
Alde batetik, pozik hartzen dut helmuga, nekatuta
nagoelako, aste biziak izan direlako eta momentu batzuetan huts egin beharreko
zorian ikusi dudalako nire burua, lan hauek eta beste batzuk bateratu ezin.
Beste aldetik, ordea, tristura moduko bat sartu zait amaieran gaudela eta
agurra idazteko garaia heldu dela pentsatzen jarri naizenean; ikastaro honi
esker nire bizitza eta nire nortasuna aberasteko aukera izan dudalako, emakume
bezala ahalduntzen hasi naizela uste dudalako, ikastaroko irakasleek
proposatutako tresna eta dokumentuak interesanteak izan direlako eta baita ere
ni bezala ikasle aritu diren askoren ekarpenak. Zoragarria izan da. Eskerrik
asko denoi.
Nahiz eta online izan, konpainian sentitu naiz
momentu guztietan eta pentsatzen dut hau ere puntazo bat dela
ikastaroa antolatu dutenentzat, urrutitik, espazio eta denbora diferentetik, bakoitzak
bere erritmoarekin, baina elkarlanean genbilela sentitzea.

Nahiz eta ikastaro honi esker bizitako
prozesuaren adierazle izan daitekeen kantarik ez aurkitu, emakumeen
ahalduntzearekin eta genero indarkeriaren kontrako jarrerekin erlazionatutako
batzuk proposatu nahi dizuet, post honen amaieran jarriko ditut bideoak.

Hezkidetzari buruzko interesa piztu zaien
guztiei esango nieke hurrengo batean beraiek animatzea ikastaro hau bezalako
programetan parte hartzera. Ateak zabaltzen dizkigutelako informazio eta esperientzia ugarietan murgildu
ahal izateko, eta ezagutza izateak ahalduntzera eramaten gaituelako. Sarritan,
gauza asko ezagunak egiten zaizkigu, entzun dugula zerbait horien inguruan uste
dugu, baina haratago joan beharra dagoela pentsatzen dut, informazioa
kontrastatzera eta errealitatea beste ikuspuntu batzuetatik aztertzera, partriarkatuak
ezarri digun begiratzeko modua gaindituz.

Eskerrik asko denoi. Ikasgaia antolatzen,
eratzen eta dinamizatzen aritu zareten irakasleei, eta hezkidetzan oinarrituz etorkizun
hobea posible dela sinistuz zuen burua lantzen eta esperientziak konpartitzen
aritu zareten ikaskide guztioi.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina