2020/09/20
Laster hasiko da Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaro osagarriaren 6. edizioa.
Gurekin hezkidetzaren alde indarrak biltzeko prest?
2020/04/27
AGUR laster arte! MILA ESKER
Gaueko 23:31
orduari begira, ai ene ez dut bukatuko…a ze tristura eta pena....
Lasai Ixi
hurrengo astean hobe, sakonduko dut hurrena
Hezkidetzan esku
hartuz desikasiz ikasten dela behin ta berriz indartuz
makina bat
kontzeptu berri ikasiz..eta nahastuz
Nahiz eta hitzak definizioak tarteka nahastu
norberarengandik hasiz guztion artean tratu onean jarrerak aldatu
Agur polit bat
egingo nuela, lan bikain bat aurkeztu
Ilusio eta
ahaleginean horrekin beharko det konformatu
Baina piztutako ilusioa eta piztutako gogoa
tantaz tanta koloretako itsasoa
Mila esker lan
talde osoari
Mila esker
ikastarokideei
Agur agur... laister arte
👭👬👭👬👭👬
Luzea eta zaila izan da.
Batzutan gurpilak haize gutxi izan du.
Beste batzuetan gurpila zulatu eta ezin ibili egon naiz.
Sarritan zama handiegia izanik ez aurrera ez atzera.
Kementsua, burugogorra, kuxkuxeroa, hitza ematen duen horietarikoa naiz
Erronkak merezi zuen eta helmugara heldu naiz
Eskerrik asko bidaiakide izan zareten guztioi
Plazer bat izan da, azalean eramango zaituztet.
Laister arte
Mónica Calvo
ETA HALA BAZAN… ATERA DADILA ORTZADARRA PLAZAN!!!
ETA HALA BAZAN… ATERA DADILA ORTZADARRA PLAZAN!!!
7 hilabete ikasi eta desikasten, 7 dira ere ortzadarraren
koloreak, guztiok tokia dugun jendarte bat osatzeko helburua bermatu nahian.

22 astez koloretako ipuina osatzen joan gara atalez atal.
Atal batzuk gozoak, besteak gaziak, zenbaitetan erraz eta bestetan ezin amaitu.
Baina iritsi gara liburuaren amaierara. Batzuei gehiago gustatu, besteei
gutxiago. Batzuentzat irakurterraza, beste batzuentzat zailagoa. Pertsonaia
guztiak, bakoitza bere modura, bete dugu atalez ataleko espazioa (partehartzean, norberaren
momentuak ere zerikusi handia du eta ikasturte batek gorabehera asko ekar
ditzake). Pertsonaia horiek gehiago ezagutzea faltan bota dut nik, hain
azaletik ezagutu beharrean (aurrez aurre ez egotearen ondorio). Baina argi
dago, guztion artean egin dugun ipuinak baduela mamia eta dudarik gabe izango
du 2. zati bat.
Baina hori beste kontu bat da….
Bitartean jarrai dezagun ortzadarrari kolorea ematen!!!
Bukatzeko, abesti hauxe aukeratuko dut, 22 aste hauetan bidelagun izan bait dugu gure antzezpen guztien amaieran:
Bestalde, konfinamendua, berrogeialdia, itxiera….dena delakora eraman
gaituen egoera honek, daramagun bizimoduari buruzko gogoeta egiteko parada
emango zigulakoan:
Hezkidetza izan dadila gure bidelagun!!!
Aitatxu, egun osoa ematen duzu ikasten!!
Horixe izan da alaba-semeen esaldia egun askotan, batez ere asteburuetan.
Eta entzun-ikusten dituzten bideo, musika, jolas, serie eta filma guztietan sartu dut burua. Ez didatela barriro ikasten utziko esan didate, irribarre bat ahoan.
Esan diet pertsona hobea izateko ahalegina egunero egin behar dala.
Eta gero dantza egin dugu.
Eta entzun-ikusten dituzten bideo, musika, jolas, serie eta filma guztietan sartu dut burua. Ez didatela barriro ikasten utziko esan didate, irribarre bat ahoan.
Esan diet pertsona hobea izateko ahalegina egunero egin behar dala.
Eta gero dantza egin dugu.
2020/04/26
AMAITU DA!!! BAI? EDO HASI DA?
Bukaera honetan benetan nekatuta nago, gehi hilabete eta 13 egun etxetik atera barik, ba... oso gogorra da egoera. Asko ikasi dut eta guztion ekarpenak oso interesgarriak iruditu zaizkit. Baina ez dut astirik izan dena irakurtzeko. Orain pixkanaka pixkana joango naiz bloga irakurtzen. Hartutako erreferentziak interesgarriak izango direlakoan nago eta horiek ere irakurtzeko ditut. Beraz, benetan amaitu da? Lan handia oraindik, bai ikastaroa amaitzeko eta, bai eta benetako hezkidetza eta berdintasuna lortzeko.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



