*
Konturatuak hasiak gaude, bizi garen osasun krisia, zaintza krisia ere badela...izan ere, zaintza lanak ageri-agerian gelditu dira egunotan...beraz, behar-beharrezkoa dugu zaintza birpentsatzea. Planteamendu berriak , jendarte eredu berri bat ekarriko duelarik, derrigor!: Hemen topatu ahal ditugu Esperientzia komunitario eraldatzaileak:
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2616/zahartzaroko-mendekotasunak Bestalde, maitasunezko tratu onak jorratzekotan maitasun erromantikoari kareta kendu beharko genioke:
Bukatzeko, hezkuntzak dituen erronken artean honako hauek leudeke: - Ikasleen autoezagutza eta autokontzeptua lantzea, nork bere buruarekin gustura senti dadin lortuz.
- Eskola komunitate osoa tratu onen inguruan sentsibilizatu eta honen inguruko lanketa sustatu.
- Maitasun erromantikoaren mitoak deseraikitzea.
- Guztien arteko harremanak positiboak eta kalitatezkoak izateko ahaleginak egitea.
- Zaintza emakumeen ardura ez dela ikustaraztea, berdintasunezko bizikidetza bat bultzatzearren.
2016an Miren Amuriza bertsolari, abeslari, idazleari... irakurri nizkionetik Berrian, ahalik eta gehienetan saiatzen naiz erabiltzen. Ahoz ordutik. Ekintzaz lehenagotik, askoz lehenagotik, jakin barik ari nintzen horretan “tratu onak” baino gehiago zirela: “Ondo maitatzea zaintzea da, ez itotzea; onartzea, ez aldaraztea, ez idealizatzea; bestearekin kritikoa izatea da, ez epaitzea; hobetu dezan motibatzea, ez eskasa dela sentiaraztea...” Hitzok oso erraz dira irakurtzekoak, eta ulertzekoak, ez da? Geure buruari begiratuz gero, zenbatek esan dezakegu gai garela gure inguruko pertsonekin horrela aritzen garela? Baita Twitterren edo Facebooken harremana dugunekin? Ondo maitatzea da “Gurasotasun Positiboa”ren proposamena. Lau hitzetan laburbildu daiteke gurasotasun positiboa: Mesedez (zure parte hartzea beharrezkoa da). Eskerrik asko (zure denbora partekatzeagatik). Barkatu (nire okerra onartzen dut). Fidatzen naiz (badakit gai zarela). Ondo maitatzea zaintzatik hastea ez legoke txarto:
Arbasoen hitzetatik Bego Mentxaka-ren Tratu onen bila aipatu nahi dut, ematen dituen baliabideengatik. Etxean pasatu behar ditugun egun hautarako nahikotxo!!
Zein dugu erronka? Desikastea. Honekin ere orain arteko hierarkia eta jabetzari lotutako harremanak ahaztu behar ditugu. Haurrak, ikasleak, ez dira “gureak”. Gurekin batera, elkarrekin bidaiatzen dugun bidaiariak garela imajinatu behar dugu. Eta bidaiaren amaierara onik ailegatzeko denon beharra dugula.
Nondik has gaitezke? Honatx proposamen txiki bat. Egunotan etxean geratu behar garela aprobetxatuz, hainbat ekimen sortu dira. Hoietako bat (Estación Bambalinaren euskaraketa GazteOiartzunek egin omen du) “70 ideia erraz”. Hauek elkarrekin egitea da nere proposamena.
Eta hauek egiten ditugun bitartea, musika entzutea!
“Harreman”
kontzeptuari buruz hausnartzean, kanpoaldera begiratu ohi dugu eta pertsonen arteko harreman-dimentsioa (bizipenak, esperientziak…) bezain
garrantzitsua da, pertsonarenbarrukoa(emozioak, sentimenduak,
ideiak…). Bata zein bestearen kalitateak pertsonaren ongizate emozionalaren
mailan eta bere elkarbizitzaren kalitatean eragin zuzena izango du.
Garunak generorik ez duela behin frogatuta, pentsaera
estereotipatuen ondoriozko jokaerak dira tratu onen etsairik nagusienak,
afektibitatezko harremanak eratzeko: nork bere buruarekin, besteekin, hurbilekoen
artean, bestelako bizidunekin, gauzekin eta inguruarekin.
Beraz, maitasunezko tratu onak eraikitzeko,
aditu batek baino gehiagoren hitzetan, maitasun
erromantikoaren mitoa berrikusi eta desikasi behar da, hau ideologia jakin
batek eraiki bait du, patriarkala eta kapitalista denak.
Maitasun pentsamenduak,gizartea osatzen
dugunon arteko harremanak batzen ditu, bizitzeko modu bat da, emozioak eta
maitasuna erdigunean jarriz.
Horregatik
garrantzitsua da, estereotipo eta
etiketak gainditzea, genero indarkeriaren oinarriak desagerrarazteko. Harreman toxikoei uko eginez, askatasunez
bizi eta aukeratzeko eta honela, maitasun modu berriei lekua egiteko.
Tratu onak sustatu eta denboran zehar irauteko, elkar ardurari heldu beharko genioke,
norberak ardurak banatzeko hartzen duen erabakiari alegia. Bizimodua plazerraren eta
zaintzaren bueltan antolatuz, zaintza
lanak eta etxeko ardurak era parekidean partekatzea ezinbestekoa da.
Zaintzari duen kutsu negatiboa kendu eta balio positiboa emanez, interdependentzia gure
egunerokotasunean presente dagoela gogorarazi beharko litzateke.
Gaian zehar agertu diren
ideietan oinarritutako leloa honakoa:
Aurreko edizioetako post hauxeaukeratu dut gaia definitzeko ideia eta baliabide egokiak erabili dituelako.
Ikasleekin lantzeko
aproposak izan daitezken baliabide hauexek proposatuko nituzke:
Gaztetxoek,
nahiz nerabeek ikuskatzeko bideoak:
Nerabeek ikusteko beste
bideo hau:
Nerabe nahiz
hezitzaileekin lantzeko artikulu hauen irakurketa:
Emausek
proposatzen duen gida hau elkarteek lantzeko, honako baloreetan oinarritua:
k o n f i a n t z a, g a r d e n t a s u n a, h o r i z o n t a l t a s u
n a ,eraikuntza kolektiboa, lankidetza, erantzukidetasuna ,e k o d e p e nd e n
t z i a, bizitza erdigunean kokatu, p a r t a i d
e t z a, zaintzak,
komunikazio ez bortitza, interdependentzia, entzute aktiboa, aniztasunean eta aniztasunarekin ikasi.
Hezkuntza edo jendartean
tratu ona eta elkarbizitza positiboa sustatzeko erronka bezala, Mari
Jose Urruzolaren proposamenak aipatu nahiko
nituzke:
● Nork bere buruarekin harreman ona izateko:
Autoezagutza
landu eta onartu.
Zure gorputza
onartu eta maitatu.
Autoestimua garatu.
Konparaketak
utzi.
Jarrera
kritikoa erakutsi.
“Ez” esan.
Autodefentsa
garatu.
● Besteekin (orokorrean):
Agurtu eta hitz
goxoak erabili.
Hizkuntza
hezkidetzailea erabili.
Janzkera,
hizkera, izaera errespetatu
Begikotasunez
jokatu.
Elkartasunezko
jarrerak erakutsi.
● Hurbilekoen artean (lagunak, senideak, ikastetxean)
Elkarri
lagundu.
Entzun, saiatu
ulertzen, komunikatu.
Ekarpenik
onenak eskaini.
Sexismorik
gabeko jarrerak erakutsi.
Besteak diren
bezalakoak onartu.
Besteen
gorputza errespetatu.
Manipulazioei
eta erasoei ezetz esan.
Betebeharrak
aurrera eraman eta besteei eskatu.
Arazoei
konponbiderik emankorrena bilatu.
Arremanitzeko kideak proposatzen duten, hezkuntzaren erdigunean zaintza
jartzearen ideia ere ezinbestekoa litzateke: emaitzetan oinarritutako ikasteko
modua lehenetsi beharrean, pertsona jartzen da erdigunean, konfiantza emanez
eta behar duen arreta eskeiniz.
Bukatzeko, eta
hau bai jendartean lantzeko erronka bezala, ideia orokorrago bati heldu nahiko
nioke, Ekofeminismoaren kontzeptuari:
giza bizitza erdigunean kokatu eta produkzioa haren zerbitzura jarri eta ez
alderantziz, egungo ekonomia kapitalistan egiten den bezala.
HARREMANAK, TRATU ONAK, BIZITZA ETA ZAINTZAK ERDIGUNERA=ONGIZATEA
Aste honetako gaian tratu onek duten garrantzia aztertu dugu elkarbizitza positboa eta kalitatezkoa lortzeko erronkan. Berarekin lotutako hainbeste kontzeptu, ideia eta baloreak botako ditut hementxe: begirunea, askatasuna, independentzia, interdependentzia, erantzunkizuna, enpatia, berdintasuna, korrespontsabilitatea, kontziliazioa, errespetua,...
Maitasun modu berriak eraiki behar ditugu mintzen eta gaixotzen gaituen amodio erromantiko, patriarkal eta kaltegarriaren eredutik kanpo.
Ekofeminismotik helduta giza bizitza erdigunean kokatu beharra dago, produkzioa bizitza horren zerbitzura jartzen, alderantzikatzeko prozesu batean murgilduz. Zaintzak erdigunean jartzen ditugunean, zera da: pertsonak, bizitzak,...; sistemarekin talka egiten dugu aurrez aurre, mundua mugitzen duen orden kulturalak (patriarkatua) eta ekonomikoak (kapitalismoa) deseraiki nahian.
Justu momentu honeta COVID-19 ditxoso birusarekin sortu den krisialdiaren aurrean Euskal Heriko Mugimendu Feministak zaintza lanak kudeatzeko mahaia eratzea erabaki du eta mahai hori osatzeko deia luzatu die EAE, NAfaroa eta Ipara Euskal Herriko elkargoei, sindikatuei eta baita alderdi politikoei. Erantzun indibidualez harago honen aurrean kolektiboki antolatu beharra azpimarratu du mugimenduak ze benetako arazoa eta krisia egiturazkoa da; zaintzaren dimentsio estrukturala ikusi beharra dago paradigma aldeketarantz joateko.
Pasa den urteko posten artean Unknown moduan sinatzen duenarena gustatu zait zaintza eta maitasun erromantikoa azimarratzen dituelako harremanak zaintzeko, https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/03/zaindu-ditzagun-gure-harremanak.html, eta nire ustez gure ikasleen artean asko lantzeko daukagu ondino erronka potente honetan.
Zer da maitatsuna, ondo maitatzea...